Page 1

Guraso Elkartea 2017-03-28 MARIA ETA JOSE ESKOLAKO GURASO ELKARTEA BILERA AKTA Partaideak: Isaak Aranberri, Joxean Etxabe, Elene Lazkano, Amaia Agirresarobe, Josu Lazkano, Kepa Galparsoro, Belen Garcia, Naroa Garcia, Amali Lazkano, Iñigo Iribar, Jon Igoa, Antonio Sanchez eta Igone Korta. Akordioak/ Informazioak: 1- ESKOLARI EMANDAKO DIRU LAGUNTZA: Elenek azaltzen digu Guraso Elkarteak Eskolari emandako zenbatekoa: 5.927,98€koa dela aurten; diru honen erabilpena: • 25 ordenagailu • Uztaila/Abuztuko eskola garbiketa • Fotokopiak (Guraso Elkartekoak) • Zinea euskaraz, bideoproiekzioak 2- XAKEA: 6 pertsonek jarraitzen dute ikastaroa egiten. Xake Federaziotik deitu dutela informatzen digute. Federazio bertatik etorriko omen ziren ikastaroak ematera. Zein aukera komeni da gehiago?: Kepak jarraitu edo eta Federazioarekin probatu. Baloratuko da. 3- INAUTERIAK: Balorazio positiboa izan da orokorrean. Ordua aldatu zen aurtengoan eta ondo joan zen. Euri zaparrada bota zuen amaieran eta bapatean bukatu eguraldi txarra zela eta. Agian desfilea plazara irixtean, eta girotzeko asmotan musika edo jarri zitekeela hurrengo urtean planteatu da.

4- PREBENTZIO MAHAIA: Herriko hainbat esparru ezberdinetako jendeez osatuta dago talde hau. Bileran: Osasuna eta elkarbizitza kontutan harturik, aisialdia bitartekari delarik; adin ezberdiñetako pertsonak elkartzen edo uztartzearen saiakera egitea proposastu omen zuten izandako bilera bakarrean. Bi talde egitea erabaki omen zen jende asko eta ideia asko atera bait ziren, ezer zehaztu gabe eta lana errezteko herlburuarekin.

5- ESKOLA BIDEAK: Otsailean izandako erakusketan jendea ibili omen zen. Lelo eta logoaren irabazleak aukeratu ziren. Orain Diagnostiko panelekin zer egin daitekeen planteatu da eta Santa Joakina egunean jarri daitekeela proposatu eta onartu da.


Guraso Elkartea

5- HITZALDIA: Mireia Centenok: “Etxerako lanak” gaiari buruz hitzaldia emango du maiatzak 4ean , osteguna; arratsaldeko 6,30etan. Gazteleraz izango da hitzaldia. Gai honi buruz asko hitz egin dugu. Ikuspegi ezberdinak azaldu dira. Otsailean, Guraso eskolan izan zen ikastaroan, Joxe Amiama pedagogo adituak honi buruz zer esan zuen ere komentatu dugu besteak beste.

Beste bi hitzaldien proposamena egin dute:

• Problemas de “integración sensorial” alde batetik. • Ciber acoso, beste aldetik.

6- KURTSO AMAIERARAKO DIRUA: DBH 4ko taldeari Errege Kabalgatan parte hartzeagatik 350€ eman zaizkie. DBH3koei berriz 300€ emango zaizkien ohi den bezela.

7- ASTE SANTURAKO UDALEKUAK: Foru Aldundiak, Orona Fundazioak eta Gazteria Arloak sustaturiko KULTURA DIGITALA egitasmoaren barne: Aste Santuko campus teknologikoa izango da, apirilaren 10, 11 eta 12 (5-16 urteko gaztetxoentzat) Orona Ideon. (programatzen ikasi plataforma ezberdiñak erabiliz adin ezbediñen arabera). Udaleku hauen berri eman edo ez eztabaidatu dugu. Erabaki da baietz, baiño informazio kopurua asko denez gero, link-a edo pasatuko da xehetasunak jakiteko.

8- INGELESEKO UDALEKUAK: Tekinskool. Udalekuak: Summer fun eta Intensive. Guraso Eskolak antolatzen ditu. Aurtengo udararako 8 gela eskatu dituzte (4 gela ordenagailuekin eta beste 4 arbel digitalekin). Pasada zen urtean 85 ikasle izan zituzten guztira, horietatik 68 Maria&Joseko ikasleak. Ekainak 26an hasteko asmoa azaldu dute. Play&Say-k aurkeztutako eskeintzarekin eta herrian dauden beste akademiekin alderatu da Tekinskool. Beste akademiek zer eskeintzen duten eta ze prezio dituzten. Erabaki da: Herriko beste akademiak baiño merkeago izan behar du. Eskolak eskeintzen bait dizkio: eraikiña, argia, garbitasun zerbitzua, ordenagailu, arbel digital, soporte informatiko, etab. Gela bakoitzaren kostu erreala, hilabete batean zenbatekoa den; kalkulatuko da. Eskolak galerarik izan ez izatearen helburua izateko. Udalekuak; bai irekiak, nahiz intentsiboak ere, Uztailak 3an hasiko dira (ekainak 26an eskola martxan bait dago oraindik).


Guraso Elkartea

9- ESKOLAKO GAIAK: · Korrika: Apirilak 4ean (apirilak 5eko goiza, asteartetik asteazkeneko gaua). Eskolari Inpernupe tabernatik Gasolindegira arteko bidea tokatu zaio. Isaak eta Guraso Elkarteko partaide den Antonio Sanchez joango dira

DBH 3, 4 eta 5eko ikasleek 2 greba egun egin dituzte LOMCE legea dela eta. Joseanek azaldu digu, greba egiteko eskubidea izan arren, 16 urte baiño gutxiago dutenek guraso edo arduradun legalen sinadura behar dutela egin ahal izateko, eskola bait da arduradura zerbait gertatu eskero ordu hoietan zehar.

Ikastetxean izan diren lapurreten berri eman digute eta ze neurri hartuko diren hemendik aurrera hauek ekiditeko.

Joseba Esnalek Alondegian Emakumea eta Gerra Zibilari buruz egindako erakusketa eskolara ekarri dute.

• Azkoitiko Floreaga ikastetxean gure eskolako Batxilergoa eskeintza azaltzen egon dira. • Matrikulazio datuak: 0 urtekoak 2 haur (goiz da) 1 urtekoak 26 haur 2 urtekoak 54 haur • Hurrengo bilera Maiatzak 2an , gaueko 21.00tan.

Akta 2017 03 28