Issuu on Google+

Maria eta Jose 2012ko Ekaina. 4. zenb.

a i r a k z i d al

a r e k u a o

k a r e n u iz

k r o et Aldizkaria2012.indd 1

25/6/12 11:17:25


2

Aldizkaria2012.indd 2

25/6/12 11:17:30


Agurra

3

Zuzendaritza taldea Zuzendari pedagogikoaren agurra MARIA ETA JOSE IKASTETXEA - HAUR HEZKUNTZA - LEHEN HEZKUNTZA - DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA

Axular ibiltokia 6 Tel: 943 86 04 62 Faxa: 943 86 22 12 e-mail: mariatajose@vedruna.org www.mariatajose.com Aldizkarian parte hartu nahi izanez gero; artikuluak idatzi edo proposatuz, edozein gairi buruzko iradokizunak edo kezkak plazaratuz, iritziak botaz,… gurekin harremanetan jartzea eskertuko genizueke. Si queréis participar en la revista, ya sea escribiendo o proponiendo artículos, planteando sugerencias, inquietudes o dudas sobre cualquier tema, dar vuestra opinión...,… os agradeceríamos que os pusierais en contacto con nosotros.

Urteroko legez, ikasturtearen amaierarekin batera, ikastetxea osatzen dugun estamentu guztien artean Maria eta Joseko aldizkaria eratu dugu. Ilusio handiz prestatu dugunez, zuentzat interesgarria eta, gustukoa suertatzea espero dugu. Dakizuen bezela ikasturtetik ikasturtera beti izaten ditugu hainbat berrikuntza, hobekuntza eta aldaketa. Datorren ikasturtea ere ildo beretik joango da, baina guztien artean bat aipatu nahi nuke bereziki eta hau da, ikastetxeko zuzendari titularraren aldaketa. Azken 15 urtetan gure Zuzendari Titularra izan den Maria Teresa Gorrotxategik Kongregazioaren baitan beste lan batzuk egiteko ardura hartu du eta utzi egiten gaitu. Lerro hauetatik eskertu nahi genioke urte hauetan egindako lana, emandako babesa eta guregan jarritako konfidantza. Datozen urteetan zuzendari titularraren kargua Isaak Aranberri bertako langileak beteko du. Pertsona gaztea baina era berean beteranoa (ikasle ohia eta 8 urte ikastetxean lanean), ekingo duen bidean ilusioa, gogoa, Ikastetxeko ezagutza eta esperientzia uztartuz, zorterik onena opa diogu. Azkenik eskerrak eman nahi dizkiet aldizkari hau egiteko aukera ematen diguten guztieti, bai barrutik, ikasle eta irakasleen eguneroko lanaren bidez eta, baita kanpotik ere, entitate laguntzaileen eskuzabaltasuna dela bide.

Saludo del director pedagógico

Estos últimos años, junto con la finalización del curso escolar, llega la revista de Maria eta Jose preparada con la máxima ilusión por todos los estamentos que formamos parte del Centro. Esperamos que sea de vuestro interés y agrado.

Aurkibidea

Zuzendariaren agurra ............ 3 Haurtzaindegia ............................ 4 Haur eskola .................................. 6 Haur Hezkuntza ......................... 7 Elkarrizketa: Telmo Irureta ... 12 Lehen Hezkuntza ................... 15 Hizkuntza Normalkuntza ... 21 Lehen Hezkuntzako irteerak . 22 Eskola Kirola .......................... 24 Jai Komisioa .......................... 26 Eskolako Agenda 21 ............. 28 Ingelerako mintza praktika: Gabriel Shapiro .................... 29 DBH ............................................ 30 DBHko irteerak ..................... 32 DARALHI ................................... 35 Ikasle ohien txokoa: Unai Manterola apaiza ..... 36

Aldizkaria2012.indd 3

Como sabéis de un curso a otro siempre realizamos una serie de innovaciones, mejoras y cambios. El próximo curso no será una excepción, pero entre todos ellos me gustaría mencionar uno que hace referencia al cambio de la dirección titular del centro escolar. Estos últimos 15 años la titularidad ha estado en manos de Maria Teresa Gorrotxategi pero dado que va a asumir otras responsabilidades dentro de la Congregación deja el cargo. Queremos agradecerle desde estas líneas el trabajo realizado todos estos años, el apoyo ofrecido y la confianza depositada en nosotros. Los próximos años el cargo de director titular lo ostentará Isaak Aranberri. Persona joven pero a su vez veterana (ex-alumno y 8 años trabajndo en el centro), en el que se conjugan la ilusión, las ganas, el conocimiento del centro y la experiecia necesarias para el desempeño de su nuevo trabajo y para el cuál le deseamos mucha suerte. Por último, quisiera agradecer a todos aquellos que hacen posible que editemos la revista, tanto desde dentro, con el trabajo diario del alumnado y del profesorado, como desde fuera, con la generosidad de las entidades colaboradoras.

Laguntzailea:

25/6/12 11:17:32


4

Irakaskuntza

AMAREN MAGALETIK MUNDURA… HAURTZAINDEGIA 1. URTE

Amaren magaletik jaitsi gara lurrera, mundura. Batzuek ozta-ozta gabiltza oraindik zutik, baina hala ere ikusi zenbat ekintza egiteko gai garen Maria eta Jose Haurtzaindegian. Goizean elkartu ondoren, gaileta jaten dugu. Gero, gure unerik gustukoena dator, esperimentazio tailerra, bertan ekinez ikasten dugu. Festak ere asko gustatzen zaizkigu: inauteriak, urtebetetze festak, … Beti dantza eta kanta jarduteko prest gaude. Gure gorputza ezagutu eta lantzeko ere psikomotrizitate saioak egiten ditugu. Eguna ondo amaitzeko, zikin-zikin eginda gaudenean, baineran sartzen gaituzte. Pozik ibiltzen gara gure Maria eta Jose Haur Eskolan. Asko maite gaituzte!!! Gainera gu, haurrok, zoriontsuak, arduratsuak, sortzaileak, askeak eta baloretan hezitako pertsonak izatea dute helburu Maria eta Jose Ikastetxeko Haur Eskolan. Horretarako, hezitzaileen gogoarekin eta ilusioarekin, egun puri-purian dauden bi joera pedagogikorekin lanean hasi dira aurten pixkanaka-pixkanaka 0 urteko gelan.

HAURTZAINDEGIA

Honela, Vedruna pedagogia (maitasunaren, elkarbizitzaren, eta baloreen pedagogia) ardatz hartuz eta bi joera berritzaile horiek uztartuz eratu dute metodologia.

k

a ailet g n oa utak osea! t r a elk hau, g ean z a i o G au d H . jaten

Aldizkaria2012.indd 4

Festa eta ja dugu , bate ietan ask o z ere mozo disfr utatz r rotz en en.

Lehen korronte berritzailea Budapestetik dator, konkretuki Emmi Pikler-ek abian jarri zuen eta honako hiru oinarrizko printzipio garrantzitsuak ditu ardatz: 1 - Lehenik gu haurronganako errespetu eta konfiantzan oinarritzen da. Haurrok gure iniziatiba eta interesak bultzatuta ekiten dugu, era honetan ahalmen eta ezagutza sendoagoak bereganatzen ditugularik. 2 - Haur eta hezitzaileon arteko “harremana pribilegiatua” izan behar du. Erlazio honetan aho hizkuntzak garrantzi handia izango du, uneoro haurrari gertatzen den guztia azal duko zaio, hizkuntza bereganatu dezan eta komunikatzeko bideari ekin diezaiogun. 3 - Haurroi gure buruaren eta ingurunearen kontzientzia bereganatzen lagunduko digute. Bigarren metodologia Italiatik datorkigu, hain zuzen ere, Regio Emilia zonaldetik. Loris Malaguzziren pedagogiaren helburua haur eskola atsegina, sortzailea, esperimentatzeko, ikasteko eta erreflexionatzeko gunea sortzea non familiak, haurrok eta hezitzaileak gustura sentitzen garen. Haurra jaiotzen denetik ingurunearekin harremanetan jartzen da eta esperimentatuz, sentituz eta komunikatuz bere garapen sozial, kognitibo afektiboa eta sinbolikoa lortzen ditu. Beraz, sentituz, pentsatuz eta ekinez, horrela ikasten dugu haurrok.

25/6/12 11:17:39


Irakaskuntza

Zikintzen garenean plista-plasta bainatzen gaituzte.

5

Psiko m egite otrizitate n ditu s tza e gu gu aioak zagu r e go tu et a lan r putzeko .

DEL REGAZO DE LA MADRE AL MUNDO…

Zein ondo pasatzen dugun elkarrekin esperimentazio tailerretan.

1- La enseñanza y el aprendizaje se basan en el respeto y confianza hacia nosotros, los niños/as. Nosotros trabajamos y aprendemos en función de nuestra iniciativa e intereses. 2- La “relación privilegiada” entre nosotros/as y nuestros educadores. En esta relación afectiva la expresión y lenguaje oral son fundamentales como base de la comunicación. 3- A nosotros/as nos ayudan y enseñan a tomar conciencia de nuestro propio cuerpo y del entorno que nos rodea.

Esperime ntuak egit ea da gure unerik gu stukoena .

Zein zoragarriak garen haur bihurriok

Ekinez ikasten dugu. La segunda tendencia pedagógica novedosa procede de la región italiana de Regio Emilia. El pedagogo Loris Malaguzzi fundó unas escuelas con el objetivo de ser agradables, creativas, para experimentar y aprender en donde las familias, los niños y los educadores se sientan felices. Por lo tanto, sintiendo, pensando, razonando, actuando y acometiendo aprendemos nosotros/as en Maria eta Jose ikastetxea.

Aldizkaria2012.indd 5

HAURTZAINDEGIA

En la guardería de Maria eta Jose Ikastetxea nos quieren y aprecian mucho y somos muy felices en el colegio. Además, nuestras educadoras tienen como objetivo educativo principal que nosotros, los niños/as seamos felices, responsables, creativos, libres y, sobre todo, personas educadas en valores. Para ello, en la etapa inicial de 0-1 años trabajan y aplican dos tendencias pedagógicas innovadoras teniendo como eje los principios básicos de la pedagogía Vedruna: amor, la educación en la convivencia y los valores. La primera corriente pedagógica innovadora tiene su procedencia en Budapest, concretamente lo puso en práctica Emmi Pliker. Los principios teóricos básicos son:

25/6/12 11:17:47


6

Irakaskuntza

HAUR HEZKUNTZAN ERABAT MURGILDURIK

HAUR HEZKUNTZA 2. URTE

Haur Eskolako 2 urtekoen gelan, berriz, Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekoen gelekin lotura eta jarraipen egokiagoa izateko, aldaketa batzuk ezarri ditugu ikasturte honetan zehar. Haur Hezkuntzako berrikuntzarik nabarmenena gelen antolamendua da. Txokotan banatuko dugu gela (etxe-txokoa, margotegia, harrera txokoa, mozorroen txokoa, liburutegia). Horrela, «haurra bere errealitatera hurbiltzen da, irudimena, dramatizazioa, sormena, sentimenduak eta bereganatuz. Hori guztia aurrera eramateko, Margolin proiektua erabiliko da. Haurrak bere gaitasun pertsonala garatzea da proiektu horren erronka: hala nola, haurrak trebetasunak garatzea ekintza globalizatzaile eta ludikoen bitartez; autonomiaz haurrak bere gorputza kontrolatzea eta menderatzea; hizkuntza bereganatzea; sentiberatasuna garatzea esperientzia artistikoen bidez; garapen emozionala lantzea; esperimentazioaren bitartez ingurune hurbila ikertzea; auto-estima sendotzea; haurraren jakin-mina eta interesa sustatzea ekintza desberdinen bitartez; garapen sortzailea sustatzea; bizikidetza errespetuan eta baloretan oinarritutako heziketa eta familia, hezitzaile eta haurren arteko elkarlana. Honela: 1.- Jolasean kontzeptuak ikasten ditugu, adibidez: barruan-kanpoan. 2.- Eraikuntzekin, elkarlana, sormena, koloreak, formak,… lantzen ditugu. 3.- Arratsaldetan ere primeran pasatzen dugu. 4.- Artista batzuk gara, begira ze artelan egin dugun. 5.- Lasai egoten ere badakigu. 6.- Gimnasiora goazenean, agresibitatea, emozioak, sentimenduak, beldurrak, … kanporatzen ditugu. Primeran pasatzen dugu.

