Issuu on Google+

Antton asmatzailea Bazen behin, Antton izeneko asmatzaile bat.Antton gizon gizen bat zen, 120kg pisatzen zituen, eta beraz, XXL tamainako galtzak, jaka luze bat, zabala baita ere, eta kapel beltz bat bere burusoiltasuna babesteko eramaten zituen. Anttonek ez zuen ezer ere ez asmatu azken aldian, eta bere lanetik botako zutenaren beldur zen. Egunak aurrera zihoazen, eta Anttonek, ez zuen ezer ere ez asmatzea lortu oraindik. Ilargi beteko gau ilun batean, Anttoni, betaurrekoa erori eta kristala atera zitzaion. Beraz Anttonek kristala hartu eta zerura begira jarri zuen pitzadudarik zeukan ikusteko. Orduan konturatu zen izarrak ikusten zirela kristaletik. Bi kristalak parean jarri orduko, jabetu zen aurrerago ikusten zuela, baina hala ere, ez zen ondo ikusten. Beraz, Anttonek bost kristal parean jarri zituen txikitik handira tutu baten barruan. Begiratu eta‌ beste mundu batzuk ikusi zituen!!! Antton

korrika abiatu zen lantegiruntz baina 50m. egin eta gero

nekatu eta eseri egin zen. Antton gizen xamarra zegoenez, eta ez zitzaionez inoiz korri egitea gustatu, etxera itzuli eta bizikleta hartzea erabaki zuen.


Bidean, erruedak behin eta berriro puztu behar izan zituen, pisuarekin hustu egin baitziren. Azkenean, Anttonek lantegira iristea lortu zuen. Iritsi bezain laster, zuzendaria Anttonen tramankulu berdin batekin ikusi zuen. Anttonek

hori berak asmatu zuela esan zionean, zuzendariak, Ramonek,

beste asmatzaile batek asmatu zuela,eta teleskopio zuela izena erantzun zion. Orduan Antton gaixoa, lantegitik bota zuen. Etxera bueltan zihoala errueda bat zulatu zitzaion. Antton gaixoa etxera itzultzeko modua pentsatzen hasi zen. Bizikletan, gaizki ateratako asmakizunen eta erraminten poltsa besterik ez zuen. Bertan zeuden ez erretzeko eskularruak erdi-erreta, arrautz frigituak egiteko robota, dena arrautz hautsiz betea, elektrizitatea sortzeko gurpila, nahiz eta jira asko eman ez zuela txinparta bat ere ematen. -Hori da!- egin zuen oihu Anttonek. Eta giltza ingelesez gurpila bere basetik atera zuen, elektrizitatea sortzeko gurpila bizikletako erruedagatik aldatu eta etxera bueltatzea lortu zuen.


Etxerako bueltan hainbat aldiz erori zen alde batera eta bestera, beraz, hurrengo egunean dendatik pasa eta gauza pare bat erosi zituen: burdin zati bat eta errueda bat hain zuzen ere. Burdin zatia bizikletaren eskuin aldeko atzeko zatian jarri zuen eta atzeko erruedaren berezko burdina ere mugitu zuen ezker aldeko atzeko zatian jarriz. Ondoren, bi burdin zatien amaieran bi erruedak erantsi zituen, bizikletari hiru errueda jarriz. Hurrengo egunean, lantegira joan zen bizikletan, baina oraingoan ez zen erori, atzeko bi erruedei esker. Iritsi zenean, Anttonek, zuzendariari, eskatu zion ea berriro ere kontratatzeko aukerarik bazegoen. Honek erantzun zion horretarako, asmakizun on bat erakutsi behar ziola, eta honela Anttonek, bere bizikleta erakutsi zion. Hainbat denbora begiratzen egon ondoren, zuzendariak esan zuen ez zuela inoiz horrelakorik ikusi, eta Antton berriro kontratatu zuen. Handik aurrera Anttonek izugarrizko arrakasta eduki zuen eta zoriontsu izan zen. Unai Ruiz


Antton asmatzailea