Issuu on Google+

BASOKO IPUINAK 4.A mailako ikasleak


AURKIBIDEA Otsoa, hartza eta bere kumeak Cinquerako basoa salbatu Ehiztari maltzurrak Ahots majikoa Basapiztiak Cinquerako basoa Basoaren zoria Be単at maltzurra Basoaren berpiztea


OTSOA, HARTZA ETA BERA KUMEAK Bazen behin otso bat eta hartz bat bere kumeekin. Egun batean, otsoak hartzaren kumeak hartu eta eraman zituen berak zaintzeko. Hartza esnatu zenean ez zituen bere kumeak ikusi eta joan zen otsoarengana. Iritsi zenean ikusi zuen bere kumeak zaintzen eta hartzak esan zion: - Eman kumeak!- eta otsoak esan zion: - Ez! Nahi dituzu kumeak, egingo duzu borroka nirekin, irabazten baduzu kumeak zuretzat eta irabazten badu kumeak niretzat.


Orduan borroka egin zuten eta otsoak irabazi zuen, baina kumeak hartzarekin joan ziren bere ama zelako eta berarekin egon nahi zutelako. Otsoak esan zion: - Orduan kumeak zuretzat, ez ditut zaindu nahi. Azkenean otsoa eta hartza lagunak egin ziren eta ez zuten gehiago borroka egin ezta kumeak kendu ere.


CINQUERAKO BASOA SALBATU Bazen behin, Cinquerako basoan zuhaitz eta landarez beteta zegoena ,Juan Pedro eta Cecilio basoan bizi ziren bi aizkolariak , normalean aizkolari guztiak mutilak izaten dira. Juan Pedro argala eta altua zen, Cecilio berriz, potolo eta baxua. Lana egiteko betaurreko batzuk eramaten zituzten. Aizkolarien nagusiak esan zien Cinquerako basoko zuhaitzak moztu behar zituztela, nagusiari ez zitzaiolako gustatzen Cinquerako basoa.


Juan Pedro eta Cecilio zuhaitz eta landare politak mozten hasi behar zirenean basoko animali basatiak beraiekin borrokatzen hasi ziren. Denbora aurrera joan ahala, Juan Pedro eta Cecilio ihes egiteko korrikatzen hasi ziren. Animalia basatiak beraien atzetik joan ziren, Cecilio oso gutxi korrikatzen zuelako , Juan Pedrok esan zion: Korrika egin, bestela animali basatiek jango zaituzte!!! Handik aurrera, inoiz gehiago, inor ez zen joan Cinquerako basora zuhaitzak moztera.


EHIZTARI MALTZURRA Bazen behin, Cinquerako basoan Jon izeneko basurde bat eta bere lagun mina Tximi tximua,han bizi ziren biak. Jon ehiztariei beldur handia zien baina Tximi trebea eta ausarta zenez, ez zion beldurrik..ezerk ematen. Egun batean, 4 X 4ko auto bat ikusi zuen Jonek. Ehiztariak ziren eta oso prestaturik zeuden: eskupetekin eta kamuflatzekoa arropazjantzita. Oso beldurtuta zegoen Jon, izkutatzen saiatu zen baina alferrik. Ehizteriak gerturatzen ari ziren, 4 X 4ko autoa aparkatu eta autotik atera ziren ehiztariak.


Jon ikusi zuten eta harrapatzeko asmoz korrika joan ziren atzetik. Eskupetak prestatu eta‌ Ehiztariek esan zuten: -Afari bikoitza izando dugu, ja-ja! Baina Tximi tximua etorri zen! Tximik eskupeta hartu zien ehizteriei despistatuak zeudenean eta handik tiroka bidali zituen. Hortik aurrera, ehizteriak ez ziren inoiz gehiago Cinquerako basora bueltatu. Jon eta Tximi oso ongi bizi izan ziren.


AHOTS MAGIKOA Duela urte asko baziren bi anai-arreba Leire eta Jon izenekoak, bikiak ziren. Jon, Leire baino altuagoa zen baina Leire, Jon baino farregarriagoa. Biak oso azkarrak ziren. Egun batean ikasketa bidaia egitera Cinquerako Basora joan ziren. Hegazkinean ordu asko pasa ondoren han ziren. leirek esan zion Joni: Honera Inuit bat badator urtzen al da eh jon!! Bai horixe, hemen bero handia egiten baitu!! Erantzun zion Jonek. Taldearekin hotelera joan ziren, maletak utzi, arropa egokia jantzi eta Basora abiatu ziren. Basoan zuhaitzak eta landareak begira zeudela despistatu eta galdu ziren. Leire eta Jon bueltak eta bueltak ematen ari zirela konturatu ziren. Jonek esan zion Leireri: Uste dut hemendik pasatu garela Bai nik ere hori uste dut , bueltak eta bueltak ematen ari gara!! Galduta gaude!!


