Issuu on Google+

SUDOKUA


Bila ezazu 6 ezberdintasun


KOMIKIA


Sarjentua etorri da eta, “a formar” esanez, soldadu guztiak “firme” jarri ditu: - Beno, gaur bi albiste dauzkat; bata ona eta bestea txarra. Zeinekin hasiko naiz? - Onarekin, onarekin! –soldaduek, oihuka.– Ona, ona, ona, ona! - Beno, albiste ona da gaur galtzontzilo guztiak aldatuko ditugula. - Hori duk eta! Ba huen garaia!... Eta txarra? - Txarra? Hik harekin, honek horrekin, beste horrek beste harekin...

Autobusaren zain daude aita, ama, beren 8 umeak eta herren bat. Autobusa dator, baina beteta dagoenez, ez dira sartzen. Bigarren autobusa iristen da eta han ere ez dira sartzen. Herrena urduri jartzen da eta bastoiaz lurra jotzen hasten da. Orduan, familiako aitak esaten dio: -Jarri goma bastoiari, urduri jartzen nauzu eta! Eta herrenak erantzuten dio: -Zuk txortan egitean goma jarri izan bazenu, honezkero autobusean egongo ginatekeen.

TXISTEAK


Esperimentuak Txanponak distiratsu izatea nahi? Beharrezko materiala 路 Baso erdi ozpin 路 Koilarakada bat gatz 路 Herdoildutako 4 txanpon 路 Baso bat ur

Egin beharrekoa Lehenik, gatz koilarakada ozpinarekin nahastu. Ondoren, 4 txanpon herdoilduak ozpina eta gatza dauden basora bota. 5 minutu pasa ondoren, bi txanpon uretara bota eta beste biak lehortzen utzi sukaldeko paper batean. Uretara bota ditugun txanponak beste paper batean utzi.

Ondorioa Ozpinera bota ditugun 2 txanponak berde-urdinak geldituko dira. Aldiz, uretan sartu ditugunak, distiratsuak.


Indar ikusezina

Materiala:  Kandela  Aluminiozko poto (lata) bat  Jela  Pospoloak  Ura 

Ontzi handi bat

Matxardak

Laberako eskularruak

Prozedura: Bota ur hotza ontzi handi batean eta jela ura hotz-hotza egon dadin. Bota koilarakada bat ur potoaren barruan. Kandela piztu eta jantzi eskularruak. Matxardekin potoa heldu eta kandelaren gainean jarri berotzen. Berehala entzungo duzu urak irakitean egiten duen soinua eta lurrina ateratzen ikusiko duzu. Beste bi minututan sutan mantendu. Azkenik, jar ezazu lata buruz behera ur hotza duen ontzian (hau da, zuloa behera). Potoa zanpatuko da zuk indarrik egin gabe.


Bizikletaz ibili Gaur egun, gero eta gehiago erabiltzen da bizikleta: lanera joateko, eskolara joateko, paseatzeko, aisialdian, eta abar. Europako zenbait hiritan, Amsterdam eredutzat hartuta, garraiobide hau bultzatzen dute, eta Londres, Paris, Bartzelona eta Donostia bera ditugu, besteak beste, ahalegina egiten ari direnen artean. Guri dagokigunez, bizikletaz jende asko etortzen da eskolara, nahiz eta negua izan. Gure ikastetxera, Pe単afloridara, gero eta jende gehiago etortzen da bizikletaz, nahiz ikasle, nahiz irakasle. Ikasleok gehien erabiltzen duguna da, oso praktikoa eta atsegina baita guretzako edonora joan ahal izateko. Gainera, institutu atarian aparkaleku aparta dugu eta barruan uzteko aukera ere badago. Tokirik aurkitu ezean, berriz, hesiari lotuta uzten dugu. Orain neguan gaude eta urtaro hau hotza eta euritsua izaten den arren (egia esan, oraindik ez dirudi negua heldu denik, udaberriko giroa dugu eta), batzuk etortzen dira bizikletaz, baina udazkenean eta udaberrian jende gehiagok erabiltzen du. Gu garraiobide hau erabiltzearen alde gaude, izan ere, kutsadura handia dago gure hirian eta, hori saihesteko, garraio publikoa edota bizikleta gehiago erabili behar genuke. Bizikletak ez du batere kutsatzen, eta hirian erraz mugitzeko aukera ematen du. Erabili bizikleta!