Aldizkaria2012.indd 6

uak zept

kont ean s a l ugu. Jo en d t s a ik

uz

land

n asea in jol a lank e z t un en Eraik na, sor m a l r elka . Er lax dugu a tzen ditug zioa arike u las tak e ai gi ar nas keta egoteko e ten kontr olatz ta eko

e Begira z k gara. ia d n a h u Artista en ditug margotz n la e t r a

INMERSOS PLENAMENTE EN EDUCACION INFANTIL

En el curso escolar 2011-12 hemos introducido una serie de medidas y mejoras en las aulas de 2 años con el objetivo de que esta etapa sea una unión e introducción a las aulas de 3, 4 y 5 años de Educación Infantil. La mejora más significativa es la organización del aula. El aula la hemos dividido y organizado en rincones o espacios específicos, llamados “txokos”, y así, tenemos el rincón de la casa, pintura, el rincón de los disfraces, biblioteca,… Para ello hemos utilizado el proyecto denominado “Margolin”. Desarrollar la capacidad personal de cada alumno/a es el objetivo primordial, es decir, desarrollar las destrezas y habilidades mediante acciones, actividades globales y lúdicas. De este modo: 1- Aprenden los conceptos, como por ejemplo: dentro-fuera,… 2- Con las construcciones trabajan el trabajo en equipo, la creatividad, los colores, las formas,… 3- Trabajan la creatividad. Son unos artistas. 4- Hacen ejercicios de sintonía y relajación. 5- En el gimnasio exteriorizan la agresividad, las emociones, los sentimientos, miedos, … Lo pasan estupendamente.

25/6/12 11:17:49


Irakaskuntza

7

HAUR HEZKUNTZAKO IKASLE “TREBEEN” IKASTURTEKO IBILBIDEA

Aita, ama ta irakasleak orain da nire aukera Printze txikia handitu da ta ia bertsotan hastera. Haur Hezkuntzako ikasle naiz ta goazen denok abestera Ongi pasatuz, denok batera Maria eta Josera.

Jada handitu gara! Lehen Hezkuntzara goaz!

Batetik English, bestetik music antzerkia ta irteera Baita zenbaki ta idazketa irriekin ikastera.

Tenperaz margotzea asko atsegin dugu txikiok. Artista bikainak gara!

Psikomotrizitatean ere beti ongi pasatzera Denok batera, nire eskolan maitatu ta bizitzera.

Kaixo ama! Aita! Amama eta aittitta! Kaixo lagun eta lehengusuak! Aurtengoikasturtea ere pasa dugu ia! Azken txanpa besterik ez zaigu geratzen!

Jada ez dut mantala lotzerakoan laguntzarik behar, ez eta komunera joaterakoan ere! Eskolan ikasi eta ikasi aritu naiz eta zein gustura gainera! Lagun berri asko ditut orain: Asier, Unax, Markel, Leire, Nahia… Egun guztiak jolasten igarotzen ditugu! Oso ongi pasatzen dut!

Koloreak nahastu eta eskola apaintzen ari gara

Aldizkaria2012.indd 7

Haurrok ere jolasteko Zumaiako parkeak ditugu gehien atsegin Niri gehien gustatzen zaidana kantatzea da! Arroxaliren kantua, Makilakixkiren abestia eta Mari Kanelaren doinuak dira nire gustukoenak! Hantxe egoten naiz abestu eta abestu nire irakaslearekin! Eta doinuaren inguruko zalantzarik izanez gero… lasai guztiok! Berehala joaten gara gure Joane irakaslearengana musika egitera! Berak bai ongi abesten duela! Baina musika bakarrik ez, lau eta bost urteko ikasleekin English eta music saioak ere ematen ditugu! Eta sing eta sing eta dance eta dance aritzen gara very very happy!

HAUR HEZKUNTZA 2. ZIKLOA

Badirudi atzo zela, oraindik nire amatxo eta aitatxoren magalean siesta luzeak egiten nituenean; biberoia edan eta txupetea hartzen nueneko garaiak amaitu dira jada! Handitu da zuen printzea! Zuen printzesa erregina bihurtzen ari da!

25/6/12 11:17:57


8

Irakaskuntza Hori nahikoa ez balitz! Zenbakiak, koloreak, irudiak, e.a. ere ikasi ditut jada! Begira, begira: Bat, bi, hiru, lau, hamar, hogei, mila! Baita rainbow-ren koloreak ere: red and yellow, pink and green‌ Irakurtzen ere badakit, baita idazten ere, baina hori bakarrik ez, kontatu ere denetarik egiten dut. Nire irakasleak gure etxeko sekretu guztiak dakizki: asteburutako gure berriak, zer bazkaltzen dudan‌ kazetari bikainak gara gu! Baita antzezle paregabeak ere! Baina nire literatur sariak alde batera utzita, Zumaitik datorren artista bat naiz ni! Ez dakizu zenbat atsegin dudan tenperaz margotzea! Koloreak nahastu eta eskola apaintzea! Guraizeekin mozten ere hasi naiz jada, baina ez ilea bakarrik, eskulanak ere bai! Puntzoiak ere atsegin ditut, baita kolaz itsastea ere! Ederra emanaldi eta erakusketak egin ditugunak: Batetik zirkoa, bestetik, instrumentu, erle eta hostoen erakusketak, eta ez ahaztu gure lorategi botanikoa! Jogurt poto eta dilistekin osatu genuena! Ez naiz une batean ere geratzen‌ bueno, sintoniako unean bakarrik! Orduan bai isil-isilik egoten garela: begiak itxi eta arnasa hartzen dugu. Masajeak

Zenbatzen ere badakigu! ere eman izan ditugu! Zein lasaigarriak diren! Eskerrak astean behin psikomotrizitate saioak ere baditugun! Gure irakasle Ainararekin psikomotrizitate gelan aritzen gara jolastu eta jolastu, saltoka, korrika eta txiri-bueltaka, mozorrotu eta koltxonetetan. Baina ez gara gu gelatik ateratzen ez direnetakoak! Gogoratzen Udazkeneko festa egin genuenean? Gaztaina bero-beroak jan genituen, baina ez edonolakoak! Danbolinean erretakoak! Abendua iritsi zen jada, eta hori zen hori festa giroa! Batetik, San Tomas jaiak eta bertako txistor pintxo goxoa! Ondoren, Olentzero eta Mari Domingiren bisita gure geletara! Orduan bai urduritu ginela! Gutuna eman eta goxoki goxoak banatu zizkiguten! Gabonak iritsi ziren orduan eta urtero bezala gure hoberenak eman genituen aretoan zuek guztion aurrean! Ondoren kalez kale ere ibili ginen gabon eguneko koruarekin! Urtarrila iristean, danborrak astindu genituen San Sebastian egunean! Berehala iritsi zen euskararen astea ere: ipuin kontaketa, antzerkiak‌ ikusi genituen eta konturatzerako inauteriak bertan ziren! A ze liztor kuadrila elkartu ginena Zumaiako kaleetan barrena!

HAUR HEZKUNTZA 2. ZIKLOA

aran p

ime an pr e n u g as

jol txeko e t s a Ik u. n dug satze

Aldizkaria2012.indd 8

Maria eta J ber ri ose I k asko egin astetxea n lag ditut un .

n ikasten in lan egite k e rr a lk e n Gela dugu. 25/6/12 11:18:06


Irakaskuntza

9

Beste batean berriz, Xabier Lizaso pianojole paregabea ere etorri zitzaigun bisitan! Pianoa entzun eta berarekin abestu eta jolastu genuen! Papaparaba! Maiatzean gure Santa Joakina jaiak izan genituen! Orduan nahiko jolas egin genituen: globo jolasa, sokatira, aulki-jolasa‌ baina hori bakarrik ez, eskolako eliza txikian otoitz egin ondoren (hori ere egiten badakigu eta!), txokolatada izan genuen: uumm! Ze goxoa! Eta ostiral arratsaldean hura zen hura dantza emanaldia eman genuena! Egun hartan parrandan ere aritu ginen, gure eskolako gurasoen jaian. Larunbatera arte ere luzatu zen gure festa! Gogoratzen Kofradian magoa ikustera joan ginenean? Eta hegazkinak egin eta egin aritu nintzenean? Andereùoarekin ikastetxetik ere sarritan irten gara; 3 urtekoak parkera, arrandegira, azokara, hondartzara, e.a. joan gara; 4 urtekoak bestetik, lanbideak ezagutzera joan ginen, Elorrixara ere, Forondara, Arritokietara, loreak eta dendak ikustera‌; 5 urtekoak berriz, Zinera, Zabalegi Natur Eskolara, herria marraztera, baratzera, e.a. ere joan ginen. Egia esan ez gara gelditu ere egin! Zein ondo pasatzen dudan eskolan! Udara badator, baina datorren urtearen zain geratzen naiz orain.

adakit ozten ere b m in k e e iz Gura

Psi k ten omot dug rizit ate u. sai oet an

ask o jo las -

ditugu segin t a ok. o k prestu ak as o e i l a s s a h ik Englis zkuntzako e H r Hau iten lan eg e r e Guk

Antzer kiak egite ko mozor rotzen gara. Aldizkaria2012.indd 9

!

dugula

Handitzen handitzen, hasi naiz handitzen, txikia izanik asko maite zaitut nik! 25/6/12 11:18:09


10

Irteerak

Haur Hezkuntzako irteerak eta ekintzak HH 4 urte

HH 3 urte

• Herria ezagutzera: - Herriko baratzak - Azoka - Parkeak - Arrandegia - Hondartza

• Herria ezagutzera: - Dendak ikustera. - Loreak ikustera - Lanbideak - Parkeak

· Forondara irteera · Arritokietara irteera · Elorrixara irteera · Unaxen baratzera irteera

• Elorrixara irteera · Forondara irteera · Arritokietara irteera

HH 5 urte

• Herria ezagutzera: - Eraikuntzak - Herriko baratzak - Herria marraztera - Seinaleak - Parkeak

• Zabalegi Natur Eskolara irteera · Arritokietara irteera · Forondara irteera · Zine emanaldia

HAUR HEZKUNTZA 2. ZIKLOA

Udazkeneko Festa San Tomas eguna eta txistorrada Olentzero eta Mari Domingiren bisita Ikastetxeko Gabon Jaialdia Gabon Eguneko Korua kalez kale Danborrada Euskararen Festa Inauteri kalejira Xabier Lizaso pianojolearen emanaldia Joakina Deunaren festa Ikastetxeko jaia: magoa, eskulanak... Ikastetxeko gurasoen jaia Frutaren eguna Agur Txupete, Agur biberoi, Agur mukiak Psikomotrizitate saioak Bizikidetza proiektua

Aldizkaria2012.indd 10

ria

a bazk agan

ia her r

o aiak Zum tzen u ezag

Udaletxe aurrea n

ri Elor n a u d or

25/6/12 11:18:20


Irteerak

ten. jolas lasteko a g a jo ri Elor ti prest e b Gu in r rek elka

Zaba le ten e gi Natur Esko mate lan o n iloei

11

ja-

Zaba

legi N atur Esko

lan 5 . ur te ko

iko leg n a b Za gutze eza

ak are d n o la zek t a bar

ikasl

eak

ian na ja i k a a Jo ura Sant an gust e jolas

Xabier Lizaso pianojolearen emanaldi zoragarriaz gozatzen

Gurasoen jaian puzgarrietan disfruta tazen. ZE FESTA BIKA INA!

ge ugari ldian Erre Gabon jaia Aldizkaria2012.indd 11

Santa Joakina jaian Kolore dantza ikuskizuna gurasoei eskaintzen

HAUR HEZKUNTZA 2. ZIKLOA

re ba la! e k o u r haur ditug teko gutzen r u a 3 k ez ten? ratza te zenu s u Zer

ak n txo lejira e l r a ne zk rita mane e t u e Ina adak t z i z

25/6/12 11:18:41


12

Elkarrizketa

TELMO IRURETA - Ikasle ohia

Bost urtez egon gara elkarrekin eta asko lagundu dit. Enara da nire ikasle-osotasuna ahalbidetzen duena, bat gara. Apunteak hartzeaz gain, animatu egiten nau eta une kritikoetan linternatzat daukat. Berak argitzen dit tuneleko bide iluna. Harreman polita dugu.