Bat- batean sasien artetik zerbait mugitzen zela konturatu ziren eta orduan…. Tximinoa!! – garrasi egin zuen Jonek Tximua arraroa zen, buru erdian ez zuen ilerik ezta ipurtaldean ere, begiak okerturik zituen, oso-oso barregarria zen, horregatik Leireri hauxe bururatu zitzaión: Begiak okerturik dituztenez ,Virolo deituko diogu. Berehala konturatu ziren tximinua ez zuela hozka egiten baina ahotsik ez zuela. Virolok keinuen bidez eraman zituen Leire eta Jon Perretxiku kakalardo aztiarengana, han Perretxikuk esan zien: Tori edari miresgarri hau, edan ezazu eta ahotsa berreskuratuko duzu. Baina Leirek erantzun zion: Bai zera, ez dut sinesten!! Virolo edari magikoa edan zuenean….puff!! Kantatzen eta kantatzen hasi zen eta munduan ospetsua egin zen oso ongi abesten zuelako. Handik aurrera oso pozik bizi izan ziren denok Cinquerako basoan.


BASAPIZTIAK Behin Nafarroako hegoaldeko eskolakoek, txango bat egin zuten, Cinquerara joan ziren. Itsaso eta Irati izeneko bi neska, txangoan despistatu eta galdu ziren. Itsaso beti jolasten zebilen, oso bihurria zen, Irati ere Itsaso bezalakoa zen bihurria. Itsasok ile marroia zeukan, eta begi marroiberdexkak zituen. Irati, berriz, ilehoria zen, eta begi grixak zituen.Biak argalak ziren, baina Irati Itxaso baino altuagoa zen. Txangoan tximeleta polit bati jarraitzen zebiltzala despistatu ziren eta taldetik galdu egin ziren. Bat-batean soinu arraroak entzun zituzten, neska itsusi bat ikusi zuten beraien aurrean. Irati eta Itsaso beldurtu egin ziren, eta neskari esan zioten biak batera: -Nor zara zu???? -Eh? Nor zarete zuek?? -Guk lehenago galdetu dugu!! -Bale. Ni Pepita naiz, eta ez bazarete joaten nere basapiztiak deituko ditut hemendik botatzeko. -Ja, zuk basapiztiak kontrolatzen dituzula, ja,ja... eta egia zen!


Azkenean, irakasleak Irati eta Itsaso aurkitu zituen, baina bazapiztiz inguratuta. Bitartean ikasleek, Pepitari txipa Kendu zioten eta basapiztiei Irati eta Itsaso joaten uzteko agindua eman zieten , animaliek eskatutakoa egin zuten. Pepita harrapatu zuten, baina handik aurrera jarrera ona izango zuela esan zienean lagunak egin ziren. Azkenean basapiztiak ere onak bihurtu ziren eta Hegoaldera joateko bidea erakutsi zieten. Ikasleek gurasoei gertatu zen guztia kontatu zieten eta 2008ko apirilaren 6a “Basapiztiaren� eguna izendatu zuten.


CINQUERAKO BASOA Bazen behin, Ane eta Saioa izeneko bi gaizto. Beti arropa argiz jantzita zihoazen, pirsing bana zeramaten sudurrean eta makilatuta ibiltzen ziren, ez zuten ematen gaiztoak zirenik. Cinqueran bizi ziren baina ez zuten gustoso hango basoa. Han bazegoen jakintsu bat Makakako izenekoa, munduko jakintsuena zen eta basoa ikertzen ari zen. Saioa eskupetak erostera joan zen basoa suntsitzeko. Ane eta Saioa basora abiatu ziren, eskupetak prestatu eta patapunpun-pun! Basoa suntsitu zuten. Zein polita dagoen! Orain hemen bost izarretako hotela jarrito dugu, ja-ja-ja-ja‌!


