Issuu on Google+

Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Zuen iritzia ikasgaiaren inguruan Izenak, hirunaka: Asier Rekalde, Marta Prol Ekarpenaren helburua: •

Ikasleen iritzia eta feed-backa jasotzea ikasgaiaren inguruan.

Eginbeharrekoa: Egin duzuen lana berrikusi behar duzue, azaletik behintzat. Horretarako sartu zuetako baten blogean eta ekarpenak gainetik errepasatu (Bost minutu). Hau egin ondoren galdera hauek erantzun: 1. Ze jarduera edo gai gustatu zaizkizue? Lehenik eta behin oso gustura egon garela materia honekin aipatu beharrekoa dugu. Lehenengo lauhileko honetan, ikasitako guztia teoriko xamarra iruditu zaigu, aldiz, zehazki materia honetan ikasitakoa lagungarria eta erabilgarria egin zaigu eta gure egunerokoan erabili izan dugu. Jorratutako gaietatik, denak iruditu zaizkigu garrantzitsu eta kurioso, baina egia da, interesgarriagoak iruditu zaizkigula informazio-guneak edo datu-baseak (IMDB, Dialnet, Gigapan, Flickr, Google Schollar) adibidez, Creative Commons lizentziak edo irakurgaietatik ikasitakoa baino. Ebaluatze sistema gustukoa aurkitu dugu ere. Blog batean soilik oinarritzea, hau da, sarean, interneten, modernismoa bermatzen du erabat. Gainera azterketa eredu horietarik desberdintzea garrantzitsua iruditzen zaigu, uste dugu, gehiago ikasi egin dugula honela. Are gehiago, ebaluatze metodoak eta horretarako erabilitako tresnak eta baldintzak etengabean aberastu egin izan du ikasitakoa.

2. Zer aldatuko zenuke? Zer hobetu daiteke zuen ustez. Oso erraza da akatsak aurkitzea eta zaila berriz konponbideak eskaintzea. Klaseko dinamika kasu batzuetan aspergarria iruditu zaigu, ekarpenak gai ezberdinetakoa izan ordez, kasu askotan oso ariketa errepikakorrak eskegitzen zuten. Hala ere, erabilitako metodoa eraginkorra izan da, ikasi egin dudalako, eta ez gara metodo egokiago baten jabe, beraz orokorrean gehiegi aldatu ez beharrekoa da materia hau..


26ekarpena