- Oinez ibili ezin duzunez, eta ondorioz mugikortasun gutxi duzunez, gurpil-aulkian ibiltzen zara. Nola moldatzen zara Zumaian ibiltzeko, oztopo handiak gainditu behar izaten dituzu zure eguneroko bizitza aurrera eramateko?

- Hasteko, aurkeztu zaitez, nor zara?

Ladies and gentlemen, hementxe naukazue. Kontrakoa badirudi ere, 23 urteko beste edozein mutil bezalakoxea baina nire berezitasunekin. Aldatu naizen arren, lehengoa izaten jarraitzen dut. Betikoa naiz, Telmo Irureta Uria.

- Eta nolakoa zara?

Alaia, baikorra, burugogorra eta nahiko kursia batzuetan. Umoretsua, sormen handikoa eta maniatiko xamarra. Aktiboa, saltsa guztietako perrexila.

- Bi urte eta erdirekin Garun paralisia pairatu zenuen. Nahiz eta burmuineko lesioa eduki zure gaitasun intelektuala oso handia da. Zein ikasketa egin dituzu edota egiten ari zara?

Gaitasun intelektuala oso handia? Jajaja, normala esango nuke. “Atzerriko Hizkuntzako Irakaskuntza” egin nuen, hau da, ingeleseko magisteritza. Orain Pedagogia bukatzen ari naiz. Ingeles maila hobetu nahian nabil eta ez dut hizkuntza alde batera utzi.

- Orain dela urte batzuk zure espastizitatea gutxitzeko operatu zizuten Murcian. Zer moduz joan zen, hobekuntzarik izan zenuen? Ondo joan zen eta uzkurtutako giharrak erlaxatu zitzaizkidan, honela mugimendua erraztuz. Besoak zabaltzerakoan eta eskuineko oina zuzentzerakoan nabaritu nuen hobekuntza besteak beste. Mediku errusiarrek egin zidaten azken ebakuntza Madrilen izan zen 2010ean eta emaitza ez zen esperotakoa izan.

Telmo Enararekin Egia esan, Zumaian ez dago aulkiarekin ibiltzeko arazo handirik. Hala ere, bada amorrua ematen didan zerbait: taberna gehienak daukate koxka sarreran. Zergatik geratu behar dut kanpoan “anbientiyua” barruan badago?

- Atzerriko Hizkuntzaren Irakaskuntzako ikasketak Donostian egiten zenituen eta orain Pedagogia egiten ari zara. Nola moldatzen zara Donostiara joan-etorriak egiteko?

Hasiera batean autobusez egiten nituen bidaiak, baina asko mugitzen zitzaidan aulkia eta beldurra pasatzen nuen hainbeste balantzarekin. Badira bi urte trena erabiltzen dudala. Etxetik eta fakultatetik urrutiago gelditzen da, baina askoz lasaiago bizi naiz.

- Zure hobbiak edo zaletasunak?

Bideo muntaiak egitea gustatzen zait, bururatzen zaidan edozerk balio dit gidoi bat idatzi eta familia osoa dantzan jartzeko (antzerkigintza atsegin dut). Unibertsitatean ere aukera dudan bakoitzean sortzen ditut bideoak, gaiaren inguruko azalpenak emateko. Nire beste bizioetako bat da internet, lagun ona dut ordenagailua.

- Gaur egun, adibidez, ez duzu eskuak nahi bezala erabiltzerik. Beraz, zure ikasketetan beste ikasleek egiten dituzten lan eta jarduera berdinak egiteko Enara duzu laguntzaile. Zer - Antzerkia, oro har, “mundo de la farandula” derida zuretzat Enara, zer ematen dizu Enarak? tzona izan daiteke zure zaletasun gustukoena?

Aldizkaria2012.indd 12

25/6/12 11:18:41


Elkarrizketa

13

- Atzerriko Hizkuntzaren Irakaskuntzako ikasketak egin dituzu. Zer da irakasle lanbidetik Nondik datorkizu zaletasun hori, agian, Elena gehien atsegin edo gustatzen zaizuna? Pertsonekin lan egitea gustatzen zait. Haiei irakatsi eta Irureta izeko aktoresagatik? Bai, ez dira gutxi izan bere etxean mozorro artean pasatako momentuak. Izekoren ibilbide profesionala gertutik aera kontua ere izango da. Hurrengo ikasturteari begira, antzerki eskolan matrikulatzea pentsatu dut.

haiengandik ikasi. Hala ere, ingelesa interesatzen zitzaidan gehien bat eta honek bultzatu ninduen magisteritzara.

- Hiru urterekin etorri zinen Maria eta Jose Ikastetxera eta 2004-2005 ikasturtean, 16 urterekin, atera zinen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak amaituta. Nola gogoratzen dituzu zure ikasle urteak Maria eta Jose Ikastetxean?

Haien harrera ona azpimarratuko nuke. Gurpildun aulkian egoteagatik modu ezberdin batean begiratuko nindutela uste nuen, galdera maltzurrak eta txutxumutxuak espero nituen, baina ez zen horrela izan. Jarrera polita jaso nuen ikasleengandik, egindako galderek jakin mina adierazten zuten (besterik ez).

13 urtek askorako ematen dute. Denetarik egon da, ona eta ez hain ona, baina goxotasunez oroitzen dut garai hura. Alde batetik gelakideek nirekiko zuten jarrera positiboa aipatuko nuke, eta bestetik irakasleek eskainitako babesa. Oso gustura sentitzen nintzen bertan.

Bizitzaren edertasuna ikusteko nahikoa da betaurreko egokiekin begiratzen jakitea.

- Praktikak egiten egon zaren garaian zer irakatsi edo eman dizute umeek?

- Orokortasunak alde batera utzita, zer diozu zure ikasle garaiaz?

Ba al duzu pasadizo edo istorio bitxirik kontatzeko? Garai garrantzitsua izan da nire garapen pertsonalean, etapa hari ere eskertu behar diot gaur naizena izaten lagundu izana. DBHn Gustavo Adolfo Bécquerren “Leyendas” irakurtzeko esan ziguten, geroago honen inguruko lan bat egiteko. Nik lana liburua irakurri gabe egin nuen. Galderetako batek honela zioen: “¿Qué sintió el poeta al describir la estatua de la virgen?”. Eta nire erantzuna “sintió una sensación de nostalgia e inquietud” izan zen. Zero bat atera nuen.

- Amaitzeko Telmo, zuk idatzitako esaldi hau “Bizitzaren edertasuna ikusteko nahikoa da - Lehen esan bezala urte asko pasa dituzu gu-rekin betaurreko egokiekin begiratzen jakitea” eta orain, bi ikasturtetan zehar berriz ira-kasle azaltzerik bai? praktikak egiten ibili zarenean Maria eta Jose “La vida es una tómbola” esaten zuen abesti batean Ikastetxean zerbait aldatu dela nabaritu al duzu? Marisolek eta egia da, tokatzen zaizuna tokatzen zaizu, Ezberdina da ikastetxearekiko ikuspuntua lehen eta orain. Ikastetxea ez da asko aldatu, ni naiz aldatu dena. Orain hobeto ulertzen ditut irakasleen egitekoak.

baina ez diezaiogun errua bizitzari bota. Neurri handi batean gu gara gertatzen zaizkigun gauzen errudun bakarrak. Geure jarrerak baldintzatzen du guztia.

Telmo Iruretak 2004. urtean Maria eta Josen DBH 4. maila amaitu zuenean ikasturteko ikaskideekin

Aldizkaria2012.indd 13

25/6/12 11:18:44


14

Aldizkaria2012.indd 14

25/6/12 11:18:48


Irakaskuntza

15

IKASKETA KOOPERATIBOAREN LEHEN URRATSAK GAINDITUZ LEHEN HEZKUNTZA 1. MAILA

Badira jadanik urte batzuk gure ikastetxean Txanela proiektuarekin lanean hasi ginela. Proiektu honekin gustura gaude gainera, izan ere baliabide ugari eskaintzen dizkigu haurrek era interaktibo batean bere ikasketa prozesuan aurreratzeko. Baina proiektu guztiak bezala honek ere hobekuntzak izan ditzake. Hau horrela izanik, Txanela proiektuaren atzean dagoen lan taldeak hainbat aldaketa proposatu ditu irakasleok gure eguneroko lana egiterakoan aurreko urtetan egin ditugun ekarpenak kontutan harturik.

Ezaugarri pertsonalen artean daude: iniziatibaekimena, autokonfiantza, autonomia, sormena, zentzu kritikoa, hobetu nahia, ardura, lorpenerako motibazioa, ahaleginari eusteko gaitasuna, egokitzeko gaitasuna… Ezaugarri sozialen artean berriz: taldeespiritua, elkarlana, enpatia, asertibitatea, elkartasuna eta komunikazioa... Eta antolakuntza gaitasunen artean: behaketa eta analisia, helburuak finkatzea, planifikazioa, erabakiak hartzea, lidertza, negoziazioa eta hobekuntzak proposatzea.. Ildo honetatik doa aprendizaia kooperatiboa, talde lana, gelako lanetan era sistematizatu batean egiten ikasteko aukera izatea.

Aprendizaia kooperatiboan taldeka lanean Era horretan lan eginez, gehiago eta hobeto ikastea, taldean problemak ebazten jakitea eta nola ikasten den jakitea. Horretarako biderik egokienak zeintzuk diren jakitea lortu nahi dugu; hau da: ikasteko autonomia. Proiektuak era kooperatiboan honela laburbilduko ditugu:

egiteko

baldintzak,

a.- Zer motatako zeregina eskatzen zaien oso garbi eduki behar dute. b.- Taldearen arrakasta taldekide bakoitzak eta guztiek ikastean dago. c.- Jarduera, nahitaez, taldean egitekoa da, bakarka egitea baino egokiagoa eta eragin korragoa baita kooperazio bidez egitea. d.- Ezinbestekoa da ikasleek garbi ikustea zeregina taldean egiteak ekarriko dizkien abantailak. Talde txikiko jarduerak antolatzeko kide bakoitzari honako funtzio hauetako bat emango diogu:

LEHEN HEZKUNTZA 1. ZIKLOA

Gure ikasleak pertsona ekintzaileak izan daitezen, ezaugarri pertsonal, sozial eta antolaketarako ezaugarriak garatu behar dituzte, baldin eta eskolan horretarako aukera eskaintzen badiegu. Eta horixe da hain zuzen ere gure lana: ezaugarri horiek garatzeko aukerak eta egoerak sortzea.

