Issuu on Google+

LH4A


DINOSAURIONESS Orain dela mende asko, lur azpiko uretan, dinosaurio bat bizi zen, Dinosaurioness deitzen zena.Oso iletsua eta polita zen. Jendeak uste zuen Dinosaurionessek pertsonak jaten zituela,dinosaurioa bizi zen lekura joaten zirenak, ez zirelako inoiz bueltatzen. Egun batean esploratzaile bat joan zen eta…bere bizilekuan luxuzko gela bat zegoela ikusi zuen. Luxuzko gela igogailu bat zen. Uretik jaisten zen eta ur azpian hiri bat zegoen “Kontxintxina” deiturikoa. Dinosaurioness zen pertsonen lagunik onena, eta gauza asko eta jolas asko erakusten zizkion jendeari. Jendea hor bizitzen geratzen zen eta horregatik ez zen inoiz bueltatzen. EGILEAK:AINHIZE ETA SARAH IZURDEA Bazen behin, izurde bat Donostiako badiaren inguruan bizi zena. Izurdea grisa eta beltza zen eta asko gustatzen zitzaion urtetan jolastea. Baina askotan tripako mina izaten zuen. Ume batzuk triste ikusi zuten eta medikuari deitu zioten. Gainera izurdea bakarrik zegoen. Lagunek ez zuten berarekin egon nahi, kontagiatzeko beldurra zutelako . Baina medikua etorri zen , pilula batzuk eman zizkion eta handik bi egunetara, izurdea sendatuta zegoen. Eta denak oso pozik jarri ziren. Egilea : Wissal KRAKENA 2 Egun batean, bi mutil, itsasontzi batean joan ziren. Lo egiten zeudela, ekaitz indartsu bat sumatu zuten. Mutiko bat lehiotik begiratu zuen eta …Krakena ikusi zuen! Krakena kalamar erraldoi bat zen eta harrapatzen zuen jendea jaten zuen. Hurrengo goizean, mutikoa bere lagunari kontatu zion, gauean krakena ikusi zuela, baina lagunka ez zion kasurik egin. Arrantza egiten hasi ziren eta kainabera apurtu zitzaion. Berriro ere krakena zen! Bi mutilak ikaratu egin ziren eta izkutatu egin ziren. Batek pistola bat hartu zuen krakena hiltzeko asmoz baina, krakenak pistola kendu zion eta bi mutikoak, uretan desagertu ziren. Handik denbora batera, bi mutikoen familiek poliziara deitu zuten bi mutilen desagerketa ikertzeko, eta azkenik, poliziek bi mutilak hilda aurkitu zituzten. EGILEAK: Gorka eta Mikel


MUTIKO AUSARTA Bazen behin mutiko bat basoan bizi zena. Ertaina, liraina eta azkarra zen. Bere etxearen ondoan laku handi bat zegoen. Laku horretan, munstro handi bat bizi zen eta munstro hori Nessi deitzen zen . Mutikoa egunero lakura joaten zen ura edatera, baina egun batean Nessi haserretu zen. Hurrengo goizean Nessik eraso egin zion mutikoari eta mutikoak esan zion: -Zin egiten dizut ez dudala berriro zure lakutik ura edango! Mutikoa barazkiak eman zizkion eta Nessik ura utzi zion edateko. Horren ondorioz, elkarri barkatu ziren eta lagunak izan ziren betirako. Egileak:Iker eta Lierni

UME BATEN ABENTURAK ITSASOAN Bazen behin ume bat beti hondartzara joaten zena jolastera . Umea txikia zen eta bere izena Yoel zen . Bere ilea motza zen . Egun batean itsasontzi bat ikusi zuen eta umeak barrura salto egin zuen . Soka askatu zen eta itsasontzia Amerikara joan zen . Ailegatu zenean itsasontzia apurtu zen , eta umeak itsasontzi txiki bat egin zuen . Ondoren ,bere amona eta aitona bisitatzera joan zen Amerikan bizi ziren eta .Haiek dirua eman zioten eta janariz eta jantzik bete zuen . Itsasontzia prestatu eta gero , munduari buelta ematera joan zen . Eta irla bat aurkitu zuen; familia pobre bat ikusi zuen eta pena eman zionez, bere herrira eraman zituen .

EGILEAK : JOWI ETA ERLANTZ.


