Issuu on Google+

MENDIALDIAK

by Amaia Larruzea

♦♦Urteko erronkak ◊ Leire Agirrezabala ezagutuz...

Nº1


MENDIALDIAK

Editoriala

MENDIALDIAK izeneko txoko honek, euskaldun nortasunaren gordeleku apartak diren Euskal Herriko mendiak eta haien inguruan sortzen diren ekintzak biltzea du xede. Gure inguruan paraje ikaragarriak ditugu. Askotan behar beste adoratzen ez ditugun arren, horietara hurbiltzean bertakoak izateak harrotzen gaitu. Naturaren parte sentitzen baikara, alegia, bertako elementu gisa. Izan ere, euskaldunon parte garrantzitsu bat bertan aurkitzen eta sentitzen dugu. Arrazoiak gorabehera, batzuetan txikitako oroitzapenak etortzen zaizkigu burura, besteetan aldiz, tontorra laztantzeko irrikak dakarren sufrimendua. Baina azken finean, parte ukaezin bat dugu. Miradore preziatuak bilakatu dira mendiak. Hona eta bestera murgiltzen garen bizimodu estresante horretaz aldentzeko aspirina. Gure lasaitasun txokoa.

Herritik mendira, menditik gailurrera. Kondairak dioenez, hori ondo zekien Anbotoko marik edo Anbotoko damak. Irudimen pixka bat izanez gero, Urkiolan topa dezakegu Mari, Anboto (Bizkaia) mendiaren oinetan etzanda.

Amaia Larruzearen argazkia. Kepa Larruzea

Naturaren indarra irudikatzen du damak. Zaindari gorena baita. Asko miresten dut nik figura hori eta hemen dakart niretzat esanguratsu diren hainbat elementurekin uztartuta. Kontuak kontu, txoko honek astebururo antolatzen diren mendi martxen eta lasterketen berri ematea izango du helburu. Hala nola, horietako batzuen kronikak, argazkiak, elkarrizketak eta erreportajeak eskainiz. Gainera, ibilbide propioak biltzeko tokia ere badu. Esaterako, arbasoek kontatutako edo guretzat bereziak diren bidezidorretatik murgiltzea bilatzen duena. Horretarako, zuon ekarpenak beti izango dira ongi etorriak. Irakurleek ematen baitiote bizia blogei, mugimendua. Goazen ba, mendirik mendi! AMAIA LARRUZEA nauzue eta nirekin mendi tontor gainera igotzera gonbidatzen zaituztet! Hain ederra, hain polita da ta‌

Mendian gora haritza Ahuntzak haizean dabiltza Xabier Amuriza

Anbotoko Mari atzean eta mendiko hainbat elementu uztartuta. Amaia Larruzea

Kazetaritzako ikaslea den, zornotzar baten eskutik, MENDIALDIAK!


EH-KO GAILURRERANTZ Horretaz gain, ibilbideari dagokionez, “La Pierre de San Martin”-etik Auñamendira 12’50 km inguru inguru soilik egon arren, ibilbide gogorra da. Izan ere, haitz artean ibili beharko gara. Beraz, kilometro askoko kontua ez da baizik eta, kilometro horien zailtasuna.

Auñamendiko argazkia. Kepa Larruzea

Ezaguna egiten al zaizue irudi hau? Ikusgarria da benetan. Alegia, horrelako irudi esanguratsu batek zerbait potentea aurkeztu behar du. Agian…Euskal Herriko mendirik altuenaz ari gara?

Bertako ingurumenari dagokionez, bi erliebe nabarmendu ditzakegu. Bata, ibilbidearen lehenengo zatian aurki dezakegu, berde berezi batez betetako zelaiak dira. Ikusgarriak. Pirinioen erakuslehio, alegia. Aldiz, bigarren zatia, arrokaz betetako ingurunea daukagu. Milaka harriren inguruan hartuko dugu geuretzat, Auñamendiko gailurraren sentsazioa.

Gaurko honetan, Mendialdiak Auñamendiko (Anie) inguruetan murgiltzen da. Bidaia hastear da eta 2507 metrora igotzea izango da gure erronka! Has gaitezen ba! Auñamendiko eskualdea, Nafarroako ipar-erdialdeko Pirinioetako ibarrak hartzen dituena da, Nafarroa Behereko mugan dagoena, hain zuzen ere. Asko dira honi ematen zaizkion izendapenak. Hala nola, Auñamendi, Pic d´ Anie, Anie, Ainhie, Ania, AhÜñe, Pic d´Anie Mt. ou Augnamendi. Lehenik eta behin, horrelako ibilaldi bat prestatzeko kontuan hartu beharreko hainbat puntu hurrengoak dira: •

Eguraldiaren iragarpena

Erropa egokia, hotzaren aurkakoa

Burua babesteko:txapela, buff-a, …

Zapatilla egokiak

Makilak

GPS/google maps en mapa/bidea ezagutzen duen norbaitekin joatea

Auñamendiko gailurra. Kepa Larruzea

Askotan entzun ditugu inguru horietan gertatutako hainbat ezbehar, esaterako, besarkatuta hil ziren bizkaitarrak. Hala ere, ez zaitezte larritu ezta uxatu ere. Izan ere, Mendiari BETI izan behar zaio errespetua, bakoitza bere lekuan jartzeko boterea baitu. Aitzitik, ez zaio beldurrik izan behar. Soseguz eta zentzunez hartzen baduzu ibilbidea eta zure gorputzaren mugak kontrolatuz gero, zer egiteko gai zaren egiaztatuko duzu. Alegia, zein handia zaren!!