· Moderatzailea. Talde txikian dauden bitartean, hitz egiteko txandak emango ditu. Jarduera nahitaez taldean egin behar da Konpetentzien azterketara jotzen badugu, EKITEN eta EKITEN IKASI konpetentziaren lanketaren muin nagusia izango dela esan dezakegu. Aprendizaia kooperatiboa, kolaboratuz, guztientzat zentzua duen zerbait eginez eta kolaborazioaren emaitzaren balioa aitortuz burutzen dugun ezagutzaren eraikuntza prozesua da. Prozesu horretan zehar, trebetasun sozialak, arloetako eduki espezifikoak eta ikasketa estrategiak ikasten ditugu.

Aldizkaria2012.indd 15

· Esatariak. Taldean pentsatutakoa adierazi egingo diote talde handiari. · Idazkaria. Taldean esandakoak idatzi egingo ditu. Aurten talde lana era sistematizatu honetan egiten hasi gara eta ikasleak oso gustura aritu dira eta beraien rolak arduraz bete izan dituzte. Horrela, ikasketa kooperatiboaren lehen urratsak ematen hasi gara eta mailaz maila bere ikasketetan aurrera doazen heinean rolak sendotu eta beste berri batzuk gehituko zaizkie. Gure ustez, talde lana da benetan EKITEN eta EKITEN IKASI konpetentziaren oinarria.

25/6/12 11:18:54


16

Irakaskuntza

IUPI, LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOA AMAITU DUGU. LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA

Dagoeneko bukatu dugu Lehen Hezkuntzako 1. zikloa. Zein azkar!! Ia konturatu gabe igaro ditugu bi ikasturte!! Ikasturte honetan gure lagun Maialen, Fermin, Urdintxo eta Poxekin Erdi Aroan ibili gara printze, printzesa, zaldun, gaztelu‌ artean. Baita itsasoan ere, eta Euskal Herrian ehizatu zuten azken balea Orion izan zela jakin dugu eta gauza gehiago jakiteko Donostiako Aquariumera bisita egin genuen. Zein eguraldi txarra egin zuen egun horretan!!!

Naturaren inguruan murgildu gara ikasturte bukaeran Uitzin (Nafarroan) egin dugun bi eguneko egonaldian. Eta IĂąaki Perurenak bi orduz harriari eta bere bizitzari buruzko kontuak azaldu dizkigu. Denok adi-adi egon gara. Peru-Harri du izena museoak eta kanpoaldean 8 metroko altuera duen harrijasotzaile baten estatua eraikita dago, zelai erdian, IĂąaki Perurena berak eta bere seme Inaxiok egindakoa. Harrituta egon gara denok berari begira. Agenda 21n barruan kontsumitzaile haundiak garela eta, honen inguruan Kontsumo tailerrak izan ditugu maiatzeko azken egunetan; Papera birziklatzen eta erosketa osasuntsuak egiten aritu gara. Dena oso interesgarria.

LEHEN HEZKUNTZA 1. ZIKLOA

Eta orain, zer? Ba, egun gutxi barru Lehen Hezkuntzako 2. maila bukatu eta oporrak izango ditugula. GORA OPORRAK!!!

a biAquarium Donostian egun n e an gin sitatzera jo euritsuan Unibertsoari buruzko gauza pila bat ere ikasi dugu. Izugarri gustatzen zaigu gai hau denoi eta borobiltzeko Kutxa Espazioko Planetarium txikia ezagutu dugu. Zoragarria benetan!!! Gurasoentzako emanaldia ere prestatu genuen gai honekin, eta asko gustatu zitzaien.

Kontsumo tailerrak egiten

Nada Guk a Goroz

bi ako d n i g ran ira e Uitz ko ir tee e egun

o stiak oan Dono Espazi a Kutx

Aldizkaria2012.indd 16

indako bi Uitzira eg teeran eguneko ir

25/6/12 11:19:01


Irakaskuntza

17

LEHEN HEZKUNTZAKO 3. MAILA BUKATU DA!

LEHEN HEZKUNTZA 3. MAILA Kaixo lagunak! Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleak gara, eta labur-labur urtean zehar egindako iharduerak kontatuko dizkizuegu. Aurten ere Txanelako gaiak oso interesgarriak izan dira eta asko ikasi dugu. Egiptotaz (momiak, sarkofagoak , xadufak, Egiptoko maketa…), Txinataz (Harresi Handia, beraien asmakizunak, txotxongiloak...).

Gure txontx ongiloak pre st emanaldia eskaintzeko

Agenda 21 barruan kontsumo tailerrak egin ditugu: ontzien berrerabilpena, frutak eta barazkiak. Asko ikasi dugu eta elikagai hauek atearen garrantziaz ohartu gara. Honekin lotuta Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatuta “Umeentzako fruta/ barazki “tailerra egin dugu. Lehenbizi ordu erdiko hitzaldi bat jaso dugu nekazaritza ekologikoa zer den azaltzeko eta gero bakoitzari hiru fruta banatu dizkigute.

aketa giptoko m Guk ere E n e u n iki ge bikaina era Aurten lehenengo Jaunartzea egin dugu eta oso egun esanguratsua izan da guretzat. Maiatzaren 21ean Txuri-Urdinera joan ginen eta oso ondo pasatu genuen. Izugarrizko ipurdikoak hartu genituen!!! Nadalik ba ote gure artean? Gorozikako frontoain Guk asko gozatu genuen a sko jolastu Gorozikako frontoian genuen

LEHEN HEZKUNTZA 2. ZIKLOA

Azaroan Gorozikara (Bizkaia) joan ginen gaua pasatzera eta han jolasak, esku-lanak, mendi-irteerak… egin genituen. Gorozikako begiraleak oso jatorrak ziren eta egia esanda ez genuen etxera bueltatzeko inongo gogogik.

Maiatzaren 25ean Santa Joakina eguna ospatu dugu. Egun horretan ere oso ondo pasatzen dugu. Goizeko hamarretan mezetara joaten gara. Gero trikitrixaren atzetik eskolara bueltatzen gara eta erreleboak egiten ditugu. Gainera D.B.H ko ikasleek tonbola irekitzen dute beraien bidaiarako dirua ateratzeko. Bazkaldu eta gero berriro jolasak izaten ditugu eta gauean gurasoekin batera festa jarraitzen du. Aurten ikasturtea bukatzeko irakasleek esan digute Gamarrara joango garela hango irgerilekuan eguna pasatzera. Irrikatzen gaude egun hori iristeko, baina kandelak piztu beharko ditugu eguraldia ona egin dezan. Beno, bukatzeko esan behar dugu hirugarren maila azkar-azkar pasa zaigula eta espero dugu laugarrena ere horrela joatea.

eraikitako Guk gelan garria aketa ikus Egiptoko m Aldizkaria2012.indd 17

Udara ondo pasa eta hurrengo ikasturte arte!

25/6/12 11:19:09


18

Irakaskuntza

“IZAN ZIRELAKO GARA, GARELAKO IZANGO GARA”- HEZKUNTZA AFEKTIBO SEXUALA

LEHEN HEZKUNTZA 2. ZIKLOA

LEHEN HEZKUNTZA 4. MAILA

2011ko irailean Lehen Hezkuntzako 4. maila hasi genuen lehen egunean irakasleek ikasturtean zehar erabiliko genituen testuliburu eta lan koaderno guztiak ondo begiratzeko esan zigutenean denok TXANELA proiektuko 6. unitate didaktikoko “Izan zirelako gara, garelako izango gara” liburua hartu genuen bizidunen ugalketa eta, bereziki, gizonezkoen eta emakumezkoen ugal aparatua azaltzen zuten marrazkiak ikusteko. Batzuk, “!Qué asco! esan genuen, beste batzuk “Ze nazka! Kendu marrazki horiek nere aurretik!” eta askok lotsezko parre txikiak egin genituen, Urduritasun sentimenduak sorrarazi zizkigun. Gure jakinmina eta kuriositatea handia zenez berehala euskarazko hiztegian hasi ginen zakila, alua, bagina, eta beste zenbait hitz bilatzen. Nahiko barre eta algara egin genituen. Gaztelerazko hiztegian ere “cuerpo húmano” irudia izan zen begiratu genuen lehenengo gauza eta ondoren teta, regla, culo, coito, pene, eta horrelako beste zenbait hitz topatzen jardun genuen. Hitz hauek guztien esanahia ez genuen irakurri eta ulertzen baina os0 dibertigarria iruditu zitzaigun.

Barazki eta fruten zaitak behatzen Baina 2012ko maiatza arte ez dugu Txanela proiektuko 6. unitate didaktikoa lantzerik izan aurretik beste 5. unitate landu ditugulako. “Izan zirelako gara, garelako izango gara” unitatean bizidunen ugalketa landu dugu, landareena eta animaliena, eta baita ere gizakiena. Aurrena bizidunen ugalketa zer zen definitu eta gero, landareen ugalketa sexuak eta asexuala izan daitekeela aztertu genuen, polinizazioa, landareen ernalkuntza eta ugalketa zikloa ondo landuz eta hainbat esperientzia eginaz. Gainera, landareen ugalketa lantzen ari ginen bitartean, Kontsumobidek (Kontsumoko Euskal Institutuak) antolatutako kontsumo-tailerrak izan genituen. Guk frutak eta barazkiak prestakuntza-jarduerak egin genituen. Curriculumera egokitutako jarduerak dira, eta ikasleok gure eguneroko bizitzan bizi ditzakegun egoerak lantzen dira jarduera horietan. Oso interesgarria izan zen eta bereziki fruta ezberdinekin egindako

Aldizkaria2012.indd 18

Heziketa afektibo sexuala ikastaroan jolas eta talde dinamika metodologiak erabili dira postreak probatu, dastatu eta jan genituen. Eta “Izan zirelako gara, garelako izango gara” proiektuarekin jarraituz, gure kuriositatea eta urduritasun gehien sortzen zuen atalarekin buru-belarri sartu ginen, hots, animalein ugalketa eta batez ere gizakien ugalketa lantzera pasa ginen, honela izaki bizidunen ugalketa prozesua nola ematen den ikusi dugu eta bereziki gizakion ugalketa. Pubertaroan gorputzean eman daitezkeen hainbat aldaketen berri izan dugu eta gizonezkoen eta emakumezkoen ugal aparatuko organuen izenak eta kokapenak ikasi ditugu. Proiektuaren barne, informazioa sintetizatzeko teknikak erabiliz, ikasitako hainbat kontzeptu, eduki eta alderdirekin horma-irudiak egin ditugu. Proiektuarekin amaitzeko, “Hezkuntza afektibo sexuala” ikastaroa izan dugu. Lau orduko ikastaroan, besteak beste, sexualitatea lantzeko oinarri teorikoa, hezkuntza sexualaren esanahia eta gure adinean hezkuntza afektibo sexualaren ezaugarrien deskribapenera hurbilketa ezagutzeko aukera izan dugu. Klasean landu dugun “Hezkuntza afektibo sexuala” ikastaroan metodologia aldetik jolasetatik eta erabat ludikoak diren ekintzetatik abiatu gara. Jolas edo dinamika hauen bitartez gure bizipenak kanporatzen eta lantzen saiatu gara. Horrez gain, talde lana bultzatzeko, hala nola, “hitz zaparrada”, “eztabaida taldeak”,… teknika erabili ditugu. Ikastaroan zehar landu ditugun helburu orokor nagusiak honako hauek izan dira: 1.- Gure gorputza ezagutzea. Mutil/neska eta heldu/ haurren arteko ezberdintasunak ezagutzea, beti ere gorputza zaintzearen garrantzia nabarmenduz. 2.- Nondik gatoz? Gure jatorria. Bakoitzak gure jatorriari buruz dugun jakinminari erantzuna ematea, ugalketari buruzko informazio argia emanaz baina argi utziz sexualitatearen funtzio bakarra ugalketa ez dela transmitituz.