Makakokok, eskerrak biztanle guztiak bere zuhaitz erraldoiera gonbidatu zituela. Makakokok bere zuhaitz erraldoietik polizia deitu zuen. Saioa eta Ane eskutatzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu, azkenean poliziak hegazkinez Iru単eko kartzelara eraman zituen. Urte batzuk geroago Saioak eta Anek dirua, landareak eta zuhaitzak bidali zituzten Cinqueran suntsitu zuten basoa berreskuratzeko. Haunditu zirenean hara joan ziren bizitzera basoa oso gustuko zutelako. Han oso zoriontsu bizi izan ziren biak.


BASOAREN ZORIA Duela urte asko, Cinqueran, Fermin izeneko maltzur, boteretsu bat zegoen. Munduko hiri handiena egin zuen eta beste hiri gehiago ere. Baina beste hiru pertsona ere baziren, horietako bi Amerikako armadakoak ziren, Eneko eta Mikel izenekoak. Beraien lehen lana ikerlaria izan zelako armadan sartu zituzten. Bestea aztia zen, Iker izenekoa eta txinatarra zen , oso jakintsua zen polbora asmatu zuelako.


Ferminek plan osoa zeukan basoa erretzeko eta bere ordez, Jรกuregi bat egiteko. Iker aztia ez zegoen ados berarekin, eta Eneko eta Mikeli deitu zien, baina Fermin pauso bat aurreratuagoa zegoen, hau da ,basoa erretzen eta jauregia eraikitzen hasia zen. Enekok eta Mikelek Ikerrekin armada bat sortu zuten. Geroago Mikel eta Eneko Ferminen lurraldera joan eta Fermin despistatu zuten, bitartean armadak bere planoak erre eta laku batetik, kubo batzuekin ura ekarri eta sua itzaliz lortu zuten basoa salbatzea.


BEÑAT MALTZURRA Garai batean Cinquerako basoan oso pozik bizi zen jendea, baina egun batean Beñat izeneko maltzur batek esan zion jende guztiari: -Joan zaitezte, bestela basoa suntsituko dut. Jende guztia Korrika hasi zen eta Beñatek esan zuen: -Ja,ja,ja!!!! Baina justo Xabi, Juan eta Eñaut zuhaitz batetik atera ziren eta esan zion Xabik: -Joan zaitez bestela joko zaitut!


Beñat ez zen joan eta bere motoserrarekin zuhaitz batera hurbildu zen puskatzera. Juan joan zen eta ostikada bat eman zion eta justo Beñat konturatu zen itsasoan leku gehiago zegoela bere maltxurkeriak egiteko. Gero Beñatek itsasontzi bat egin zuen ihes egiteko eta itsasora abiatu zenean itsasontzia talka egin zuen eta hil egin zen. Munduan ez zen inoiz gehiago jende maltzurrik egon. Orduan mago batek bizi berria eman zion eta orduan Beñatek basoari sua eman zion. Baina Xabi eta Juan etorri ziren eta itzali zuten sua. Beñat Kartzelara eraman zuten.


BASOAREN BERPIZTEA Orain dela urte asko, Cinqueran bi heroi bizi ziren:Xakel eta Baba. Xakel aztia zen eta oso jakuntsua, beti urdinez janzten zen eta bizar txuri-txuria zuen.Baba basurde haundi bat zen, euskeraz hitzegiten zuen eta oso jenio txarrekoa zen. Egun batean, Cinquerako basoa salbatu behar izan zuten: Mila ehun eta hamaikagarren urtean, gizaki batzuk makina mobil batzuekin Cinquerako Basoko zuhaitzak bota zituzten eta gero basoari sua eman zioten, han gaileten fabrika bat izkutuan egin nahi zutelako.


Animaliak korrika bizian basotik kanpo joan ziren, denak bi bizidun ezik. Xakel eta Baba ziren, eta haserreturik zeuden. Xakel edabe miresgarri bat egiten saiatu zen: - Abra kadabra , puf! , baina alferrik. Babak bere familiari deitzen zion, baina beldurra zuten. Bat batean idei bat izan zuten : Cinquerako herritarrei deitzea eta onak zirenez laguntzera etorriko ziren. Hala gertatu zen, denok batera makinak apurtu zituzten eta Xakel bere edabe miresgarriarekin basoa berpiztu zuen. Cinquerako herritarrek gizakiei zigortu zieten eta Xakel eta Babari eskerrak eman zieten. Betirako ongi bizi izan ziren denok basoan.


Frantzisko Deuna Ikastetxe Publikoa 4.A mailako ikasleak


Basoko ipuinak