Page 1

PELIKULA BATEN DOKUMENTAZIOA 

T H IS IS I T Gehienok jakingo duzuen bezala, Michael Jacksonek, hurrengo kontzertuak

2009aren

apirilak

uztailean

bere

emango

zituela

15ean,

azkenengo esan

zuen

prentsa aurreko baten bidez. Hilabete asko egon ziren kontzertuak gogor prestatzen, dena prentsatuta zegoen bezala geratzeko asmoarekin, baina zoritzarrez, Ekainak 26an, Michael hil egin zen. Aztertu dudan pelikula hortaz doia, Michael Jacksonek eta bere lan taldeak egindako lan gogorrari buruz, kontzertuak prestatzen ari ziren momentu guzti eta irudiak baita ere. “This is it” proiektu batean geratu zenez, saioen irudiekin pelikula egitea erabaki zuten, denek kontzertua ez ikusi arren, Michael Jacksonek lanean aritutako azkenengo egunak ikusteko behintzat. Michael Jacksonek hil eta pelikula egitea erabaki zutenean, kontzertuen saio guztien grabaketak topatu behar izan zituzten eta ondoren grabaketa guzti horien muntaia egin. Pelikulan elkarrizketa ugari, kastinak, ahotsen probak, bideoklip berrien grabaketak, etab. agertzen dira. “THIS IS IT” KONTZERTUAK PRESTATZEN Kontzertua egiteko ezinbesteko gauza, Michael Jacksonen disko guztien artean agertuko ziren abestiak aukeratzea zen. Ondoren abesti horiek, hobetu eta aldaketak egitea ere. Horretarako soinu teknikari, musikari eta zuzendari bat


beharrezkoak ziren ( Michael Bearden “zuzendari musikala”). Hauei egindako elkarrizketak ere egin zieten, haien iritziak eta esperientziak jakiteko. Hauek dira filmean agertzen diren abestiak: ·Smooth criminal. ·JACKSON FIVE: The stop the love you say. ·I just stop loving you. ·Thriller. ·Beat it. ·Black and white. ·Billy Jean. ·Man in the Mirror ·This is it (kontzertu hauetarako egindako abesti berri bat).

Behin abesti errepertorioa zein izango zen jakinda, Michael Jackonez aparte, bere atzean egongo ziren dantzariak behar beharrezkoak ziren eta horretarako izugarrizko audizioa egon zen (Stay Walker “koreografoa”). Filmean, kastinaren grabaketak eta dantzari batzuei egindako elkarrizketak agertzen dira. Pelikulan ageri denez, kontzertuan ahalik eta kalitate hobea edukitzea abestiak nahi zuten eta horretarako soinu proba pila egin behar izan zituzten, abestiak ahalik eta CDarekin antza gehien edukitzeko.


Beste alde batetik, azkeneko jardunaldiak izango zirenez, eta bat kenduta, abesti berririk ez zeudenez, entzungo ziren abestien bideoklipak berreskuratu behar izan zituzten. Horretaz aparte, abesti batzuentzako bideoklipak berritu nahi izan zituzten eta grabaketak berriz ere egin behar izan ere. Horretarako “Gildaren” abesti bat lortu eta Michael Jacksonekin muntaia egin zuten, “Smooth Criminal” abestirako. Jackson Five-en abestirako taldeak azpaldi egindako kontzertuen argazkiak berrezkuratu behar izan zituzten, This is it kontzertuan pantaila erraldoi batean agertzeko. Azkenengoz, Thriller abestirako, hau da, Michael Jacksonen ezagunetariko abestirako,3D-an egongo zen bideoklip berri bat grabatzea erabaki zuten. Horretarako plato batean, Michael Jackson, pelikularen zuzendaria, teknikari guztiak eta dantzariak elkartu egin ziren grabaketa hau haurrera eramateko. Ez zen lan erraza izan, Thriller bideoklipa oso ospetsua zelako eta beste berri bat egitea arrisku asko ekar zezakeelako. Ala ere, bideoklipa grabatu eta kontzertuak pantaila erraldoi horretan jarriko zuten.

Kontzertua egiteko, diru asko lortu behar izan zuten, baina hori ez zen arazo handirik izan, Michael Jackson “pop-aren erregea” baita. Muntaia aurrera eramateko, kaiolak, sua, garabi-dorreak etab. Erabili zituzten. Pelikularen Jacksonek

amaieran, eta

zuzendariak

Michael Kenny

Ortegak diskurtso bat eman zuten talde lan guztiaren aurrean.


Nire ustez, pelikula ikusi eta gero, pelikula egiterako orduan baino, pelikulan agertzen diren grabaketa guztiak egiten eduki zituzten zailtasun gehienak. Azken finean, pelikula egiterakoan, nahiz eta muntaia aukeraketa eta egitea gogorra izan grabaketak eginak zeuden. Egia da, Michael Jacksonen heriotza oso ezaguna izan zela eta filmean, ezin zutela edozer gauza agertu, bere irudia alda ez dadin, azken finean, filma ikusiko dutenek, Michael Jacksonen jarraitzaileak baitira. Bertan agertzen diren grabaketa guztiak egiteko, artxibo pila bilatu eta ahalik eta antzekotasun handiagorekin imitatu eta ahal zuten heinean hobetzen saiatu ziren.

7.ekarpena  

pelikula baten dokumentazioa

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you