Ia bederatzi kiloko untxia Ia bederatzi kilo pisatzen du argazkiko untxiak. Karl Szmolinsky alemaniarrak hazi du. Szmolinskyren laguntzarekin Ipar Koreak halako untxiak hazi nahi ditu. Jadanik 12 untxi handi eraman dituzte Asia aldera. Zer ematen ote die untxiei hainbeste handitzeko?

Bi biki, urte ezberdinetan jaioak Mateus eta Marcos Brasilgo anaia bikiak dira. Ez dira, ordea, urte berean jaio. Marcos 2006a bukatzeko minutu bakarra falta zenean jaio zen. Eta Mateus, berriz, 2007ko urtarrileko lehenengo minutuan. Bi minutuko aldea baino ez zen izan, baina nahikoa urte banatan jaiotzeko.


Tuenti sarea, gero eta hedatuagoa

Gaur egungo teknologien mundu honetan, Tuentia geroz eta hedatuago dago gure bizitzetan. Askotan uste dugu, bakarrik nerabeen gauza dela, baina argi ikus daiteke egunetik egunera gehiago zabaltzen ari den fenomenoa dela. Tuentia sare sozial bat da, non argazkiak, jokoak… ikus ditzakegun. Tuentiak hizkuntza asko ditu, adibidez: euskara, gaztelera, galegoa eta abar; baina, kontuz!! Tuentia sare sozial bat izan arren, 14 urte baino gehiago izan behar dituzu bertan aritzeko: 14 urte ez badituzu hobe da Tuentia ez izatea. Sare sozial bat dela esaten dugunean, oro har, herrialde, adin eta ezaugarri ezberdinetako pertsonak elkartzeko eta harremanetan jartzeko modu bat dela esaten ari gara. Sare sozial honek etengabe bilatzen ditu erlazioak eta antzekotasunak. Honen ondorioz, etengabe iristen dira zure “helbidera” zure inguruko jende eta ekintzekin zerikusia duten hainbat gauza: jardueren eskaintza, zenbait pertsona lagun bezala onartzeko mezuak, hainbat notizia komentatzeko gonbiteak… Tuentiaren antzeko sare soziala da Facebook-a. Jende gehienak Facebook-a dauka, baina Tuentia jende gazte gehiagok erabiltzen du. Zarin Dentzel, Felix Ruiz, Joaquin Ayuso eta Adeyemi Ajao izan ziren Tuentiaren egileak. Argitalpen data 2006a izan zen. Halaber, Tuentiak bestelako baliabideak eta zerbitzuak eskaintzen ditu. Txata, esaterako, pertsona batzuek beste batzuekin hitz egiteko erabiltzen dute. Oso jolas dibertigarriak daude baita ere, adibidez: Millionary city, Backiard monster, Aquaball… Behar bada, belaunaldi helduagoentzat, gauza guzti hauek ez dira oso interesgarriak. Askotan gainera, zentzurik gabekoak eta denbora galtzea iruditzen zaie. Honen arrazoia, ezagutza falta izan daiteke eta bestetik, askotan gauza eta teknologia berri hauei zaien “beldurra”.


Kortxoaren alde Tradizioz ezagutzen dugun kortxozko tapoiari aurkari bat agertu zaio: kortxo sintetikoa, gutxiago irauten duena. Arazo hori dela eta, artelatzaren aldeko kanpaina bat sortu da. Artelatzaren azaletik lortzen da kortxoa eta hainbat arlotan erabiltzen da: industria kimikoan, zurgintzan, gurdigintzan, ontzigintzan, eraikuntzan eta zapatagintzan, besteak beste.

Amazonia: basoaren ustiaketa Planetan ditugun baso tropikalen %30 Brasilen daude. Amazona ibaiaren arroak Lurreko oxigenoaren %20 ekoizten du, oihaneko euriak sortzen ditu eta espezie ugari babesten ditu. Gizakiaren kolonialismoa handitu ahala, ordea, aberastasuna galtzen ari da. Eraso handia jasaten ari da Amazonia: 2000. urtetik 2005. urtera arte, 130.000 m2-ko azalera galdu du Brasilen. Brasilgo oihana abeltzaintzako eta nekazaritzako jardueretarako ordezkatzea da eragile nagusietako bat. Horrez gain, Brasilgo basoen hedadura nabarmen murriztearen beste eragile garrantzitsu bat bereizketarik gabe egiten den baso-mozketa da. Amazoniak 4,5 km2-ko landaredia-azaleraren ia kilometro koadro bat galdu du.


