Page 1

MARI AETAJOSE

1Zenbak i a


Maria eta Jose

DORTOKI, EUSKARAREN ERABILERA EGOKIA BULTZATUZ

Duela bi urte gure ikastetxean euskararen erabilera sustatzeko eta zuzentasunez jarduteko maskota berria jaio zen: “Dortoki”. Hizkuntza normalkuntzaren prozesuan aurrera-pausoak eman eta ikasturtean zehar burutzen ditugun ekintzez gain, “Dortoki”-ri misio berri bat egokitu zaio aurtengoan; sarritan, gure inguruan entzuten ditugun ohiko euskarazko esaldi okerrak zuzentzea eta egoki nola diren esatea, hain zuzen ere. Honetarako, hilero ikastetxeko korridoreetan ohiko erabilera desegokia duten esaldien kartelak zintzilikatu eta hauen inguruko lanketak egingo dira. Horrez gain, hilero web gunean ere txertatuko dira esaldiak. Izan ere, guztioi mezua helarazteak, euskal hiztun komunitatearen erabileran eta zuzentasunean eragingo du. Bestalde aipatu, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuela ikastetxean. Goizean goizetik hainbat ekintza burutu genituen, hala nola, euskararen inguruko horma-irudi ezberdinen erakusketa, euskararen inguruko hausnarketa, “Hitz eta Pitz” lehiaketa, filmak euskaraz… Primeran pasatu genuen eta honen erakusgai dituzue web orrialdean zenbait argazki. Mila esker denon parte-hartzearengatik! Egunero izan dadila euskararen eguna!


H.E.

Elkar ezagutu ondoren, gure txikiei esperimentatzeko grina piztu zaie. Jolasean material desberdinak ezagutu dituzte, sentimendu ugari kanporatuz. Ibilbide polita izan da, guztiok gauza berriak ikasi ditugu guraso, haur eta hezitzaileok. Begira, begira nola aritu diren eskolako txikiak‌ Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu!


H.H.

“HAZI, BIZI, HEZI” Bizipen Tailerrak

“HAZI, BIZI, HEZI” Bizipen Tailerrekin, eskola eta familien arteko topaketa eta elkarlanerako gune bat sortzea izan dugu helburu. Hala, gure ikasleen onerako, eskola eta familien artean konplizitatea, hurbiltasuna eta lagunartea sendotzea nahi izan dugu. Horretarako, azaroan zehar, 2, 3, 4 eta 5 urteko ikasleen gurasoak ondorengo bizipen tailerretan parte hartu dute: 2 urteko ikasleen gurasoen tailerra: ESKOLATZE PROZESUAREN BIZIPENAK - KAFE TERTULIA 3 urteko ikasleen gurasoen tailerra: NIAREN EREMUA: ARRETA DEITZEKO ADIERAZLEAK. ZER DAGO HORREN ATZEAN? 4 urteko ikasleen gurasoen tailerra: OINARRIZKO EMOZIOA: BELDURRA 5 urteko ikasleen gurasoen tailerra: OINARRIZKO EMOZIOA: AMORRUA Esperientzia oso aberasgarria izan da! Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!


L.H.

Ikastetxean kirola bultzatuz!

Eskola Kirola egitasmoan barne, Zumaiako Saskibaloi txapelketan Maria eta Jose Ikastetxeko alebin mailako neska talde bat garaile suertatu da. 2013-2014 ikasturte honetan ere, Maria eta Jose Ikastetxeko ikasleek Eskola Kirola Plangintzaren barne, Zumaian antolatzen diren kirol txapelketa guztietan hartuko du parte. Honela, lehen hiruhilabetean saskibaloi txapelketa jokatu da benjamin eta alebin mailetan. Benjamin mailako lehiaketaren barne ez da txapelketarik jokatzen, ez dago sailkapenik. Alebin mailan, berriz, txapelketa izaten da eta, aurtengoan, alebin neska mailan Lehen Hezkuntzako 6. mailako neska talde bat suertatu da garaile. Bigarren hiruhilabetean eskubaloi txapelketa izango da eta ondoren, futbito txapelketa jokatuko da. GBC Donostiako saskibaloi taldeak Unicajaren kontra Ilunben jolasturiko partida ez dute ahaztuko gure lehenengo hezkuntzako ikasle batzuk. Izan ere, atsedenaldi batean gure Ikasle batzuk pistara atera eta minutu batez jolasteko aukera izan zuten. Ilunbeko ikusle guztien aurrean jokatzen egon izana ez dute denbora luzean ahaztuko gure gaztetxo hauek.


D.B.H.

HEZKUNTZA INTEGRALA

Gure Ikastetxean, ikasleen maila akademiko gorena lortzeko xedeaz gain, pertsonak heztea dugu helburu. Gaur egungo gizarteak erronka ugari ditu aurrean eta horiei aurre egiteko hezkuntza integrala bideratzen dugu gure ikasleekin, arlo akademikoa eta pertsonala modu eraginkorrean landuz. Hori dela eta, “HAN eta HEMEN” proiektuaren barnean, abenduaren 17an “CARITAS” erakundetik, hainbat hezitzaile etorri zaizkigu ikastetxera, DBH-ko ikasleekin gaur egun eta gure herrian ditugun arazoei erantzuna nola eman daitekeen azaltzera eta horretarako, boluntario lanak nolako indarra duen azpimarratzera. Landu diren gaiak: DBH1- Etorkinak eta ijitoak. DBH2- Bidezko merkataritza. DBH3- Arroparen mundua “oldberri”. DBH4- Kale gorrian dauden pertsonak.


OLENTZERO!!!

Aurten ere abenduaren 24an, OLENTZERO etorriko da haurren eskutitzak jasotzera eta ondoren berarekin batera irtengo gara Zumaiako Herri Eskolako, Zumaiako Institutuko eta Maria eta Jose ikastetxeko ikasleok, gurasook, langileok eta irakasleok kalez kale kantari. Ohar honen bidez, ekintza hauetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Anima zaitezte eta anima itzazue zuen seme-alabak. EGUNA: abenduak 24,larunbata. ESKUTITZAK JASOTZEA: 11:00etatik 12:20era ikastetxeko sarrera nagusian OLENTZEROREKIN ABESTERA: irteera: 12:30ean Institutu pareko plazoletatik. amaiera: 14:00etan Kofradia Plazaren inguruan. Oharra: Arren, baserritar jantzita etorri.

Albistekaria 1 zenbakia  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you