Page 1

Mariaren Lagundia Ikastola /Bergara / 47. zenb. / DBHko 3.eko ikasleak / 13ko martxoa

San Sebastian danborrada Kaixo “Betikontu” zaleok, ni, Maider Gago naiz eta aldizkari honetan azalduko denaren berri emango dizuet. Aldizkari honetan gai asko jorratuko dira: geletako ateetako frisoak, DBH 4. mailakoek “first lego league” txapelketan noiz parte hartu zuten eta gai gehiago ere aztertuko dira. Aipatu didatenez urtarrilaren 19an SAN SEBASTIAN eguna izan zen eta haur hezkuntzako umeak arratsaldean patiora irten ziren danborra jotzera; oso dotore jantzita, asko disfrutatu zutela eta gustora ibili zirela ere esan didate. Beno, hau izan da dena, espero dut ale hau gustokoa izatea eta ea animatzen zareten irakurtzera!!

Espaloia,1 · 20570 Bergara / Postakutxatila/apartado, 26 / Tel.:(943)762540· 762541 / Faxa:(943)763331 / E·maila:marilagikast ola@euskalnet.net

Beti kontu


13ko martxoa S. Peùín / J. Gorosabel

2

Klima aldaketa Doha-ko azken gailurrak klima aldaketari buruzko zalantzak argitu ditu: klima aldaketa saihestezina da!. Protokoloaren berrizketa sinatu zuten Kyoton 2013-2020 rako baina protokolo hori frakasu bat izan zen. Sinatutako protokoloaren asmoa tenperaturaren igoera geldiaraztea zen. Igoera horren ondorioak ,nahiz eta iragarrita egon,ikaragarriak izango dira: itsas maila 0,5 eta metro bat artean igoko da eta horrek milioika pertsonen migrazioa ekarriko du Asian. Afrikan, berriz, desertizazioak eta lehorteak gertatuko dira. Amerikan eta Europako iparraldean laborantza txikitu, edateko ura lortzeko zailtasunak, aldaketa ekologikoak, espezieen desagerpena etab. eragingo ditu. Ikaragarrizko hondamendia izango da! Etorkizunean Espainia izango da herrialde kaltetuenetarikoa, tenperaturaren igoerak herrialdearen bi jarduera-ekonomiko garrantzitsuenetan (nekazaritzan eta merkataritzan) eragin handia izango duelako. Aldaketa klimatikoaren kostuak, orduan, BPGren( Barne Produktu Gordina) %20aren jaitsiera seinalatzen zuen herrialde kaltetuetan. Tenperaturen igoeren aurkako kostuak, aldiz, urteko BPGren %1a izango zen. Aurten kostu hori BPGren %3,5ean seinalatzen dute ekonomista batzuk. 2008. urtean CO2aren tona bategatik 30 euro ordaindu ziren. Momentu honetan euro bat balio du tona bakoitzak. Honek CO2a saltzen duten herrialdeengan eragin handia izan du, gutxi garatuta dauden herrialdeetan hain zuzen. 2009. urtean Munduko Bankuak urtero 100 mila milioi euroko kostua kalkulatu zuen aldaketa klimatikora egokitzeko garapen bidean dauden herrialdeetan bakarrik. KLIMA ALDAKETARI BURUZ Klima-aldaketa eskualde batean denboran zehar gertatzen den klimaren aldaketa da. Eguratseko aldaketa hauek, Lurraren barruko nahiz kanpoko prozesuez gain, gizakiak eraginda ere gerta daitezke. Gaur egun, ingurumenari begira, klima-aldaketa oraingo klima aldaketei baino ez da zuzentzen. Honekin lotuta lurrazaleko tenperaturaren igoera dago, berotze globalaren parte dena. UNFCCCek ordea gizakiak eragindako kalteekin lotzen du gaia, eta gizakiak ez eragindako kalteei klima-aldakortasuna deitzen diote . Klimaren barruan sartzen dira: batez besteko tenperatura, euri kopurua, egun oskarbiak eta edonon neur daitezkeen beste aldagaiak ere. Klima-aldaketa eragiten duten eragile ez klimatikoak Berotegi-gasak Gaur egungo ikerketen arabera, berotegi-gasak dira arrazoirik nagusiena klima-aldaketan. Berotegi-gasak ere garrantzitsuak dira Lurraren klima ulertzeko orduan. Ikerketen arabera berotegi-efektuak, hau da, gasek eragindako beroketa, Lurraren tenperatura erregulatzen eragina dauka. ONDORIOA: Ondorio bakar bat atera dezakegu guzti honetatik: lurra zaindu egin behar dugula, gutxiago kutsatuz, eta gehiago birziklatuz. Baina, bereziki, zabor gutxiago produzituz.


