Page 1

Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Zinema eta filmen datu-baseak aztertzen: IMDB datu-basea www.imdb.com Izena, banaka: Mikel Iraola Ekarpenaren helburua: •

Filmen eta zinemaren inguruan dauden bi informazio-iturri ahaltsuenak ezagutzea eta beren bilaketan trebatzea.

Webgunetan informazioa bilatzeko gaitasuna sustatzea nabigazioaren bidez.

Erantzunak landu behar dituzue eta kalitatea zaindu. 400 bat hitz idatzi behar dituzu.

Eginbeharrekoa: •

IDMB datu-basean sartu eta erregistratu, eta ondoren ataza-galdera hauek erantzun:

Zein da webgunearen jabea? Amazon konpainiak egina da webgunea, orrialdearen azpialdean ikusi ahal izan dugun moduan. Zer eskaintzen du webgune honek? Zertarako sortu da? Zein da bere helburua? Zinea eta telebistaren inguruko material ugari aurki dezakegu hala nola, izenburuak, pertsonaiak, telebista programa edo kapituluak, konpainiak…Milioi 1 titulu eta 2,5 milioi pertsonai baino gehiago eskaintzen ditu webguneak, zinearen inguruko informazio hoberena eskaintzearen helburuarekin. Bilatzeko aukera bat da “Characters”. Zertarako da? Egin bilaketa Tarzanen adibidearekin eta idatzi noizkoa den Tarzanen lehen pelikula. Pelikula honen komentarioetan bada bat Ben Burgraff-ena: zer esaten da bertan soinuaren inguruan? Bilaketan “Characters” hautatuz gero, filmetako pertsonaien inguruko bilaketa egiteko balio digu. Kasu honetan Tarzan pelikulari buruzko bilaketa egin ostean


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

honakoa aztertu dut: lehen pelikula, 1918. urtean egin zen. “Tarzan of the Apes” izenekoa. Bilatzeko aukerak kontuan izanda, Nola bilatuko zenuke ze filmetan aktoreek esan dute euskalduna hitza?. Deskribatu bilaketa eta eman emaitzen kopurua. Bilaketa aurreratuan word search aukeratu eta bertan basque hitza jarri ondoren, hitz hau pelikuletan 8 aldiz esan dela azaltzen zaigu. Advanced Search-era joan eta bilatu zer gertatu izan den Uztailaren 10an zinemarekin zer ikusia duena. Nor jaio zen 1996ko uztailaren 10ean? Cody Shuck aktorea jaio zen Texasen. Orain arte, estatubatuar gazte honek 5 film grabatu ditu. Bilaketa aurreratuan jarraituz, ezkerreko barran “Browsable sections” era joan. Herrialdeka bilatu daitekeela konturatuko zara: zenbat pelikula daude Siriarekin erlazionatuta? Ze pelikula grabatu dira Palmira hiri historikoan? Idatzi beren aipamen bibliografikoa. Pausoak jarraitu eta bilaketa egin ondoren, Sirian 60 pelikula grabatu direla jakin dugu, horietako 2 Palmiran. Hauexek film hauen aipamen bibliografikoak: -

Raynr, D. (Zuz.), Garcia, J (Gid.) eta Roger, J. (Gid.). (2007). Spiritual

Warriors.(Eskuragarri: Scott J-R Productions, AEB.) -

Bertram, H. (Zuz. eta gid.) eta Ulbrich, W. (gid.. (1952). Türme des

Schweigens. (Eskuragarri: Allegro-Film) Jakin nahi duzu Aretha Franklinek filmetan ze kantu abestu dituen. Nola egingo zenuke? Deskribatu bilaketa eta eman emaitza. Bilaketa aurreratura jotzen badugu, hainbat aukera ikusiko ditugu. Word search aukeratuko dugu, eta bertan in soundtracks. Aretha Franklin jarriko dugu bilaketaren hitz klabe bezala. Honela, Aretha Franklinek zein filmetan zein kantu abestu dituen azalduko zaigu, kasu honetan 6 emaitza dauzkagu.