Fruta hauek jatea gustatuko ote zaio?

25/6/12 11:19:11


Irakaskuntza

19

GURE GELAKO BLOG-AK

LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

Maiatza bukatzear eta… aiba, aldizkaria!! Orain ere trenak harrapatu gaitu! Zer kontatu edo zeri buruz hitz egin behar dugu? Horra hor kontua. Lehen Hezkuntzako 5. mailako gelakide guztiak elkartu eta gaia aukeratzeko orduan, ez zen eztabaida handiegirik sortu. Aho batez erabaki genuen gure gelako Blog-ak izango zirela hizpide. Kurtso hasieran, irakasleek gelako blog bat sortu behar genuela aipatu ziguten. Guk ez genekien zer zen blog bat eta hiztegian begiratu genuen ea zer demontre zen, eta zera jartzen zuen: Blog bat, ohar, istorio edo artikuluak argitaratzen diren interneteko webgune bat da. Egia esan, hiztegiko definizioak ere ez zigun gehiegi lagundu baina tira! Horrela, gelako blog-ak sortzeari ekin genion; ikasblog-en sartu, izena eman, blogari izena jarri… eta pauso asko eman eta gero Lehen Hezkuntzako 5. mailako blog-ak sortu genituen.

Ordenagailuetan gure blogetako lanean erabat murgildurik. Blogak eraikitzeak ere talde lana sustatzen du Ondoren blog-ak egitura aldetik antolatzen hasi ginen; goiko aldean gelako argazkia, ezkerraldeko zutabean egutegia, atal desberdinak, link-ak, eskuineko zutabean nor gara gu, azken sarrerak… eta horrela blog-ek itxura polita hartu zuten. Baina, konturatu ginen errezena egin genuela eta zailena egiteko zegoela, hau da, blog-ak elikatu behar genituela. Horrela, bai klasean lantzen genituen zenbait ikasgai, proiektu, lan eta baita, egindako irteerak edo ekintza desberdinak ere, blog-ean txertatzen hasi ginen. Esaterako, Kutxaespazioara egindako txangoa, Brankan eta Otezurin kantari ibilitakoa, Urtetako zabortegira egindako bidaia, gu geuk kontatukako txisteak, zenbait bertsolariren biografiak, iritzi artikuluak, bertsoak, eskemak, pintxo dastaketaren bideoa, bertso jaialdiko argazki eta bideoa, Lizarrustira egindako bi eguneko irteerako argazkiak… Hauetaz gain, txoko desberdin batzuk ere badauzkagu. Adibidez, prentsa txokoa, sukaldaritza txokoa, matematikarien txokoa… Bertan, link edo lotura batzuk ditugu eta lanak egiterako orduan behar izan dugunean bertara sartu eta interneteko orrialde jakin batzuetara sartzen ginen informazioa lortu edo bertan lan egin ahal izateko. Adibidez, matematikarien txokoan lotura interesgarri batzuk dauzkagu eta bertan sartuz gero, matematikako ariketa desberdin asko egin ditzazkegu. Aipatzekoa izan da, Txanelako hainbat gaietako proiektuak, Blog-ean jarritako loturen bidez egin behar izan ditugula. Lotura horietan klikatuz, Txanelako animazioak ikusi ahal izan ditugu, galderak desberdinak erantzun eta kontzeptu mapak osatu. Horrela, gaiari

Aldizkaria2012.indd 19

loturiko proiektua gauzatu ahal izaten genuen eta dena Blog-ean genituen baliabideak erabiliz. Honekin batera esan, hainbat programa desberdin erabiltzen ikasi ditugula; audacity, dropbox, glogster… Beraz, eta ikusten duzuen bezala, gauza asko egin daitezke Blog-ean eta ikusirik lehenengo urtea baino ez dela izan, aurrerantzean gauza gehiago egiteko aukera izango dugu. ZUEK berriz, nahi duzuenean ikus gatzaizkizue ondorengo helbideetan. Ondo segi eta laster arte.

LEHEN HEZKUNTZA 3. ZIKLOA

Arbel digitalean hainbat eta hainbat ariketa, lan eta jardueran egiten ditugu

http://mariaetajose2001a.ikasblog.net/ http://mariaetajose2001b.ikasblog.net/

Arbel digitalean gure bloga lantzen

25/6/12 11:19:14


20

Irakaskuntza

BERTSOLARITZA

LEHEN HEZKUNTZA 6.MAILA

Maiatzaren 30ean, arratsaldeko 18:00etan Maria eta Jose ikastetxeko aretoan bertso saio politaz gozatzeko aukera izan genuen. Bertan zenbait gaietaz abestu genuen: Mundua aldrebes,, Olinpiadak, Polikiroldegiko jendea eta San Ferminak. Bertso saio hau ez da egun bateko lana. Orain dela 8 urteko proiektua da hau, non 5. eta 6. mailako ikasleak bertsolaritza mundua ezagutzen eta lantzen aritu gara. Aldi berean irakasleok formakuntza jaso genuen aurreneko urtean astero- astero Zarautza joanez. Honetarako zenbait bertsolarien laguntza izan dugu, besteak beste, IĂąaki Gurrutxaga, Jon Martin eta Jokin Uranga. Hauek hamabostean behin etorri izan dira eskolara gure ikasleekin zuzenean aritzeko eta etortzen ez diren astean irakasleok ematen dugu saio hau.

LEHEN HEZKUNTZA 3. ZIKLOA

pregoia itugula eta d n a rt e b ak San Fermin ten a m e n a bertso

Turista haue k ere bertso kantari? Proiektu honen helburuak hauek izanik: euskal kultura sustatu, ahoskotasuna hobetu, jendeaurrean hitz egiteko trebezia landu, talde lana bultzatu‌ Bertsolarien laguntzaz bertsoak osatzeko kontutan izan behar diren gauzak landu ditugu ( oinak, puntuak, neurriak, doinuak‌), ahaztu gabe bertso hauen azken helburua jendeaurrean abestea dela. Helburuetako bat hau izanik doinu berriak ikasteko eta erabili beharra izan dute. Gela barruan lantzeko era desberdinak erabili dituzte. Haur bakoitzak bere liburua izan du eta honetan oinarritutako jarduerak burutu dituzte: norberaren aurkezpena, komikia ... eta jarduera hauek banaka nahiz taldeka egin dituzte.

Aldizkaria2012.indd 20

kin larie o s t ber de? rosle al gau o s u o salb elak Hor r r tzetan a hond

Guzti honen emaitza bi modutara aurkeztu dugu, alde batetik beraiek idatzitako bertsoak Bertsometa liburuan argitaratuz eta bestetik, ahoz eta jendearen aurrean eskeinitako bertso saioan. Bukatzeko, esan dezakegu oso esperientzia polita eta aberasgarria dela ikasle, irakasle eta gurasook gozatzeko.

25/6/12 11:19:15


Irakaskuntza 21

HIZKUNTZA NORMALKUNTZA Euskaraz bizi nahi dut

Hizkuntza Normakuntza plangintzaren helburua ikastetxean euskararen erabilera hedatzea eta sustatzea da. Maria eta Jose Ikastetxean euskararen erabileraren hedapena eta sustapena areagozteko ikasturtean zehar hainbat eta hainbat ekintza burutu ohi dira. Hezkuntzari dagokionean, eskola eragile garrantzitsua da hizkuntzaren normalizazioan. Hizkuntzaren ezagutza, erabilera eta erabiltzeko motibazioa sustatu eta lantzen dugu funtsezko euskarria baita. Horregatik aurtengo ikasturtean Zumaiako Udaleko Euskara Aholku batzordeak abenduaren 3an urtero lez ospatzen den Euskararen Egunaren barne Euskaraz bizi nahi dut kanpainarekin bat egin genuen Maria eta Jose Ikastetxeko ikasle, irakasle eta langile guztiok.

Euskararen Astean ika sle guztiak elkarturik E uskal jolas eta abestiak da ntzatzen

SAN TELMO LITERATUR SARIAK 2012

Banatu dituzte aurtengo San Telmo literatura sariak 2012ko ekainaren 12an banatu zituen Udaleko Euskara Zerbitzuak XXIX. San Telmo literatura sariak. Herriko gaztetxoenen artean euskararen erabilera bizkortu eta literatura sorkuntza bultzatzea du helburu literatur sariketak, eta aurten ere, maila eta modalitate bakoitzean banatu dira sariak. Saritutako lan guztiak liburu batean bildu dituzte gero. Hemen dituzue aurtengo Maria eta Jose Ikastetxeko ikasle sarituen zerrenda:

San Telmo Literatur Lehiaketako Maria eta Jose Ikastetxeko ikasle sarituak

Haur Hezkuntzako ikasleak ere EUSKARAZ BIZI NAHI DUT

Aldizkaria2012.indd 21

Euskararen alde baita DBHko ikasle nagusienak LH 3. MAILA: - Ipuina: Paulo Elosegi Albizu. Kolore gabeko ostadarra L.H 4 MAILA: - Ipuina: Lier Etxabe Osa. Teknologia - Olerkia: Lier Etxabe Osa. Nire ama L.H 5. MAILA: - Ipuina: Danel Soli単o. Bizitzaren penak - Olerkia: Lierni Aizpurua Arrieta. Maitasuna - Ahozkoa: Lierni Aizpurua Arrieta eta Eneko Galparsoro Martinez. Aneren kondairak. Alazne Rubio Unanue eta Maialen Zabala Zearreta. Pelutxaren historia. L.H 6. MAILA: - Ipuina: Jokin Yeregi Elosua. Bic boligrafoa Aipamena: Mireia Alday Cendoya. Aitona bakartia - Olerkia: Maialen Azkue Larra単aga Nire ama kuttuna - Ahozkoa: Alazne Rubio Unanue eta Maialen Zabala Zearreta. Urbiako otsoa DBH 1. MAILA: - Ahozkoa: Malen Lope Arano eta Agoitz Zubizarreta Ruiz. Iratxo gaiztoa - Kristina Garitano Olaizola eta Oihane Alvaro Bi gezurti DBH 2. MAILA: - Ipuina: Jaione Olaizola Canseco. Ametsen mezua - Bertsoa: Jon Kareaga Manzisidor Aste guztian zehar jo eta ke - Ahozkoa: Kristina Garitano Olaizola eta Jon Kareaga Manzisidor - Bidaia guztiz desberdina DBH 3. MAILA: - Olerkia: Itsaso Legorburu Isasti. Zure falta sumatzen dut - Bertsoa: Mikel Mendizabal Eizagirre. Asteburua DBH 4. MAILA: - Olerkia: Irati Alvaro Zabala. Hostoen modura

25/6/12 11:19:23


22

Irteerak Lehen Hezkuntzako irteerak

Lehen Hezkuntza 1. maila -

Ekain Berri leizea (Zestoa). Oiasso (Irun). Natura ezagutuz (Foronda). Astitz (Nafarroa) (2 egun).

Lehen Hezkuntza 2. maila -

Aquarium - Donostia. Herria ezagutuz. Uitzi (Nafarroa) (2 egun). Zientziaren Kutxagunea - Miramon.

