Page 1

Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Zuen iritzia ikasgaiaren inguruan Izenak, hirunaka: Olatz Artola, Itxaso Frau eta Mikel Iraola Ekarpenaren helburua: •

Ikasleen iritzia eta feed-backa jasotzea ikasgaiaren inguruan.

Eginbeharrekoa: Egin duzuen lana berrikusi behar duzue, azaletik behintzat. Horretarako sartu zuetako baten blogean eta ekarpenak gainetik errepasatu (Bost minutu). Hau egin ondoren galdera hauek erantzun: 1. Ze jarduera edo gai gustatu zaizkizue? Gure blogen gainean lupa pasa dugu, eta ekarpen guztietan egindakoa analizatu ondoren, hainbat aspektu onekin geratu gara. Adibidez, erreferentzia bibliografikoak era egokian egiten ikasi dugu, hemendik aurrera oso erabilgarriak gure lanetan. Bestalde, Mindomo erabiltzen ikasi dugu, mapa kontzeptualak egiteko oso tresna aprobetxagarria. Irudi bankuak ezagutu ditugu, eta orain, google images soilik erabili beharrean badakigu nora jo. Filmen datu baseak ezagutu ditugu baita ere eta filmen dokumentazio prozesuak aztertu ditugu. Oso interesgarria da hau jakitea, izan ere guk soilik pelikula ikusten dugu eta atzean dagoen lana ez dugu behar moduan baloratzen. Azkenik, lizentzien nondik norakoak jakitea garrantzitsua izan zaigu hemendik aurrera, hanka ez sartzeko.

2. Zer aldatuko zenuke? Zer hobetu daiteke zuen ustez. Gustatu ez zaiguna, ariketak egiteko era izan da. Momentu batzuetan denbora pixka bat galdu dugunaren sentsazioarekin geratu gara. Agian, bilaketak gure taldeko lanei egokitzea hobetoago ikusiko genuke. Gainera, zenbait momentutan, ariketa batzuk errepikakorrak egin zaizkigu. Hala ere, ikasitako zenbait gauza, praktikan jartzeko oso erabilgarriak izango zaizkigula uste dugu.

26. ekarpena  

feed-backa

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you