Page 1

Guraso Elkartea 2017-02-07 MARIA ETA JOSE ESKOLAKO GURASO ELKARTEA BILERA AKTA Partaideak: Isaak Aranberri, Joxean Etxabe, Elene Lazkano, Naroa Garcia, Josu Lazkano, Kepa Galparsoro, Amaia Agirresarobe, Iñigo Iribar, Belen Rodriguez, Amali Lazkano, Maider Arakistain, Jon Igoa, Antonio Sanchez, Jone Gartziarena eta Igone Korta. Akordioak/ Informazioak: 1- XAKE IKASTAROA: 6 pertsonek jarraitzen dute ikastaroa egiten, hurrengo 3 hilabetetan. 100€ ordaintzen du ikasle bakoitzak. Guraso Elkarteak, ikasleko eskolari, 5 € ordainduko dizkio, eskolako mantenimendu gastoentzako. 2- TXOKOLATADA: Otsailak 23, osteguna. Inauterietako egitarauaren barne. Dena antolatuta dago: Enkargatuta, lan talde bat osatuta ere. 3- ESKOLA BIDEAK: ERAKUSKETA Otsailak 14tik 23ra bitartean izango da. Otsailak 14ean, goizeko 9,30etan Guraso Elkarteko zenbait kide geratuko dira montaia lanetarako eta Otsailak 23an berriz arratsaldeko 19.00etan kentzeko eta jasotzeko. Erakusketaren ordutegia: Astelehenetik larunbatera: 18.30-20.30/ Igandeetan: 12.30-14.30 eta 18.30-20.30. Otsailak 17an ekitaldia egingo da logo eta leloaren sortzailearen irabazlearekin arratsaldeko 19.00etan.

4- TXANDALA Joxeanek azaltzen digu txandalak Guraso Elkarteak duela gutxi gora behera 20 bat urte egitea erabaki zutela, Inma Eizagirre zenean eskolako zuzendaria. Duela 6 bat urte aldatu zirela txandal hauek. Gaur egun eskolako kamiseta, bai da derrigorrezkoa; baina txandala ez. Elene Lazkanok alde batetik eta Josu Lazkanok eta Amaia Aguirresabek bestetik, kontsultak egin dituzte Decathlonen Elenek eta Josuk lan egiten duen lantokirako hornitu dituen pertsonarekin jarri da kontaktoan. Bi aukerak iruditu zaizkigu interesgarriak eta presarik ez duenez gaiak, lantzen jarraituko dutela erabaki eta adierazi dugu: Prezio, modelo, kalitate, etab. ezberdinak. Denbora luzean hitz egin dugu gai honetaz, logo berria ere erabil ahalko litzatekela egitea erabaki eskero, etab. Aztertzeko denbora hartuko dela erabakiaz.

5- HITZALDIA Mireia Centenok gai ezberdinak proposatuaz, bidali zuen listaz hitz egin dugu. • Ze adini zuzendu: LH edo eta DBH?


Guraso Elkartea

• Ze gai aukeratu? Etxerako lanen gaia atera da eta gai hau pil pilean dagoela argi eta garbi geratu da geure artean ere. Eskola juxtu LH mailan, gai honetaz ausnarketa bat egiten ari dela komentatu du Joxeanek, arazo edo kezka honi erantzun egoki bat eman ahal izateko eta nola egiten ari diren azaldu digu. Beraz erabaki da aurtengo hitzaldia gai honi lotuta egongo dela: Etxerako lanak nagusiki eta honekin lotuta umeen lankidetza lortzearen gaia.

6- TXIMELETA Donosti aldeko enpresa bat da, eskola kanpoko ekintzak (extra-eskolarrak) antolatzen dituzte. Orain arte Donostian eta Donostitik Irun aldera daude zabalduta eta orain alde honetara hedatu nahiko lukete, oraingoz Azpeitian Iraurgiko ikastetxean daude. Belen Rodriguezek kopiak banatu dizkigu errezago ikusteko adin ezberdinentzako duten eskeintza zabala. Hauetariko asko hemen iadanik ba daudenez, ez daudenetan zentratu gara gehiago: Lehen Hezkuntzakoentzat familiekin egiteko jarduerak iruditu zaizkigu agian interesa sortu dezaketela; Gimnasia dibertigarria familian edo eta emozioekin jolasean familian, etab. Adibidez komentatu dute oso interesgarria izan daitekela DBH mailan, ekainean libre geratzen zaien astean; • Jendeaurrean hitz egiteko baliabideak • Lidergoa Hurrengo ikasturtera begira izango litzateke. Hiruhilabetekoak ere izan daitezke, ikasturte osoa izan gabe. 7- KOORDINAKETA BILERA • Olentzero: Antolaketa aldatu behar dela hurrengorako. Abesteko garaian “Koro Fijo” bat egon beharko lukeela, zeren bestela une batzuetan jende gehiegi pilatzen da etab. Zaila egiten da ez badago talde definitu bat zuzentzeko. Hemendik bi urtetara tokatuko zaigu berriro. • Inauteriak: Joxeanek azaldu digu herriko bi eskolak elkarrekin desfilatzeko proposamena dagoela, eta beste urteetan ere nahia hala izaten dela, baiño azken urteetan 4 edo 5 urte. Herri Eskolakoak beranduago iristen direla beraien egitarau propioarengatik. Bestalde, bi eskolak elkarrekin egin eskero segurtasuna bermatzea zailagoa da, 3 udaltzain soilik bait daude arratsaldeko turno horretan. Proposamena: Herri Eskolakoak eta Maria eta Josekoak 16.10etan irtetea. Patxita Etxezarretan elkartzea. Maria eta Jose ikastetxeak agian bere ibilbidea aldatu dezakete konpartsa luzatzeko helburuarekin; oinezkoentzako den zubitik kiroldegira joan eta handik Kantauri Plaza aldera. Eguraldi txarra balego bertan behera utzi beharko litzateke, irtenbide bezela Udaletxeari Herri Eskolak Frontoi berria eskatu du eta Maria eta Josek Kiroldegia eskatu dio Udaletxeari. • San Telmo Saria: Joxeanek azaldu digu pixkabat historioa eta nola doan. 30. edizioa dela. Olerki, bertso, ipuin eta ahozko atalak dituela. Lanak entregatzeko eta Sari banaketen datak etab.-en Elenek azaldu dizkigu. • Zumaiako Euskarazko Egutegia: 2017koaren balorazio oso positiboa izan dela komentatu dute. Hala ere, Lubaki guraso elkarteak Etxerako gida bat prestatzeko proposamena aurkeztu du egutegia ulertzeko laguntza gisa. Bestalde 2018ko egutegirako gaia/ideia zein izan daiteeken pentsatzea, proposatzea