13ko martxoa

3 A. Loidi/ J. Domiguez

Aisialdia Yune Nogueiras - Ballet Baleta dantza mota arautu bat da, Pizkunde garaian Italiako gorteetan sortua eta gerora Frantzian eta Errusian garatua. Dantzaren goi mailako forma tekniko bat da eta berezko hiztegia du. Eragin handia izan du dantza orokorrean eta balet-eskolatan irakasten da mundu osoan zehar. Balet-dantzaren obrak koreografiatuta egoten dira eta mimoa, antzerkia eta musika izaten dituzte. -Non ikasten duzu ballet-a? Zenbat ordu astean?

Eibarren ikasten dut, bi ordu entsaiatzen ditugu astean. -Zenbat urtekin hasi zinen balletean eta zergatik hasi zinen? 11 urtekin hasi nintzen, erakargarria zelako. -Zer da balletean gehien gustatzen zaizuna? Puntak egitea. -Pentsatzen duzu Bergaran erakustaldirik egitea? Bai egingo, ekaina bukaeran.

Diego Duri - Dark Orbit Dark Orbit linean egiten den jokalari anitzeko rol– joko masiboa da. Jokua espazioan dago oinarrituta eta beste espaziontzi batzuk suntsitzean datza. Horrela puntoak lortzen dira eta punto horiek diru moduan eskatu daitezke.

-Noiz hasi zinen jolasten? Orain dela 6 hilabete hasi nintzen. -Zenbat ordu sartu dituzu jokoan? 1.330 ordu daramatzat jolasten. -Zerbait irabazi al duzu? Zer? Bai, dirua . -Dark Orbit jokoan zenbat pertsonek jolasten dute? Ranking bat dago? Zenbagarrena zaude? 82 milioi jokalari daude. Bai, munduko hirugarrena naiz.


13ko martxoa

4 M.Atutxa/I.Agirrezabal

FIRST LEGO LEAGUE First Lego League, 1998tik aurrera mundu mailan egiten den errebotika, zientzia eta teknologia lehiaketa da. Lehiaketa honetan parte hartzen dutenak 9-16 urte bitarteko neskamutilak dira. Proiektu zientifiko bat eta errebotikaren inguruko proiektu tekniko bat egin behar dute eta gero epailearen aurrean defendatu. Aurten Senior Solution (adineko jendeari konponbideak ematea) izan da gaia. Adinarekin pertsonok zailtasun gehiago edukitzen ditugulako; indarra, bista‌ galtzen joaten gara, horregatik, kartera klasifikadore bat egin zuten.

MARTIN MARTINEZ (DBHko 4.mailako ikaslea)

1-Zenbat denbora eduki duzue proiektua aurrera ateratzeko? Bi hilabete eta erdi gutxi gora behera. 2– Arazoren bat eduki duzue? Bai, montaian eta bisioetan 3-Ondo pasa al zenuten? Bai, oso entretenigarria izan zen eta txapelketan oso ondo pasa genuen.

EKAITZ AZULA (DBHko irakaslea) 1-Urtero gai bera lantzen da txapeketa honetan? Ez.Urtero aldatu egiten da.Duela bi urte elikagaien inguruan izan zen adibidez. 2-Aurten lehenengo aldiz hartu duzu parte txapelketa honetan ? Errepikatuko zenuke? Bai, talde egokia badago eta taldea animatzen bada.