- Elorriagara txangoa - Agenda 21- Herriaren diagnostikoa: Biodibertsitatea. - Zinea euskaraz

Lehen Hezkuntza 3. maila

LEHEN HEZKUNTZA 3. ZIKLOA

- Gorozika Natur Eskola (2 egun). - Herria ezagutuz. - Txuri Urdin Izotz Jauregia (Donostia)

Lehen Hezkuntza 4. maila -

Kutxagunea - Miramon (Donostia) Lurraska Natur Eskola (3 egun). Txuri Urdin Izotz Jauregia (Donostia). Algorri Interpretazio Zentroa (Zumaia). Herria ezagutuz.

- Zinemaldia (Donostia) - Agenda 21- Herriaren diagnostikoa: Biodibertsitatea - Gamarra igerilekuak (Gasteiz)

Lehen Hezkuntza 5. maila -

Kutxagunea - Miramon (Donostia) Zumaia ezagutzen: Denboraren bila Zarauzko zabortegia Lizarrusti (Gipuzkoa) (2 egun)

Lehen Hezkuntza 6. maila - Zumaia ezagutzen: Argazki Rallya - Arantza (Nafarroa) (2 egun)

- Zinemaldia (Donostia) - Agenda 21- Herriaren diagnostikoa: biodibertsitatea - PIN-Gabonetako Parke Infantila (Bilbo)

Mendukilo (Nafarroa) leizearen aurr ean 1. mail ako ikasleak

Aldizkaria2012.indd 22

gininberrira e a k E o k a Zesto ko maran eginda dako bisit goketekin

ur r en a r a e i leiz ber r k n i a Ek oa ailak 1. m

ean

25/6/12 11:19:31

Algorr ezagu


Irteerak

Elorriagan e gunaz disfr u tatzen lagun artean

belo marrazo k e m u ri a u Aq go al nek gu jan o h i rr a rg du gaitu?

Gorozikan

23

Donostiako Kutxa Espa ziko sarreran 4. mailakoak

k . mailakoa (Bizkaia) 3

Zuhaitz egu nean zuhait zak landatzen

gutzen imaliak eza n a o k a k s Lurra

Algorri Zentr ora egindak o bisitan Itzuru n hondartzan jarduerak egi ten Izotz rdin tinatzen U i r Txu gian pa e Jaur

Algorri Interp retazio Zent roa ezagutzen

Lizarrustin tiro lean ibiltzeko aukera izan genuen 5. m ailako ikasle au sartok! Aldizkaria2012.indd 23

a ter ka i t o zul ! oba piura k e an ntz . A z Ara oren ond

zan

ant en d

INko P aldo arak

B

25/6/12 11:19:49


24

Eskola Kirola

Zarauzko Ib ilaldi neurtu an haurrak eta gurasoak

jarduatletismo Zestoako njaminak naldian be

ak

LEHEN HEZKUNTZA

esk bin n e l a seko o kro leak k a i z a Zum ko iraba a l i a m

kaaialko nes m in m ja n Be etisstoako atl e Z k la ti u m n irabazle mo frogeta

Zesta-punta n Maria eta Joseko alebin mutilak Gipuzkoako txapeldun

Zumaiako k rosean lehia tzen seme-alaba k eta guras oak Igeriketa ik astaroan Aldizkaria2012.indd 24

25/6/12 11:20:06


Eskola Kirola

25

Xiba jolaste n gustura

Sokatiran in darrak

LEHEN HEZKUNTZA 3. ZIKLOA

a enis aria hai-t ailan M a m m ko un lebin zkoa peld Gipu lketan a kak txa s e txap seko ne o J eta

neurtzen

eta Joseko tan Maria Zesta-pun apeldun mutilak tx benjaminak

Aldizkaria2012.indd 25

25/6/12 11:20:25


26

Aldizkaria2012.indd 26

25/6/12 11:20:29


27

Aldizkaria2012.indd 27

25/6/12 11:20:33


Eskolako AGENDA 21 - Ikastetxeko I. Konferentzia

28

Maria eta Jose Ikastetxea “IRAUNKORTASUNERAKO ESKOLA SAREA 21” erakundeko kide da. Honen harira, azken urteetako ildotik jarraituz eta sakontzeko xedez aurtengo udaberrian Ikastetxeko I. Konferentzia burutu dugu ingurumeneko hainbat gai eta jarduera behatuz eta aztertuz aritu direlarik ikasleak. Maria eta Jose Ikastetxeko ikasleen I. Konferentzia bi ataletan banatu zen, honela, Derigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak 2012ko maiatzaren 16ean egin zuten eta Lehen Hezkuntzakoak maiatzaren 18an. Eskola Jasangarrien Ikasleen I. konferentziako ekitaldien antolaketa berdintsua izan zen: • Ikastetxeko aretoan Eskola Agenda 21eko batzordekideek egingo zen lanaren aurkezpena egin zuten.

Ikasleak Iraunkortasuneko Eskolako ardurak lantzen

Janire Aristondo Ibaialde lehiaketako sariduna Erabili den metodologia oso eraginkorra izan da eta prozesua denbora laburrean, pare bat ordutan, bukatuta izatea ahalbideratu du. Jarduera era honetara egin zen: - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak aretotik irten ondoren gelaka banatu ziren gimnasio handian. Talde bakoitzean ateratako ondorioak ordezkari taldekoei pasa zizkieten.

- Lehen Hezkuntzan gela bakoitzak zekien aldez aurretik zein gai jorratuko zituzten: URA, ENERGIA, GARRAIOA eta DEFORESTAZIOA. Bestalde, gela bakoitzeko haurrak 1tik 5era zenbakitu ziren. Aretotik irten ondoren haur bakoitza bere gunera joan zen eta bere zenbakikoekin bildu. Horrela, talde bakoitzean adin desberdineko haurrak nahastu ziren eta ikasketa kooperatiboa erabiliz eginbeharra aurrera atera zuten. Helduenak txikien laguntzaile eta era berean txikienek beraien ikuspuntuak islatzeko aukera zuten zaharre- nen babesean.

• Jarraian talde lana etorri zen: - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Brasilgo • Ondoren komunikazio lana etorri zen: CONFINT.en Munduko Gazteek osaturiko ardu- - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ordez- ren gutuna landu zuten eta ondorioak atera. karien taldeak aurkezpen informatikoa prestatu zuen aurtengo Euskadiko Konferentzian - Lehen Hezkuntzako ikasleekin Euskadiko Gazteen aurkezteko. Arduren dokumentua erabili zen talde lan honetarako. Dokumentu hau iazko ikasturtean - L.H.n talde bakoitzak orri txikietan agertu Euskadiko II. Eskola Jasangarrien Ikasleen zuen eginikoa. Ingurumen Batzordeko ikasleek Konferentzian (CONFIT) sortu zuten Euska- jasotako materiala bildu eta horma diko gazteek Busturiako Madariaga Dorre- irudiak osatu zituzten Santa Joakina txean (Bidibertsitatearen Euskadiko Zentroa) egunez patioan zintzilikatu zituztelarik. bertan Maria eta Jose Ikastetxeko DBHko bi ikasle partaide izan zirelarik. Lehen Hezkuntzako ikasleen lanarekin beste aurkezpen digital bat prestatu genuen, Konferentzian aurkezteko.

Euskadiko III. Eskola Jasangarrien Ikasleen Konferentzian Maria eta Jose Ikastetxeko lana aurkeztera joandako lau ikasleak

Aldizkaria2012.indd 28

hau

ere

Euskadiko

• Azkenik, ikastetxeko lau ikasle, bi Lehen Hezkuntzako 5. mailakoak eta beste bi DBH-ko 1.mailakoak Busturiako Madariaga Dorretxean maiatzaren 29an egin zen III Euskal Confint-en guk ikastetxean egindako lana azaltzera joan ziren. Bertan Euskal Komunitateko beste Eskola Iraunkorretako ordezkariekin bildu eta datorren ikasturtean geletan eta ikastetxean landuko dugun dokumentua adostu zuten. Betiere, aurtengo leloari jarraituz, izan ere, bide luzea dugu egiteko: EZ BADA ORAIN, NOIZ? EZ BAGARA GU, NORTZUK?

25/6/12 11:20:40


INGELESEKO MINTZA PRAKTIKA GABRIEL SHAPIROREKIN Aurtengo ikasturtean Gabriel Shapiro izeneko mutil bat etorri zaigu eskolara, berarekin ingelesa praktika dezagun. Izatez kaliforniarra da eta Donostian bizitzen egon denez, ikasturte osoan ostegunero etorri zaigu gure ingelesa lantzen laguntzeko. Klaseetan jokoak egin ditugu, eta egunean zehar izandako edo bizitako gauzak kontatzen genizkion. Horrela gure azentua landu dugu eta hitz berriak ikasi ditugu. Ingelerako mintza praktika saioa hauen helburua nagusia ingeleraz gure ahozko espresioa landu eta hobetzea izan da. Lehenengo egunetan Kaliforniako bere bizitza kontatzen zigun, baina ez genuen asko hitz egiten berarekin, eta ulertu ere gehiegi ez. Pixkanaka konfiantza hartzen hasi ginen eta klaseez aparte, jolas-orduan ere berarekin hitz egiten genuen. Gabriel oso jatorra da; klasea aurrera ateratzeko guri parra egin arazten zigun bere txorakeriekin eta gai interesgarriez hitz egiten genuen, horrela gu ingelesez egitera behartzen gintuen. Adibidez, horrelako jokoak egin ditugu: gela bi taldetan banatu eta talde bakoitzetik boluntario bat aukeratu genuen. Ondoren, Gabrielek arbelean irudi bat marraztu eta boluntarioak marrazkiari begiratu gabe zer zen asmatu behar zuen, taldekideen pistak entzunda. 3. ebaluazioko irteerara gurekin etorri zen Urdaibaira. Autobusean bakarrik joan zen, baina iritsi orduko gurekin jolasean hasi zen: futbolean, palaz jolasten,, frisbiarekin… eta, azkenean, Multi-abenturako ekintza guztietan ibili zen: eskalatzen, tirolinan, arku-tiroan eta kanoan. Kanoetan binaka ibili ginen, baina bera bakarrik geratu zen. Hala ere, ez pentsa, gu baino trebeagoa eta azkarragoa da. Esperientzia hau oso ona izan da, bai ingelesa lantzeko baita lagun berri bat egiteko ere.

DBH 2. mailako ikasleak Gabrielekin Ahal izanez gero, esperientzia hau egitera animatzen zaituztegu!!! Very nice to meet you, Gabriel.

GABRIEL SHAPIRO: OUR CONVERSATION ASSISTANT.

Gabriel Shapiro has been our conversation assistant. We started working with him in the 2nd Term.

29

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Irakaskuntza

He is a University student who came to study to the Basque Country. He came here from California and we practised our English with him every Thursday. The lessons were funny, entertaining and interesting. We have learnt and practised our speaking skills through games, story-telling, anecdotes… It’s been a fantastic experience, and we would love to repeat it next year. This has been an extraordinary opportunity to practise English with a native speaker. Thank you Gabriel, it was a pleasure to meet

you!

GABRIEL SHAPIRO, profesor californiano de conversación ha estado durante este curso escolar a disposición del alumnado de Educacion Secundaria Obligatoria con el objetivo de trabajar y mejorar la expresión oral en inglés.

