Page 1

ENERGIAK


ENERGIA BERRIZTAGARRIAK â—?

Energia berriztagarria iturri naturaletatik sortzen den energia mota da. Energia mota honek erabiltzen dituen baliabide naturalak oso ugariak dira baina garrantzitsuenak hauek dira: eguzki-energia, haizea, euria


ENERGIA BERRIZTAEZINAK â—?

Energia berriztaezinak, energia berriztagarriaren guztiz kontrakoa da. Energia mota honek, kantitate finko batean naturan aurkitzen diren energia iturriei erreferentzia egiten dio. Gainera, energia iturri hauek agortzen direnean, ezin dira ordezkatu, horretarako baliagarria den produkzio sistemarik existitzen ez delako.


ENERGIA EOLIKOA


â—?

â—?

Energia eolikoa haizea erabiliz lortzen den energia da, hau da, aire korronteek sortutako energia zinetikoa erabiliz. Haize-energiaren erabilera oso sinplea da. Eguzkiak Lurra berotzen du, baina lurrazalaren forma irregularren eraginez, tenperatura desberdineko aire-masak sortzen dira, hots, dentsitate eta presio desberdinekoak. Desberdintasun horiek alde baterako eta besterako korronte horizontalak sortzen dituzte, hots haizea sortzen dute. Eta haize horren abiadurak (energia zinetikoa) higiaraziko ditu bere bidean jarritako errotaren palak.


ENERGIA HIDRAULIKOA


â—?

â—?

Errota batzuek aurretik zegoen ur-jauzi bat erabiltzen dute. Beste askok, aldiz, errota baino ehunka metro gorago, ibaiaren emariaren zati bat bideratu, eta ahalik eta garaiera gutxiena galduta errotaren parera eramaten dute. Eta, han, ur hori jatorrizko ibaia baino altuago dagoenez, energia potentziala izango du metatuta. Zenbat eta garaiera-diferentzia handiagoa lortu uraren ibilbidean, handiagoa da jauzi horretan garatutako energia potentziala, eta, ondorioz, behealdean handiagoa da energia zinetikoa. Urak, goitik behera erortzean, beheko aldean dauden palari nahiz turbinari eragiten die eta birarazi egiten ditu.


PETROLEOA ETA GAS NATURALA


â—?

â—?

Gas naturala gehienbat metanoz osatutako gasa da. Kutsatzen du.Sarritan beste erregai fosil batzuekin elkarrekin agertzen da, eta organismo metanogenikoek ekoizten dute padura, zingira eta zabortegietan. Erregai-iturri garrantzitsua da, baita ongarriak sortzeko lehengaia ere. Berotegi-efektuko gas indartsua da. Erregai modura erabili baino lehen, gas naturala prozesatu egin behar da metanoa ez den beste edozein material kentzeko. Prozesu honen azpiproduktuak etanoa, propanoa, butanoa, pentanoak eta pisu molekular handiagoko hidrokarburoak, sufrea, karbono dioxidoa, ur-lurruna eta zenbaitetan helioa eta nitrogenoa dira.


ELEKTRIZITATE KONBENTZIONALAK


â—?

Argindarra edo elektrizitatea (latinezko Ä“lectricus hitzetik, "anbarraren antzekoa") karga elektrikoaren fluxuak sortzen dituen fenomeno fisikoen multzoari deritze. Multzo horretan oso ezagunak diren fenomenoak daude, adibidez argia edo elektrizitate estatikoa, baina baita ezezagunagoak diren beste batzuk ere, esaterako eremu elektromagnetikoak edo indukzio elektromagnetikoa. Magnetismoarekin batera, elektrizitateak elektromagnetismoa osatzen du.


EGUZKI ENERGIA


â—?

Eguzki-energia eguzkitik Lurrera erradiazio elektromagnetiko itxuran iristen den energia mota da. Eguzkia energi iturri agortezina eta berriztagarria da, eta energia termikoa edo elektrizitatea sortzeko erabiltzen da batez ere. Eguzkiaren erradiazioaren indarra latitudea, eguraldia eta eguneko orduaren arabera aldatzen da, eta baldintza egokiak ematen badira 1.000 W/m² ingurukoa da. Eguzki energiaren irradiazio bero eta argiari, onura atera izan dio gizakiak antzinako garaietatik, etengabe garatu diren teknologia ezberdinak baliatuz. Eguzki irradiazioa, eguzki energiaren eraginez sortutako bigarren mailako energia iturriekin batera; eolikoa, olatu energia, energia hidroelektrikoa eta biomasa, lurrean eskuragarri dauden energia berriztagarrien zatirik handiena da. Hala ere, eguzki energia baliagarriaren zati txiki bat besterik ez da erabiltzen.


MAREA ENERGIA


â—?

Itsasaldiak aprobetxatuz lortzen den energia mota da. Uretan zentral bat eraikitzen da urtegi bat sortuz. Itsasgora dagoenean presako uhateak irekitzen dira, ura urtegian sar dadin. Orduan, itsasgoraren punturik altuenean uhateak itxi egiten dira. Hortaz, itsasbehera heltzen denean itsas-maila urtegiaren uraren mailaren azpitik kokatzen da eta bien arteko aldea gehienezkoa denean, uhateak ireki eta metatutako ura askatzen da turbinetatik pasaraziz eta energia elektrikoa lortuz.


energiak  

energiak bai

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you