Page 1

­JONEK NOLA IKASI ZUEN IGERI ONDO EGITEN­ INFORMAZIO ITURRIAK •

INTERNET 

∙ www.todonatacion.com (Javier Solas) : informazio teknikoa ∙ Ikastaroei inguruko webguneak: oso informazio egokia, plazarik ez zegoen ∙ Egutegi digitala: plaza libreei buruzko abisua ∙ Bideoak (Michael Phelen, Ian Thorpe) •

PERTSONAK 

∙ Anaia: praktikan hasteko esan zion ∙ Igerilekuan igeri zebilen jendea: ikasi egin zuen horiei begira ∙ Igerilekuko neska: ikastaro bat egiteko gomendioa egin zion ∙ Irakaslea: igeri egiten irakasten dio •

TELEFONOA 

∙ Kiroldegira deitu:  plazei buruzko informazio lortu •

LIBURUAK 

∙ Monitoreak emandako liburuxka: informazio konpaktua

­IKAS BIDAIA: EUROPA09­ Gu   Mikel   Iraola,   Olatz   Artola   eta   Izarne   Olano   Tolosarrak   gara.   Bigarren   batxilergoa  bukatzean   ohikoa   denez   ikasbidaia   egiten   da   Europan   zehar,   gure   belaunaldiko   beste  ikastoletako   jendearekin.   Gu  bidaiaren  antolatzaileetako  batzuk   izan   ginen,  beste   batzuen  artean.   Europan   zehar   iraileko   hamabost   egun   pasatzeko   asmoa   genuen,   hainbat   hiriburu  bisitatuz eta autobusa izanik gure garraiobidea. Antolaketa guzti hauetan, aurreko urteetakoen  laguntza beharrezkoa egin zitzaigun. Lehenik eta behin, datak zehaztu behar izan genituen. Horra hor gure lehen erronka. Batzar  orokor bat egin genuen Ikastolari  areto nagusia uzteko eskatu ondoren. Hemen hasi ziren  lehen   eztabaidak.   Izan   ere,   Bolognako   hitzarmenaren   ondorioz   unibertsitate   batzuk   beren  hasiera aurreratu zuten hilaren lehen eguneraino. Ondorioz, batzuek ezin zuten joan eta beste  askori duda sortu zitzaien. Beraz, gure lehen betebeharra izan zen fakultate bakoitzeko hasiera 