Urdaibaira egindako irteeran Gabriel nagusi futbolean

Aldizkaria2012.indd 29

25/6/12 11:20:44


Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 1.zikloa

30

Irakaskuntza

OLINPIADA MATEMATIKOAK

Josu Yeregi eta Cristina Garitano, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak Olinpiada matematikoaren helburuak: 1- Matematika arloa jendarteratze, irakasle eta ikasleentzat hezitzaile eta jostagarri den jarduera batekin. 2- Ikastetxe, irakasle eta ikasleen arteko harremana eta ezagutza sustatzea. 3- Sormena, erabakiak hartzeko gaitasuna eta egoera berriei aurre egiteko trebezia eta ez ohiko problemak ebazteko ahalmena sustatzea. Egun batean matematikako irakaslea etorri zitzaigun esanez “mateko olinpiadak� zeudela eta parte hartuko genuela. Horretarako DBH 2. mailako bi geletan froga bat egin genuen eta gela bakoitzetik emaitza onena atera zuenak Donostiara joan behar zuen hurrengo froga egitera. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2 A gelatik Cristina Garitano eta 2 B gelatik Josu Yeregi sailkatu ginen. Maiatzaren 12an, larunbata, Donostiara joan ginen azterketa egitera Amarako Usandizaga institutura. Hara iritsi eta atean gizon batzuk zeuden gure datuak eskatzen. Behin datuak eman ondoren, ikastetxe barrura sartu ginen. Jende pila zegoen han, Gipuzkoa osotik sailkatutako 50 lagun. Klase batean sartu eta bi gizonek azterketak banatu eta dena azaldu ziguten. 2 ordu eman zizkiguten azterketa egiteko. Guztira lau galdera ziren eta oso froga zaila zen. Ordu eta erdira azterketa eman eta institututik irten ginen. Handik aste batera edo Euskadi mailan sailkatutako lehen hamabien izenak eman zizkiguten. Ez Josu eta ez Cristina ez ginen hamabi horien artean, baina gutxienez sailkatu eta parte hartzeko aukera izan genuen eta diploma bana jaso dugu.

Josu yeregi eta Cristina Garitano Oli matikoan lo npiada Mate rturiko diplo marekin Aldizkaria2012.indd 30

25/6/12 11:20:44


TEKNOLOGIA TAILERREKO JARDUERAK BIGARREN HEZKUNTZAN Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei ikasturtean zehar egindako galdeketa batean honako iritzia azaltzen zen: Ikasgai batzuetan asko ikasi behar da, baina gustuko lanak ere egiten dira. Begira teknologian zer gauza interesgarri egin ditugun. Iritzi hau entzun ondoren, DBHko mailetan ikasturtean zehar Teknologia tailerretan zer egiten duten jakiteko irrikaz eta kuriositateak bultzaturik zein helburu eta proiektu lantzen dituzten azalduko dugu labur-labur.

ektuko iaren proi anikoak ga iko” bat ek an m ek ile m lu Erag uko jostai at te ka u “Efekt

DBH 1. mailan:

Hasieran, marrazketa teknikoa (ikuspegiak: altxatua, soslaia eta oina) lantzen dugu 1. ebaluazioan zehar. Ondoren, egituren gaia aztertzen dugu. Teorian ikusitakoa praktikara eramatako, 5Kg-ko pisuari eutsiko dion paperezko dorre bat eraiki behar izaten dugu. Gezurra badirudi ere, eutsi egiten dio!!. Eta azkenik, elektrizitatearen gaia jorratzeko, zirkuitu elektriko sinple bat duen jostailua eraiki behar dugu. Kontuz, … kalanbrerik eman gabe!

31

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Irakaskuntza - Proiektua

DBH 4.maila ko ikasleek er tako progra magailu elek ikitronikoetako ba t

DBH 3. mailan:

Maila honetan ere marrazketa teknikoarekin hasten gara 1. ebaluaketan. Ondoren, eragile mekanikoak aztertzen ditugu (palanka, txirrika, espeka, biela-biradera, engranajeak,…) eta eraiki beharreko proiektua txandakako efektua duen jostailu mekaniko bat da. Hurrengo gaia energia da. Orokorrean, energia mota denak ikusi eta lantzen ditugu baina, bereziki, energia elektrikoa aztertzen dugu. Etxeko instalazio elektrikoaren nondik norakoa ikertu ondoren, geure gelatxoa eraikitzen hasten gara. Entxufe bat eta pare bat konmutadorerekin bonbila bat instalatu behar ditugu. A ze kable festa!!... Baina bukaeran, oso bukaeran, beti funtzionatzen dute.

4. mailako ikas tailerrean ta leak teknologia ldeka proiek tuak garatzen

DBH 4. mailan:

DBH 1.maila ko ikasleek eraikuntza g aia lantzean eraikitako dorre ak Aldizkaria2012.indd 31

Hemen ere, ohiturari jarraituz, marrazketa teknikoarekin hasten gara, baina aurrekoetan ez bezala, ikuspegiak eman eta pieza atera behar dugu. Kontua eta lana korapilatzen hasten da! Ondoren, elektronika pixka bat ikusten dugu eta alarma bat nola egin ikasten dugu. Halako batean zirkuitu pneumatikoetan murgiltzen gara, eta eraikitzeko garaian zer erabiliko eta xiringak. Haize hutsez eragindako mugimendu ezberdinak ikusteko baliagarria da behintzat!! Eta bukatzeko, automatismoak ikusten ditugu. Latoizko pote zaharrekin txartel programatzaile xelebre askoak eraikitzen ditugu. Gora birziklapena.

25/6/12 11:20:48


Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 1.zikloa

32

Irteerak

entroan nimalien z Basondo a leak ilako ikas DBH 1. ma

Donostiako Haizearen Orrazian

EITB egoitza n GOENKAL Eko aktoreekin

H n DB ukilo

oak ailak

2. m

jardueabentura Sobronen akoak BH 1. mail D n e it g e rak

n piraguan Urdaibaia netan restatze la ibiltzeko p

d

Men

Zumaiako Fly sch-ak aztertzen Sa n Telmo ingu ruan

Piraguan pre st!

le Zaba

ka gi ne

za zarit

lan

esko

REN ZIENTZIA Donostian H 3. itatzen DB KARPA bis mailakoak

Sobronen Aldizkaria2012.indd 32

25/6/12 11:21:03


“DARAHLI 2012” ZUMAIATIK SAHARARA ELKARLANEAN

BIGARREN HEZKUNTZA 4. MAILA IBON IBARGUREN 2006ko urtea urte berezia izan zen Zumaiako 80 ikasleentzat. Urte guztian zehar Mendebaldeko Sahararen alde lan ugari egin ondoren, azkenean Tindufeko errefuxiatu kanpamentuetara bidaiatzeko aukera izan zuten. Sekulako esperientzia izan zen Zumaiako 80 ikasle haientzat. Orain, 8 urte geroago, martxoaren 30etik apirilaren 8ra beste 58 gaztek Saharara joateko aukera izan dute hango errealitatea bertatik bertara ezagutu eta egun batzutan bizitzeko. Beraz, dagoeneko badira 8 urte Zumaiako Institutua eta Maria eta Jose Ikastetxea Sahara herriarekiko elkartasun proiektu hau Aurrera eramaten ari dela. Proiektu honi “DARAHLI” (hassanieraz “BESARKATU”)

izena jarri ziotela. Izan ere, horixe da proiektu honen helburu nagusia: hain urrun dauden, eta hizkuntzaz nahiz pentsakeraz hain desberdinak diren bi kulturetako gazteak “besarkada batean elkartzea”. Proiektu honen bidez elkartasuna, tolerantzia eta elkarbizitza landuz, gure herriko gazteak balore horietan hezi nahi ditugu. Beraz, bakean hezi nahi ditugu gure herriko gazteak.

EN H 3.

Aldizkaria2012.indd 33

Helburu nagusia Mendebaldeko Saharak bizi duen errealitatea ezagutzea da. Batetik, alderdi teorikoari dagokionez, hots, sentsibilizazioa, hainbat irakasgaietan Sahararen egoera ezagutzen lagunduko duten gaiak landu eta aztertu dituzte Zumaiako Institutuan eta Maria eta Jose Ikastetxean.

33

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 2.zikloa

Elkartasun proiektua

Eta, bestetik, alderdi praktikoari dagokionez, apirilaren aurreneko astean Tinduf-eko errefuxiatu kanpamentuetara bisitaldia egin eta han honako proiektu hauek gauzatu ahal izan dira: - Sendagai bilketa: - Eskola-material bilketa: - Udaletxea margotzeko proiektua auzolanean: - Udaletxeko gela anitza berreraikitzeko proiektua txukundu, margotu eta elektrizitate-instalazioa jarri. - Saharar herria ezagutzeko topaketak. Proiektu honen ideia gure ikasleei zor diegu: eurek nahi izan dute parte hartu “DARAHLI” proiektu honetan, Mendebaldeko Sahararen errealitatea ezagutzeko eta elkartasuna adierazteko. Proiektu honetan parte hartu dutenak izan dira: Zumaiako Institutuko eta Maria eta Jose Ikastetxeko DBH 4. mailako 42 ikasle; ikasleen arduradun gisa unibertsitatean ikasketak egiten ari diren 10 gazte; bi koordinatzaile; Zumaiako Udaleko bi ordezkari; herriko sendagilea eta Zug (errefuxiatu kanpamenduetako herria) senidetze-proiektuan diharduten bi familia. Guztira, 58 lagun.

25/6/12 11:21:05


Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 2. zikloa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

34

Irakaskuntza

SEXUALITATE IKASTAROA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 3. maila

Ikasturte amaieran, konkretuki, hirugarren hiruhilekoan “SEXUALITATEARI BURUZKO IKASTARO” interesgarriak jaso dugu Zumaiako anbulatorioan. Ikastaroa Jaione Iregi emagin edo matronaren eskutik jaso dugu. Sexualitateari buruzko ikastaroan barne bi egunetan zehar burutu diren bi saio izan ditugu.

1. eguna: Ikastaroko saio hauek egiteko anbulatorioan bildu ginen. Emaginak edo matronak Jaione zuen izena eta sexuari buruz genituen zalantzak argitu zizkigun hainbat ekintza desberdin eginez. Lehenik, gutako bakoitzak sexualitatea hitz bakarrez definitu behar izan genuen eta arbel batean idatzi definizio guztiak. Ondoren, orri batzuk betearazi zizkiguten, geneukan informazioa zein den jaso zezaten., ondoren zalantzak eta desinformazioak argitzeko. Azkenik, bideo motz batzuk ikusi genituen eta sexu bidez transmititzen diren gaixotasunei buruz ere hitz egin genuen. 2. eguna: Prebentzioaz hitz egin genuen eta preserbatiboak nola erabili behar diren erakutsi ziguten. Hain ohikoak ez diren prebentzio neurriak zeintzuk diren ere argitu ziguten eta, bukaeran, bakoitzari preserbatibo bana eman ziguten. Sexualitateari buruz informazio garrantzitsua jasotzeko aukera bikaina izan zen, benetan.

Aldizkaria2012.indd 34

Cursillo de educación sexual o sexualidad

Durante este curso escolar, concretamente en el tercer trimestre, nos han impartido un cursillo de Educación Sexual muy interesante en el ambulatorio de Zumaia. El cursillo lo ha impartido la matrona Jaione Iregi. El cursilllo se ha desarrollado durante dos días en dos sesiones. El primer día acudimos al ambulatoria y la matrona Jaione nos aclaro y explico muchas dudas que nos surgen acerca de la sexualidad. Primeramente, cada uno de nosotros/as tuvimos que definir la sexualidad con una sola palabra. A continuación, hicimos una especie de test para conocer nuestras dudas y desinformaciones y poder informarnos correctamente. Para terminar la sesión pudimos visonar una serie de videos y pudimos hablar sobre las enfermedades de transmisión sexual. En la segunda sesión, nos hablaron sobre la prevención y como utilizar correctamente los preservativos y conocer las medidas más usuales de prevención. Al final de la sesión, nos regalaron un preservativo. El cursillo ha sido muy interesante para conocer y recoger información muy valiosa sobre la sexualidad y la prevención.

