Page 1

Leitza

MALEN BARRIOLA OLATZ RUIZ DE GALARRETA


KOKAPENA Leitza mendialdean dago, Nafarroako iparraldean hain zuzen ere. Leitzaren hegoaldean Lekunberri herria dago, mendebaldean Areso, ekialdean Ezkurra eta iparraldean Goizueta.

Leitzaren kokapena

NATURA Erliebeari dagokionez, mendi ertainen artean dago kokatua, eta hauek dira horietako batzuk: Haritz, Urepel, Guratz eta guztietan altuenak Eguzkiko Muinoa du izena.

Eguzkiko Muinoa

Leitza herriarentzat oso garrantzitsua den toki bat, pasaje bat da, Leitza Larrea izenekoa. Bertan dauden baso batzuen izenak hauek dira: Izaieta, izaiez osaturiko basoa delako, Istegi, Usategieta, Urdola, Haritzmalkor, Zinbeleta eta Maloa, baina askoz gehiago daude.


Nahiz eta arraroa iruditu, izeiak ez dira Leitzakoak, Izaieta basoa horrela sortu zen: Lehen aspaldian, zuhaitz bat moztu nahi zenean hamar landare landatu behar ziren, hau da, trukea egin behar zen. Orduan bateri izaiak aldatzea okurritu zitzaion, eta denak lur eremu batean landatu zituenez pixkanaka-pixkanaka baso bat sortu zen izaiez osatua.

Izaieta

Leitzako herritik bi ibai pasatzen dira, eta Urumea ibaia jaiotzen da. Bertatik pasatzen diren bi ibaien izenak hauek dira: Gorriztaran eta Erasote. Baina biak elkartzen diren puntuan Leitzaran ibaia sortzen da. Horiez aparte Leitzalarrean ibai askoz ere gehiago pasatzen dira.

Leitzaran ibaia

Animalia mota asko dago baso eta mendian ondoan dagoelako, animalia mota hauek bizi dira: basurdeak, erbiak, putreak, arrano beltzak, belatzak,


kattagorriak, azeriak, orkatzak... baina gehien bat, zozoa animalia ikus daiteke.

Zozoa txoria

Leitzan badago beste leku oso berezi bat, baina ja ez dago aspaldi erori egin zelako. Leku hori haritz handi bat da , hain zabala zen hamahiru pertsona heldu, besoak zabalduta behar zirela enbor guztia inguratzeko. Baina ekaitz gogor baten ondorioz erori egin zen, eta oraindik bere adarrak gelditzen dira usteldu gabe. Klimari dagokionez, herrian mendiko klima dago hau da euri ugari eta erregularra da. Neguak oso hotzak eta prezipitazio ugariekin, udan berriz prezipitazio gutxiago dago baina ugariak eta tenperatura epelak, hala ere tenperaturak leunak urte osoan.

Klima honi dagokion paisaia


HERRIA Leitza herri nahiko haundia da, herriko alde zaharreko kale batzuk honela deitzen dira: San Migel kalea, Lekunberri kalea, Huarteko obispoaren kalea, Manuel Lasarteren kalea, Elbarren kalea...

Herriaren erdian, gutxi gora behera herriko plaza dago eta aldapatik gora segitzen baduzu eliza aurkituko duzu. Bertan kaletxo bat aurkituko duzu, eta hortik joaten bazara Itturri zahar izeneko iturrira iritsiko zara. Behera jotzen baduzu aldiz, bidean gozodenda aurkituko duzue eta aldaparen bukaeran Peritza taberna. Herriko festa ezagunenak inauteri eta festak dira. Festak Abuztuaren 10an hasten dira eta bukatu hilabete berdineko 15an. Inauteriak, berriz, urtarrilaren 4. astean hasten dira eta aste bat iraute dute. Baina badaude festa ez hain ezagunak ere, adibidez: zaldi eguna, Plazaolako eguna, taloaren eguna, kultur astea, herriko krosa, Sanjuan bezpera,...


Inauteriak

Leitzako jaiak

BIZTANLERIA Herrian 3000 biztanle daude gutxi gora behera. Neska eta mutilen artean ez dago diferentzia haundirik, biak orekatuak daude. Gazteak, hau da, 3034 bitartekoak daude gehien bat.


HIZKUNTZA Leitzan Euskaraz hitz egiten da, bere euskalkia izanik. Adibidez, horrela esaten dira zenbait hitz bertako euskaran: - ostileka = ortzadarra - mauri edo maguri = marrubi -orantzaro lehen = olentzero... Batzuei arraroa iruditzen zaie euskera hau, baina oso polita da.

Bueno, noizbait joaten bazarete, Leitza gustatzea espero dugu, ikusi arte!!!

Leitza  

Leitzako informazioa