Page 1

Hitzekin jolasten.......

...sentimenduak adierazten


DENBORA Ez du ezer uzten denborak, dena eramaten du berarekin. Zuhaitz zaharrena bezala, bera dena jakin. Agian ez da denbora, ez dira orduak, ezta minutuak, baina bai dakidana da berak pizten dituela suak. Oso denbora gutxi da egin ahal dugunarekin, ondo erabilita, aprobetxatuz jendearekin. Iragana eta etorkizuna oraindik daude urruti, horregatik ondo bizi, eta ez marmarti. Berdin du zenbat odei estali zure zerua, zuk zeu beti izan behar duzu, oso altu burua.

Hitzak: Nerea Larra単eta


EKAITZA Zerua triste dago, hodeiak kotoi grisa balira bezala. Haizeak gogor jotzen du, hostoak mugitu. Lehenengo tantak erortzen dira, zerua negarrez dago. Tximistak ikusten dira, suge horiak balira bezala. Berehala entzun da danbor hotsa. Ekaitza dator.

HITZAK: Oier Lana


Gogoa Astelehenean, eskolara joaterakoan burdinazkoa naiz. Klaseak bukatzerakoan paperezkoa naiz, gogoak nahi duen modukoa bihurtzen gaitu nahi duenean

HITZAK: Daniel Weindling


SORTZEN EGUNA

Eskolako guztiak gelditu gara eliza baten atean joan ginen animatzera beste batzuk jolastera abiatu ginen Takonerara pixka bat dibertitzera geunden oso gustura baina festa bukatu da

HITZAK: Hasier Iriarte


HEGO AMERIKA Egun batean Hego Ameriketara joango naiz gaur ez, beste egun batean, ez dakit noiz baino joango naiz ez dakit norekin: aitarekin, amarekin, osabarekin, amonarekin, momentuan egin beharrekoa momentuan aukeratuko dut

HITZAK: Alai Ruiz


HOTZIKARAK Ez dakit noiztik izan zen ezin dut esan baina kaletik noanean norbait segika ari zaidala nabaritzen dut. Hotzikara bat zeharkatzen nau burutik oinetara hartaz pentsatzen dudanean. Galdera asko egiten dizkiot nire buruari: Nor izango ote da?? Noiztik izango ote da?? Baina alferrik da, ez dut inoiz jakitea lortuko.

HITZAK: Irene Salvoch


BIZITZAKO BI BERTSO Maitane dut izena, goitizena “Mai” Izena nork asmatu ama ta aitari galdetu Lagunekin ongi nago ezin dut hori ukatu. Gauez amestu ta egunez abestu. Eguerdian bazkaldu badator familia izebak maritxukun ematen du ta anaia printza. Gaur Iruñan bazkaldu ta bihar Zumaian.

HITZAK: MAITANE PEREZ DE HEREDIA


SENTIMENDU ARRARO BAT Ez dakit zer gertatzen zaidan momentu honetan zerbait txarra egingo banu bezala. Gaizki sentitzen naiz. Sentimendu arraro bat daukat nire barruan ez dakit nire gainetik nola kendu ze astuna den!! Tripako mina ematen dit sentitzen dudan bakoitzean askotan haserre eginda joateko oihukatzen diot, hala ere, kasurik ez!! Ezin dut gehiago, ze sentimendu den jakin nahi dut nire buruari bueltak eta bueltak emanez begiak itxi eta irekitzen ditut. Hala ere barruan jarraitzen zuen. Ez zegoela konturatu naizenean... ...irakasleak kontrolak eman dizkigu, Orduan berriro agertu zait.

HITZAK: Haizea Romeo


EZIN DUGU ESAN Ezin dugu esan zer gertatzen zaigun, ezin dugu esan biok dakiguna, ezin dugu esan berak dakiena, ezin ditugu esan beraien gauzak, ezin dugu esan. Ez koloreak, ez formak, ez hitzak, ez ezer. Ahotik joan zaigu aspaldiko legea. Haizeak, hitzak eraman ditu hegan egiten. Zerbait esateko gogoa, baina ezin, ezin hitz egin, kaixo esateko gogoa baina alferrik. Berak niri agur esateko gogoa eta ezin esan, biok bihar arte esateko gogoa eta ezin hitz egin. Ez koloreak, ez formak, ez hitzak, ez ezer. Ahotik joan zaigu aspaldiko legea.

HITZAK: Erika Urbeltz


URTE ASKO PASA DIRA IADA Duela asko ez ziren existitzen gaur egungo tresnak, gaur egungo portaerak gaur egungo ohiturak, gaur egun egiten ditugun jarduerak eta aisialdiak. Gauzak aldatu dira ordutik baita oraindik aldatu behar, eta mundua oso desberdin ikusten zutela gure arbasoek badakit, nolakoak ziren gauzak jakin nahiko nuke nik. Gaur egun gainera azkarrago doa dena gauza asko egiten dugu baina konturatu gabean Hau da errealitatea ezin dugu hori ukatu horrela dela eta... horrela izango dela

HITZAK: Iker Alfonso


HAIZE LEUNA

Haize leunak eramaten nau, Haize leunak ekartzen nau Eta zu, irri egiten ikustean zoriontsu egiten nauzu

HITZAK: Jone Etxarri


MUNDUARI BEGIRATZEKO Ikasteko modu bat, jolasteko modu bat, laguntzeko modu bat, izateko modu bat. Ikusteko modu bat, usaintzeko modu bat, entzuteko modu bat, ulertzeko modu bat. Ez onena agian, ez ederrena agian, gazteegia, txikiegia agian. Negar egiteko modu bat, zirikatzeko modu bat, esateko modu bat, gustatzeko modu bat. Ez onena agian, ez ederrena agian, gazteegia, txikiegia agian. HITZAK: Mikel Mahugo


GAUA Gaua hasten da batera ilunabarra, farolak pizten dira ta leihoak argi daude, hamabiak jotzen ari dira DAN, DAN DAN, DAN sorginen ordua, zerbait hegan dago, hau da bai, beldurra

HITZAK: Unai dufur


ZERTARAKO JAKIN? Hamaika urte ditudala badakit. Eta noiz betetzen ditudan bost axola niri. Berdin zait nola izena dudan. Zeinek daki! Nik galdetzen diot nire buruari: -Gauza horiek zertarako jakin?

HITZAK: Malen Barriola


ZER DA ERRAZA??? Nik ez dakit zer gustatzen zaidan dena ematen du aldrebes dagoela. Mundua ezkerretara joan ordez eskuinetara doa. Tristura batzutan onena da maitasuna bestetan txarrena. Erabaki okerrak errazenak dira erabaki zuzenak, berriz, zailenak. Ni horregatik hemendik banoa toki normal batetara. Gauza zuzenak errazak izateko eta okerrak ez egiteko. Banoa bidai luze batetara, bidai hori harrizko bihotz batetan bukatzen da.

HITZAK: Olatz Ruiz de Galarreta


Frantzisko Deuna eskola 6.B mailako ikasleak

Hitzekin jolasten.... sentimenduak adierazten  

6. mailako gela batean ikasleek sortutako olerkien bilduma.

Advertisement