25/6/12 11:21:06


Irakaskuntza

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 2. zikloa

PLASTIKA ETA IKUS HEZKUNTZA ikasgaia. BIGARREN HEZKUNTZA 4. maila

Maria eta Jose ikastetxean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailan aukerako ikasgai bezala Plastika eta Ikus Hezkuntza arloa eskaintzen da. Plastika eta Ikus Hezkuntza arloan ikasleek adierazpen plastikoen hainbat arlo ikus eta landu ditzakete. Besteak beste, marrazketa teknikoaren oinarria, bi dimentsiotako hainbat trazaketa eta hiru dimentsiotako perspektibaren sarrera ikasten dituzte ikasleek. Horretaz gain, ikasleek anatomian oinarritutako marrazketa artistikoa, giza proportzioak eta gorputzaren irudikapen laua lantzen dituzte. Diseinu grafikoa ere ikusten da, logotipoak landuz. Eskuzko marrazketaz gain ordenagailua erabiltzen da logotipoaren lanari amaiera emateko Arte mugimendu ugari ere aztertzen dira ikasturtean zehar eta aurten “Op Art” edo “ Arte Optikoa” izeneko mugimenduan zentratu dira. Ikasleek estilo honetan lan ikusgarriak garatu dituzte. Azkenik, akrilikoen margoketa teknikak eta estanpazioaren oinarria landu dira. Hau guztia aurrera eramateko ikasleen sormena lantzea eta bultzatzea ezinbestekoa da. Adierazpen plastikoak espresio tresna gisa erabiltzeko dituzten mugak eta lotsak gainditzearen alde, ikasleari tresna hauek ezagutzen laguntzea ezinbestekoa da, horrela beraien barne mundua adierazten gozatu dezaten.

35

Plastica y Educación visual En Maria eta Jose Ikastetxea se imparte como asignatura optativa en 4º de Educación Secundaria Obligatoria “Plástica y Educación visual”. En dicha asignatura los alumnos/as trabajan y conocen diversas facetas, tendencias de la expresión plástica y artística. Entre otras, las bases y fundamentos del dibujo técnico y la introducción a la perspectiva en tres dimensiones. También trabajan el dibujo artístico basado en la anatomía, las proporciones humanas y representación del cuerpo humano. Continuando con la programación del curso se trabaja el diseño grafico, trabajando con la realización de diversos logos. A parte del dibujo a mano se trabaja mediante ordenadores. Durante el curso escolar se analizan y estudian diversas tendencias y movimientos artísticos y, concretamente, durante el curso escolar 2011-21 nos hemos centrado en los movimientos denominados “Op Art” o “Arte Optico”. Los alumnos/as han desarrollado y elaborado trabajos maravillosos y espectaculares. Por último, se han trabajado las técnicas de la pintura acrílica y las bases de la estampación. Para ello se ha trabajado y potenciado la creatividad del alumnado de 4º de la ESO.

Aldizkaria2012.indd 35

25/6/12 11:21:10


36

Elkarrizketa

Ikasle ohien txokoa:

Unai Manterola Albizu Gipuzkoako apaizik gazteena

Zumaia utzi eta 7 urte daramatza Unai Manterolak Orion eta Aian apaiz.

2006ko azaroaren 25ean apaiz egin zinen. Nola gogoratzen duzu egun hura? █

Zortzi urtez horretarako prestatu ondoren, apaizgintzaren sakramentua hartu nuen. Donostiako katedralean izan zen hori, eta poz handiz gogoratzen dut. Izan nahi nuena eta egin nahi nuena gertatu zelako. Etxeko eta lagunak han zirelako nirekin egun garrantzitsu horretan. Gipuzkoako Elizak apaiz izateko onartzen ninduelako. Eta hori guztia, nolabait, Jainkoaren nahia betetzea zelako.

Apaiz egin eta berehala, “entrenatzeko” astirik gabe, Orioko eta Aiako parroko izendatu ninduten. Erronka handia izan zen niretzat. Herri banatan zegoen apaiz bana ordezkatu behar nituen. Lehen biren artean egiten zutena egiteko antolakuntza berria pentsatu behar zen. Bi herriek nolabait apaiza “konpartitu” egin behar zuten. Baina laguntzaile asko eta onak izan ditut bidean bi herrietan. Eta horrek dena errazten du. Sei urte geroago zera pentsatzen dut: asko dagoela egiteko, baina ederra izan dela bizi izandakoa, elkar banatutako guztia, ikasitakoa. Hanka sartu ere egingo nuen noizbait, baina ez al da hori ikasteko era bakarra? █ Zure oinarrizko ikasketak Maria eta Jose Ikastetxean egin zenituen. Zer gogoratzen duzu garai haietaz, zer oroitzapen eta bizipen dituzu?

Gipuzkoako apaizik gazteena izanik, gaztea Hamalau urtera arte ikasten genuen orduan eta apaiza ez dira gaur egun askotan ezkontzen. Ikastetxean. Oroitzapen onak ditut, orduko lagunak

Hogeita hamabi urte ditut eta hala da, neu naiz Gipuzkoako apaizik gazteena, oraingoz. Gaur egun kristau izatea badirudi gazteek baztertzen edo gutxienez oso aintzakotzat hartzen ez duten zerbait dela. Nik uste dut, kristau izatea, Nazareteko Jesusen erara bizitzen saiatzea dela bizitzan asmatzeko eta zoriontsu izateko erarik bikainena. Merezi du Jesusen jarraitzaile izateak. Gero, jarraipen hori normal onartuta gazte bat apaiz izatea ere normala litzateke. “Modernoa”, ordea, gehienek egiten dutena egitea da… eta horregatik gertatzen da arraroa gazte bat apaiz izatea. █ Orain Orioko eta Aiako parrokietan apaiz zara. Zer moduz gaur egun, eta nola gogorazten dituzu lehen egun haiek?

ere bai. Pentsatzen dut orduan eskolan bizi genuen “giro erlijiosoak” ere izango zuela nigan eragina. Orain Ikastetxeko Eliza kendu egin omen dute... Hain zuzen horrexek behar zuen ba eskolaren “bihotza”....! Inor mindu gabe esan nahi dut hau baina, nik uste dut kristau-eskolan erlijiotasunak bere eguneroko izatearen bizkarrezur izateari uzten dionean eta erlijioa anekdota bat bilakatzen denean bere izatea galtzen duela. Espero dut batak bestea ez ekartzea.

Eskolan zein asignatura zenuen gogokoena? Eta gutxien atsegin zenuena? █

Liburuak, euskara, historia eta horrelakoak beti gustatu izan zaizkit gehiago. Matematikak eta, berriz, ez nituen atsegin asko. Baina hori ageriago geratzen da helduagoko ikasketetan.

Unai Manteroal 1994. urtean Maria eta Josen Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko ikasketak amaitu zituenean ikasturteko ikaskideekin

Aldizkaria2012.indd 36

25/6/12 11:21:11


Elkarrizketa

37

elkartearekin egiten diren ospakizunak; bulegoan egin beharreko lanak, bilerak prestatzea, irakurtzea...; parrokiako kideekin, nahiz haurrekin edo gurasoekin izaten diren bilerak; Gotzaindegian bete behar izaten ditudan lanetarako joan-etorriak; eta aisialdirako eta lagunarterako gordetzen ditudan tarteak.

Zer du ona bizimodu horrek eta zer sumatzen duzu faltan? █

Unai Orioko parrokian otoitzean

Bizi modu honek duen gauza ona da, gustatzen zaidan horretan jarduten naizela. Zer sumatzen dudan faltan? Ba aparteko gauzarik ez egia esan.

█ Atseden orduan zertan jolasten zenuten █ Jaunartzea ia haur guztiek egiten dute oraindik gogoan al duzu? ere, baina gero katekesian gutxik jarraitzen dute Pentsatzen dut futbola izango zela mutilen jolas eta elizara daramatzan soka eten egiten da.

nagusia. Niri ez zait sekula gustatu. Orain ere telebistan ikuste hutsak aspertu egiten nau. Baina beno... bilatuko genuen beste denborapasaren bat.

Arazoa gurasoena da. Beraiek praktikatzen ez duten zerbait erakustarazten digute guri. Eta haur batek esaten du: “nire gurasoentzat garrantzitsua ez baldin bada, ez da hain interesgarria izango”. Giro horretan, gure egitekoa oso korapilotsua da.

█ Zein dira zure zaletasun edo gustuko ekintzak. Nola betetzen duzu aisialdia? Badakigu bertsozalea, bertsolaria, bertso-saioetan gai- █ Gazteak ez dira normalki Elizara joaten. Zer jartzaile,.. nondik datorkizu bertsolaritzarako esango zenieke gure ikastetxean dabiltzan zaletasun hori? gazteei, zer balore transmititzen ditu Musika, euskara, bertsolaritza... nire aisialdiaren parte Kristautasunak fededunei?

dira. Eta Parrokiaz aparte egin behar izaten ditudan beste lan askok ere badute horiekin zerikusia. Ni, oro har, euskalduna eta lagunartekoa naiz. Oinarrizkoa da hori niretzat. Eta norbere izaerak eramaten du bat aisialdia eta afizioak eratzera ere. █ Noiz erabaki zenuen apaiz izan nahi zenuela?

Oinarrizko erabakia aurrez pentsatzen eta prestatzen joan banintzen ere, 18 urterekin, selektibitatea egin ondoren hartu nuen horretarako erabaki formala.

Bizitza honetan, luzera, harremanek, ikasitakoak, elkar banatzen denak, gorde daitekeenak duela indarrik handiena. Nahiz eta orain “edukitzeak” edo “norbait izateak” indar gehiago izan. Eta luzerako egin behar den “inbertsio” horretan kristau izateak norabidea erakusten digula. Merezi duela bizitza honetan erdigunea norberegan baino gehiago bestearengan jartzeak. Fundamentuz bizitzea dela oinarria. Eta horretan Jainkoa dela egiazko laguntza bakarra.

Zer esan zizuten etxean “seminariora noa █ Eta gurasoei? apaiz ikasketak egitera” esan zenienean? Lehenik eta behin, nire errespetu osoa dutela. Ez

Horrelako erabakiak ez dira goizetik gauera etxean esaten. Denborarekin komentatzen joaten zara, etxean sumatzen dute... Beraz ez zuen inolako sorpresarik sortu. █ Gaizki ez bagaude zure gelako kide Jon Korta ere zurekin batera hasi zen Eliz Ikasketetako Lizentziatura egiten baina hark beste bide bat hartu du, ezta?

delako erraza gaur guraso izatea. Bigarren, tarte pixka bat emateko bizitzan barruari begiratzeari. Kristau izatea ez da armairuan dudan eta noizean behin (Bataio-Jaunartze-Ezkontza) janzten dudan gorbata. Baizik beti soinean eraman beharreko zerbait. Soinean daramagunak lagundu egiten digu, indartu egiten gaitu, babes ematen digu, eguneratu egiten dugu. Armairuko gorbata... modaz pasatzen da.

Elkarrekin hasi ginen. Bera Karmeldarra da. Ni izan nintzen gero beste bide bat hartu eta Elizbarrutiko Apaiz izatea erabaki nuena. █ Nolakoa du zure bizimodua, egun normal bat?

Egun denak dira desberdinak. Baina denek dituzte osagai berdintsuak: otoitz pertsonala naiz

Aldizkaria2012.indd 37

Unai Manteroal Aiako haurrak bataiatzen

25/6/12 11:21:12


38

Aldizkaria2012.indd 38

25/6/12 11:21:15


39

Aldizkaria2012.indd 39

25/6/12 11:21:20


40

Aldizkaria2012.indd 40

25/6/12 11:21:24


Aldizkaria2012