Page 1

BERRIAK -------------------------------------

ALBISTEAK GASOLINA EDATEN DUEN NESKA Gazte honek, gasolina edaten du egunero, hasieran emozioa sorteen duela estaen du, eta gero eztarria dila esaten du. Mina egiten dio, baina ondo sentiarazten diola esaten du Shannon. Shannonen amak esan due bere adikzioaren aurka egin duela, arnasa hartzerakoan mina egiten diolako. Telebistan Egon zen Shannone eta kalkulatu zuten, azken urtean bost litro baino gehiago edan zituela.

BERE EMAZTETIK DIBORZIATZEN DA ESTRATERRESTRE BAT DELA PENTSATZEN DUELAKO David Lucke kazetari batr zen, estraterrestreen bizitzarekin ibsesio handia duena. Bere emaztea Pamela Leigh esaten du urteak daramatzala izaki bizidunen bizitza zalantzan jartzen eta horregatik diborziatu zirelako, estraterrestre bat dela estaen duelako. David, bere emaztea estarterrestrea zelaren susmoa edukitzen, bere aurpegia mutatzen hasi zelako, eta Pamelaren aita gerrako pilotoa izan zelako, eta


militarrak estraterrestreen kontrolpean daudela esaten duelako. David esaten du Pamelaren deklarazio gezurra dela, beratik dibortziatu zela bakarrik bere dirua nahi zuelako.

HERRITARREI HILTZEA DEBEKATU DIE I T AL I AKO A L KAT E BAT EK Ezohiko erabakiak badu arrazoirik: Falciano de Massico herria hilerririk gabe geratu da Carinolari anexionatuta egoteari utzita. Berria egin bitartean, alkateak heriotzak debekatzea erabaki du. Falciano de Massico Napolitik 50 kilometrora dagoen herriko biztanleek hiltzea debekatuta dute. Hala erabaki du udalak, lege baten bitartez. Lege horren arabera, hiltzeko ausardia duenak, "ondorioei aurre egin beharko die". Erabakia Giulio Cesare Fava alkatearen ideia izan da, herria hilerririk gabe geratu dela ikusita. 1964an herri independientea izan aurretik, Falciano de Massicok hilerria erdibana zuen Carinola udalerriarekin. "Lurraldearen zatiketa egin zuenak akatsa egin zuen, ez baitzuen kontuan izan banaketan hilerriaren zati bat sartu behar zuel a", azaldu du alkateak. Herritarrek pozik hartu dute udalaren agindua. Hala ere, hilerri berria egiteari edo dagoena handitzeari ezinezkoa deritzote, horretarako behar adina diru ez dutelako.


GAZTE BATEK 40 URTE DITUELA EMATEN DU 800 EGUN MAKILLAJEA EZ KENTZEAGATIK Dal-mi Bae, 800 egun jarraiak egon zen makillajearekin eta orain 40 urte dituela ematen du. Obsesio hain handia zan, egunero beste makillaje kapa bat ematen zela, aurreko egunekoa eramaten zuela. Ezin hobea ikusi nahi zen denbora guztian, makillatuta lo egiten zuela ere esaten du. Bere amak etsia, telebistara deitu zuen eta hauek konbentzitu zuten makillajea kentzeko, bi urte baino gehiagotan lehen aldiz bere aurpegia ikusi zuten. Medikuak bere azala aztertu zuten eta kalte handia diagnostikatu zioten. Dal-mi Bae, 20 urteko neska, makillajerik gabe 40 urteko emakumea ematen du.

JOKALDI MORTALA 23 urteko gazte bat hil da Taipeiko ciberkafe batean 10 orduz World of Warcraft jokoan aritu ostean. Che Jung-yu zendu eta 13 ordu pasatu arte, baina, inor ez zen jabetu ezbeharraz. Izugarria! Ciberkafeko harrerako langileak adierazi duenez, Chen ohiko bezeroa zen eta egun hartan 23 orduz segidan jokatu ahal izateko tiketa erosi zuen. Goizeko hiruak aldean buruak behera egin ziola ikusi omen zuen baina... "lo hartu zuela pentsatu nuen". 23 orduak igarota antzeman zuen harrerakoak


PATATA FRIJITU GARESTIENAK Municheko (Alemania) Mosel und Tschechow arte galeriari 22.000 euroko isuna jarri diote 1990ean Stefan Bohnenberger artistak eredu gisa erabili zituen bi patata frijitu desagerrarazteagatik. Urrezko pieza bat egiteko eredu gisa erabili zituen, hain zuzen. Baina horiek ere arte piezak direla argudiatu du egileak,eta auzitegiek arrazoia eman diote.

