Issuu on Google+

ARRANO BELTZA

ERIK OCHAGAVIA EUNATE ARRUTI GORKA OTADUY 1


Aurkibidea: Sarrera..................... 3 Ezaugarriak.......... ‌.. 4 Elikadura.................. 8 Ugalketa.................. 8 Bizitokia/Bizimodua..... 10 Bitxikeriak................. 13

2


SARRERA Arrano beltza, Euskal Herrian aurki dezakegun hegazti harrapari eder eta lirainenetariko bat da. Euskal Herriko arranorik handiena den arren, ez dago oso hedatua gure lurraldean eta Arabako Mendietan eta Pirinioetan bizi diren bikote gutxi batzuek osatzen dute gure inguruko populazioa. Bere izen zientifikoa “Aquila Crisaetos� da.

3


EZAUGARRIAK Arrano beltzaren pisua 3,9 kilo eta 4,7 kilo artekoa da, eta bere garaiera 76-89cmkoa da. Hego- luzera190-227cm-koa izan daiteke. Hegan egiterakoan 200km/h-ko abiadura hartu ahal du haragijale honek. Animalia hauek hain dituzte ezberdinak lumajeak helduen eta gazteen artean hasiera batean espezie desberdinak zirela uste baitzuten. Helduen lumajea, marroi argia da. Garondoa eta hegalen aurrealdeko ertza urre kolorekoak, horregatik herrialde batzuetan urre -arranoa deitzen diote.

Mokoa beltza du eta 6 cm neurtzen ohi du, bere atzapar zorrotzak bezala, 6 cm luze izan ahal direla . Arrano beltz gazteak laugarren urterako ia, ia helduak bezalakoak dira. Animali honek ikusmena oso oso garatua du. Metro askotatik arratoi txiki txikiak ikusten ditu eta. Horrela oso ongi ehizatzen du.

4


Lumetan 3 geruza ezberdin dituzte, hots, 3 atal desberdinetan banatuak daudela esan nahi du. Kanpo aldean daudenak gogorrenak dira eta abiadura ematen diote hegaldiari. Barrualdekoak, airearen erresistentzia gutxitzen dute hegaldi ona izaten utziz. Eta barrukoak, lumaje leuna da, airea harrapatu eta beroa mantenduz arranoaren gorputzean. 5


Hegan egiten hasi diren arranoen lumen kolorea aldatzen eta aldatzen joaten da urteko mudan zehar .

6


Euskal Herriko arranorik handiena da. Burualde oso sendoa, hego handiak eta buztan nahiko luzea ditu. Helduak marroixkak izan ohi dira eta aurpegi eta kokote aldean urre-koloreko tonalitateak eduki ohi dituzte. Buztana beltza da, muturrean apur bat argitzen delarik. Azpialdea marroi kolorekoa da, gune argiago batzuk beha daitezkeelarik. Gazteak ilunagoak izan ohi dira. Hegoen erdialdean eta buztanaren behe aldean orban zuri bereizgarriak beha daitezke.

Urtez urte txandakatzen dituzten hainbat habia eratzen dituzte beren lurraldean. Batez ere kareharrizko harkaitzetako kobazulo eta erlaitzetan eratzen dituzte habiak, baina badira zuhaitzen adaburuetan habia eraikitzen dutenak ere. Nahiko sinpleak izan ohi dira. Pinu eta arteen adarrekin eratzen dute oinarria eta pinu-hostoez estaltzen dute. Umatze-garai bakoitzeko pisu berriak gehitzen zaizio eta ohikoa da hainbat urteren osean metro bateko altuera eta bi metroko zabalera izatera iristea.

7


ELIKADURA Arranoa, animalia haragijalea da, hau da, animalien haragia jaten du. Arrano beltzaren dieta harrapakin mota ugariz osaturik dago, eta gehienak lurrean harrapatzen dituzte, beren tamainako berberak badira ere harrapatzen dute. Gehien gustatzen zaien janaria : Hegaztiak,ugaztun txikiak eta narrastiak dira. Batez ere neguan elikatzen dira.