URTEKO ER HIRU HAUNDIAK

H

Hiru Haundiak probaren logoa. http://www.manueliradier.com/

IRU HAUNDIAK proba duela urte batzuk sortu zen. Ez dakite ondo nori egokitu ideia ezta izena ere. Baina seguruenik, mendizale amorratu baten eskutik dator, erronka ulertezinak, gogorrak, sufrimenduz betetakoak baina baita pozgarriak ere maite zituen batetik. Aurten, 2014ean, ekainaren 14ean ospatuko den 100 km-ko proba hau, aski ezaguna da gaur egun, Euskal Herri eta inguruetan. Izan ere, euskaldunontzat ikur diren hiru gailurrak igaro beharko ditugu Ultra-Traila bukatu ahal izateko.

Urtarrilaren 2an goizeko 11:00etan izena emateko epea zabaldu zen eta ordu betera 1.300 dortsalak saldu zituzten. Ikaragarria baina hala da! Beraz, aurtengo ekainaren 14ean denok hitzordu bat daukagu mendiarekin. Ibilbidea Ondategi, Gorbeia, Ubidea, Otxandio, Urkiola, Anboto, Landa, Sierra Elguea, Urbia, Aizkorri eta Araia ditugu. Adiskideak eta familiakoak laguntzen edota proba burutzen.

Horrexegatik, 1987. Urtean MANUEL IRADIER ELKARTE TXANGOZALEAk modu irekian antolatzea pentsatu zuen. Arrakasta ikaragarria izan zuen, mendizale asko animatu ziren eta ahotik ahora igaroz joan zen oihartzuna. Bakoitzean jende gehiagok ezagutuz. 2014. urteko “Hiru Handiak proba� zoramena hutsa izaten ari da. Alegia, urtarrilaren

Parte-hartzaileen motxilak. http://www.manueliradier.com/

Probaren iritzi eta bizipena Kepa Larruzearen eskutik Hiru Handien 4 edizioak egin ditut eta 5. bila noa aurten. Prestakuntzari dagokionez, fisikoa izaten da garrantzitsuenetarikoa baina iraupen luzeko froga izanik, mentalak eragin handia dauka eta hori ere, prestatu egin behar da. Urduritasuna egun magikoaren besperan hasten da, Araiara joaten garenean, han elkartzen baikara ibilbidean lagun izango ditugunekin. Han helburu eta sentsazioak partekatzen ditugu Gopegiko irteerara heldu arte. Asko sufrituaz Landara iritziko gara. Gehienetan, toki hau izaten da aurrera edo etxera erabakitzeko bereziena, aurretik azken 40km-ak baititugu.Araiara heltzeak suposatzen duen poza guztiz gratifikantea izaten da. Batzuek egindako markagatik eta gehienek, amaitugatik.


RRONKAK

P

Ehunmilak probaren aurtengo logoa. http://www.ehunmilak.com/index.php/eu/

agadi eta hariztietan barrena, “Ehunmilak” ultra-traila, Euskal Herriko iraupen luzeko martxarik gogorrena da, Gipuzkoaldeko mendi gehienak batzen baititu. Lasterketa bere osotasunean EH-tik igaroko da, zehazki, Gipuzkoako lurralde historikotik eta mendiz zeharkatu ditu Goierri, Tolosaldea, Urola-kosta, Urola-Garaia eta Debagoiena eskualdeak. Aralar eta Aizkorriko parke naturaletik murgilduko dira parte-hartzaileak. Proba hau urtero egiten da. Honetan izen ematea ez da zoramena izaten Hiru Haundietan bezala, honek sakrifizioa askoz gehiago eskatzen baitu. Ehunmilatan 500 parte-hartzaileetara heltzea asko kostatzen da. Izan ere, Ehunmilak

mendiko Ultra-Trailak 168 km eta 22.000 metroko desnibel metatua du eta 5 eskualdeetako mendiak zeharkatzen ditu bideetatik barrena. Irteera eta helmuga Beasainen (Gipuzkoa) ditu eta proba burutzeko gehienez 48 orduko muga izango da. Beasaingo Arrastaka Mendi Kirol Taldeak antolatzen du Euskal Herriko ultra-trailik gogorrena duguna. Haien hitzetan, beharrezkoa da prestaketa oso ona izatea eta ibilbidea egin ahal izateko autonomia pertsonalerako gaitasun handia edukitzea.

