Page 1

Informazio eta komunikazio teknologiak hezkuntzan

Nekane Arakistain Uxue Guisasola

1


AURKIBIDEA Aurkezpena ………………………………………………………………………………………………………..........….............

3. orria

Irakasleen inpresioa teknologia berriei buruz ………………………………………………......….....……… ...

6. orria

Baliabideak eta azpiegiturak ……………………………………………………………………………………….........…

7. orria

Proposamen didaktikoa ………………………………………………………………………………………………….......…

8. orria

Hobekuntza posibleak ………………………………………………………………………………………………………..... 12. orria Bibliografia……………………………………………………………………………………………………………………………... 12. orria

2


Aurkezpena Ikastetxea Gipuzkoako kostaldean kokatutako herri batean dago, Getarian hain zuzen ere. Getaria Gipuzkoako kostaldearen erdialdean kokatzen den udalerria da, Urola Kosta izeneko eskualdean. Gertu aurki ditzakegun herriak edota mugan daudenak honakoak dira: ekialdean Zarautz, hegomendebaldean Zumaia eta hegoaldean Aia eta Aizarnazabal, iparraldean Bizkaiko Golkoa mugakide duelarik.

Biztanleriari dagokionez, %85 herrian bertan bizi da eta gainontzekoa herriko auzoetan: Askizu, Eitzaga, Mia eta San Prudentzio. Getariak 2.338 biztanle ditu eta kopuru hau ez da asko aldatu azken urteotan.

Esan beharra dago Getarian euskara dela gehienbat erabiltzen den hizkuntza, %95ak ama hizkuntza duelarik nahiz eta azken urteotan atzerritar asko etorri diren. Atzerritar hauek ere, euskara ikasteko ahaleginetan ari direla nabarmentzekoa da.

Azkenik, beharrezkoa da azaltzea ikastetxea herrian bertan non dagoen kokatua. Iturzaeta herritik nahiko gertu geratzen da baina aldapa handi bat igo beharra dago bertara iristeko. Hala ere, bide hau asko erraztu da orain dela urte batzuk egindako eskailera mekanikoekin. Lehen, zelai eta mendi

berdeez inguratuta zegoen baina gaur egun, 3


ikastetxearen ezker eta eskuin aldeetan etxebizitzak eraikitzen ari dira. Eremua nahiko nahastua dago, espaloia aldez mugitu dute, eta lehen espaloia zen lekuan orain irakasleentzako aparkalekua dago. Bestalde, gurasoentzat soilik haurrak ikastetxetik sartu eta irtetzen direnerako polikiroldegiko aparkalekua zabaltzen dute, gurasoek beraien kotxea utz dezaten bertan. Guzti hau kontrolatu ahal izateko, udaltzaina egoten da bertan eskola ordu hasieran eta amaieran.

Iturzaeta eskola herrian dagoen ikastetxe bakarra da eta D eredua soilik eskaintzen da bertan. Ikastetxe honetan bi etapa desberdin daude, Haur Hezkuntza (2-6 urte) eta Lehen Hezkuntza (6-12 urte), honenbestez, 2-12 urte bitarteko ikasleak izango dira bertan. Haur Hezkuntza bi ziklotan banatzen da, guztira 4 ikasturte izango lirateke: -

Lehen zikloa (2-3 urte) eta ikasturte bakarra.

-

Bigarren zikloa (3-6 urte) eta hiru ikasturte.

Lehen Hezkuntza aldiz, hiru ziklo ezberdinetan banatzen da. Ziklo bakoitzak 2 ikasturte hartzen ditu baitan. -

Lehen Zikloa (6-8 urte). Ziklo hau 1. eta 2. mailak osatzen dute eta lehen aipatu bezala, bi ikasturte izango lirateke.

-

Bigarren Zikloa (8-10 urte). Ziklo hau aldiz, 3. eta 4. mailak osatzen dute.

-

Hirugarren Zikloa (10-12 urte). Ziklo hau 5. eta 6. mailak osatzen dute.

