Page 1

Familia agurgarria: Zuen seme/alaba eskolaratzeko unea iristear dagoela eta, garrantzitsua den erabaki honen aurrean Maria eta Jose Ikastetxetik Haur Hezkuntza motibatzailea eta hezitzailea eskaintzen dizuegu. Haurren hazkuntzaren funtsezko garai honetan, gurasoekin batera elkarlanean eta haur bakoitzaren erritmoa errespetatuz, pertsona moduan hezten lagunduko dioten gaitasunak garatzen ditugu. Honako gaitasun hauek lantzen dira: 1. Norbere buruaren ezagutza eta segurtasun eta konfiantzaren garapena. 2. Kideekin eta helduekin harremana. 3. Gizarte, familia eta inguru hurbileko esplorazioa. 4. Eguneroko ekintzetan autonomia pertsonala. 5. Beste errealitateekin batera euskararen eta euskal kulturaren aberastasunaren aurkikuntza eta transmisioa. Gure metodologia berritzailea, konfiantzazko eta maitasunezko giroan, esperientzian, ekintzetan eta jolasetan oinarritzen da. Eta hau guztia Maria eta Jose Ikastetxeko hezkuntza proiektuaren baitan, non ardatz nagusiak honako hauek dira: ► Haurraren garapen osoan eta familiekiko etengabeko harremanetan irakasleen inplikazioa. Tutoretza pertsonalizatuak, orientazio eta aholkularitza zerbitzuak, gurasoentzako tailerrak, … ► Proiektu propioa “ Pertsonak Balioan”, 0 urtetik 16 urtera bizitzarako konpetentziak eta balioak,

autonomia, emozioak eta gizarte harremanak lantzeko proiektu pedagogikoa. ► Berrikuntzan eta ikerketan oinarrituz proiektu eta programa propioak. ► Euskararen erabilpen egokiaren sustapena, D ereduko ikastetxea izanik euskara dugu eskola esparruan komunikazio-hizkuntza nagusia . ► Eleaniztasuna, ingelesarekin lehenengo harremana bi urterekin, abesti eta jolasen bidez. ► Teknologia berrietan hornidura zabala, irakaskuntza eta komunikazioan laguntza emateko. “Eskola 2.0”, “Ikasys”, “Gela ibiltaria”, “Ikasle bat, ordenagailu bat”, … programak. ► Jasangarritasuna kudeaketan eta ikasleei helarazteko balio moduan. Eusko emandako “Eskola Jasangarriaren” ziurtagiria daukagu.

Jaurlaritzak

Haurrak mundua ezagutzeko gogoa jartzen du eta guk, pertsona espezializatuak eta hezkuntzarako baliabide aurreratuenak.

Ezagutu ezazu Maria eta Jose Ikastetxean Haur Hezkuntzak ze zapore duen ! Gure agurrik beroena: Isaak Aranberri

Zuzendari Titularra

Joxean Etxabe

Zuzendari Pedagogikoa

Koldo Azkoitia

Guraso Elkarteko Lehendakaria

Guraso gutuna  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you