“Esperientzia ederra da, gehienbat gorputzaren mugak ezagutzeko. Burua bere lekuan izan behar da, izan ere, tentuz jokatu ezean amesgaizto bihur daiteke. Horrelako probek gaindiezinak diruditen helburuak gaindi daitezkeela erakusten dute eta bizipen hori beste edozein arlotara eraman daiteke”.

Kepa Larruzea

Antolatzaile berak, iraupen laburragoko proba bat antolatzen du Ehunmilarekin batera. Goierriko bi haundiak proba, hain zuzen ere. Alegia, Goierriko bailara zeharkatu duena eta honek ere, Beasain izango du abiapuntu Aralar eta Aizkorriko inguruak igarotzeko.

G2H logoa. http://www.ehunmilak.com/index.php/eu/

Lasterketak 88km-ko distantzia izango du eta 12.000 metroko desnibel metatua.


OSASUNA Kirol probak asko daude gorputza ordea, bakarra dugu

terketa medikoak, alegia. Baina ez 5 minutuko errebisio bat, ez. Azterketa sakon bat baizik, erresistentzia froga anitzak dituena.

Urte osoa prestatzen daramagun proba hori, desafio bihurtzen da eta gure ametsa: erronka hori eskuratzea, alegia, gure egitea.

Sano gaudela uste arren, beti egin behar ditugu probak, azterketa mediko ofizial horretaz aparte, noizean behin etxean tensioa hartzea ere ondo letorke, ariketa egin aurretik eta ostean, zure gorputzak esfortsuari nola erantzuten duen ikusteko.

Baina jakina dugu edo izan beharko genuke, gorputza askotan ez dagoela buruarekin ados. Hau da, erresistentziako probetan burua dugu garrantzitsuena, sufritzeko gaitasunik ez badugu, nekez amaituko dugu proba. Burua kontzientziatuta eraman beharko dugu, hala nola, ezinezkoa zaigunean, autosinestaraziz askoz gehiago eman dezakegula oraindik. Hala ere, gauzak bere neurrian hartu behar ditugu. Denok ditugu mugak, bai Kilian Jornetek, baita zuk ere. Baina gure muga non dagoen jakitea edota neurtzea oso zaila da, beti gehiago nahi dugulako. Norberarekin oso zorrotzak gara, noraino heldu gaitezkeen jakitea da gure nahia. Gugan sinesten dutenei erakustea zer egiteko gai garen. Baina‌tentuz jokatu behar dugu. Lasterketek, mendiak, ‌ bakoitza bere lekuan jartzeko gaitasuna dute.

Eta, zurea nun dago?

Oso zaila da hori jakitea, aurreko egunek, lesiorik izan duzun, ‌ danak dauka eragina. Baina gure gorputza neurtzeko bide bat badago, az-

Azkenaldian, martxetan, lasterketetan, hainbat pertsona zendu dira. Oso tristea da horrelako albisteak jasotzea, kirolariei hori gertatzea, kirola bizitza denean. Antitesi ulergaitza sortzen zaigu. Haiei guztiei, goian bego. Baina honek ez gaitu bedurtu behar bai ordea, errespetuz jokatzera bultzatu. Naturarekiko errespetua izatea, alegia. Beraz, Ehun milataz aparte, beste probetan txosten medikua eskatu ez arren, hausnarketa sakon bat egin eta zera pentsatu:

Zure gorputza zuk zaintzen ez baduzu, nork zainduko du? Zure osasuna lehena da, gauza guztien gainetik. Horrexegatik, hemen duzue Berriak honi buruz idatzitako erreportajea: http://paperekoa. berria.info/plaza/2013-11-20/038/001/osasuna_ helmugan.htm

Osasun prueba baten ilustrazioa. Berria.info


NUTRIZIOA K

irolarekin bat ezkontzen da elikadura. Ez dugu nahi duguna lortuko ez baditugu biak lotzen, bata bestearen osagarria baita. Ildo horretatik, kirol-munduan bada dieta oso ezagun bat, ‘Tapering’ izenekoa, glukogenomaila handia lortzeko balio duena. Dieta hori lehiaketa, edo dena delako ahalegin fisiko handia, hasi aurreko astean egitea gomendatzen da. Baina, profesional gehienek diotenez, proba baino 3 egun aurreko elikadura dugu ezinbesteko. Topikoei men eginez, karbohidratoen gainkarga behar dela esaten denean horrek ez du esan nahi bigatik jan behar dugunik, ezta 3 plater pasta jan behar ditugunik ere. Bakarrik, karbohidratoak janari guztietan hartu behar ditugula. Hauek duten elikagaiak hurrengoak dira:pasta, arroza, patata-purea edo egositako patatak, ogia, zerealak, fruta, fruitu sikuak, edari isotonikoak, gozokiak, gelak, …etab. Glukogenoen biltegiak betetzeko, gure pisuaren kg bakoitzeko, 7-12g karbohidrato hartzea komeni da, proba baino 36-48h arinago. Esaterako, 10kg bailitzan, 65kg pisatzen dituen