Bestalde, herri baten kulturaren sustraia hizkuntza dela kontutan izanik, Iturzaeta Herri Eskolak bere gain hartzen du ikasle guztiek beraien oinarrizko ikasketak bukatzen dituztenean

4


euskaraz jarraitzeko gai izango direla eta euskararen erabilpena egunetik egunera indartzen ahaleginak egingo dituela. Horregatik ikasketak D ereduan egiten dira.

Gazteleraren ezagupen eta erabilera egokia ere bermatzen du, Euskal Herriko egoera elebidunaren barnean. Hirugarren hizkuntza baten ikasketa egokia bultzatuko du beste herriekin harremanak lortzeko tresna bezala.

Erlijio mailan, euskaldunon artean dagoen aniztasuna kontuan izanik, Iturzaeta Herri Eskola akonfesionala aitortzen da. Bere osatzaile guztien sinesmen, ohiturak eta erlijio sentimenduak errespetatuko dira.

Azkenik, ikastetxe honetan hezkuntza-premia bereziei arreta emango zaie. Hezkuntza premia bereziak eta errefortzu laguntza behar dituztenentzako gela ireki bat dago gure eskolan, helburu orokorra hauxe delarik: ikasle hauek ikaste-prozesuan aurkitzen dituzten behar nagusienak gainditzen laguntzea.

Guztira 193 ikasle (HHn eta LHn) ditugu ikasturte honetan, 140 familia dira. Ikasle gehienak herrikoak dira baina badaude batzuk inguruko auzoetakoak; hain zuzen honako hauetakoak: Mia, Eitzaga, Askizu eta San Prudentzio. Garraioa erabiltzen dute. Atzerritik etorritako familien seme alabak ere badira: Chile, Venezuela, Errumania, Georgia, Nicaragua, Argelia, Maroco eta Senegal‌

Irakasleak, berriz, guztira 27 dira eta bi Hezkuntza Laguntzako Espezialista. 27 horietatik 13k tutore lana egiten dute.

5


Irakasleen inpresioa teknologia berriei buruz Getariako irakasle batzuekin hitz egin eta gero eta beraien inpresioa jakin ondoren, esan dezakegu gaur egun teknologia berriak hezkuntzaren zilborra bilakatu direla. Beraz, ezinbestekoa iruditzen zaie hezkuntzan teknologia berriak aplikatzea, honela ikasleak apurkaapurka aro berri honetan murgiltzen baitira.

Honen adibide Eskola 2.0 proiektuan sartuta egotea da. Honi esker, 5. eta 6. Mailako ikasle bakoitzak bere ordenagailu eramangarria du eta ikasgelan arbela digital bat dute.

Hala ere, nahiz eta ikastetxeak teknologia berriak erabiltzeko baliabide eta azpiegiturak izan, irakasleak ez dira honetaz baliatzeko guztiz formatuak ikusten. Esate baterako, arbela digitalak irakasleak nola erabili jakin baina lehenago ekarri zituzten ikastetxera. Irakasleak ez duenez jakintzarik, alde batera uzten du arbela digitala eta ez du sartzen bere irakaste metodologian. Esan beharra dago, orain irakasleentzako zuzenduta dauden teknologia berriei buruzko ikastaroak eskaintzen direla eta honek ikasleekiko hobekuntza bat ekarriko duela.

6


Baliabideak eta azpiegiturak Ikastetxea eraikin bakarraz osatua dago, 3 pisukoa. Bigarren solairuan ordenagailu gela dago, 12 ordenagailu inguruz osatua eta gela honetatik talde guztiak pasatzen dira astean zehar.

Horretaz gain gela bakoitzean ordenagailu bat dago. Ikastetxea 2.0 eskola proiektuan sarturik dagoenez, bostgarren eta seigarren mailako ikasle bakoitzak ordenagailu eramangarri bat du. Arbela digitalak ere, bi kurtso hauetan soilik daude, baina lehen esan bezala ez zaie erabilera handirik ematen. Bestalde, ikastetxean bertan areto bat dago, non filmak eta aurkezpena ikus daitezkeen.

Aipatu beharra dago IKT-ko koordinatzaile bat ere badagoela, Balbino Inza.