Cinerama filmatzeko teknika erabili den pelikulen berri jakin nahi duzu. Nola egingo zenuke bilaketa?. Zenbat filmen berri ematen du IMDB datu-baseak?


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Aurrekoaren antzera, bilaketa aurreratuko word search atalera jo behar dugu. Bertan, technical ataza aukeratu eta hor “cinerama� jarriz gero, 23 emaitza emango dizkigu datu-base honek. IMDBko erabiltzaileen arabera zein da historiako pelikularik txarrena? Azaldu bilaketaren prozesua eta egin pelikula horren erreferentzia bibliografikoa. Bilaketa barraren azpian, movies aukeraren barnean, top movies aukeratuko dugu lehenengo. Ondoren, ezkerreko panelean IMDB Botton 100 aukeratuko dugu. Bertan lista luze bat aterako zaigu eta horko lehena izango da erabiltzaileen ustez pelikularik txarrena. Kasu honetan honakoa da: Eddy, D. (Zuz.), Bigler, M. (Gid.) eta Williams, M. (Gid.). (1997). Pocket Ninjas. Cine Excel Entertainment

My life without me pelilkulan Nirvana musika taldearekin erlazionatutako akats bat dago. Zein da? Ez dakit akatsa den ala ez, baina jendearen komentarioetan jartzen duen moduan, Nirvana ez dago oso ongi ahoskatua. Horretaz gain, Fun Staff atalaren Goof azpiatalean, pelikularen izena jarri eta beste akats bat topatu dut. Izan ere, pelikulako bi protagonistak, Nirvanaren azken kontzertuan ezagutu ziren. Kontzertua, Alemanian egin zen arren, beraiek Canadan bizi zirela aipatzen da. Secretos y mentiras (Mike Leigh) pelikulak ze premio irabazi ditu? Pelikula honetan jatetxe italiar bat agertzen da. Zein da? [izena eta helbidea] 29 sari irabazi ditu guztira pelikula honek, eta horretaz gain, 20 nominazio izan ditu, horietako 5 Oscar sarietan. Sari garrantzitsuenen artean, Goya saria, Urrezko palmondoa edo urrezko globoa aipa ditzakegu. Jasotako sari guztiak ikusteko, hona jo dezakezue Bestalde, jatetxe italiar batean hainbat eszena grabatu ziren. Jatetxe hau Pasta Plus Restaurant izeneakoa da, eta Londresko, Camdem auzoan kokaturik dago, Eversholt Street kaleko 62. Zenbakian hain zuzen ere.


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Filmetan erabiltzen diren formatu teknologikoen inguruan jantzi nahi duzu (apur bat aditu bihurtu). Ze foroan interesatzen zaizu izena ematea?. Azaldu nola egin duzun bilaketa. Bilaketa barraren azpian, Community atalean, message boards daukagu. Honek foroa esan nahi du. Bertan, hainbat gairi buruzko eztabaida guneak dauzkagu. Guk, gure beharrerako, Technology gaia aukeratuko dugu, eta azpiatal moduan, formats. Honela, formatu teknologikoen inguruan informazio gehiago jasoko dugu.Hemen sakatu dezakezue aurrera egiteko. Zer da gehien gustatu zaizuna eta gutxien gustatu zaizuna? Alde batetik, izugarri ona iruditu zait datu-base honek ematen digun informazioa, bai kantitate baita kalitate aldetik. Edozein motatako informazioa topa dezakegu, xehetasun txikienak ere. Hori sarritan oso erabilgarria suerta litzaiguke. Hala ere, zertxobait zaila da hasiera batean ibiltzeko. Bilaketa egitea erraza da, baina orokorra denean. Hortik aurrera, zerbait zehatzagoa aurkitu nahiko bagenu, konplikatuagoa izango litzateke prozesua. Beste zailtasunetako bat, hizkuntzarena da, nahiz eta gaztelerazko bertsioa izan, zertxobait mugatua da. Hala ere, ez da aparteko zailtasunik hizkuntzekin.

19. ekarpena  

IMDB datu basea

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you