Kontuz ibili, zeren INFORSHORE taldea iritsi da! INFORSHORE taldea? Zer demontre izango da hori? Ba oso argi azalduko dizuet. INFORSHORE talde 2012-2013 ikasturtean sortu zen La Salle Legazpiko ikastetxean, baina, talde honetan ez dago La Salle Legazpiko edozein ikasle, dbh4.mailako eta diverreko 12 ikasle eta irakasle bat baizik. Taldea osatu dutenek hautazko bezala informatika hartu dute horregatik taldearen izena “infor� ekin hasten da. Estibaliz Jimenezek, Miren Alonsok, Ainara Santosek, Ander Marotok, Unai Biainek, Nagore Benitezek, Tamara Garciak, Maria Perezek, Jean Pierre Morak, Hafsa Balgak, Eneritz Estombak, Nahia Cantalapiedrak eta irakasle bezala Xabier Aranburuk osatzen dute talde hau. Haien artean primeran eramaten dira eta talde on bat osatzen dute. Ni partaide bezala oso pozik nabil talde honekin. Baina zerbait berezirik egin ahal dute? Bai, bakoitzak youtubeko bideo bat , glogster bat eta aldizkari bat sortu du, eta guztien artean twitteren #inforshore hackstack-a modan jarri dute. Talde hau urruti iritsiko da, ikusiko duzue!


Horoskopoa

Aries (martxoak 21 apirilak 20) Beti futbolean aritzen zara, baina hobe zenuke beste kirolen bat aukeratzea. Zer moduz igeriketan hasiko bazina? ESTIBALIZ JIMENEZ DA!

Taurus (apirilak 21 maiatzak 21) Klasean, beti begira izaten duzun mutiko hori. Zergatik ez zara harengana joaten jolas-orduan? Bera desiratzen dago. ANDER MAROTO ETA UNAI BIAIN DIRA!

Geminis (maiatzak 22 ekainak 22) Lasai egon zaitez. Denoi gertatu zaigu gauza bera matematika ariketekin: hasieran, ez dira sekula ondo ateratzen. Baina ekinaren ekinez‌ matematikari handia bihurtuko zara. NAGORE BENITEZ ETA AINARA SANTOS DIRA!

Cancer (ekainak 23 uztailak 22) Bai, laguna! Hotz handia izan dugu egun hauetan, eta denok nahiago genuke hondartzan egotea, Kontxako gabarroian. Itxaron egin beharko. ENERITZ ESTOMBA DA!

leo (uztailak 23 abuztuak 23) Beti begira egoten zara, etxe ondoko musika-dendako eskaparatean. Guitarra hori nahi zenuke. Has zaitez aurrezten, eta hilabete batzuk barru, zurea izango da.

Virgo (abuztuak 24 irailak 23) Zergatik ez diozu gutun polit bat idazten zure bihotzean sentitzen duzun hori adierazteko? Maiteminduta zaude, eta onartu egin behar duzu. MIREN ALONSO DA!


Libra (irailak 24 urriak 23) Kirola egitea ondo dago, baina gorputzari halako astinduak ematea ere! Kontuz ibili, gehiegi nekatuz gero, lesioren bat izan dezakezu eta!

Escorpius (urriak 24 azaroak 23) Batzuetan iruditzen zaizu zure koadrilakoek begizkoa hartu dizutela. Baina erratuta zaude: denek bihotzbihotzez maite zaituzte. MARIA PEREZ DA!

Sagitarius (azaroak 23 abenduak 22) Etxeko liburutegiko liburu bat aukeratu nahi duzu, baina ez dakizu zein. Galdetu ahizpa zaharrari, hark asko irakurtzen du eta. JEAN PIERRE MORA DA!

