Issuu on Google+

Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

IZENA: Natalia Alustiza

Irakurketa-galderak Monereo, C.; Fuentes, M. (2007). Aprender a buscar y seleccionar en Internet. In: Internet y competencias básicas. Barcelona: Graó. • Lehenengo artikulu osoa irakurri eta gero erantzun galdera hauek. • Koadroen barruan idatzi ordenagailuarekin. • Bukatzean Internetera igo. Gero zuen blogean Irakurketa 3 ekarpena egin eta esteka txertatu. 1. Zergatik gaur egun da inportantea informazioa bilatu, aukeratu eta interpretatzen ondo jakitea? (Hiru arrazoi gutxienez) -

Lehenengo arrazoia: interneten informazio pila dago, eta informazio horretako eza gutzetan kontraesan asko aurkitu ditzakegu, hortaz, informazio hori aukeratu eta kritikoki interpretatzea beharrezkoa da.

-

Bigarren arrazoia: eguneratuta egoteko, materia baten espezializatua izateko eta lan bat garatzeko garaian, ezinbestekoa da zirkunstantzia zehatz batean behar dugun ezagutza zehatza eskuratzeko gai izatea.

-

Hirugarren arrazoia: Gure burua autonomoki asetzeko, bilaketa eta aukeraketa prozesua auto-erregulatzea beharrezkoa da.

2. Zer da euskarri hipertestuala? Zergatik definitzen da Internet “hipermercado hipermedia” bezala? 1


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Sarean aurkitzen dugun informazio gehienaren formatu da. Erabiltzaileari informazio batetik bestera erraztasunez eta eraginkortasunez pasatzea ahalbidetzen du. Euskarri hipertestualek edozein bilaketa “hipermercado” antzeko zerbaitetan bilakatzen dute. Informazio zehatz baten bila gabiltzala honekin loturiko hainbat eta hainbat dokumentu (soinuak, irudiak, bideoak, animazioak) aurkituko baititugu, ondoren aukera guzti horretatik guk nahi duguna aukeratzeko “merkatu” baten antzera.

3. Egileak aipatzen ditu Interneten arrisku batzuk. Zure ustez zein da arrisku handiena?

2


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Informazioaren kontrola eta sistematizazioaren falta izango litzateke arrisku handienetariko bat, honen ondorioz informazio desegokia eskuratzeaz gain informazioaren nahasketa eragin dezakeelako. Interneten aurkitzen den informazio saturazioak ere informazio horren intoxikazioa ekar lezake. BI arrisku hauez gain garantia falta aipatzekoa da. Interneten informazioa eskegitzeko eskaintzen den anonimotasunak, askotan arazo bihur lezake informazio horren sinesgarritasuna frogatzea.

4. Informazioa era estrategikoan bilatzerakoan kontuan izan beharreko faktore batzuk aipatzen dira. Zeintzuk dira?

3


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Bila hari garen informazioa aurkitzeko ondorengo faktore hauek eduko behar ditugu kontuan: -

Gure bilaketak dituen baldintzak eta mugak..

-

Bilaketa hori gauzatzen hari den erabiltzailearen ezaugarriak.

-

Bilaketa egiterako garaian kontuan izan behar da zein ingurutan mugitu behar den.

5. Zergatik uste duzu esaten duela hau “ llevar a termino un proceso de planificación-revisión-regulación y evaluación sistemático puede compensar la falta de conocimientos temáticos previos”? Behar dugun informazioa ondo bilatzen jakinez gero, ezagutza falta horrek ez digulako eragingo. Behar dugun informazioa modu egokian planifikatu, errebisatu etab ondo eginez gero behar dugun ezagutzara ailegatzea lortuko dugulako.

4


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

6. Artikuluan ikasle askok egiten duten bilaketa desegokia deskribatzen da. Horietatik, aipatu zuk maiz egiten dituzun hiru jarduera eta azaldu zure ustez zergatik egiten dituzun. Gehienetan inongo planifikaziorik gabe hasten gara informazioa bilatzen, ondorioz aurkitzen duguna informazio desegokia izaten da gehienetan. Bilatzeko orduan ez dugu pentsatzen giltza hitzetan, honek bila ez gabiltzan informaziora eramaten gaituelarik. Azkenik, bila gabiltzan informazioa aurkitzen ez dugunean bilaketa amaitutzat ematen dugu. Gure ustez alferkeri kontua da, bilaketa baten aurrean ez dugulako inongo planifikaziorik egiten, ahal den eta lasterren amaitzeagatik zuzenean sarean bilatzen hasten gara.

7. Zer esan nahi du “las revisiones deben ser constantes a lo largo de todo el proceso hasta concluir en una selección critica de la información encontrada”?

5


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Ezin gara konformatu aurkitzen dugun lehenengo gauzarekin, prozesu guztian zehar adi egon behar gara, etengabe errebisatuz eta lortutako informazio guztiarekin bereizketa kritiko bat egin. Lortu dugun informazio guztia kontrastatuz lortuko dugu hau.

8. Aztertu 2. Koadroa, bilaketa-estrategiaren ingurukoa. “Condiciones� atalean dauden hiru puntuak zer esan nahi dute? Bila hari garen informazioa aurkitzeko kontuan hartu behar diren faktoreak dira. Hasteko, Ditugun eskaeretan zentratu behar dugu gure burua honela interesatzen

ez

digun

beste

informazioekin

ez

nahasteko.

Ondoren,

erabiltzailearen ezaugarriak izan behar ditugu kontuan eta azkenik zer ingurutan bilatzen haritu behar garen zehaztu behar dugu. Sarea oso zabala baita eta bila ari garen informazioaren inguruko orrietan lan egin behar dugu.

9. Informazioa bilatu aurretik inportantea da jakitea zenbat informazio behar duzun? Zergatik?

6


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Informazio saturazioak benetan behar dugun informazio egokia intoxikatzera eraman dezake. Hortaz, oso garrantzitsua da behar dugun informazioa neurri egokian hartzea, gehiegikeriak kaltetu besterik egiten ez duelako.

10. Informazioa bilatu aurretik zergatik da inportantea jakitea ze informazio eta ze kalitateko informazioa behar duzun? Zer kalitateko informazioa bilatu nahi dugun erabaki behar dugu bilaketa hasi baino lehen, honela bilaketaren amaieran nahi genuen informaziora helduko gara.

11. Ze ezberdintasun da “aprendiz permanente” eta “aprendiz autonomo” artean?

-Aprendiz permanente: bizitan zehar etengabe ikasten dijoan ikaslea litzateke, horrela gertatzen diren aldaketa teknologikoei egokituz. - Aprendiz autonomo: Bere burua gidatzen duen ikaslea da, ez da autodidakta, hasiera batean bera baino trebeago zen norbaitengandik ikasi zuen baina gaur egun ez du pertsona horren beharrik.

7


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

12. Ze erlazio dago informazioan-konpetente izatea eta “aprendiz estrategico� artean?

Ikasle estrategiko baten bilaketa prozesuak informazio konpetentera eramango gaitu. Hau da, ikasle estrategikoak bilaketa estrategia bat edukiko du, ondorioz bilaketa horren emaitza, informazio kontrastatu eta kritikoki aukeratutako informazio izango da, informazio egoki eta konpetentea.

8


irakurketa aprender a buscar