Issuu on Google+


1. UNITATEA: Lerro, ehundura, plano adierazkortasuna. Egin orri baten, 5 laukiluze berdin distantzia berdinera. Gero egin 6 koxka gelaxka ezberdinetan banatzeko. Laukiluze bakoitza, ehundura ezberdin baten degradatuarekin bete beharko duzu. Zailtasunak bazenitu, jarraitu azaldutako prozedura.Marrazki honen bidez, ilunetik argira edo argitik ilunerako kontrastea adierazten dugu, hainbat modutan. Koadernora igo beharrekoak. â—? Degradatuen laukia. â—? Planoen/ehunduren irudia. Emaitza:

Irudi hau 5 laukizuzenetan banatu dut, bertan argitik ilunera egin dut. Bakoitzak teknika ezberdin batekin egina dago. 1marra luzeez. 2- koloreez. 3- marra motzez. 4- guretzeekin. 5puntuekin.

Aukeratu film laburreko egoera, sentipen, objektu‌ bat eta egin horri buruzko irudia. Aukeratu formatu egoki bat ez erabili orri osoa, ahal den heinean irudi sinple bat egin, ez daitezele elementu gehiegi agertu eta handiak izan daitezela. Lerro garbiz egingo duzue lana eta ondoren, plano bakoitza testurekin landuko duzue lerroak desagertu arte. Emaitza: Ez dit igotzen uzten.


Ondorengo irudian zehaztu agertzen diren osagaiak, non ikusten dituzun eta ze ezaugarri duten. Ondoren azaldu zer adierazten duen aurkeztutako lanak eta berori azaltzen nola laguntzen dieten osagaiak. Irudi honetako planoa, organikoa da. Fondo beltz baten gainean dago eta zuria da. Honek iluntasunean argi izpi bat dagoeneko sentsazioa ematen du. Ez dira ingeradarik erabiltzen. Plano barrua zikina dago. Hainbat marra daude, apurtuak eta okertuak. Euren artean kurtzeak sortzen dituzte. Hainbat puntu ere badaude, batzuk besteak baino handiagoak. Gehienbat ezkina aldean kokatzen dira. Honen ondorioz zahar itsura ematen zaio.Plano barruko osagai hauek testura bat sortzen dute. Nahiko latza ematen du.Planoko leku jakin batzuk ilunagoak dira beste batzuk baino, honek itzalak sortzen ditu.Fondoa ez da guztiz konstantea, nahiz eta gehienbat beltza izan, azpi aldetik argitu egiten da, eta ez du testura berezirik. Kolore aldetik monotonoa da. Denean kolore ilunak erabiltzen dira, zuria kenduta. Honen eraginez tristura edo beldur sentsazioa sortu daiteke pertsona bakoitzaren arabera. Gusti hau kontuan hartuta irudia nahiko konplejoa dela esan genezake. Iluna, tristea edo nazka sentsazioak dira nagusi. Matilde Aizpurua eta Younes Melgar


2. Unitatea: Koloreak eta Formak Proposamena. Emandako kartulinan, egin hiru lauki luze berdin. Erdiko laukian, alboan daukazuen pertsona hartuko duzue gai gisa. Sinplea egin. Elementu gutxi eta tamaina handikoak, gero, beste bi laukietan errepikatu beharko duzu. Kopia, arkatza suabe erabiliz egin. Emaitza:

Hausnarketa. ● Zure irudien ezberdintasun nagusiak azaldu: lehenak ez ditu ingeradarik, bigarrena beste bien oinarria da eta hirugarrena ingeradekin mugatutako planoekin egina dago. ● Zein sentsazio ezberdin sortzen dizu bakoitzak? Lehenak zabal sentsazioa handiagoa ematen du azkenak baino, itxiagoko sentsazioa sortzen duena. ● Zertarako ikusten dituzu aproposagoak zure irudiak? ● Kolore gabe--> keizpeak eta argitasunak lantzeko. ● Forma itxiak--> zehaztasuna lantzeko. ● Forma irekiak--> koloreen nahasketak etab lantzeko


3. Unitatea: Barrua.Ingerada.Silueta. Atal teorikoa ● Bilatu Barrua/Ingerada/Silueta lantzen dituen irudi bana. Zeintzuk dira osagai plastikoei begira aurkitzen dituzun ezberdintasun nagusiak?