Guraso Elkartea • Hizkuntzarako errefortsua etorkinentzako: AEK-ko euskaltegiaren bitartez egiten bada ere, eskolaren laguntza eskatu da motibatu edo bermatzeko laguntza hori. Bestalde Udalaren Plan Estrategikoaren barnean galdetu omen zuten ia interesgarria izan daitekeen “Itzultzaile bat” (Joxeanek azaldu du nola funtzionatzen duen gailuak), aparatoa udaletxeak erosiko lukeela, baino gero erabiltzeko beharko zen itzultzailearen zerbitzua eskolan ordaindu beharko lukeela. Erabakitzen da ez dugula uste etekinik aterako geniokeenik gailuari. Itzultzailearen zerbitzua oso garestia bait da. 8- ESKOLAKO GAIAK • Itzultzailea: Azaldu genuen lehenagoko puntuan • Korrika urtea: Joxeanek Apirilak 5ean, asteazkena goizeko 3tan pasako dela informatzen digu. Egun eta ordu deserosoa dela komentatzen da bileran. Eskolak KM1 eroste omen du, hortik 500m Guraso Elkarteak ordaintzen du eta beste 500m-ak eskolak. Goizeko ordu txikiak direla eta AEKkoek txokolatadaren bat antolatzea pentsatzen ari omen dira Beheko plazan edo. • Guraso elkarte berriaren berri eman behar dela eskolako web gunean eta e-mail baten bidez adosten da. • Obrak: Isaakek Otsailaren 15ean hasiko direla segurunik dio eta Maiatzaren erdialderako nahiko luketela amaitzea. 0-3 urte bitarteko guneaz ari dira. Batxilergo guneko obrak, bigarren zatia; udaran egingo dituzte. Eremu hau, goiko solairu osoa izango da. Gela anitzak izango dira (itxi eta ireki egingo dira, espazioak moldagarriak edo modelagarriak). Dituzten baliabideak aprobetxatu behar direla maximora. Batxilergoko ikasleak proiektu berrian gustora dabiltzala komentatzen dute. • Matrikulazioa: Balorazio positiboa. Pozik daudela matrikulazio kopuruarekin. Nahiz eta zenbaki definitiborik ez izan oraindik. 9- Iradokizunak: · Elenek komentatzen digu azken 2 urtetan “Denok irabazle” liburu proiektua dela eta guraso elkarteak ez diola dirurik eman eskolari, baiño tradizionalki beti egon dela ohitura hori. Lorekin hitz egin ondoren, hurrengo bileran zehaztuko digula diru laguntza hori zenbatekoa izan ohi den. Eskolako ezpiegiturantzako erabiltzen omen da. • Guraso Elkartearen AKTA zabaldu guraso guztiei. Link-ean jarri. Onartua. • Belenek, egin dioten eskakizun bat komentatzen du: Kexa moduan, Notak umeei azkenego egunean ematen zaizkiela, oporrak hartu aurretik. Horrek arazoak sortu ditzazkeela, irakaslearekin hitz egiteko aukerarik ez baituzu eskola bueltatu arte. Pentsatuko dutela izan da erantzuna. • Elenek karta bat irakurri du. Guraso elkarteari zuzendurikoa. Eskolan umeen “merendolak” ospatzeko aukera izateko eskakizuna eginaz. Ontzat ematen da eta onartu egiten da proposamena. Joxean eta Isaakek ere baimena ematen dute. Orain nola antolatu, non, etab. erabaki beharko da, monjei baimena eskatu beharko zaie egiten hasteko.


Guraso Elkartea • Haur Misiolariaren Eguna aurten Zumaian ospatuko dela komentatzen du Elenek. Maria eta Josek eskola utziko dietela ospatu ahal izateko komunikatzen digu. Azaltzen digute pixkabat zer den egun hori. Haur guztiak gonbidatuta daudela azaltzen digu. • Hurrengo bilera Martxoak 7an , gaueko 21.00tan.

Akta 2017 02 07  
Akta 2017 02 07  
Advertisement