Page 1

IRAKURMENA LANDUZ BETOLATZA

AURKIBIDEA 1. Justifikazioa 2. Definizioa 3. Helburuak 4. Irakurtzeko metodologia 4.1. Estrategiak 4.2. Irakurmenean kontuan hartu behar dena 4.2.1. Baldintzak 4.2.2. Garapena 6. Irakurtzera animatzea 6.1. Ikasgelan 6.2. Ikastetxean 6.3. Ikastetxetik kanpo 7. Jarduerak

1


IRAKURMENA LANDUZ BETOLATZA

1. JUSTIFIKAZIOA Azken urteetan zehar, egindako proben ondorioz, PISAren ikerketa esaterako, gure ikastetxeetan ikusi genituen gabezien arabera, irakurmenari buruzko proiektua egitea pentsatu dugu; hau da, irakurmenari buruzko beharren aurrean, hainbat estrategia, helburu eta jarduera burutuko ditugu, gaitasun hau ezagutzeko eta hobetzeko. Horretarako, beharrezko bihurtzen da irakurmena era sistematikoan lantzea, eta Hizkuntza arloan ez ezik, gainerakoetan ere garatzea. Gure ustez, irakurmenaren gaitasuna funtzezkoa da gure bizitzaren edozein arlotan, baina egungo ikasleek ez dute barneratuta irakurmena lantzeko beharra: Euskadin, ikasleen ehuneko 43k ez du irakurtzen.

2. DEFINIZIOA Kultura gehienetan irakurketa bai ikasgelan bai kanpoan gertatu ohi diren ikasketen oinarri gisa ulertu ohi da. Hain zuzen ere, ikasleen artean irakurketa ulergarriaren garapena sortzea da hezkuntza-sistemaren oinarri nagusietako bat. Ikasketa horren gainean joango dira eraikitzen gero eta abstraktuagoak eta konplexuagoak diren beste ezagutza batzuk. Bestalde, esan dezakegu irakurtzen ikastea ez dela eskolatzearen lehen urteetan hasten eta amaitzen, estrategien multzoa dela baizik. Estrategia horiek, harremanak ditugun beste pertsona batzuekin elkarrekintzan eta hainbat testuingurutan, bizitza osoan eraikitzen eta garatzen dira.

Irakurtzea prozedura da, eta prozedurak menperatzeko ulermena landu beharra dago. Hori dela eta, ez da nahikoa –beharrezkoa bada ere– ikasleak bertan egotea irakasleak bere aurreikuspenak eraikitzen dituenean.Gainera, ikasleak berak markak eta indizeak hautatzea, hipotesiak egin eta egiaztatzea, interpretazioak eraikitzea, eta ikasleek jakitea hori guztia helburu jakin batzuk lortzeko beharrezkoa dela.

2


IRAKURMENA LANDUZ BETOLATZA

3. HELBURUAK Behin hasierako planteamendua definituta, proiektuaren helburuak aurkeztuko ditugu: 1. Irakurtzeko gaitasunak hobetzea eta garatzea, batez ere Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan. 2. Proiektu honetan ahal diren bigarren hezkuntzako ikastetxe eta ikastetxeetako sail didaktiko guztiak inplikatzea. 3. PISAren ebaluazio eredua eta Hezkuntza Departamentuaren diagnosiprobak Bigarren Hezkuntzaren arloetako irakasleen artean eta irakurketarako eredu interaktiboa ezagutzea. 4. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetarako materialen korpus bat prestatzea, haren bitartez, ikastetxeetan irakurketa plana egin dadinº.

4. METODOLOGIA 4.1. Estrategiak • Hainbat helbururekin irakurri. • Hipotesiak egin. • Irakurmenaren zailtasunak konpontzeko estrategiak erabili. • Irakurmenari zentzua ateratzeko aurrejakintza erabili. • Akatsak ikusita beharrezko neurriak hartu. • Mamia ikusteko gai izan. • Irakurritakoari buruzko galderak egiteko gai izan. • Testuingurua erabili. • Laburpena landu. • Beste nolabaiteko azalpenak bilatu. • Lexiko berria ulertu eta barneratu. • Ideien hierarkia ezarri. • Inferentziak egin. • Aurkeztutako errealitearen aurrean kritiko agertu.

3


IRAKURMENA LANDUZ BETOLATZA • Irakur-prozesua ezagutu.

