__MAIN_TEXT__

Page 1

N Nºº 1/ 1/ 2015 2015 Iraila Iraila

Otsagabiako Naturaren Interpretazio Zentroaren aldizkaria


Aurkezpena Otsagabiko Naturaren Interpretazio Zentroaren aldizkari elektronikoa argitara ematearen helburua da, batetik, jakitera ematea Nafarroako Gobernuak Zaraitzuko ibarrean eta Iratiko oihanean natura zaintzeko egiten dituen lanak, eta, bestetik, bertako eskolak ingurumenaren arloan egiten dituen lanak deskribatzea. Era berean, laguntza ematen da eskualdean interes natural eta turistiko handia duten eremu naturalak ezagutzeko, eta bertako jendearen bizitzaren eta bizimoduen gaineko historiak proiektatzen dira. .

Aurkibidea 3. or.- Jarduerak eta zerbitzuak 4. or.- Natura zaintzea 5. or.- Gure jendea eta bere bizimodua 6. or.- Turismoa eta kultur ondarea 7. or.- Eskola jasangarria


Jarduerak eta Zerbitzuak Jarduerak Parte-hartze handia lortu da Otsagabiko Naturaren Interpretazio Zentroak uda honetan eremu naturaletara joateko antolatutako bisita gidatuetan. Ostiralero, uztailaren 24tik abuztuaren 28ra, Abodiko mendia - Irati goitik ikusita izeneko bisita egin dugu, eta, asteartero, berriz, Benasako arroilako natur erreserba - ugatzaren habitata izenekoa. Guztira, 297 bisitarik parte hartu dute 11 bisitetan, hau da, 26 lagun talde bakoitzean batez beste, eta Valentziatik, Bartzelonatik, Murtziatik, Madrildik, Alacantetik eta Nafarroatik etorri dira batez ere. Hemendik eskerrak eman nahi dizkizuegu Abodi mendian eta Benasako arroilako natur erreserban egindako irteera gidatuetan parte hartzeagatik. ESKERRIK ANITX !! Agur bero bat Naturaren Interpretazio Zentroko talde kudeatzailearen partez

Ekintzen agenda IRATI, BASOEN BASOA, ……… UDAZKENA Udazkena gero eta hurbilago dugu, eta oihaneko koloreetan gorriak eta okreak nabarmentzen joaten dira poliki-poliki. Ingurumenari buruzko hezkuntza proiektuaren barrenean eta mundu guztiaren eskura, gure natur ingurunea ezagutzera emateko eta, gisa horretan, beste espezie batzuekin partekatzen dugun habitata baloratzeko asmoz, animatu nahi zaituztegu gure udazkeneko 5 bisita gidatuetan parte hartzera. •Urriko larunbat guztietan: urriaren 3, 10, 17, 24 eta 31n. • Gutxienez irteera egin baino egun bat lehenago eman behar da izena Otsagabiko Naturaren Interpretazio Zentroan • Gutxienez 10 pertsona, eta gehienez 35. •Info +: 948 890641 – oit.ochagavia@navarra.es Anima zaitezte !!


Natur-zaintza MENDI ZERBITZUAK LAN GARRANTZITSUA EGITEN DU ERRONKARIKO ETA ZARAITZUKO IBARRETAN Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia osatzen duten sei zerbitzuetako bat da Mendi Zerbitzua. 2013ko azaroan sortu zen, eta bi atal ditu: Oihanak Kudeatzeko Atala eta Oihanak Zaintzeko Atala. Oihanak Kudeatzeko Atalaren eskumenak, besteak beste, honako hauekin daude lotuta: mendiak babestu eta hobetzea; oihanen plangintza eta antolamendua; egurraren eta oihan-biomasaren

erabilera

sustatzea;

mozketak

egiteko

baimenak,

dela

herrilurretakoak, dela partikularrenak; oihaneko suteen prebentzioa; Nafarroako Oihan Ondareko finkak kudeatzea; oihaneko lurzorua ukitzen duten jarduketa, plan eta proiektu mota guztiei buruzko informazioa eta, hala dagokienean, baimena. Oihanak Zaintzeko Atalaren bitartez, basozaintzako langileen berariazko araubidea erregulatzen da, baita eginkizun hauek ere: zaintza, ikuskapena eta kudeaketa baso faunaren eta floraren arloetan; ibaietako ingurunea babestea; oihaneko ingurunea babestu eta aprobetxatzea; babestutako eremuak babestu eta kudeatzea; abelbideak; eta ehiza eta arrantza jarduerak kontrolatzea. 2015ean eta 2016ean Erronkariko ibarrean eginen diren jarduketa garrantzitsuenen artean, honako hauek gailentzen dira: Mendiko pista batzuk egokitzea Erronkariko ibarrean (aurrekontua, guztira, 70.000 euro). Obrak urriko lehenbiziko hamabostaldian hasiko dira, eta 2016ko udan bukatuko. Azpiegitura hauen garrantzia dela eta, Mendi Zerbitzuaren berezko inbertsio gisa eginen dira. Aurten bukatuko da Uztarrozeko, Izabako, Bidankozeko, Urzainkiko eta Erronkariko oihan antolamenduaren erredakzioa, 2014an hasi zena. Bi urteko aurrekontua, guztira, 49.950,00 eurokoa da, Mendi Zerbitzuaren aurrekontuaren kargura.


