Issuu on Google+

Irene SALVOCH Haizea ROMEO


ZARE

Sada, euskaraz Zare, Nafarroko ekialdean kokatuta dago. Bere iparraldean Leatxe herria kokatuta dago, ekialdean beste herri bat dago, Aibar deitzen dena eta mendebaldean beste bat, Esprogui.

Zareren muga geografikoak: Leatxerekin egiten du muga iparraldean, Oibarrekin ekialdean, Ezprogirekin mendebaldean, eta Galipentzu eta Kasedarekin hegoaldean. Itsasotik 519 m-tara dago kokatuta. Mendi beherako zonaldean dago kokatuta. Hidrografiari dagokionez Zaretik ArmiĂąo ibaia igarotzen da. Bere ezaugarriak hauek dira: Ibai motza da, irregularra eta ez da oso emaritsua, hau da ez du ur askorik eramaten. Aragoi izeneko beste ibai batean isurtzen da.

Zareko klima mediterraniar kontinentala da, uda bero

eta negu hotzekin. Prezipitazioak 500-600mm ingurukoak izaten dira urtean zehar.Neguan tenperaturak 8Âş gradu ingurukoak dira, eta udan 23Âş gradu ingurukoak.


Hori dela eta,herri inguruko paisaia ez da oso lehorra ezta ere oso menditsua erdialdean kokatuta dagoelako.

Biztanleriari dagokionez Zaren 211 biztanle zeude 2006 urtean. Ekonomia: Herritarren %65a nekazaritza edo honekin harremana duten ihardueratan aritzen da. Ardogintza eta labore-ekoizpena bereziki garrantzitsuak dira. Lursail handiak eta ortu txikiak badaude ere, orokorrean lurraren jabetza nahiko banaturik dago. 1939an sortutako Zareko upategiak (Bodega San Francisco Javier SC) Palacio de Sada izeneko ardoak ekoizten ditu.

Zareko kultura atalean Zaren mintzatzen den izkuntza eta horrelako gauzak agertuko dira. Zaren gazteleraz eta pixka bat euskeraz mintzatzen da.


Historia: Erromatarren garaian Ledea eta Eslaba arteko harbidea igarotzen zen Zaretik. Garai hartan, Zangozako bidearen ondoan, herrixka bat izan zen. Bertako biztanleak mahasti eta olibadiak lantzen zituzten. Erdi Aroan Zare, inguruko herriekin batera, mairuen inbasioez babesteko gotorleku sare baten partaide izan zen. 1076. urtean Leireko Raimundo abadeak, Fontanellako jauregiaren dohaintza jaso zuen. 1084tik aurrera, aldi labur batez, Zare Aragoiko erresumaren zati izan zen. Zareko familiarik antzinakoena Aznarez familia da. Familia honek 1236an Xabierko gaztelua jaso zuen Tibalt I.a erregearen eskutik. Juana Aznarez de Sada, Maria Azpilikuetaren ama eta Frantzisko Xabierkoaren amona, leinu honetakoa zen. 1425etik aurrera Zare Leringo konderriko zati izatera pasatu zen. Erromatarren garaian bezalaxe, orduan ere mahats eta gariaren laborantza zen diru sarrera nagusia. 1846. urtean udalerria Oibarretik bereizi eta udalerri independiente bihurtu zen. Ba dakizue gonbidatutak zaudetela Zarera.Nahi baldin baduzue etorri, gauza asko dibertigarri, aspergarri eta beldurgarri daude. Festak uda inguruan, eta hiru landetxe daude gainera ardotegi goxo-goxo. Beldurgarriena hau da...MOMIA BAT DAGO ELIZAKO LURREAN LURPERATUTA

Zareko momia polit-polita


Sada