PANPINEN ZERRENDA BELTZA Irango gobernuak Simpson familiaren panpinak debekatu ditu, herrialdeko kulturarekin eta erlijioarekin bateraezinak direlakoan, eta balore mendebaldarrak sustatuko dituztelakoan. Barbie ere sartu dute zerrenda beltz horretan; ez, ordea, Spiderman eta Superman, azken hauek “zapalduak� babesten dituztelako Mohammad Hossein Farjoo Umeen eta Gazteen Garapen Intelektualerako Institutuko idazkariak adierazi duenez.

BAT M AN B EZ EL A J AZ T EN DEN MUTILA Zoltan Kohari, Eslibakian bizi den 26 urteko mutila, Batman bezela jantzi egin da, Eslibakian dagoen krimenei aurre egiteko. Zoltan Kohari Batmanen


aspektu berdin dauka, ez da telebistan ateratzen dena bezain hona, etxean egin du kuerozko jantzia. Eslobakiaren kaleetan zerbai arraroa ikusten duenean ertzainari deitzen die. Ordena eta ingurumena zaintzen duela esaten du. Zoltan zortzi hilabete pasaz ituen ihaz, ez da beti justiziaren alde egon.

WHITNEY HOUSTONEN ALABAK AMA HITZEGITEN DIOLA ESATEN DU Bobbi Kristina bere ama galdu ondoren, bere bihotza ireku du telebistan,han nolakoa zen bere ama eta elkarren arteko erlazioa esan du, eta esperientzia bat eduki duela Houstonen mamuarekin.Bobbi esan duenez. Bere ama bisitaretza joaten da, eta honek aurrera jarraitu behar duela estaten dio. Bobbi eta Whitney erlazio polita zeukaten, oso ondo eramaten ziren eta horregatik Bobbi esaten du Whitney berarekin jarraitzen duela. Bobbi telebistan esan zuen Whitney hil egin zenetik bere etxean jarraitzen duela eta bere espiritua agertzen zaiola. Etxean dagoenean argiak bakarrik piztu et itzali egiten direla esaten due, eta bera ea zer egiten ari den galdetzen dio. Bobbi esan zuen aita ere bere aitarekin duen erlazioa oso txarra dela, eta bere aitaren abizena ez duela eraman nahi esan zuen, bere amak bizirik zegoenean, abizena aldatu egin nahi izan zuean baina Whitney ez zion utzi.

GLAZIARETIK TABERNETARA 5.200 kilo izotz zeramatzan hozkailu-kamioi bat geldiarazi eta gidaria atzeman du Txileko poliziak. Izan ere, Bernardo O’Higgins parke nazionaleko Jorge Montt glaziarrari lapurturako jela zen plastikozko poltsa handitan bilduta zeramana. Santiagoko enpresa bat omen dago guztiaren atzean, eta izotza tabernetara bideratzeko asmoa zuten.


KOKAINA LIBURUAN Kansasko (AEB) unibertsitate ikasle bat, Sophia Stockton, zur eta lur geratu da Internet bidez Amazon enpresari eskatutako liburua etxean jaso, zabaldu eta orrialdeen artean hauts zuriz betetako poltsa bat topatu duenean. Gazteak hartu eta poliziarengana jo du. Kokaina zen! Liburuaren aurreko jabeak ahaztuko zuen...

HELLO KITTY SUSHIA Oso frikiak dira, eta oso kursiak. Sushia Hello Kitty erara prestatzeko kita merkaturatu dute Japonian. Betiko arroza, izokina, furikakea eta arrautza alegia; baina chic kutxu batekin. Arrakasta izango du, zalantzarik ez egin.

