Page 1

Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Zuen iritzia ikasgaiaren inguruan Izenak, hirunaka: Miren Ormazabal Ekarpenaren helburua: •

Ikasleen iritzia eta feed-backa jasotzea ikasgaiaren inguruan.

Eginbeharrekoa: Egin duzuen lana berrikusi behar duzue, azaletik behintzat. Horretarako sartu zuetako baten blogean eta ekarpenak gainetik errepasatu (Bost minutu). Hau egin ondoren galdera hauek erantzun: 1. Ze jarduera edo gai gustatu zaizkizue? Konpetentziak ikasgaian, guztia izango zaigu erabilgarri, beraz, guztia izan daiteke gustuko gaia, beharrezkoa izango dugulako aurrerantzean nahita nahiez. Hala ere, gustu handiz ibili nintzen irudi bankuen ariketak egiten; beharbada irudiei buruzko gauzak oso gustuko ditudalako, edo beharbada ariketak sinpleak zirelako. Baina nire ustez, Gigapan moduko webgune baten aurkikuntza (lehenago ez bainuen ezagutzen), oso atsegina egin zitzaidan.

2. Zer aldatuko zenuke? Zer hobetu daiteke zuen ustez. Ez dago ezer aldatzeko beharrik, baina gauza bat esatekotan, irakaslearen parte hartzea eskatuko nuke. Ez dut esan nahi irakasleak ez duela ezer egiten, ez. Esan nahi dudana da, batzuetan ez duela galderak egiteko atea zabalik uzten. Hala ere, badakit gauza guztiak bikain egitea oso zaila dela, eta beraz, hutsegiteak denok egiten ditugu. Seguruenik, pertsona askok baino askoz hobeto egiten duela bere lana, dudarik gabe. Beraz, ez daukat arazorik horrekin.

Gure iritzia materiari buruz  

materiari buruzko gure iritzia