Page 1

MUNDUKO DANTZAK OZEANIA

HAKA DANTZA


HAKA Haka edozein dantza tribal maori definitzeko balio duen berba da, baina maori tribuen guda-dantza espezifikoki aipatzeko erabili ohi da. Batzuetan ongietorri-dantza bezala erabiltzen da eta hau abegikortasun seinale da. Gaur egun, Haka All Blacks edo Zeelanda Berriko errugbi selekzioaren partiden aurretik antzezten da, euren historiarekiko eta kulturarekiko begirunea nabarmen egiteko eta aurkariaren kontzentrazioaren aurka erasotzeko asmoarekin. Errugbi-elkarte zeelandaberritarraren esanetan (New Zealand Rugby Union) Haka ofiziala Ka Mate deitua da. Hala ere, 2005eko abuztuaren 28an, Dunedin hiri neozelandarrean, Hiru Nazio Txapelketan Hegoafrikaren aurka aurrez aurre jartzen zituen partidan, All Blacks-ek Kapa O Pango izeneko Hakaren bertsio berri bat aurkeztu zuten, itxuraz aurrekoa baino bortitzagoa. Partidak All Blacks-en garaipenarekin bukatu zuen (31 - 27). Haka hau Ngati Porou maori tribuko Derek Lardellik idatzi zuen.

Haka gerra dantza 1845 urte inguruko marrazkian

MAORI Maori Zeelanda Berriko etnietako bat da, gaur egun oso gutxitua dena (biztanle guztien %8-10 baino ez dira). Gaur egun, ia 700.000 maori bizi dira munduan (2001). Zeelanda Berritik kanpo, multzo esanguratsua bizi da Australian (70.000 inguru). "MÄ ori" hitzak "normal" edo "arrunt" esan nahi du. Kontrako aldean, "PÄ kehÄ " berbak esan nahi du "maoria ez dena", normalean Europako jatorria daukana. Mespretxuzko zentzua ere eduki dezake.


JATORRIA Aztarna fidagarrienak oinarritzat hartuta, gizakiak K. o. 1280 inguru iritsi ziren Zeelanda Berrira lehendabiziko aldiz. Maorien ahozko kondairetan kontatatzen da haien arbasoak txalupa handietan (waka) ozeanoa zeharkatuz joan zirela Hawaiki-tik, Polinesia tropikaleko leku mitikotik alegia. Migrazio kondairak desberdinak dira tribu (iwi) batetik bestera, haien genealogiekin bat egiteko. Polinesiako bidaiari horien aurretik, ez dago Zeelanda Berria populaturik zegoelako arrastorik. Arkeologiako, hizkuntzalaritzako eta antropologiako frogek erakusten dute lehendabiziko kolonoak Polinesiako ekialdetik joan zirela.

Migrazioak Polinesian.

HISTORIA Polinesiatik, ziur aski Tahititik, Zeelanda Berrira ailegatu ziren orain dela 600-800 urte uharteko lehenengo biztanleak izango zirenak. 1840an maoriek eta europarrek Waitangi-ko Ituna sinatu zuten, elkarbizitza arautzeko helburuarekin. 1858an 56.000 maori inguru erroldatu zuten. 1860. hamarkadatik eskolan maoriera erabiltzea debekatzen hasi ziren, hizkuntzaren prestigioa murriztuz. Hari honetatik, 1867an kaleratu zuten Native Schools Act dekretua. 1930. hamarkadan maori gehienek oraindik egiten zuten maorieraz.


1986an 50.000 hiztun kalkulatu zuten, maorien %12a. 1987an, Māori Language Act dekretuaren bidez, maorieradunek estatus ofiziala lortu zuten. Te Taura Whiri i te Reo Māori eta Te Kōhanga Reo National Trust erakundeak sortu zituzten. 2004ko martxotik Māori Television hasi zen emititzen, elebidunez.

Hizkuntza Gaur egun, maoriera hitz egiten du maorien %14 inguruk, 100.000 hiztun 700.000 biztanletik gutxi gora-behera. Hizkuntza nagusia beraz ingelesa da, jatorrizkoa ordezkatu duena neurri handi batean.


"Ka Mate" Haka Liderra: Ringa pakia! Uma tiraha! Turi whatia! Hope whai ake! Waewae takahia kia kino! Ka mate, ka mate. Taldea: Ka ora, ka ora. Liderra: Ka mate, ka mate. Taldea: Ka ora, ka ora. Guztiak: Tēnei te tangata pūhuruhuru Nāna nei i tiki mai whakawhiti te rā Ā upane, ka upane Ā upane, ka upane Whiti te rā, hī! Itzulpena: Astindu eskuak izterren kontra! Puztu bularra! Tolestu belaunak! Segi aldakekin! Astindu zure oinak lurraren aurka ahal duzun gogorren! Hil naiteke, hil naiteke Bizi naiteke, bizi naiteke Hil naiteke, hil naiteke Bizi naiteke, bizi naiteke Hau da gizon iletsua* Eguzkia ekarri eta berriz ere distirarazi zuena Pausu bat gorantza! Beste pausu bat gorantza! Pausu bat gorantza! Beste pausu bat gorantza! Eguzkiak distira egiten du!


"Kapa O Pango" Haka Kapa o Pango kia whakawhenua au i ahau! Hī aue, hī! Ko Aotearoa e ngunguru nei! Au, au, aue hā! Ko Kapa o Pango e ngunguru nei! Au, au, aue hā! I āhahā! Ka tū te ihiihi Ka tū te wanawana Ki runga ki te rangi e tū iho nei, tū iho nei, hī! Ponga rā! Kapa o Pango, aue hī! Ponga rā! Kapa o Pango, aue hī, hā!

Itzulpena: All Blacks, utzidazu bat izaten lurrarekin Hau da nire lurra, dardara egiten duena Nire ordua da! Nire momentua! Honek definitzen gaitu All Blacks bezala Nire ordua da! Nire momentua! Gure eremua, gure nagusigoak irabaziko du. Eta altuenera iritsiko da. Zilar koloreko iratzea! All Blacks! Zilar koloreko iratzea! All Blacks!

HAKA  

Haka dantza