KOTA KOTI, BARBIE PANPINAREN BIKIAK, OSPE HAUNDIA LORTU DU INTERNETEN Kota Koti, 16 eta 18 urte arteko gazteak, milaka jarraitzaile lortu ditu azken asteetan, Barbie panpinarekin lortu duen "antza izugarria" erakusten duten argazki batzuengatik. Barbie panpinarekin antza izugarria duen gazte batek, Kota Kotik, ospe izugarria lortu du Interneten azken egunetan.


Kota Koti, 16 eta 18 urte arteko gazteak, milaka jarraitzaile lortu ditu azken asteetan, Barbie panpinarekin lortu duen "antza izugarria" erakusten duten argazki batzuengatik. Gazteak blog propioa ere ireki du Interneten, eta horrek jarraitzaile gehiago ekarri dizkio. Janzkera edo makillaje aholkuak ematen ditu Kota kotik, baina ez du inoiz hitzik egiten (azpitituluak erabiltzen ditu).

Frantses bat Googlen aurka pixa egiten agertzen den argazkiagatik Googlen Street View zerbitzuak, etxeko lorategian pixa egiten agertzen zen Frantziako gizon baten argazkia atera zuen. Frantziako gizon batek Google salatu du, Street View zerbitzuaren bitartez herria grabatu, eta bere lorategian pixa egiten agertzen den argazki bat argitaratzeagatik. "Argazkian agertzen den gizonak herri osoak iseka egiten ziola nabaritu zuen", esan du bere abokatuak. "Nire bezeroa herri txiki betean bizi da, eta denek ezagutu dute zein etxe den eta zein den pixa egiten dagoena". Googlek aurpegia estali dio, baina gizonak argazkia kentzeko eskatu du eta 10.000 euroko kalte ordaina eskatu du barregarri geratu delako herrian. Horregatik, eta pribatutasun eskubidea urratzeagatik, salatu du Frantziako gizonak Google konpainia. Street View zerbitzuaren bitarez, Googleko erabiltzaileek Google Maps-en ikuspegi panoramikoa izan dezakete, kamerekin doan ibiligailu batek ateratako argazkien bitartez.


Sexua praktikatzeko parkinga abian jarri dute Napolin Autoa aparkatzeko ordaindu egin beharko dute euren autoen intimitatea izan nahi dutenek. Aparkalekua zaintzapean izango da eta antisorgailuak banatutako dituzte. Napoliko Barra barrutian autoan praktikatutako sexua 'ofizial' egin dute bikote horientzakoaparteko aparkalekua egiteko plana onartuta, Anna Cozino Barrako presidenteak Eferi aditzera emandakoareb arabera. Aparkalekuari "Love Parking" izena jarriko diote. "Love Parking"a ordaindu beharreko aparkalekua izango da autoan intimitatea izan nahi dute bikoteentzat. Barra Napoliko ekialdean dago eta 120.000 biztanle inguru ditu. "Asteburutan gazteak motorren gainean eta autoetan sexua egiten aritzen dira, kaleetan aparkatuta, egunkariekin eztali nahian, degradazioan erabat jausita, argirik gabe, auzo txiroenetan, eta indarkeria jasateko arriskuan", esan du Anna Corizzok. Preserbatiboak banatuko dituzte Napoles da kriminalitate eta delinkuentzia tasa handienetakoa duen Italiako hiria, hori dela eta, autoan sexua praktikatu nahi duten gazteek "lapurretaren bat, bortxaketa edota heriotza" jasateko arrisku handia dutela esan du Cozzinok. Hortik sortu da, hain zuzen, "Love Parking" delakoaren ideia, zaindutako aparkalekua da eta intimitateaz gozatu ahal izateko autoak bata bestearengandik banatuta egon daitezen panel banatzaileak ezarriko dituzte. Halaber, "bilatu gabeko haurdunaldiak eta gaixotasunak saihesteko preserbatiboak" banatuko dituzte.