URAREN BILA Egun batean, Gasteizen, 9 urteko bi mutil zeuden. Mutiko hauek alaiak eta langileak ziren. Egarria zutenez, ur bila joan ziren . Baina iturrian ez zegoen urik . Orduan bere aitonaren etxera joan ziren. Eta aitonak esan zuen ura bukatu zela, denok edan dugulako eta Jupiterren ura zegoela oraindik . Orduan umeak kohete bat egitea pentsatu zuten . Bukatu zutenen ,behar zituzten gauzak prestatu zituzten eta Jupiterrera joan ziren, baino arazo bat zegoen eta kohetea martxan hasi zenean, konturatu ziren ez zekitela kohetea gidatzen. Orduan, horietako mutiko batek liburu bat aurkitu zuen, kohete bat nola gidatu erakusten zuena. Beraz, kohetea gidatzen hasi zen bezseak instrukzioak ematen zizkion bitartean. Jupiterrera iritsi zirenean, Jupiterreko erregeak ez zien uzten herrira sartzen baina Jupiterreko biztanle batzuk, konbenzitu zuten. Eta, orduan, erregeak onartu zuen bi mutikoak ura eramatea. Horren ordez, bi mutikoak ur gazia eraman beharko zuten Jupiterrera‌ eta‌lurrera bueltatu ziren ur gaziaren bila. Ur trukea egin zuten eta umeak oso pozik Gasteizera itzuli ziren urarekin.

HONDARTZAKO MONSTRUOA Egun batean, lagun talde bat hondartzan zegoen. Hondartzako sorosleak uretan aleta bat ikusi zuela jakinarazi zuen eta hondartzako guztiak ikaratu egin ziren. Baina hondartzan ume bat geratu zen eta uretatik monstruo bat atera zen. Egun batzuk pasa ziren eta monstruoak bi pertsona hil zituen. Egun batzuk beranduago beste hildako bat agertu zen. Eta ez zekiten, zer egin. Orduan tranpa bat jarri zioten eta monstruoa harrapatu zuten. Herri guztia oso pozik jarri zen eta handik aurrera herritarrak lasai joan ziren hondartzara. EGILEA: IBAI


KONDAIRA:SUZKO MARRAZOA Behin batean ,ume bat hondartzan zegoen jolasten. Ume hori Oier izena zuen eta nahiko tuntuna zen. Hondartzan, kartel bat zegoen eta jartzen zuen:``Arriskua , marrazoak daude´´. Umea tuntuna zenez, ez zuen ikusi eta uretara joan zen. Bat batean, kea atera zen suzko aletatik eta umea joan zen hara jolastera. Eta, noski, umea desagertu zen. Handik pixka batera, bere oina atera zen uretatik. Hurrengo egunean poliziak oina aurkitu zuen eta uretara sartu zen eta, paf! Hauek ere desagertu ziren. Ondoren, polizien oinak hondartzan agertu ziren. Hori jakitean , arrantzale asko marrazo hori arrantzatzera joan ziren. Baina arrantzan zeuden guztiak hil ziren. . ``Gaur egun esaten dute marrazo hori oraindik Karibeko hondartzan bizirik dagoela´´. Egileak: Mikel c. eta Joseba

MAMUA URETAN Egun batean, mamu bat hondartzara joan zen. Oso barrura sartu zen eta ez zen geihago ikusi. Handik egun batzuetara, ume bat arrantza egitera joan zen eta lami bat ikusi zuen; erdi ahatea zen eta umeak ikusi zuenean, harrituta, esan zion: -Zer ari zara egiten? Eta lamiak erantzun zuen: -Arrantza egiten eta zuk? -Ni ere arrantza egitera nator. Orduan biak elkarrekin arrantza egitera joan ziren. Baina umea pentzatzen jarri zen eta eskolan ikasitakoa gogoratu zuen, lamiak ezin dutela egunez errekatik kanpo egon eta esan zion: -Zu ez zara lami bat. -Ni bai naiz lami bat.- esan zuen lamiak . -Eta orduan nola zaude errekatik kanpo egunez?-ezan zuen umeak . -Bale -esan zuen lamiak- harrapatu nauzu, mamu bat naiz. Lehen jendeak beldur ninduen eta ez ninduen ikusi nahi. Horregatik lami baten bilakatu nintzen . -Ba ni izango naiz zure laguna -esan zuen umeak- . Baina zergatik ez zara ateratzen lami horretatik? -Bada, lami hau gustatu zaidalako.