kirolari batek 650g karbohidrato hartu beharko lituzke egun bakoitzeko.Gorabehera, jatorduetan, 3 otordu eta 2-3 snacks egitea izango litzateke egokiena. Adibidez, proba zapatuan izanez gero, bariku eta zapatuan hurrengo dieta jarrai daiteke: Gosarian: 2 jogurt zerealekin -hauek zuntz (fibra) gutxikoak izatea- , platanoa eta fruten zukua. Hamaiketakoan: Ogi txigortua (Tostadak) pabo edo marmeladarekin eta kirolarientzako edariak (isotonikoak, etab) -bakoitzaren argibideak ondo irakurri-. Bazkarian: Pasta edo arroza oilaskoaren edo arraina. Postrean, jogurta edo zukua. Askarian(merienda): Tostadak marmeladarekin edo eztiarekin, platanoa eta fruten zukua. Afarian: Pasta edo arroza edo patatak atunarekin edo arrautzak edo oilaskoa. Postrean, jogurta azukrearekin, fruten gelatina, fruten zukua edo kirolarientzako edariak.

EDABE MAGIKOA OTE?

S

ilvia Tremoleda Trialoian makina bat den emakume honek aholkatzen duen edabe magikoa aurkezten dizuegu. Gutxitan edo inoiz entzun dugun ERREMOLATXA ZUKUA dugu abiapuntu, alegia. Ikerketek diotenez, kirolarientzako aurkikuntza sonatua izaten ari dela argi daukagu. Izan ere, ustez, errendimendua hobetzen du. Erremolatxan zuku honek, antioxidatzaile eta beste bitamina batzuez gain, nitrato eduki handia du. 500 ml-ko zukua hartzea komeni da, hala nola, proba baino egun batzuk arinago edota jarraitutasunez entrenamendu garaietan.

Izan ere, esaten dutenez, ez du efektu handirik sortzen probaren egunean soilik hartuz gero. Beraz, hobe da erregularki hartzea. Asaldura muskular metabolikoa proban zehar murrizten duela eta ariketarekiko tolerantzia berriztatzen duela. Baita funtzio “oxidativa” delakoa ere.

Erremolatxa barazkia. Google

Erremolatxa zukua. Google


URTEKO ME

LEIRE AGIRREZABALA: “MENDI LASTERKETEK ETORKIZUN

Leire Agirrezabala Ezkurdia dugu Mend dela beti probetara. Beraz, hau guztiagatik eta askoz gehiagorengatik, mendiaren alorrean, neska honen izena gero eta oihartzun gehiago izaten ari da.

E

Leire Agirrezabalaren lehen planoa. Igor Quijano

zin zitekeen beste bat izan, izan ere, Gorbeia Suzienen argazkiak atera nizkionetik, kirolari eredutzat hartu nuen Leire. Haren abiadurak eta irribarreak harritu ninduten. Bere modukoa izan nahi nuen. Mendiaren mundu lehiakor honetan, norbait izan, norbera izanez. 1987an jaiotako Ibarrako(Gipuzkoa) korrikalaria dugu Leire, mendiko lehiaketetan duela hile batzuetatik dabil baina arinago, maratoietan aritzen zen. Baina behin, mendian korrika hastea erabaki zuen eta berehala utzi behar izan zuen eta beraz, arantza hori kentzeko, Leitzara joan zen. Bertan, EH Mendi Erronka lasterketan txapela eraman zuen etxera.

• Kaixo Leire, ohore bat da guretzako zu gurekin izatea Mendialdiak blogean, zu gurekin izatea betebeharreko ametsa zen. Asfaltoko neska izan zara beti Leire, esango al zeniguke mendiak ze pizgarri eskaini dizun? • Asfaltoko korrikalaria izanik ere, beti gustatu izan zait mendia. Mendiak asfaltoak eskaintzen ez dizun lasaitasuna, paisaia eta naturarekiko kontaktua eskaintzen dizu. Mendia inongo dudarik gabe polittagoa da. Hala ere, nik biak ditut gustoko. • Mendira bakarrik joaten zara edo beste norbaitekin joatea gustatzen zaizu? • Gehienetan bakarrik joaten naiz. Izan ere, ez da erraza jendearekin eta ordutegiekin bat etortzea. Gainera, niri bakarrik joatea asko gustatzen zait. Hala ere, noizean behin faltan botatzen dut konpainia. Eta horregatik, batzuetan, nebarekin edo taldekideekin joaten naiz mendira.

