Issuu on Google+

IRAKASLE HARREMANAK

Gure   Txiki   Eskola   honetan,   izugarrizko   garrantzia   ematen   diogu   irakasleen   arteko  harremanei.   Gure   eskolak   duen   helburu   hezitzailea   aurrera   eramateko,   lehentasuna  ematen   diogu   irakasleen   arteko   talde   lanari,   eta   beraz   hau  zaindu   eta   indartzea   oso  garrantzitsua deritzogu. Talde lanak izugarrizko garrantzia du heziketa koherentea eskaintzeko eta garapen eta  ikaste prozesua ahalbidetzeko, baina noski ikasle guztien ibilbide berdina eta hurrenkera  zainduz,   izan   ere,   hezkuntza   ez   da   irakasleen   bakarkako   zeregina.   Gure   ekintzak  inkoherenteak, edota kontrajarriak izan ez daitezen.  Talde   lanak   beraz,   hezkuntza   proposamenak   koherentziaz   eta   kalitatez   eskaintzea  ahalbidetzen digu, eta irakasle guztiak estimulatzea eta indartzea da beste funtzioetako  bat, eta baita batak besteaz ikastea, izan ere, beste irakasleekin interakzioan egoteak  ikastea dakar. Elkarrekin planifikazioa egiterakoan norberak bere ikuspuntuaren arabera  proposamen ezberdinak egiten ditu eta alderdi ezberdin  guztiak ikusteko aukera oso  garrantzitsua da, erabakiak adostasunean hartzeko, bai dituzten helburu orokorraz edota  espezifikoez. Hau burutzean ere, egindakoaren inguruko iritziak, kritikak egiteko eta  hauen inguruko hobekuntzak proposatzeko garaian ere, talde lana ezinbestekoa da. Talde lanak ordea, zailtasun eta arazoak ekar ditzake. Hau praktikan jartzean, emozioak,  afektibitateak … oso garrantzitsuak izaten dira. Talde moduan duten helburua lortzeko  zailtasunak daudenean, kexak oso normalak izaten dira, baina egin behar dena ez da  hori, hobetzeko proposamenak ematea baizik. Horretarako, ezinbestekoa da taldean giro  positiboa egotea, errespetuz hitz egitea … izan ere, ikuspuntu ezberdinak edukitzea oso  aberasgarriak baita helburua egoki burutzeko. Irakasle   izango   garen   heinetik,   gure   Txiki   Eskolan   eta   edozein   eskoletan     oso  garrantzitsua   iruditzen   zaigu   irakasleen   arteko   harremana   ona   izatea   honek   eragin  zuzena izan dezakeelako eta uste dugu harreman zuzena duelako haurrengan.


Irakasleon artean komunikazio eraginkorra izatea  nahi dugu gure eskolan horrela uste  dugulako   lan   egiterako   orduan   oso   positiboa   dela   eta   egindako   lanak   ere   emaitza  hobeagoa izan dezakeela. Gainera ikasleak irakasleengatik asko ikasten dute egindako  gauza   guztiez   ohartzen   direlako   eta   beraien   bizitzan   irakasleak   ikur   bezala   hartzen  dutelako   jarraitzeko   eredu   bezala,   horregatik   irakasleen   artean   ondo   eramanez   gero  ikasleak   ere   horretaz   ohartzen   dira   eta   beraiek   ere   ondo   eramango   dira   beraien  eguneroko pertsonekin badakitelako ikusitakoaren ondorioz jendearekin ondo eraman  behar direla irakasleek egiten duten bezala.


Irakasle Harremanak