5. IRAKURMENEAN OSAGAIAK

KONTUAN

HARTU

BEHAR

DIREN

Hurrengo grafiko honetan, irakurketa-konpetentzia neurtzean eta antolatzean kontuan hantzen dituen osagaiak daude bilduta:

4


IRAKURMENA LANDUZ BETOLATZA

5.1. TESTUEN FORMATUA a) Testuaren bitartekoaren edo euskarriaren arabera: • Testu inprimatua • Testu elektronikoa b) Ingurune elektroniko hutsaren arabera: • Egilearen ingurunea; horietan, irakurlea harbera da, eta ezin du edukia aldatu, egileek egindako testuak baitira. Batez ere informazioa eskuratzeko erabiltzen da. • Mezularitza-ingurunea; horietan, irakurleak testuaren edukia gehitzeko edo aldatzeko aukera du. lnformazioa eskuratzeaz gain, komunikatzeko modua da: postak, blogak, txatak eta abar dira. c) Testuaren formatuaren arabera: • Testu jarraitua Esaldiez osatutako testuak dira. Esaldi horiek paragrafoak osatzen dituzte, eta horiek, aldi berean, neurri ezberdinetako egiturak osatzen dituzte: atalak, kapituluak edo liburuak. Horiei esker, irakurleak testuaren antolaketa ezagutu dezake. Testu mota horien adibideak dira kazetaritzako erreportajeak, saiakerak, nobelak, kritikak eta gutunak. 5


IRAKURMENA LANDUZ BETOLATZA Testu jarraitu elektronikoek (kritikak, blogak, albisteak...) Iaburrak izateko joera dute, pantailako neurriaren muga dutelako, eta irakurleentzat testu luzea ez delako erakargarria. • Testu etena Egitura zabalagoak osatu gabe, bata bestearen atzetik agertu ohi diren esaldiek osatzen dituzten testuak dira. Testu eten hauen adibide dira zerrendak, taulak, grafikoak, diagramak, iragarkiak, panelak, katalogoak...

d) Testu motaren arabera: Testuak honelakoak izan daitezke: • Deskribapen-testuak. Izenak dioen moduan, espazioan objektuek dituzten propietateak deskribatzean dituzte. Testu horiek ondorengo galdera honi erantzuten diote: “zer?” • Gertaerak, ipuinak, esperientziak eta abar kontatzen dituztenak narrazio-testuak dira, eta ordena kronologikoa funtsezkoa da horietan. Oraina ulertzeko beharrezkoa da aurretik gertatu zena jakitea eta lotura ematea. “Noiz?” edo “zein ordenatan?” galderei erantzuten diete. • Azalpen-testuak errealitatea kausa-efektua, konkomitantzia eta antzeko loturen bidez azaltzen dutenak dira. Testu-liburu gehienak mota horretakoak dira, eta ondorengo galdera honi erantzuten diote: “nola?” • Argudio-testuak; horien bidez, besteen aurrean gure jarrera argudioen bidez bermatzeko arrazoiak ematen edo besteak konbentzitzen saiatzen gara. Horietako batzuek argumentazio zientifikoa biltzen dute. Hau izaten da galdera: “zergatik?” • Testu irakasgarriak; ekintzak zuzentzeko argibideak edo urratsak ematen dituzte azalpen zehatzekin horiek jarraitu ahal izateko. Hartu beharreko portaera jakin batzuk zehazten dituzten prozedurak, arauak,

6


IRAKURMENA LANDUZ BETOLATZA Iegeak eta estatutuak biI ditzakete. Horiek ere “nola?” galderari erantzuten diote.

5.2. Egoera edo testuingurua Testuen sailkapena agertzen du, egileak eman nahi dion erabileraren, testuarekin modu esplizituan edo inplizituan lotura duten beste pertsona batzuekin duen loturaren eta eduki orokorraren arabera. Lau testuinguru mota identifikatu ahal dira: •

Erabilera pertsonala, interes pertsonalak, praktikoak edo adimeninteresak, asetzera bideratutako testuekin lotutakoa: gutunak, nobelak eta posta elektronikoak.

Erabilera publikoa: dokumentu ofizialak, ekitalde publikoei buruzko informazio-testuak.

Laneko edo lanbideko erabilera: sailkatutako iragarkiak, laneko helbideak, txostenak...

Hezkuntza edo trebakuntza-erabilera: testu-liburuak, ariketak.... eta ikaskuntza interaktiboko sofwarea.