Eta, segidan deitu zion Eneko Aliende selekzionatzaileak. Neska horrek zerbait zuela berehala antzeman baitzuen, talentua zuela, alegia. Mundu honetan tokitxo bat egiteko gai zela Leire. Eta, bete-betean asmatu zuen, izan ere, handik eta 3 hilabetera Espainiako Kopa irabazi zuen. Harrigarria da nola lortu duen horrelako palmaresa horren denbora laburrean. Nabarmentzekoa da, igotzen makina bat dela eta kriston ilusioarekin eta indarrarekin ateratzen Agirrezabala, meta igarotzen txapeldun. Amaia Larruzea


ENDIZALEA

N POLITTA DUTE GAUZEK HORRELA JARRAITZEN BADUTE”

dialdiak – entzat, URTEKO MENDIZALEA. • Entrenatzeko gogorik ez daukazunean, zein • Nire 2014ko helburuetako bat elikagai osamusika talde edo abesti entzuten duzu sofasuntsu eta nutritiboagoak jatea da. tik altxatzeko eta motibatzeko? • Lagunen bat animatu al duzu mendiaren • Horrelako egunetan, sofatik altxatzeko munduan murgiltzera ala oso kañera zarela baino, korri egiteko erabiltzen dut musika al diote zurekin ez joateko aitzakia bilatuz? eta bereziki, asfaltoan korri egiteko, mujaja sika ``kañero´´ xamarra gustatzen zaidala. • Jeje!! Garrantzitsuena kirola egitea da , Gehienbat Euskal pop-rocka entzuten dut, bakoitzak gustuko duen arloan eta gustuko atzerrikoa eta gero, modan daudenak. duen bezala. Nire lagun artean denek egiten • Neskak zelan ikusten dituzu mendiaren dute kirola, bakoitzak bere martxan. Ez dira mundu honetan, agian, beldurrarekin gaztemendira korrika joaten baina oinez bai. txoagoak? • Asfaltoan korritzea mendiko proba bat pres• Momentuz mendian gabiltzan neskak ez tatzeko lagungarri izan daiteke ala hankak gara asko. Asfaltoan ere, oragehiegi kargatzen dira? indik, gizonezkoak askoz ere • Ba egia esan, ez dakit zenbateragehiago dira. Hala ere, azken ino den egokia edo ez, baina aitortu urteetan lasterketetan parte behar dut, nik momentuz, asko enhartzen duten emakumeen trenatzen dudala asfaltoan. Neguan kopurua handitu egin da. Menkilometro gehienak asfaltoan egiten dia, disziplina berriagoa da, ditut eta. baina indar handia hartzen ari • Esaiguzu Leire, zein 3 osagai da azkenaldian eta nire usbehar ditu mendia gustatzen zaion tez, pixkanaka gero eta neska batek, mundu honetan lehiakorra gehiago animatuko dira. Eta bihurtzeko? beraz, disziplina hau finkatzen • Ba ez nuke jakingo azaltzen. Argi doan heinean, jendeak eta nesdago batetik mendia gustatu behar kek bereziki, beldurra galduko zaizula. Bestetik, esfortzuarekin dute. disfrutatzen duzun horietakoa izan • Lesio bat daukazunean, zer behar duzula. Eta amaitzeko agian, Leire Gorbeia Suzienen irabazle. Amaia Larruzea egiteko ohitura duzu berriz lehiakorra ez dakit baina erronka sasoian egoteko? Sekretu magikorik? zalea izan behar duzu. • Zorionez azken aldian ez dut lesio handirik • Mendiaren munduak asko duela emateko izan. Hala ere, ez dago sekretu magikorik. uste al duzu? Kontua da fisioaren aholkuak jarraitzea, es• Nik uste dut baietz. Gainera, uste dut azkar tiramenduak egitea eta ahal bada, bizikletan batean aldatzen ari dela eta pixkanaka ibili, igeri egin eta oinez ibiltzea. gero eta indar eta garrantzia handiagoa • Elikadurari erreparatzen al diozu? Norbaiten izango duela. Harrera gero eta hobea dute eskuetan jarri al zara? Gurekin elkarbanatu lasterketek,izan ere, gero eta jende gehiago dezakezun aholkurik bai? animatzen da eta arreta gero eta handiagoa • Ez naiz inoren eskuetan jarri eta egia esan, eskaintzen zaio.Nik uste, mendi lasterkeetxean garbi jateko ohitura badaukagu ere, tek etorkizun politta dutela, gauzek horrela ni gozozale amorratua naiz. jarraitzen badute. •


G

Dimeko Sisetan Mendi Martxaren kartela. Amaia Larruzea

oizeko 08:00ak dira, hotz jaikitzen da Dima. Hotzikara betean agurtzen gaituzte antolatzaileek. Prest gaude martxan abiatzeko, izan ere, berotan sartzea da gure desira. Geroago, 09:30etan hasiko ziren Sisetan BTT martxakoak, txirrindulariak, gurpil gainean. Zinta ebakitzen dugu eta bagoaz abiadan, tipitapa. Oraindik belaĂąoa dago eta tenperaturak baxuak dira baina goiza aurrera joan ahala, eguna altxatzen doa, egun benetan polita utziz. Freskotasun eta berotasun sentsazio horiek uztartzen direnekoa, alegia, udazken zaporea.