Capricornius (abenduak 23 urtarrilak 22) Telebista aurrean egon ordez, ez al zenuke hobe lagunekin atera eta Donostian bueltatxo bat ematea? Etxean bero-bero egoten da bat, baina neurriz kanpokoa denean‌! TAMARA GARCIA ETA NAHIA CANTALAPIEDRA DIRA!

Aquarius (urtarrilak 21 otsailak 19) Zure bihotzeko azukre koxkorra ate joka ari zaizu, eta zu ez zara konturatu ere egin. Zabaldu begiak, laster ezagutuko duzu eta.

Piscis (otsailak 20 martxoak 20) Zure horoskopoko zeinuak bezala, itsasoa maite duzu. Egon al zara inoiz Aquariumean? Hori bai dela unibertso zoragarria! Zoaz eta ikusiko duzu.


Txikle magikoa

Ezinezkoa dirudi, baina Japonen egiten ez dena ez da beste inon ere egiten. Hango zientzialari talde batek izerdiaren usaina aldatzen duen txikle bat asmatu du eta Otoko Kaouru izena jarri dio. Euskaraz, bere itzulpena “arrosa bezala usaintzen duen gizona� da. Badirudi txikle hau ahoan sartuz gero, eta hamar minutuz murtxikatu ondoren, gure gorputzeko izerdiaren usaina aldatu egiten duela. Arrakasta izan du eta Europan ere saldu nahi dute. Beste proiektu bitxi bat ilearen kolorea aldatuko duten gozoki batzuk egitea da. Lortzen bada, moda munduan iraultza izango da.

Izozki nazkagarriak?

Japongo bitxitasunekin jarraituz: badirudi izozki denda erraldoi bat badagoela Tokion. Bertan giza emearen esnea saltzen da botiletan, proteina asko eta gorputza osasuntsu egoteko propietateak dituela aurkitu dutelako. Hau gutxi balitz, denda berean izozki bereziak egiten dituzte: zapore eta usain berezikoak. Famatuenak, oilasko hegalena eta hegaluzearena dira. Beste zapore batzuekin ikertzen ari dira.


Liztor asiarra. Geldi dezagun ekialdetik datorren liztor beldurgarriaren inbasioa

Kaixo auzokatarrok! Badakizue zeri buruz hitz egingo dugun? Ale honetan liztor asiarra izango dugu mintzagai. Izan ere, erreportaje honetan ekialdetik datorren liztor arriskutsu horri buruz, gauza asko ikasi eta zenbait datu ezagutuko ditugu: nondik eta nola etorri den, zenbat neurtzen duen, zer jaten duen, nolakoa den eta abar. Gai hau interesgarria eta zuen gustukoa izatea espero dugu. Liztor asiarraren deskribapena Lehenik eta behi, argi eta garbi izan behar dugu liztorra eta erlea ez direla berdinak. Gainera, liztor asiarrak, pertsona zahar, asmatiko eta gazteentzat oso kaltegarriak dira. Bere ziztadak min handia egiten du. Orokorrean, liztor asiarrek erleak jaten dituzte. Asiako liztorra (Vespa Velutina latinezko izenez ezaguna), Txinan jatorria duen liztor espeziea da eta bere gorputza, beltz-beltza da. Horretaz gain, esan beharra dago liztorra izateko oso handia dela: liztor europarraren hirukoitza da hain zuzen. Gutxi gora behera, 36 milimetro inguru luze da eta liztor erregina berriz, 40 milimetro luzera edukitzera irits daiteke. 2005ean egurra zeraman itsasontzi batean, Bordeleko portuan lehendabizikoz agertu zenetik, Europan espeziea inbaditzailetzat jotzen dute. Izan ere, erlauntzak erasotzeaz gain, hego-mendebaldeko Europan kalteak eta alarma sortu baititu. Lau eta sei metro arteko altueran jartzen du bere habia eta habi bakoitzak 50 zentimetroko zirkunferentzia eduki dezake. Ezagutzeko modua: abdomeneko laugarren segmentua Intsektuek hiru zatitan dute gorputza banatuta: burua, toraxa eta abdomena. Liztor asiarrak abdomena beltza du eta abdomeneko laugarren segmentua berriz, horia. Detaile horrek ezberdintzen du liztor europarrarengandik. Bestetik, hankak marroiak ditu. Liztor habi batzuetan 50 liztor egon daitezke eta haiek bakarrik erlauntz bateko erle guztiekin buka dezakete. Erleek, liztor asiarra hiltzeko, bere inguruan jarri, erle masa bat sortu, eta beroa ematen die. Horrela lortzen dute liztor asiarra hiltzea. Gainera, zenbait erlategietan, tranpak jarri dituzte liztor erregina hiltzen saiatzeko. Ziztada Liztor hauek 6 milimetroko eztena dute. Pentsa zenbat min egin behar duen horrelako ezten batek! Hauek duten pozoia, erleak dutena baino askoz ere indartsuagoa da. Bestetik, aipatu dugun bezala, liztor hau erleak janez elikatzen da, eta nekazariei arrisku seinalea eman ohi die. Izan ere, hamar liztor soberan dira erlauntz bat garbi uzteko eta dena hondatzeko. Hedapena Oraindik ez dira Euskadi osoan zabaldu. Gipuzkoan besterik ez dira ikusi. Liztor hauen agerpena iazko udan izan zen, Gipuzkoako Erlezain Elkarteak adierazi zuenez. Liztor erreginak uda, udaberria eta neguan hibernatzen du eta udazkenean esnatzen dira. Oraindik ez dira Euskal Herri guztian zabaldu, baina kontuz ibili beharko dugu.