5

13ko martxoa N.Irizar/ J.M. Erdabide

Pertsonak ezagutuz Yamarco eta Yamari ,Dominikar Errepublikako bi neska-mutil dira, 13 urtekoak. DBHko 1 mailan daude. Ikastola honetan berriak dira baita Bergara herrian ere. Dominikar Errepublika, Erdialdeko Amerikako estatua da, Ozeano Atlantikoaren eta Karibe itsasoaren artean dago . Hiriburua Santo Domingo da eta beraiek Maria Trinidad Sanchez eskualdean bizi dira. 1– Zela sentitzen zarete Bergaran? Ondo sentitzen gara , oso gustora. 2-Zenbat denbora daramazue hemen bizitzen ? Bi hilabete gutxi-gora behera daramagu. 3– Euskera zaila al da? Oraindik ikasten ari gara.

4– Zenbat urte bizi izan zarete Errepublika Dominikanan? Jaio garenetik , 13 urte . 5– Errepublikako klima nolakoa da ? Desberdintasun handia dago? Klima , oso beroa da 30º C-ko tenperaturak egoten dira . Hemengoa oso hotza da hangoarekin konparatua . 6– Dominikar Errepublikan eskolara joaten zineten ? Ikasgai desberdinak al dira ? Bai joaten ginen ikastolara , nahiko antzerakoak dira ikasgaiak. 7– Zer ikasgai ikasten zenuten Dominikar Errepublikan? Matematika , Natur zientziak , ingelesa , frantsesa , gorputz-hezkuntza , plastika eta gizarte .

8– Zuen iritziz jatorrak al dira hemengo pertsonak? Bai , oso jatorrak dira , ez dugu inolako arazorik izan .

9- Astebukaeretan irtetzen al zarete ? Bai irtetzen gara , gu biok bakarrik .

Artisten txokoa


13ko martxoa

6 U.EgaĂąa/ N.Aginagalde

Jai-giro Errege bezpera Jai honen tradizioa 1970etik dator, Los Mitos taldeak Bergaran jo zuenetik. Eduki zuen arrakasta ikusita, Bergarako udala urtero ekintzak egiten hasi zen gau honetan. Jai hau Bergarako tradizio bat denez, beste herrialdeetako jendea: Soraluze, Antzuola,Elgeta,Arrasate‌ gure herrira etortzen da jaia ospatzera. Horrez gain, arratsaldean txikientzako errege kabalgata egiten da.

Aratusteak Karnabalak otsaileko 9,10,11eta12an ospatzen dira aurten. Normalean, larunbatean, hilak 9 , eta asteartean mozorrotzen gara. Ikastolak ostiralean ume txikiekin kabalgata bat prestatzen du. Urtero gai desberdin bat aukeratzen dute: arrantzalez, eskimalez, bonberoz, pailazoz‌ Eta aurten,Dalmata jantzita joago dira. HHkoak txakurrak eta 5. eta 6. mailakoak lapur jantziko dira, eta irakasleak Cruella De Bill izango dira.

Kontuz! Ligoteo osasuntsua edukitzeko arauak! 1. Ez ,ez da; ezetza ondo onartu behar da . 2. Mutilek lehenengo pausoa eman behar dutela; ideia honekin apurtu. 3. Pentsa ezazue nolako erantzuna daukaten fisikoak eta estereotipoek. 4. Zu zeu izan , maskararik gabe. 5. Ligoteoa adiskidetasun eskema baten ulertu behar da. 6. Pertsona zugana hurbildu aurretik, fijatu pertsona hori zutaz interesatuta dagoen . 7. Tonteoa ez da beti zerbait gehiagotan bukatu behar ,hasieran bai esan arren ezetz esan daiteke. 8. Ez sentitu presiorik zure telefonoa, tuentia, edo facebooka emateko. 9. Enpatia da giltza. 10..Errespetatu askatasuna eta dibertsio sexuala.