UGALKETA Hegazti monogamoak dira. Ugal garaia martxoa inguruan hasten da eta normalean, beren lurraldean bertan ugaltzen dira. Ugalketaren ostean, emeak 1 eta 3 arrautza bitartean erruten ditu eta 45 egunez inkubatzen ditu. Zuriak izaten dira eta 77x59 mm-ko tamaina eta 140 g-ko pisua izan ohi dutenak Jaiotzen diren kumeak lumaia guztiz txuria izan ohi dute. Txito bat baino gehiago jaiotzen badira, lehenengoak 50 egun ingurura burutzen du lehen hegaldia. Gainerakoak, normalean, hil egiten dira, gurasoek ez baitituzte zaintzen eta lehen kumeak indar nahikoa duenean habiatik botatzen baitu. usapalak, eskinosoa) eta narrastiak ere ehizatzen dituzte eta noizbehinka sarraskiez ere elikatzen dira. Ehizarako behehegaldiak burutzen ditu eta harrapakinetik gertu Elikadura Tamaina ertain eta txikiko ugaztunez elikatzen dira, batez ere. Hegaztiak (usoak,dagoenean bere gainera amiltzen da abiadura handiz. Gazteak gurasoek elikatzen dituzte independizatzen diren arte eta, normalean, ugaztunak beharrean hegaztiak ematen dizkiete. Ziurrenik, arrano gazteek hegaztiak hobeto digertituko dituzte. 8


Jaio eta 80 egunera hegan egiteko gauza da.

9


BIZITOKIA/BIZIMODUA Ia mundu guztian hedaturik dagoen hegaztia da. Iparramerikan, Eurasian eta Afrika iparraldean aurki daiteke eta baita Bretainia Handia, Japonia eta Mediterraneoko irletan ere. Europa erdialdeko populazioa asko gutxitu da azken hamarkadetan gizakiaren eraginez eta garai batean ugari zeuden lekuan ez da alerik gelditzen.Egun, Europa mendebaldean Eskozia, Norvegia, Alpeak, Italia eta Iberiar penintsulan soilik gelditzen dira, nahiz eta 2001ean 35 ale askatu ziren Irlandan. Euskal Herrian Arabako mendietan eta Pirinioetan beha daitezke. Araban, Izki aldean eta Errioxa eta Nafarroarekin muga egiten duen inguruan ikus daitezke, eta Pirinioetan, Nafarroa, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Araban 8 bikote daudela estimatzen da eta Pirinioetan 13 besterik ez. Arrano beltza habietan bizi ohi da, mota askotako adarraz osatuta dagoelarik. Urtean behin egiten dute habia handiagoa, eta bigarren urterako ,habia neur dezake 1,50 m altueraz eta 2 m diametroz. Habiak zuhaitz altuetan ,itsaso ondoko amildegietan edo harkaitzetan egiten ohi dituzte. Arrano beltza monogamoa da, honek esan nahi du, beti bikote berberarekin dagoela. Ere sedentarioa da, hau da, beti leku berean egoten da. Ehizan bikotearekin joten da, harrapakinak harrapatzera. 10


Hona hemen bere banaketa munduan:

Hibernatzeko tokiak Bizitzeko tokiak Kumeak izateko tokiak

Arrano beltza, Araban, Nafarroan, Nafarroa Beheran eta Zuberoko mugetan ,ere Euskal Herriko basoetan edo mendi altuetan. Munduan, Iberiar penintsulan ,Europako iparraldetan daude kokatuak. Udan, Europako ekialdera eta Asiara joaten dira.

11


Iberiar Penintsulan dagoen banaketa

12


BITXIKERIAK – Gaur egun Euskal Herrian bere kopurua 15 bikotekoaren artean daude. Animaliaren ehizaren ondorioz Arrano beltza desagertzeko zorian dago. – Arrano beltza planeatzen du aire korronte bero beroetan. – Bikote bakoitzak 150 km karratuko lurraldea kontrolatzen du. – 4 umeetatik 1 edo 2 bakarrik bizirauten dute, lumak 3 hilabetetan lortzen dituztela . – Alaskako arrano beltzak emigratzen duten arrano beltza bakarrak dira. – Euskal Herriko arranoen artean ,arrano beltza handiena eta indartsuena da horregatik Euskal Herriko errege batek, Antso Azkarrak ikurtzat hartu zuen.

-Lehen pentsatzen zuten arrano beltza arra eta arrano beltza emea espezie ezberdinetakoak zirela, desberdinak direlako. 13


-Ipar Amerikako indioek erabiltzen zituzten arrano beltzaren lumak penatxoak dekoratzeko, hots, buruan eramaten zituzten txanoak bezalakoak politago jartzeko. -Gerrako mitologian arranoak esan nahi du hila eta borroka.

14


ARRANO BELTZA