Natur-zaintza Toki entitateek 2015eko kanpainan sustatutako oihaneko lanetarako diru-laguntzei dagokienez, ibarreko 4 espediente jaso dira: Burgi, Garde, Izaba eta Erronkari. Emandako laguntzak ia 35.000 eurokoak dira, eskatutako 122.000 euroko aurrekontuaren gainetik. Diruz lagundutako jarduketek mendiko pistak konpontzea dute helburu. Burgiren kasuan, eskatutako jarduketa guztiak baimendu dira, baina ezin dira diruz lagundu, ez baitute bat egiten laguntzen deialdiarekin.

Eskatzailea

Onartutako aurrekontua

Emandako diru-laguntza

BURGIKO UDALA

11.969,84

0,00

GARDEKO UDALA

8.555,28

3.944,52

IZABAKO UDALA

88.790,74

26.604,96

ERRONKARIKO UDALA

12.743,30

4.419,22

Zaraitzuko ibarrari dagokionez, 2014an eta 2015ean, ondoko proiektu hauek ari dira prestatzen: Jaurrietako, Ezkarozeko eta Orontzeko hermendiak antolatzeko plan bereziak berrikustea (balioa, guztira, 42.350,00 eurokoa da). Espartza Zaraitzuko Udaleko eta Ibiltzietako Kontzejuko hermendiak antolatzeko plan bereziak berrikustea, bai eta Sartzeko, Gorzako, Igariko, Itzalleko, Izizeko eta Uskartzeko kontzejuetako eta Galozeko Udaleko antolamenduen plan berezia ere (balioa, guztira 66.424,00 euro).

Aurten proiektu hauek hasi dira: •Otsagabiko, Itzaltzuko eta 9. fazeriako hermendiak antolatzeko plan bereziak (balioa, guztira, 14.171,21 eurokoa da). •Biotzariko, Burgiko eta Gazteluberriko hermendien antolamendua berrikustea (44.500 euro), 2015ean eta 2016an egitekoa.


Natur- Zaintza •

Guztira, 2014-2016ko epean, 167.445,21 euro inbertituko dira Zaraitzuko antolamendu proiektuetan.

Toki entitateek oihan lanetarako 2015eko kanpainan sustatutako laguntzei dagokienez, 11 espediente tramitatu dira. Diruz lagundutako jarduketetan, mendiko pistak hobetu eta sastrakak garbituko dira, abeltzaintzako aprobetxamenduarekin lotuta, batik bat. 478.000 bat euroko aurrekontu onartuaren gainetik, azken dirulaguntza 208.340 eurokoa da ia.

Onartutako aurrekontua

Emandako diru-laguntza

IZIZEKO KONTZEJUA

16.570,20

8.985,98

ITZALLEKO KONTZEJUA

98.334,80

48.670,77

SARTZEKO KONTZEJUA

65.298,17

32.258,89

USKARTZEKO KONTZEJUA

35.459,79

16.542,16

ZARAITZUKO BATZARRE NAGUSIA

71.854,96

31.702,47

ESPARTZA ZARAITZUKO UDALA

21.323,60

11.902,74

EZKAROZEKO UDALA

23.180,07

12.009,23

GALOZEKO UDALA

47.739,63

0,00

ITZALTZUKO UDALA

15.147,04

7.503,88

JAURRIETAKO UDALA:

59.824,19

26.833,91

OTSAGABIKO UDALA

23.453,90

11.929,89

Eskatzailea


Gure jendeak eta bizimoduak SANTIAGO ROLAN, 71 URTE. ZARAITZUKO ARTZAIN TRANSHUMANTEA (OTSAGABIA) Zer gogoratzen duzu aitarekin egin zenuen lehenbiziko altxonbide hartaz? Altxonbidea 14 urterekin egin nuen lehenbiziko aldiz. Garai hartan ohikoa zen ibilbidea adin horrekin egitea, artzainen seme guztiek egiten genuen-eta. Nola izan zen negua Bardean lehenbiziko aldiz pasatzea eta familiatik bereiz egotea? Otsagabiko festak bukatuta joaten ginen (irailaren 12tik aurrera), maiatzaren bukaerara bitarte. Aldaketarik handiena familia uztea da, eta etxeko nolabaiteko erosotasunetatik Bardeako etxola batean bizitzera pasatzea. Oroitzapenik txarrena da Eguberrietan etxean familiarekin ez egotea, eta, noski, etxolan ez genuen inolako ospakizunik. Nolako aldaketak ikusten dituzu transhumantzian hasi zinenetik azken urteetara? Lehen, astoa zen arropa, janaria eta abar eramaten zituen animalia, eta, zenbaitetan, premiarik handiena genuenean, astoa dena zeramala desagertzen zen, eta gu, deus jan eta arropa aldatu gabe gelditzen ginen. Azken urte hauetan, sostenguko autoei esker, janaria eta arropa segurtaturik ditugu, egoera ezin hobean. Uste duzu altxonbideak hobetu behar direla, edo beldur zara transhumantzia desagertuko dela, eta, hortaz, ez dira hobetu edo konpondu behar? Altxonbideak nafar guztien ondare dira, eta zaindu beharra dago, nahiz eta nire ustez transhumantziak irauteak oztopoak dituen. Zer tarte hobetu beharko lirateke altxonbidean? Aretako lepotik Aristuko erreka-zuloko jaitsiera arteko tartea. Udi aldea, sastrakak garbitzea (isatsak), eta batik bat, Foruzaingoaren laguntza errepideetatik pasatzean. Zer beste neurri da beharrezkoa zure ustez? Interesgarria litzateke hesiak egitea zehazturik dauden etapetako bakoitzaren bukaeran. Nola ikusten duzu abeltzaintzaren etorkizuna? Mendiko abeltzaintzak arazoak izan ditzake irauteko, baina ez dut uste abeltzain transhumante gazteak erretiro hartzera iritsiko direnik


Turismoa eta Kultur Ondarea ERREKAIDORRA - ibilbidea Paseo erraz honetan ikasiko duzu nola erabiltzen ziren Iratiko oihaneko baliabideak: mastak, arraunak, altzariak edo egur-ikatea egiteko. Bertako floraren eta faunaren dibertsitatea ezagutuko duzu, baita oihanetako aberastasun naturalaren parte bat ateratzeko erabili ziren kableen sistemak eta trenbideak ere. Jarduera horietako asko, oraindik ere Iratiko bihotza pilpiraka mantentzen dutenak, Errekaidorra interpretazio ibilbidean daude ikusgai, aire zabaleko museoko eszenategiekin lagunduta. Irati leku amankomuna da, Zaraitzuko eta Aezkoako ibarretako batzarrek eta Zuberoko eta Garaziko sindikata batzordeek kudeatu eta garatzen dutena. Zaraitzuko batzarrak eta Zuberoko sindikatak mugaz gaindi egindako proiektuaren fruitua da ibilbide hau. Gonbidatu nahi zaitugu bizitzaz betetako toki ezkutu horretara sar zaitezen: IRATI Luzera: 9.8 Km Igoera: 390 m Denbora: 2 ordu 30 min


Eskola Jasangarriak "BELAUNALDIEN ARTEKO MINTEGIA" ESKOLA PROIEKTUA Otsagabia IESOko "Belaunaldien arteko mintegia" izeneko proiektua honako hauek osatuta dago: lau hizkuntzaren ahozkotasunaren garapena eta Energia planaren jarduketak,

Google

tresnaren

erabilera

lan

amakomunerako

osagai

gisa

eta

komunitatearen sentimenduaren sustapena ikastetxeko bizikidetza planaren bidez.

•PROIEKTUAREN HELBURUAK ETA JUSTIFIKAZIOA 1. Energia planaren inguruan egindako jarduketa ugariren zikloa ixtea: konposta, produktu ekologikoak, hiru Rak (gutxitzea, berrerabiltzea eta birziklatzea), lorezaintza eta energia berriztagarrien ezarpena. 2. Teknologia berriak eta Google tresna sustatu eta integratzea. 3. Ikastetxean irakasten diren 4 hizkuntzen ahozkotasuna hobetzea. 4. Taldekatze malguak sustatzea. 5. Belaunaldien arteko harremanak. 6. Adimen anizkoitzak. Otsagabiko Natur Zentroarekin eta Zaraitzuko Erretiratuen Elkartearekin elkarlanean eginen da lana.


Ordutegiak

Udaberria, Udaberria, udazkena eta neguan (Irailak 16 tik Uztailaren14rarte) Asteartetik ostegunera eta igandeetan: igandeetan: 10:00 - 14:00 Ostiral eta larunbatetan de 10:00 - 14:00 eta 16:30 -18:30. Astelehenetan: Astelehenetan: Itxita * Galde ezazue zubi eta jai egunetako ordutegi bereziak

Uda (Uztailak 15etik – Irailak15era): Asteleheneetik Larunbatera : 10:00 - 14:00 eta 17:00 - 20:00. Igandeetan : 10:00 - 14:00

Harremanetarako: Helbidea Labaria kalea, kalea, 21 31680 Otsagabia Tel: Tel: 948 890680 Mail :oit.ochagavia@navarra.es : www.cinirati.es

Profile for medio ambiente navarra

Otsagabia aldizkaria iraila  

Otsagabia aldizkaria IRAILA 2015

Otsagabia aldizkaria iraila  

Otsagabia aldizkaria IRAILA 2015

Advertisement