Durango: Xbox 720 kontsola berriaren ezkutuko izena? Tradizioari jarraituz, sortzaileek ezizena jarri diote garatzen ari diren produktu berriari. Oraingoan, Mexikoko estatu baten eta Bizkaiko udalerri baten izena aukeratu omen dute. Xbox 720 kontsola berria ate-joka dugu. Xbox 360aren ondorengoa izateko asmoa du, eta Microsoft etxean dagoeneko lanean daude proiektu berria kaleratzeko. Tradizioari jarraituzezizena ere jarri diote kontsolari: Durango. Mexikoko estatu baten eta Bizkaiko udalerri baten izena omen da Microsoft etxeko profesionalek kontsola berria izendatzeko erabiltzen dutena, hainbat webgune espezializatuk kaleratu dutenez. Ez da lehen aldia, ordea: aurrekoetan Katana, Dolphin eta Revolution izenak erabili omen zituzten kontsola eta produktu ezagunak ezkutuan izendatzeko. Hori bai, saltokietan ezin izango omen dugu Durango izenarekin eskatu kontsola berria, Xbox 720 izen ofizialarekin kaleratuko baitute.

Facebooken neska lagunarena egiteko zerbitzua eskaini du emakume batek Interneteko atari batean Facebooken neska-lagunarena egiteko zerbitzua eskaini du neska batek. Bezeroen hormetan maitasun mezuak idaztea da, besteak beste, eskaintzen duen zerbitzuetako bat. Krisiak lanbide berri ugari sortu ditu. Bartzelonako gazte batek, adibidez, bere burua Facebooken neska lagun gisa "aloka" dezaten eskaini du Interneteko atari batean. Alokairuzko neska-lagunak Jessica izena du eta 24 urte ditu. "Facebooken neskalagunik behar al duzu? Zure gurasoekin itxura aldatu nahi al duzu edo neska-lagun ohiari mezua bidali nahi al diozu? Orduan, nik lagun zaitzaket!", idatzi du Jessicak. 10 euroren truke, alokairuzko neska-lagunak hiru mezu argitaratuko ditu bezeroaren horman, "zuk aukeratzen dituzunak", iragarkiaren arabera.


"Inoiz ez dut zu bezalakorik ezagutu. Atsegina, maitagarria eta jatorra zara. Munduko neskarik zoriontsuena naiz!", jarri du alokairuzko neska-lagunak mezu horien adibide bezala. Horrez gain, Jessicak 10 iruditan eta egoeratan "Gustuko dut" tekla klikatuko du. Bezeroak nahi izanez gero, zerbitzua zabaltzeko aukera izango du: "ZU eta biok agertzen garen argazki bat asmatu dezakegu. Zuk egin behar duzu argazkia eta 5 euroko balioa du". Hala eta guztiz ere, ez dakigu negozioak arrakastarik izan duen; izan ere, iragarkia dagoeneko ez dago erabilgarri.

AUTOAK BAZTERREAN UTZI DU GONZALEZ PONS Granadatik Valentziara zihoala, bere autoak matxura izan du eta, etsita, horren berri zuzenean eman die bere jarraitzaileei Twitter bidez. Esteban Gonzalez Pons bide-bazterrean botata geratu da ostiral honetan, Granadatik Valentziara zihoala. Bere auto ''zaharrak'' matxura izan du eta ezbeharra Twitterreko bere jarraitzaileei zuzenean kontatu die. Garabiaren zain zegoela, argazkia atera eta sare sozialean jarri du. Alternadorean izan du matxura autoak. ''Auto zaharra da, eta kilometro asko ditu'', azaldu du PPko ordezkariak Twitterren. Mercedes bat erosteko diru nahikorik ez duela esan du bertan, ironiaz. "Denbora aurrera doa. Hotzak nago. Beste garabi bat bidali didate, eta oraindik ez dut taxiaren berririk. Pons etsitzen hasi da'', idatzi du taxia heldu aurretik. "Taxia hemen da. Itsasoan galdutakoarentzat itsasontzia bezala. Etxera noa. Eskerrik asko konpainiagatik'', idatzi du ondoren. 'Kilometro-kopuru' mugatua duenez, Valentziara baino Benidormera bakarrik eramango du taxiak Esteban Gonzalez Pons.