ONDO PASA PASATU GABE!!


13ko martxoa

7 D. Duri

Jolastuz ikasi Puntuak elkartu

Mandala

Zaragoza parean edo, kontrolatzaileak txartela eskatu dio bere eserlekuan egunkaria lasai-lasai irakurtzen ari den tolosarrari. Honek txartela eman eta kontrolatzaileak: 

Baina, baina! Tren hau Bartzelonara doa eta zuk Madrilerako txartela duzu!



- Arraioa! Eta gidaria askotan nahasten al da modu honetan?

Gurutzegrama 1- Edari bat da. Gorria,txuria edo beltza. 5.

2- Gardena da, eta itsasoetan edo ibaietan aurkitzen da. 3- Mutil baten izena da. 4- Oso langilea eta lur azpian bizi den intsektua. 5- Hor estalagmitak aurkituko dituzu.

6.

6- Gure gorputzen daude eta oso gogorrak dira. 7- Zuhaitzetan egin dute txoriek.

4.

2. 1. 7.

"Inork ez du irabazten beste batek galdu gabe. " (Lucio Anneo SĂŠneca)

3.


8

13ko martxoa L.Moñux/O.Lete

Iritzia 

Gustatzen al zaizkizue ateetan ipini dituzten frisoa eta logotipoa? Zergatik?

Zer duzue gustokoago, ateak frisoarekin edo frisorik gabe?

Jon Maiztegi DBH 1

Jon de la Rosa DBH 2

Yoel Sanchez DBH 3

Ekaitz Azula IRAKASLEA

·Bai,dekorazioa da,eta ondo geratzen da eta

·Bai,oso modernoak dira eta ondo daude.

originala da.

·Biekin , asko gustatu zaizkit.

·Ez , ate ondoan dut mahaia eta deseroso sentitzen naiz pentsatzen dudalako norbait bertan dagoela.

·Bai,zerbait desberdina da. Horrela, ez duzu barrukoa ikusten.

·Frisoa,logoarekin.

·Frisoarekin.

·Frisorik gabe.

Kontu-kontari : logotipoa. Ateetan dauden frisoak 4.mailako ikasleek egin dituzte plastikan, bere helburua ateetan dagoen kristala estaltzea eta dekoratzea da. DBH4 ko ikasle batek informazioa eman digu proiektuaz. Esan digunez, ideia irakasleak eman zien, bakoitzak gela bat aukeratzeko eta frisoa eta logotipoa diseinatzeko. Guri ideia ona iruditzen zaigu baina ez gaude ohituta horrela egoten eta deserosoa dela uste dugu. 3 urtez gaude DBHn eta beti ikusi dugu jendea pasiloetatik pasatzen, gainera,orain, atea jotzen dutenean ez dugu ikusten nor den. Hala ere gelako logoa asko gustatu zaigu, eta beste gela batzuetakoa ikusi dugu eta oso originalak direla uste dugu. Frisoa deserosoa iruditzen zaigunez, ez litzaiguke gustatuko gela inguratzen duen kristala estaltzerik, gustatzen zaigulako jendearen burutxoak saltoka ikustea. Erredakzioa: Nerea Aginagalde / Ibai Agirrezabal / Maitane Atutxa / Josu Dominguez/ Diego Duri / Uxue Egaña /Josu Martin Erdabide / Maider Gago / Julen Gorosabel / Nora Irizar / Oihana Lete / Ane Loidi / Leire Moñux / Sara Peñin // Koordinazioa: Ana Errasti / Edurne Uriarte Arabaolaza // Kolaboratzaileak: GMHZko ikasle eta irakasleak / Erkuden Unamuno(Agenda 21ko arduraduna) // Eskerrak: Aldizkaria egiten lagundu gaituzten guztiei // Argazkiak: Beti kontu // Inprimategia: Bergarako IMPRESPAL

47. aldizkaria  

Aldizkariaren 47. alea

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you