Issuu on Google+

Lana eginez aurrera goaz 1.- Asmakizunak eta aurrerapenak 1.1.- Makina sinpleak Gizakiak antzinatik ikasi zuen tresnak erabiltzen, bere indarra edo ahalmena handitzeko. Lehenengo lanabesen hainbat adibide aurkitu izan dira: aiztoaren edo labanaren moduraa zorroztutako harriak; lurra zulatzeko edo harrotzeko aitzurrak; hainbat aizkorak; harrizko muturra zuten ehizarako lantzak... Antzinalo tresna eta lanabes horiei makina sinple deitzen zaie. Makina sinpleek gizakiaren parte-hartze zuzena behar dute funtzionatzeko.

1.2.-Hainbat makina sinple Hauexek dira makina sinple ezagunenak: , txirrika, gurpila, arranpa, tornua eta ziria.

Palanka: Barra zurrun bat da. Palanka erabiliz indar gutxiago erabili etekin berbera atera daiteke. Hainbat palanka mota daude

Txirrika: Buelta osoan kanala duen gurpila da. Pisuak modu eroasoan altxatzen laguntze du

Gurpila: Ardatz baten inguruan biraka dabilen tresna da. Mugimendua errazten du

Arranpa: Maila ezberdinean aurkitzen diren bi punturen artean kokatutako planoa da. Gorputz astunak altxatzeko edo mantso Jaisteko erabiltzen da.

Tornua: Ardatz baten inguruan biratzen duen zilindroz osatutako makina da. Pisuak behetik tornua dagoen mailaraino altxatzeko erabiltzen da makina hori

Ziria: Gai solidoan sartuz irekidura bat egiteko gai den material gogorrezko (zura, harria...) pieza mutur zorrotza da

2.- Industria iraultza Mendeetan zehar, gizakion bizitzeko eran bi aldaketa nabarmen izan direla esan ohi da, bi iraultza handi: ➔Neolito garaikoa ➔XVIII. eta XIX. mendeko industria iraultza.

2.1.- Neolitoa Neolito garaiko iraultzaren oinarria nekazaritzaren sorrera izan zen. Horrek aldaketa handiak ekarri zituen, bai elikadura lortzeko eran, baita gizartea antolatzeko moduan ere.

2.2.- Industria iraultza Ekoizpen-era berriak

Beste zenbait asmakizunak (makinak)

Garraio erak aldatu ziren

Energia iturri berriak Ikatza

gasa

petrolioa

Lantegiak. Kateko lana Gizartea aldatu

Partiduak eta sindikatuak Migrazioak Burgesia sortu. Banketxeak indartu

3.- Industrializazioa Euskal Herrian 3.1.- Industria iraultza Ibaizabal Itsasadarrean Britania Handian burdinaren ekoizpena asko handitu zen baina burdin mea asko kanpotik eramaten zuten, Ibaizabal itsasadarraren inguruko meategietatik. Itsasoz egiten zen mearen garraioa. Bilboko portua Europako garrantzitsuenetakoa bilakatu zen. Horrek berrikuntza asko ekarri zituen. Bilboren eta Londresen arteko merkataritza asko indartu zen. Burdin mea eramaten zuten eta makina eta lanabesak ekartzen zituzten. Bilboko industria sortu zen. Hantxe sortu ziren Euskal Herriko lehenengo enpresak.

3.2.- Industrializazioa Euskal Herrian Euskal Herrian industrializazioa Bizkaian hasi bazen ere, zabaltzen joan zen beste hainbat lekutara. Garrantzi handia hartu zuen Hego Euskal Herrian : Bizkaian et Gipuzkoan lehenengo eta Arabako eta Nafarroako hiriburuen inguruetan gero. Industria mekanikoa eta armagintza garrantzitsuak izan ziren Gipuzkoan, zementuaren industria, Zumaian, Lemoan eta Olatzagutian. Baionan Ipar Euskal Herriko industriarik garrantzitsuenak daude.

3.3.- Langileak eta lan baldintzak Langileak ugarituz joan ziren Euskal Herrian. Langile asko etorkinak ziren. Langile haien bizimodua latza izaten zen: soldata txikiak eta lanbaldintzak gogorrak. Hamabi ordu egiten zuten lan eta barrakoietan bizi ziren. Denborarekin langileak antolatzen hasi ziren, eta taldeak eta sindikatuak sortu zituzten egoera salatu eta beren eskubideak eskatzeko. Gatazkak eta liskarrak izan ziren langileen eta ugazaben artean.

4.- Industrializazio ondorengo gizartea • Herrialde bat industrializatu gabe dagoenean, lehen sektorekoak izan ohi dira oinarrizko langintzak. • Industrializazioa hasten denean, lehen sektorearen garrantzia jaitsi eta bigarren sektorea indartzen da. Hasieran, hirugarren sektorea ez du aldaketa oso nabarmena izaten. • Industrializazioa aurrera doan neurrian, lehen sektorea asko jaitsi da, bigarren sektorea ere hazten jarraitu ordez jaitsi da, eta jende askok hirugarren sektorean egiten du lan.

4.1.- Lan sektoreak Langintzak hiru sektoretan sailkatu ohi dira naturako baliabideekin dute zerikusiaren arabera: Lehen sektorekoak: Naturatik lehengaiak jasotzen dira (Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza, meatzarita, basozaintza)

Langintzak

Bigarren sektorekoak: Elikagaiak eta lehengaiak eraldatu egiten dira industria-prosezuen bidez (siderurgia, oihalgintza, hardware informatikoa...) Hirugarren sektorekoak: Eraldatutako gaiak merkaturatzen dira edo zerbitzuak eskaintzen zaizkio gizarteari ( garraioa, banka, komunikazioa, turismoa, sendagileak, suhiltzaileak..)


lana eginez aurrera goaz