Eta horrela umea eta mamu-lamia lagunak izan ziren betirako. Marco eta Jon Ander.

NEMO ARRAIN ERRALDOIA Orain dela milioika urte, itsaso batean, Nemo izeneko arrain erraldoi bat bizi zen.Oso beldurgarria zen, beti itsasoa kutsatuta zegoen eta berari ez zitzaion inporta baina beste arrainei bai. Egun batea, Nemo arraina lo egiten ari zela, soinu batzuk entzun zituen. Arraina esnatu zen eta bera bakarrik zegoela konturatu zen . Itsasoan ez zegoen ezta arrain bat ere. Itsasgainera igeri egin zuen bat batean arrain denak sare batean zeudela ikusi zuen. Laguntzera joan zen baina bera ere harrapatuta geratu zen makinan eta makina hori hirira eraman zuten arrainekin. Makina hori animalia denda batera joan zen arrainak uztera .Gero ume bat dendara sartu zen eta Nemo erosi zuen eta bere etxeko arrain ontzi batean sartu zuen . Arrain ontzian beste arrain batzuk zeuden .Arrainak esan zioten Nemori: -Zoaz hemendik! Arrain ontzia oso arriskutsua da! Arrain guztiak askatu zituen eta Nemori itsasoa garbitzen lagundu zioten .Itsasoa oso Garbi geratu zen eta arrainak itsasora bueltatu ziren. Arrain guztiak Nemori festa bat egin zioten ospatzeko . Nemo oso pozik zegoen musu bat eman zien arrain guztiei. Arrainak Nemori neska lagun bat aurkitu zioten baina oso txikia zen eta Nemo, aldiz, erraldoia zen .Baina, hala ere ezkondu ziren .Orduan ume bat izan zuten eta oso pozik bizi izan ziren betirako. Egileak:Haizea eta Unai. URA EZ GASTATU: Bazen behin, “Warwely place� izeneko herri batean, familia dirudun bat. Egun batean, dendara joan ziren eta 100 litro ura erosi zuten jolasteko. Jolasa zen: norbait beraien etxeko lehio azpitik pasatzen zenean, ura botatzen zioten. Polizia batek ikusi zuen eta kartzelara eraman zituzten baina bat batean tigre bat azaldu zen eta polizia jan zuen. Horrela, familiak ihes egitea lortu zuten. Egilea: Enzo


URETAKO SUGEAREN BILA Bazen behin, munstro bat laku batean bizi zena. Lakutik gertu, baserri batean, familia bat bizi zen. Familiako ume gazteenak munstroa harrapatu nahi zuen, baina amak arriskutsua zela esaten zion. Baina, egun batean, umeak ihes egin zuen, kainabera, sarea eta aitaren ontzia hartu eta lakura abiatu zen. Arrain ñimiñoa harrapatu zuen, baina munstroa nahi zuen. Bapatean, olatuak nabaritu ziren eta, haien artean, munstroa. Kainaberarekin harapatu zuen. Azkar-azkar, karabana bat bezala, ontzia uretan arrastaka eraman zuen, kainabera kendu ezinik. Azkenean, munstroa nekatu zen, eta ontziratzeko lekura poliki-poliki eraman zuen, familiari abisatu eta diru asko irabazi zuten. Baina munstroaren seme-alabek mendekua hartu nahi zuten, eta laster konturatu ziren gehiago zeudela. Oraingo honetan, ordea, aitarekin eta aitonarekin joan zen. Diruarekin sare handiago bat erosi zuten, munstroak harrapatzeko asmoz. Baina, hortzekin, ontzia zulotu zuten eta hondoratu zuten. Azkar-azkar, bueltatzen saiatu ziren, baina munstroek umea harrapatu zuten eta uretan murgildu ziren arrastorik utzi gabe. -Mozolo halakoa! –esan zuen amak- ez duzu umea arrantzara berriro eramango! Orain zoaz salbatzera edo ez zara ezta zu salbatuko ere. Eta aita eta aitona umea salbatzera joan ziren. Kainabera uretara bota eta…umea agertu zen! Mundiala! Orain bost axola munstroa harrapatzera joan edo ez. 60 URTE BARRU… -Benetan, aitona? Benetan munstro handi baten tripan egon zinela? -Bai, bilobatxo, bai. EGILEA: JONE


GURE IPUINAK