5.3. Prozesu edo konpetentzia kognitiboak Aurreko ikasketak eta esperientziak oinarritzat hartuta eskuratutako estrategiak eta abileziak dira. Irakurtzeko gaitasunaren ebaluazioak bost ardatz izaten ditu: -

Informazioa berreskuratzea

-

Testua ulertzea

-

Interpretazioa garatzea

-

Formari buruzko gogoeta eta ebaluazioa

-

Testu baten edukiari buruzko gogoeta eta ebaluazioa

Bost ardatz hauek hiru kategoriatan antolatu ahal dira: •

Informazioa jasotzea eta berreskuratzea

Testuaren integrazioa eta interpretazioa

Testuaren formari eta edukiari buruzko gogoeta eta ebaluazioa 7


IRAKURMENA LANDUZ BETOLATZA o testuaren edukiaren gainean o formaren gainean

LITERALA Konpetentziak: . Informazioa berreskuratzea

LITERALA EZ DENA ULERMENA

Konpetentziak: . Interpretazioa . Edukiari eta formari buruzko gogoeta

6. IRAKURTZERA ANIMATZEA Kanpo ebaluazioetan antzematen da ikasleek irakurketan dituzten interesak eta konpromisoak aldatu egin direla. Irakurle trebea zehatz eta azkar irakurtzeko gai da. Testuak ulertzea, haien gainean hausnartzea, irakurketarekin motibaturik egotea ikaskuntzarako baliabideak dira. Beraz, irakurketarako motibazioa eskolaren ardura soila ez bada ere, ikasgelan eta ikastetxean irakurketarako giroa sortu beharko litzateke, irakurketarekin gozatzeko, eta irakurketa onak eta irakurtzeko aukera onak eskaintzeko. Horren ondorioz, irakurtzera animatzea ez da unean-unean jarduera deigarria soilik egitea, eskolaren dinamikan txertatutako ekintzak, aldianaldian egindakoak egitea baizik. Azken finean, kontua da ikasgelan, ikastetxean berean edo ikastetxetik kanpo, ikasleek irakurtzeko aztura bultzatuko duen giroa dagoela sumatzea. 6.1. Ikasgelan Ikasgelan irakurtzeko giroa egon behar du, eta horretarako espazio, denbora eta giro egokiak beharko dira. Ikasgelan irakurtzera animatzeko irakurketa plana prestatu behar da, ikasle bakoitzaren irakurmen mailaren eta zaletasunen arabera. Jarduera asko DBH ko ikasgeletan egin behar dira, irakurtzera animatzeko. Honako hauek aipa daitezke: • •

Egunero egunkarietan agertzen diren berriak irakurtzea. Irakasleak liburuetako zati dibertigarri edo bitxiak irakurtzea.

8


IRAKURMENA LANDUZ BETOLATZA • • • • • •

Ikasleei liburu zerrenda zabala aurkeztea. Ikasleei lanak eta egileak hautatzen uztea. Ikasle eta irakasleen irakurgaiak ahoz azaltzea. Denen artean liburu bat irakurtzea eta jarduera batekin saioari bukaera ematea: bakoitzak kapitulu bat irakurri eta kontatuko du. Egindako irakurketen gaineko eztabaida. Irakurlearen irakurketa-ibilbidea erregistratzea.

Azkenik, irakasleak irakurketa eguneroko praktika bihurtu behar du eta ikasleekin haren gainean hitz egin. 6.2. Ikastetxean Gaur egun, ikastetxeetan irakurketa sustatzeko jarduerak egiten dira. Horietako batzuk honako hauek dira: • • • • •

Ikasleek ikasturtean zehar irakurri dituzten liburuen artean gustukoenak aukeratzea. Liburu bat irakurri ondoren, lan horren egilearekin topaketa egitea. Mailegu zerbitzua. Liburuen azalpenak gai zehatz baten gainean. Literatura efemerideak ospatzea: Liburuaren Mundu Eguna, Olerkiaren Mundu Eguna...

6.3. Ikastetxetik kanpo Familiaren inplikazioa, liburutegi publikoaren lankidetza eta bestelako erakundeena ikastetxetik kanpo irakurtzera animatzen laguntzen duten hiru ardatz garrantzitsu dira. Etxean, familian eta ikastetxean irakurtzeko giro egokia bada, gazteak irakurtzen zaletuko dira. Ikastetxean bezala, garrantzitsua da irakurketak guneak eta denbora izatea familian eta gazteek helduak irakurtzen ikustea. Hori beti ez da posible. Hori hala izainik ere, ikastetxeak zenbait ildo iradoki behar dizkiete gurasoei. Honako hauek, adibidez: • • • • •

Irakurgaiak partekatzea: irakurgaiak, egunkarietako edo aldian aldiko argitalpenetako berriak komentatzea. Liburutegi publikoko bazkideak izatea. Liburutegiak bisitatzea. Zalantzak argitzea. Liburuak oparitzea.

9


IRAKURMENA LANDUZ BETOLATZA

10

Irakurketa lana  

Dokumentua proiektua egiteko