2 LAGUN ATXILOTU DITUZTE AMURRION BANKETXEEI HARRIAK BOTATZEAGATIK 18 eta 19 urteko bi gazte atxilotu ditu Ertzaintzak eta beste bi lagunen bila jarraitzen dute hiru banketxeren aurka eraso egiteagatik. 18 eta 19 urteko bi gazte atxilotu dituzte Amurrion, bertako hiru banketxeri harriak eta margoa botata eraso egiteagatik. Ertzaintzak jakitera eman duenez, erasoa asteartean gertatu zen, gaueko hamarrak aldera. Aurpegia estalita zuten bi lagun ikusi zituen Ertzaintzak, margo poteekin Elexondo kaleko banketxe batera bidean. Polizia bi susmagarriengana hurbiltzen ari zenean, beste bi lagun kale horretako beste banketxe baten aurka harriak eta margoa botatzen ari zirela ikusi zuten. Azken hauek, ertzainak ikusi zituztenean, ihesi joan ziren baina lagun horietako bat hartzea lortu zuten. Aurpegia estalita zuen, margo pote bat zeraman, harri handiak eta eskularruak. Ertzaintzak unean bertan atxilotu zuen. Ondoren, herriko hiru banketxek kalteak zituztela ikusi zuten. Geroago, Ertzaintzak beste gizon bat atxilotu zuen Amurrion bertan, eta ikertzen jarraitzen du beste biak aurkitzeko.

Loeweren 'aberaskumeak' umorezko pertsonaia bihurtu dituzte Moda marka ezagunaren azken iragarkiaz barre egiten duten bideo ugari zabaldu dira sarean. Sare sozialak, Twitter eta Facebook tarteko, Loewe moda marka ezagunaren azken iragarki polemikoaz barre egiten duten bideoekin bete dira (albiste honetan agertzen dena adibidez). Jatorrizko iragarkian, hainbat gazteri modari buruz galdetu diete, baita Oro poltsa ezagunari buruz ere.


Twitterren, Loewe kritika piloa jasotzen ari da eta mundu mailako Trending Topic izan da eta bertan agertzen direnak "aberaskumeak" direla adierazi dute Twitter erabiltzaile ugarik. Carmen Lomana moda munduan ezagun den emakumeak Twitterren adierazi du "supergustuko" duela iragarkia "jende garaikidea eta cool-a" agertzen delako. Beste erabiltzaile batek, Angel Martin delako batek, bere aldetik, ondorengoa komentatu du: "Ez duzue Loeweren iragarkia ulertu! Bere poltsek pertsona askok baino buru gehiago dutela erakutsi nahi izan dute". Horrela, milaka tweet bidali zituzten atzo eta LOEWE mundu mailako Trending Topic bihurtu zen. Loewek Madril aukeratu du 1975eko poltsa mitiko honi buruz hitz egiteko. Luis Venegasek egin duen bideoan, Martin Rivas aktore ezagunak hartu du parte, baita Veronica Forqueren alabak eta Ana Belenen ilobak ere.

Milioi baten truke saldu dute Bilbon XV. mendeko triptiko gotikoa EITBk jakin ahal izan duenez, eroslearena izan da eskaintza bakarra. Hasierako prezioa, milioi bat euro, eskaini ditu, telefonoz egindako eskaintzan. Partikular batek milioi bat euro ordaindu ditu duela 500 urte egindako triptiko gotiko flamenko baten truke, Bilbon egindako enkantean. Orain arte, triptikoa Lekeitioko familia batena izan da. EITBk jakin ahal izan duenez, eroslearena izan da eskaintza bakarra. Hasierako prezioa, milioi bat euro, eskaini ditu, telefonoz egindako eskaintzan. Egurrean egindako olio-pintura bat da eta 1480 eta 1490 urteen artean egin zuten. Egilea Brujasko margolari ezezagun batena da, "Santa Luziako kondairako maisua" eta Madrileko Thyssen museoan dagoen "Errukiaren Triptikoa" lanaren antzekoa da, baina handiagoa. NicolĂĄs IbĂĄĂąez de Arteita armadore ezagunakk enkarguz eskatu zuen triptikoa, XV. mendearen azken laurdenean. Emailea eta bere emaztea alboko tauletan ageri dira, garaian ohikoa zen moduan. Lekeitioko familia batena da triptikoa, esan bezala, interes kulturaleko ondasun bezala dago izenpetuta eta ezin da esportatu. Hortaz, Espainian saldu behar dute triptikoa eta milioi bat euroko hasierako prezioa ohikoa baino baxuagoa da. Enkantegileen arabera, nazioarteko merkatuko salneurria "zazpi edo zortzi aldiz handiagoa" izango litzateke. Bilboko Subastas XXI-n egin dute enkantea. Enkante berean Ignacio Zuloagaren "El garrochista" margolana salgai jarrii dute, baina ez da eskaintzarik izan.