Leunganera igo ginen eta bertatik, Arratiako bailararen inguruez gozatzeko aukera izan genuen. Gorbeiaren begiradapean izan ginen goiz guztian. Natura zabalera heltzen ginen bakoitzean, eskumatara begitu eta han zegoen, guri begira. Beti bezain harro.

Gorbeiaren panoramika. Amaia Larruzea

Martxaren irteera, denok pilatuta. Amaia Larruzea

Aurrera egin genuen denok batera baina bidegurutze batean, ibilbideak banatu ziren eta gure artean agurtu genuen: Gero arte! Izan ere, 1. Anoa-postuan bilduko ginen denok berriz.

Hainbat paraje izugarri ikusi genituen, natu raz biziki gozatu genuen. Baina zerbait aipatu beharko banuke, horiek Baltzolako kobak izan ziren.

Geroago aldapa gogor batek espero gintuen, lokatzez betea. Aipatzekoa dugu, lokatza gurekin izan genuela ibilbidea guztian, aurreko egunen euriteek bertan utzi baitzuten arrastoa. Laprastadak nabariak izan ziren eta golpe ederrak hartu genituen. Sekulako “txokolatada� genuela zioten askok, umorez.

Baltzolako kobak. Amaia Larruzea

Beraz, hau guztiagatik eta herrian zegoen giro alaiagatik, animatu zaitez Dimako inguruak hobeto ezagutzera, DIMEKO SISETAN mendi martxan. Parte-hartzaileak Leunganera igotzen. Amaia Larruzea


GORBEIA SUZIEN Z

eanurira hurbildu gara edota bizkaitarron ahotan, “Zeanire�. Gorbeialdea oso maitatua da Euskal Herrian. Izan ere, Gorbeiako Parke naturalak, aniztasun handia eskaintzen du naturari eta ondareari dagokionez. Gainera, paraje ikaragarria izateaz gain, Gorbeiako gailurrak eta bere gurutzeak balio sinboliko handia du euskaldunontzat.

Gailurra, Bizkaia eta Arabaren artean kokatzen da eta bere 1482 metrotako altitudearekin, Euskal Herriko tontorrik altuenetarikoa dugu. Ezaugarri guzti hauek, ibilbide batean biltzeko asmoz sortu zen iaz, Gorbeia Suzien mendi lasterketa eta martxa. Eta aurton, arrakastatsu errepikatu dute. Hona hemen ba, Gorbeia Suzien Euskal Herriko txapelketa 2013:

Irteerako kartela. Amaia Larruzea

Irteera, liderrak buru. Amaia Larruzea

Gizonezkoen podiuma. Amaia Larruzea

Lasterketak horrenbesteko oihartzuna eduki zuen, non dortsal guztiak bukatu ziren. Munduko toki desberdinetatik etorritako jendea bildu zen Arratiako inguruetan. Esaterako, promesa gizonezkoen txapelduna, Philipp Reiter, Alemaniatik etorri zen eta absolutuko 3.a, Kordobatik! Hori da hori, afisiĂąoa! Orduak aurrera joan ahala, heltzen hasiak ziren parte-hartzaileak. Aurrenak, martxako lehenak izan ziren. Geroago, lasterketetako lehenak: Ionut Zincak irabazi du aurten ere, Gorbeia Suzien Euskal Herriko txapelketa. Iazko bere marka hautsi zuen, 2:28:27ko denboran osotuz lasterketa. Emakumezkoen artean, aipatzekoa da aurten Oihana Kortazar lesionatuta egon dela eta ezin izan duela lasterketan parte hartu, tamalez. Bestalde, urdinez jantzitako emakume

Emakumeen podiuma. Amaia Larruzea

indartsu bat heldu zen helmugara, iazko Oihanaren marka hautsiz, 3:03:42ko denboran osotu zuen lasterketa, Leire Agirrezabalak!

Denon esfortzu eta gogoak, Gorbeiako gure gurutzean islatuta geratu ziren. Zuek eman zeniotelako bizie Gorbeia Suzienen II. Edizioari!


Gorobel Ibilaldiaren kartela. http://mendikolagunak.blogspot.com.es/

Domeka (Igandea) da. Goizeko 7:30ak dira. Amurrioko plaza (Araba) dugu irteera puntu. Fresko egiten du. Zapatilak ederki lotu. Antolatzaileek paso eman eta abiadan!

Parte-hartzaileak miradore batean. Kepa Larruzea

Goizean denon ardura zen ea eguraldia nola portatuko zen, iragarrita baitzegoen egun euritsu eta haizetsua egingo zuela. Hala ere, ibiliaren ibiliaz konturatu ginen egunak ez zuela itxura batere eskasa, guztiz kontrakoa, disfrutatzeko beta emango ziola Gorobeli, alegia. Gure eskumako aldean Tologorri ikusten genuen jaun da jabe baina oraindik itxaron beharra zeukan ezkerrerantz jarraitu behar genuelako, UrduĂąako amabirjina agurtzeko asmoz. Bertatik zalantzazko ikuspegia sortzen zuen eguraldiak, izan ere, urrutitik zerua beltz ikusten genuen, Gorbeialdeko mendiek mehatxuz begiratzen gintuzten.