Whatsapp aplikazioak pribatutasun legeak hausten ditu

Kanada eta Herbehereak ados jarri dira egoera hau salatzeko, ez delako zilegi Whatsapp aplikazioan erabiltzaileen sarbiderako agenda eskatzea, nazioarteko pribatutasun legeak hausten baititu. Horren aurrean, bi herrialde hauek txosten bat kaleratu dute. Whatsapp aplikazioaren arduradunek oraindik ez dute adierazpenik eman, baina adituen iritziz aldaketa derrigorrez egin beharko dute.

Euskal erabiltzaileak teknologia berriekin obsesionatuta

Euskaldunok

teknologia

berriekin,

sakelakoekin,

Internetekin‌ obsesionatuta omen gaude. 1.800 gazteri egindako inkesta batek, sakelako telefonoa askorentzat obsesio bihurtu dela argitu du. Esnatu bezain laster, hura begiratzea

da

egiten

duten

lehenengo

gauza.

Adin

guztietako 135 pertsonari egindako beste ikerketa baten arabera, % 5ak bakarrik onartu du teknologia berriak eta Internet gehiegi erabiltzen dituela. Euskal erabiltzaileen % 45ak sakelako telefonoa erabiltzen duen denbora kontrolatu behar du, % 33k Interneten nabigatzen duena eta % 25ak bideojokoekin aritzen dena.

EHU-ko eskoletarako liburu elektronikoa

Euskal

Herriko

Unibertsitateko

Ekonomia

eta

Enpresa

zientzien fakultateko sei ikaslek asmatu dute A4 tamainako bi ukimen pantaila dituen tramankulu hau. Besteak beste, apunteak hartu eta interneten aritzeko balio du. Aurrerapen handia izan da ikasgai guztietarako balio duelako eta bestetik, ikasleek ez dutelako zertan libururik erosi behar izango. Think Big 2012 lehiaketan bigarren saria irabazi du.


ZURE ALDIZKARIA!

URE ALDIZKARIA!


“Lo imposible” Sinopsia: Egiazko gertakizunetan oinarriturik dago. Espainiako familia bat Tailandiara joan da oporretan eta han tsunami batek harrapatu ditu. Hotela olatu erraldoiaren azpian geratu da eta familiako kideak elkarrengandik urrun. Azkenean, denak salbatu eta besteei laguntzen diete. Iritzia: Oso film ona da, irudi ikusgarriak ditu. Galdu ezin daitekeen horietakoa.

“The hobbit”

Sinopsia: Bilbo, Komarkako hobbit arrunt bat da, baina egun batean Gandalf Grisa eta ipotxekin abentura bat hasiko du ipotxen erreinua berreskuratzeko.

Bidean mota askotako

munstroekin topatuko dira. Iritzia: Abentura eta fantasia gustatzen bazaizkizu, ez galdu. Gainera, akzio mordoa eta paisaia harrigarriak ikusiko dituzu.


PREST ZAUDE?