Sei pertsona atxilotu dituzte Andoainen, sexu esplotazioa egotzita Udalerri horretako prostituzio lokal batean ikerketa egin ondoren atxilotu dituzte. Antza, emakumeak prostituitzera behartzen zituzten lan kontraturik eta gizarte eta osasun babesik gabe. Espainiako Poliziak sei pertsona atxilotu ditu Andoaingo prostituzio lokal batean emakumeen sexu esplotazioa leporatuta. Antza, emakumeak inolako lan kontraturik gabe eta babes sozial edo medikurik gabe prostituziora behartzen zituzten. Andoaingo harremanetarako lokal horretan lan egin zuten emakume batzuek Poliziari emandako informazioari esker jarri zuten abian ikerketa. Agenteei Andoaingo lokalean atzerritarrak ziren emakume talde batekin egon zirela ohartarazi zieten eta horietako batzuk modu irregularrean zeudela eta inolako lan kontraturik gabe jarduten zutela. Andoaingo harremanetarako lokalean egindako ikerketaren arabera, 10 emakumek lan egiten zuten bertan, horien artean lauk, alegia, inolako lan kontraturik eta asegururik gabe. Poliziaren agenteek lokaleko arduraduna atxilotu dute prostituzioarekin lotura duen delitua egotzita eta langileen eskubideak urratzea leporatuta. Horrez gain, beste bost pertsona atxilotu dituzte.

-------------------------------------

MUSIKA Rolling Stoneseko bi taldekide ohi, Bilboko 'Music Legends' zikloan


Ekainaren 17an eta uztailaren 3an izango dira kontzertuak. Billy Wyman eta Mick Taylor musikariez gain, Taj Mahal bluesmanak ere parte hartuko du. Bill Wymanek, Rolling Stones taldeko baxu-jotzaile ohiak, etaMick Taylorek, gitarrajotzaile-ohiak, BBK Aretoko "Music Legends" zikloaren barruan joko dute. Rolling Stones taldeko bi kide ohiez gain, Taj Mahal bluesmanak ere zikloan parte hartuko du. Kontzertuak, ekainaren 17an eta uztailaren 3an izango dira, hurrenez hurren. Taj Mahalen kontzertua aldiz, uztailaren 18an izango da. BBK aretoan izango da "Music Legends" zikloa eta mundu osoan ospea duten artisten musika-proiektu berriak erakustea du helburu. Bill Wymanek 1993an utzi zuen Rolling Stones taldea, pixkanaka bere kideengandik urrundu ondoren. Rollingek ez dute sekula Wymanen behin betiko ordezkoa aukeratu, hainbat baxu-jotzailerekin lan egin baitute grabazio eta kontzertuetan. Mick Taylor 1969an sartu zen Rolling Stones taldean, Brian Jonesen ordez. 1975era arte, Mickek soinu berria eman zion Rolling Stones taldeari. Urte horretan bertan taldea utzi zuen, eta Ron Woodek hartu zuen haren lekua. Uztailaren 18an, Taj Mahal blues musikariak kontzertua eskainiko du Music Legends zikloan. Bere kantutegian blues musika nagusi bada ere, beste zenbait estilo ere entzuteko aukera izango da, hala nola reggaea, calypsoa, zydecoa, jazza, bluesa, rumba edo musika hawaiiarra.

LADY GAGA Stefani Joanne Angelina Germanotta (Yonkers New York, 1986ko martxoaren 20), Lady Gaga izen artistikoarekin ezagunagoa, musikagile, abeslari eta DJ estatubatuarra da. Yonkersen jaioa, Manhattanen hazi zen eta Convent of the Sacred Heart ikasi zuen. Geroago New Yorkeko Unibertsitateko Tisch School of the Artsen ikasi zuen. 20 urterekin Interscope Records diskoetxean musikagile bezala hasi zen lanean Pussycat Dolls bezalako popmusika taldeentzat abestiak idatziz.