Bidean aurrera joan ahala, Mendiko Lagunak taldearen (antolatzaileen) errefujiora iristeko asmoz, gailurrez gailur jarraitu genuen. Eskumako aldera begiratzen genuen bakoitzean, liluratuta geratzen ginen. Ez baita ezer hoberik, norbera mendian dagoenean, izerditan, nekatuta egon eta arnasa sakon hartuz parajeen gozotasunean murgiltzea baino. Asteko estresa alde batera uzteko unea baita, norberaren unea, freskotasuna sentitzekoa. Orain bai, Tologorrira igoko gara. Gailurrean poztasuna nabaritzen zen, nekeak ikuspegiari laga baitzion unea. Sendanegrako aldapa malkartsuak. Kepa Larruzea Gero, Sendanegratik pasatu ginen Amurriorantz bidea hartuta jada. Beti bezala, txokolatezko errekek identifikatzen zuten ingurune hau.

Ez zaitezte emozionatu, ez baita pelikuletako kontua, adurra darigula gabiltza batzuek txokolatea entzutean‌jaja Gauza da, lokatz asko egoten dela bertan eta oso labainkorra bihurtzen dela. Beraz, mendian jaioak direnek, tentuz ibili beharra zuten baina gehienbat, gozatuz!!

Tologorri mendia udazkenean. Kepa Larruzea


Urduñako Mendi Duatloiaren kartela. http://www.mendiduatloia.com/

EURIA ARI DU URDUÑAN

H

itzordua atzeratu egin da. Hotzak ez du errukirik izan, ezta euriak ere. Gogor astindu dute enklabe historikoa. Daramatzagun mila kapak ez dira nahikoak, ezta The North Facen txamarrarik potoloena ere.

Lehia etengabea izan zen lehenengoen artean. Unai Yus txirrindulari profesionala izandakoa zihoan lehena, kriston aldearekin. Baina, parte-hartzaile asko galdu egin ziren, haien artean bera eta azkenean, Eneko Gurrutxaga Ugarte izan zen lehena. Bigarrena, Igor Garcia Gorosito. Eta hirugarrena, Unai Yus Kerejeta.

PROBA • 6’6 km korrika herritik zehar • Bizikleta hartu, zapatilak aldatu eta gurpil gainean abiatu, 15´4 km • Metara heldu berriz eta 3´3 km korrika

Probako bizikletak. Amaia Larruzea

Altitudeak men egiten die aurreikuspenei, euria barra-barra ari du. Baina azkenean, 11ak heltzear daude, irteera puntura abiatzeko ordua da. Parte-hartzaileek biziki berotu ostean, freskotasun eta berotasun sentsazio horiek uztartzen dituzte barrenean.

Dutxa ederra eman beharko zuten parte-hartzaileek, izan ere, kriston tratamendua jasan zuten aurpegi etabarrean, ez zuten aldamenean zegoen bainuetxearen beharrik. Lokatzez estalirik zeuden eta.

Bat-batean zirrikitu batetik begiratuz, hara non ikusten dugun proban parte hartuko duen neska bakarra, Saioa. Kontua da, ez dela bakarrik etorri, bere umeak lagundu dio. Proba hasi baino lehenago, umeari jaten ematen ikusten dugu Saioa, ez dago denbora galtzerik. Kirolaria izateaz gain, ama ere bada eta.

Eneko Gurrutxaga dutaloiaren txapelduna. Amaia Larruzea

Unai Yus abiadan. Amaia Larruzea

Azkenean, denok batu eta bertan agertu zen Fernando Egiluz urduñarra, munduko suhiltzaileen txapelketako BTT txirrindularitza modalitateko txapelduna. Berak eman zion amaiera ekitaldi honi, sariak irabazleei banatuz.


BELATXIKITA ZORNOTZAR GORENA

T

oki bereziak, bitxiak, ezagunak, xarmangarriak, zerbait pizten dutenak gure barnean. Bizkaitar batzuen ustez eta zornotzar askoren aburuz, Belatxikita izan daiteke txoko horietako bat. Aramotz mendilerroaren parte oso garrantzitsu bat da. Bere 661 metroko altuerak bertara edozein igotzea ahalbidetzen du. Hala ere, altitude askorik eduki ez arren, bertara igotzeko bidesorta mugagabea dugu altxor. Entrenatzeko toki ona dugu. Bidezidor moduan ezagutzen direnak, nahiko gogorrak baitira. Ordea, mendizale zaletua ez bazara hobe da pistatik igotzea, askoz errazagoa baita. Ibilbidea laburtzen duten bide horietan aldapa malkartsuak baititugu nagusi.

Zornotza (Bizkaia) Belatxikitatik ikusita. Joseba Larruzea

Belatxikita helburu eta altxor. Zorrontzako sekretuen gordeleku eta bizi pozen iturri. Zornotza, Bilbo, Gorbeia, Sollube,‌etab ikus ditzakegu toki pribilegiatu hortatik, Belatxikitako gailurretik. Animatu zaitezte gure bazterrak ezagutzera, gozatzera eta zaintzera. Berak gu zaintzen gaituen bezala handik goitik, beti guri begira, bisitatzera noiz joango garen esperoan.