egunak zein ziren jakitea. Horretarako, unibertsitate ezberdinetara deitu genuen, hala nola,  EHU, MU, Opus eta Deusto. Behin hau jakinda, data bere horretan uztea erabaki genuen, hau  da,  orain  arte egin ohi zuten bezala  (abuztuaren 28tik irailaren  10era) gehiengoa ondoren  asten zelako. Ondoren, joango ginen jende kopurua zehaztu behar izan genuen, autobusak kontratatu ahal  izateko.   Horretarako,   gela   bakoitzeko   arduradunak   deitu   ziren.   Hauek,   bere   gelan   zenbat  ikasle joan behar zuten jakin behar zuten, lista hau egin eta hauen datuak bildu behar zituzten,  NANa   esate   baterako.   Baiezkoa   eman   zutenekin,   beste   batzar   bat   egin   zen   ibilbidea  zehazteko.   Azkenean   Berna­Munich­Amsterdam­Praga­Bruselas­Paris   ibilbidea   egitea  aukeratu genuen, tartean, hainbat hiri gehiago bisitatuz, Rottemburg, Heidelberg, Amberes  edo Brujas besteak beste. Ibilbide hau aukeratzeko, toki bakoitzeko bisita gune interesgarrien  ikerketa   egin   genuen,   museoak,   monumentuak,   gastronomia,   albergeak,   kultura…  Horretarako,   internetera   jo   genuen   gehienbat.   Lehengo   urteko   jendearekin   ere   hitz   egin  genuen gertuagoko iritzia jasotzearren eta pista batzuk eman zizkiguten. Autobusak   kontratatzeko   gai   ginenean,   autobus   konpainia   ezberdinetara   deitu   genuen  merkeena edo egokiena zein zen jakiteko. 5 autobus eta 7 gidari eskaintzen zizkigun enpresa  bat aurkitu genuen, eta honekin egin genuen aurrera. Ibilbidea ere egokia iruditzen zitzaien,  eta geuk jarritako baldintzak onartu zituzten, baita guk beraiek jarritakoak ere. Bidaia  egitea  posible ahal izateko,  dirua beharrezkoa  genuen, eta zenbait  ekintza  antolatu  genituen   dirua   lortzearren.   Lehena,   eta   askorengan   ohikoa   dena,   gabon   jaietan   bonboi  salmenta   egitea   izan   zen.   “La   Ponderosa”   hornitzailearekin   harremanetan   jarri   ginen,  Ikastolarekin   harreman   zuzena   baitu.   Hango   langile   bat   etorri   zitzaigun   produktuen  aurkezpena   egitera,   eta   guk   denon   artean   ze   bonboi   mota   hartu   erabaki   genuen,   baita  kantitatea ere. Dirua lortzeko beste ekintza bat, rifak saltzea izan zen. Rifen prozesua luzea  izan   zen.   Lehenik   eta   behin,   sagardotegi   tolosar   batekin   hitz   egin   genuen,   saria   han   2  lagunentzat bazkari edo afaria izatearren. Beraien onespena jaso ondoren, boletoak diseinatu  eta inprimategira bidali genituen. Beste ekintza batzuren artean, Gabonetako Azoka Berezian,  txistorra eta taloa saltzea izan zen. Taloak nola egin jakin behar izan genuen baten amonaren  bitartez,   eta   irakasle   aplikatu   batek,   txistorra   non   erosi   gomendatu   zigun,   merkeago  izateagatik. Dirua lortuta, kutxan kontu korronte bat ireki behar izan genuen, kutxako bulegoetara joan eta  hango idazkari batekin  harremanetan  jarriz. Egindako gastuak ordaintzeko,  bakoitzak bere  diru kopurua sartu behar izan zuen, bere izena emanda data jakin baterako. Hau egin eta gero, berriz ere ibilbideari heldu genion. Bisitatu behar genuen hiri bakoitzeko  mapak lortzea izan zen lehen helburua. Lehenik eta behin, internetetik atera genituen mapa  batzuk. Beste batzuetan, liburutegietan, herrialde jakin bateko gidatik atera genituen. Falta  zitzaizkigunak,   Tolosako   Turismo   Bulegoarekin   hitz   egin,   eta   haiek   lortuko   zizkigutela  hitzartu   genuen.   Denak   lortuta,   bakoitzarentzat   kopia   bana   atera   genuen.   Horretaz   gain,  antolatzaileak   bildu   eta   toki   bakoitzeko   toki   interesgarrienak   markatu   genituen   mapan.  Horretarako, internetera jo genuen beste behin. Museoetako prezioei buruzko informazioa ere  lortu behar izan genuen. Gainera, museoren bat edo bestean, sarrerak aurrez hartu genituen,  Heineken edo BMWen adibidez.


Ia egunero, autobus barnean egiten genuen lo. Autobus gidariekin hitz egin eta hauek toki  bakoitzean hori egiteko baimena eskatuko zutela esan ziguten, horretan gu baino ohituagoak  baitzeuden.  Dutxatzeko egin behar genituen geldialdiak ere zehaztu genituen, horretarako,  hirietan   igerilekuak   non   zeuden   identifikatu   genituen,   haien   prezioak   jakinaraziz.  Amsterdamen berriz, aterpetxean egin behar genuen  lo, udaletxeak baimena ukatu baitzigun.  Beraz,  bertako aterpetxeen bila hasi ginen, sarean berriz ere. Hainbat begiratu ostean, bai  prezioari,   kalitateari   eta   kokapenari   begiratuta,   hoberena   aukeratu   genuen   guztion   artean.  Gainera, lehengo urtekoak ere hara joan omen ziren, eta gomendatu ziguten. Lan guzti honen ondoren, ahaztezina izango zaigun bidai bat egin genuen. Lan mordoa egin  behar  izan  genuen dena antolatzeko, baina bere esfortzua eskatu arren, ilusio handiz egin  genuen, eta horren erakusle izan zen dena ondo atera izana. Gainera, jendeak ere eskertu zuen  egindako lana eta berriz egiteko moduan geratu ginen. Izarne Olano Mikel Iraola Olatz Artola

8. Ekarpena  

Dokumentatzeko pausoak.