2008 bere lehen diskoa atera zuen "The Fame", berarekin 12 milioi kopia maila mundialean saldu zituen 2008 eta 2010 urteen artean. Disko horren lehenengo bi singelak "Just Dance" eta "Poker Face". "Poker Face" 2009-ko abestirik arrakastatsuena bihurtu zen maila mundialean 9,8 milioi kopia salduta legalki eta laugarren postua 7,7 milioi deskarga legalekin. 2009-ko Azaroan bere hirugarren EP atera zuen "The Fame Monster", berarekin 8,4 milioi diska saldu zituen. 2011-ko Maiatzaren 23an bere bigarren diskoa kaleratu zuen "Born this Way".David Bowie eta Queen bezalako glam rock taldeetako abeslariak eta 1980ko hamarkadako Madonna eta Michael Jackson popabeslariak gustuko ditu eta Lady GaGaren musika estiloarengan eragina izan dute. Abesti hauengatik ezagutzen zaio: Love Game, Just Dance, Poker Face, Paparazzi, Bad Romance, Telephone ( Beyonce-rekin batera ), Alejandro, Born on this way...

John Cale hurbil-hurbiletik, Bilbon The Velvet Underground sortu zuen Lou Reedekin batera eta BBK aretoan izango da asteazkenean. Sarrerak 35 eurotan daude salgai. John Cale, Lou Reedekin batera The Velvet Underground sortu zuen musikaria BilbokoBBK aretoan izango da asteazkenean, Music Legends zikloaren baitan. Conflict & Catalysis Productions & Arrangements 1996-2006 disko berria aurkeztuko du: musikariaren ibilbidearen 40 urteetako argitaratu gabeko eta birnahasketen bilduma, hain zuzen ere. Music Legends zikloko sarrerak BBKren orotarako kutxazainetan, bbk.es webgunean edo 944 310 310 telefonoan eskuratu ahal izango dira. BBK txartelen titularrentzat deskontu bereziak daude.


LA OREJA DE VAN GOGH La Oreja de Van Gogh baita ere LOVG edo LOVDG izenez ezagutzen dena, Donostiako talde musikal bat da. Beraien ibilbide musikala 1996. urtean hasi zen. Hasiera batean, Pablo Benegasek, Alvaro Fuentesek, Xabi San Martinek, Haritz Gardek eta Amaia Monterok osatzen zuten. Azken honek, taldearen hasieratik konpositorea eta abeslaria, taldea utzi zuen bere ibilbidea bakarrik jarraitzeko asmotan 2007an. 2008.urtetik Leire Martinez da taldeko abeslaria. Nahiz eta Pop estiloko talde bezala identifikatu, donostiar talde honek baeraien bost diskoetan hainbat estilo nahastu ditu. Ospea, Latinoamerika, AEB eta Europako hainbat herrialdetan, Frantzia eta Italia, zabaltzen da. Zenbait herrialdeetan lehenengo postura iristea lortu dute kanta hauen bidez: "El 28", "Cuéntame al oído", "Cuídate", "París", "La Playa", "Pop", "Puedes contar conmigo", "20 de enero", "Rosas", "Muñeca de trapo", "Dulce Locura", "En mi lado del sofá", "El ultimo vals", eta "Inmortal". La oreja de Van Gogh-ek 8 milioi disko saldu ditu eta Espainiako taldeen artean disko gehien saldu dituen taldea izan da XXI. lehenengo hamarkadan. Zenbait sari garrantzitsu ere irabazi izan ditu: Grammy Latinoa, MTV Europa...

-------------------------------------

HERRIAK MEDINA DE POMAR Medina de Pomar Burgosko probintziaren ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Merindadeak izeneko


eskualdearen herrigunerik populatuena dena Villarcayo hiriburuaren aurretik. Udalerri ospetsua da Merindadesen dagoena. Bere paisaia mendiz zein ibaiz beteta dago. Losako pinudiak, Teslako mendi-lepoak edo Nela, Trueba eta Salon ibaiak besteak beste, aipatzekoak dira. 5.610 biztanle dauka baina udan biztanle kopurua asko handitzen da.

Aldizkaria  

Me llamo arantzazu vivo en zumarraga tengo 15 años y he excrito esta revista para que mis compañeros de clase lo leean . Espero que mi profe...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you