BELATXIKITAKO IGOERA Zornotza (Bizkaia) askorik lo egin gabe altxatu da, parte-hartzaileak zapatilak jarri eta Zelaieta parkera abiatzeko ordua da. Ez da edozein egun, gabon gaua ospatu beharko dugu geroago eta. Beraz, kilo batzuk bajatu beharko ditugu gero, gehiago hartu ahal izateko!! Aita eta alabak pozarren. Amaia Larruzea

Aita eta seme-alabak metara heltzen. Amaia Larruzea

9:30 Martxa 10:15 Lasterketa 11:00 BTT

Gabon eguna izanik, magia berezia somatzen dugu Zornotzako kaleetan eta baita parte-hartzaileen helmugaratzeetan ere. Magia horren parte oso garrantzitsu bat ditugu umeak. Eta, oraingoan ere, ez dute hutsik egin. Bertan egon dira, ilusio osoz aitaren, amaren edota lagun baten esperoan. Haien helburua: animatzea. Haien errealitatea: aitaz oso harro daudela. Horrelako une politak bizitzeagatik eta gure gorputzari bizitasuna emateagatik motibatzen dira mendizale eta zaletuak horrelako probetan parte-hartzen. Animatu zaitezte zuek ere! Zapatilak hartu eta igo zaitezte gailurrera, datorren urteko Belatxikitako probari zaporea ematen hasteko!


BILBAO MENDI FILM FESTIVAL

Filman, Messner hitz egiten. Amaia Larruzea

Filmari ateratako argazkia. Amaia Larruzea

Bilborantz abiatu da Mendialdiak. Dotore itxaroten gaitu bertan Euskalduna jauregiak. Bilbao Mendi Film Festival jaialdiaren inaugurazio eta estreinaldian sartzeko atea zabaltzen digute. Eta guk, zuei. Jaialdiari hasiera emateko, “Messner� inoiz izan den alpinista handienari buruzko filma! Filman, Messner edur artean. Amaia Larruzea

Messner eskalatzaile. Amaia Larruzea

Everest bakarrik eta oxigeno gabe igotzen lehena izan zen. Amaia Larruzea

Messnerrek anaia galdu zuen mendian. Amaia Larruzea

Antartika kanpoko laguntzarik gabe zeharkatzen lehena. Amaia Larruzea


Euskal Herriko zirkuituaren logoa. http://www.zirkuitua.com/

EUSKAL HERRIKO IRAUPEN LUZEKO IBILALDIEN ZIRKUITUA 46.AIZKARDIKO IBILALDIA (Martxoaren 30ean)

74. FORTUNA MENDI IBILALDIA (Ekainaren 1ean)

VII HIRU MENDI ZERRAK 2014 (Apirilaren 5ean)

XXI.ZAZPI KURUTZE (Ekainaren 8an)

ZARAUZKO IRAUPENEKO IV. IBILALDIA (Apirilaren 13an)

VII. AITZKORRIKO BIRA -Tomรกs Sala zar(Ekainaren 15ean)

HIRUKASKO (Ekainaren 21ean)

XV.BERMEOKO ERMITEN MARTXA (Ekainaren 22an)

ZUIAko XIV. BIRA (Uztailaren 5ean)

XARETA OINEZ (Uztailaren 20ean)

X JOSERRA ROMAร‘A J.R. (Irailaren 20ean)

BEHORLEGI TTUTTURU IBILALDIA (Irailaren 20ean)

XVIII BALMASEDA HIRIA IRAUPEN IBILALDIA (Irailaren 28an)

OROZKO HARANA XXVI IRAUPEN MENDI IBILALDIA (Urriaren 5ean)

MAKEA OINEZ (Urriaren 12an)

XXXIV LAUDIO IBARRA ibilaldia (Urriaren 26an)

XXV. SAKANAKO IBILALDI HANDIA (Apirilaren 26an) ANDOAINGO IBILALDIA (Apirilaren 27an) BOGA MENDI MARTXA (Maiatzaren 4ean) ALAIZKO XV. MENDI IBILALDIA (Maiatzaren 10ean) MUGARRIZ MUGARRI VI. IBILALDIA (Maiatzaren 17an) VIII.TXIRRITA MENDI IBILALDIA (Maiatzaren 18an) GAZTEIZ M.T. XXXIII MENDI IBILALDIA (Maiatzaren 18an) XI KARRANTZA HARANA MENDI IBILALDIA (Maiatzaren 24ean) XXI. BAZTANGO MENDI MARTXA (Maiatzaren 25ean) XXIII Trav. SIERRA CANTABRIA (Maiatzaren 31ean)

INFORMAZIO GEHIAGO: http://mendialdiak.wordpress.com/ webgunean


Mendialdiak