1-Ez du ingeradarik eta dena kolore berdinarekin beta dago. 2-Ingeradekin mugatua kolore desberdinez betea dago. 3-Formak desberdintzeko ez dira marrarik erabiltzen, barrua baizik. Atal praktikoa ● Egin zure eskuaren hainbat zirriborro. 5 gutxienez. Zintzilikatu docsen. ● Aukeratu hauetako bat. Azaldu zergatik den zuretzat interesgarriena. ● Kopiatu aukeratutako irudia hiru kartulina ezberdinetan. ● Landu bakoitza era ezberdin baten. Barrua, ingerada eta silueta. Emaitza: ZIRRIBORROAK


AUKERATUTAKOA Formarik naturalena edo erabiliena delako aukeratu dut.

1- Ingeradekin soilik egindako marrazkia da. 2- Bertan barrua lantzen da, kolore ezberdinak erabilita errealismotik urrundu dadin. 3- Silueta lantzen da azken irudi hontan, beltza soilik erabiliz barruko marrak ez dira bereizten


4.Unitatea: Zine kartelak. Aurreko kartelen hausnarketa gelan denon artean egin ondoren, hirunaka jarriko zarete ondoko kartelaren inguruko hausnarketa egiteko. Denon artean eskema osatu eta taldeko batek docsera igoko du dokumentu hori besteekin partekatuz. Eskema hori irratsaio eran aurkeztuko duzue. Bakoitzak koadernoan zintzilikatu beharrekoa: â—? Irudia â—? Irudiaren gaineko hausnarketa. â—? Irratsaiorako esteka. (irratsaioa docsen zintzilikatuta egon beharko da eta nirekin partekatuta)

irratsaioa

Irudi oso adierazkorra eta erakargarria.Kolore alaiak erabili dituztelako, eta asetasun nahiko handia dituztelako hauek. Gainera oso mabarmen dago familia eta letrak harekin nabarmentasun sentsazioa emanez. Plano organikoak erabiltzen dituzte gehienbat irudi honetan. Ingeradekin mugatutak daude odeiak ondo ikusten dira goiko aldean, baina beheko aldean intentsitatea galduz irudi irekiagoa bihurtzen da. Lehenengo planoan sua dago, ondoren etxea eta familia eta azkenik zerua. Puntua oso gutxi erabiltzen da dira begietan eta familiaren detaileetan gehienbat. Kolore argiak eta biziak erabili dira irudian. Zerua beherantz doan eiĂąean asetasuna galtzen du. Kerizpeak eta disdirak egiten dira hodeietan eta pertsonen ertzetan, eta kolore hotz eta beroak nahasten dira. Azkenik film hau komiko eta alai sentsazioa trasmititzen digu.

Iruzkina [1]:


5. Unitatea: Gustuko paisaia. Gustuko daukazuen paisai baten argazkia aukeratu. Irudia, kolorez egon beharko da eta klasera ekarri beharko duzue inprimatua (inprimatu, aldizkari batetik hartu, …). Argazkia ez dadila izan oso txikia eta ordenagailutik inprimatuz gero, ez dadila pixelatua egon. Helburua irudia kopiatzea izango da. Koadernoan zintzilikatu beharrekoak: ● Argazki originala ● Zuri beltzean egindako irudia ● Koloretako irudia

Emaitza:

1- Irudi originala. 2- Kolorez egindakoa. --> Ez nuelako denborarik izan goiko aldea bakarrik dago egina.Irudian baino kolore berdeagoak erabili ditut urdinetik horira joateko. 3- Zuri beltzean egindakoa. -->Beltzetik zuriza joateko gris toniak erabili ditut. Lan honetan erabilitako irudien eskubideen jabetza dagokion pertsonak edo erakundearenak dira.


Plastikako koadernoa 1.A 2011-2012