7


Proposamen didaktikoa Sarrera Jarduera honetan ikasleek blog bat sortuko dute, honela ikasleek bertan interesgarriak deritzoten ekintzak eta gertakizunak argitaratu ahal izango dituzte denen artean. Hirugarren zikloko 5. mailakoekin egingo dugu honako jarduera. Jarduera hau kurtsoan hasieran egingo dugu, honela 2011-2012 urtean zehar erabiliko dugu bloga.

Helburuak Helburuak honakoak izango dira:

ü

Teknologia berrien munduan murgiltzea.

ü

Bloga erabiltzen ikastea eta menderatzea

Edukiak ü

Blog-a sortu.

ü

Blog-a erabiltzen ikasi.

ü

Teknologia berrien munduan murgildu.

Irakaslearen prestakuntza Jarduera aurrera eraman baino lehen, irakasleak aurretik, jarduera hau prestatu beharko du.

8


Jarraitu beharreko pausoak hauek izango dira. Lehendabizi teknologia berriei buruzko informazioa bilatu eta ezagutu beharko du. Bestalde teknologia berriez gain Internet ere menperatu beharko du.

Ondoren, blog-ei buruzko informazioa barneratu beharko du. Hala nola, interneten dauden blog desberdinak bilatu eta bilduko ditu.

PowerPoint motibagarri bat prestatuko du irakasleak. Honela PowerPoint horretan lehenbizi blog-a zer den azalduko du. Honen lagungarri, aurretik proposaturiko blog desberdinen esposizioa izango litzateke. Blog desberdinak daudela azalduko die irakasleak ikasleei. Hala nola argazki blog-ak daude, hezkuntza blog-ak, politika blog-ak, erlijio blog-ak, blog pertsonalak, talde blog-ak, ... ( Irakasleak nola ez, bakoitza gainetik azaldu beharko du)

Momentu honetan irakasleak beraiek gauzatuko duten blog-a, talde blog-a izango dela azalduko die. Talde blog hauek, izenak dioen bezala, talde jakin batek sortutako blog-ak dira. Bertan egunerokotasunean jazotako gertaerak, bai bizitakoak baita interesatzen zaizkienak ere, idatziko dituzte taldekide guztien artean.

Jada, ikasleek blog bat zer den jakin badakite eta irakasle eta ikasleen artean blog bat sortuko dute. Ondoren, blog-a sortu eta berehala hau hutsa geldi ez dadin, albiste edo gertakizun xelebre bat aukeratuko dute ikasleek eta horri buruzko albistea idatziko dute blog-ean.

9


Astean 2 saioetan arituko dira blog-aren inguruan lan egiten. Hala ere, esan beharra dago gelatik kanpo etxetik ere blog-a erabil ahal izango dutela ikasleek, esaterako foro bat izango baitu, eta bertan ikasleek irakasleak proposaturiko edo beraiek erabakitako gai batez hitz egin ahal izango dute, bakoitzak bere iritzia azalduz.

Blog hau irekia denez, gurasoek inolako arazorik gabe ikus ahal izango dituzte beren seme-alabek egindako albisteak edota lanak.

Prozesua Prozesu hau jarraituko da blog-a aurrera eraman ahal izateko: •

Lehenik eta behin irakasleak PowerPoint motibagarria erakutsiko die ikasleei.

Hurrengo saioan, blog-a egiteari ekingo diote eta lehenengo albistea

argitaratuko dute. •

Hortik aurrera astean bi saiotan (ordubetekoak) blog-ari erreparatuko diote

ikastetxean eta etxetik ikasleek foroen bidez iritziak elkarbanatu ahal izango dituzte.

Denboralizazioa v

1. saioa: Irakasleak “PowerPoint motibagarria” erakutsi die, eta aurreiritziak landuko dituzte elkarrekin.

v

2.saioa: Blog-a sortuko dute eta lehenengo albistea argitaratuko dute.

10


Hortik aurrera astean bi saiotan erreparatuko diote blog-ari, saio bakoitza ordubetekoa izango delarik. Etxetik ere ikasleek foroen biez iritziak elkarbanatu ahal izango dituzte.

Ikasgelaren antolakuntza Irakasleak PowerPointa kainoi baten proiekzioaren bidez erakutsiko die. Honela pantaila handi batean ikusi ahal izango dute ikasle guztiek aurkezpena.

Hortik aurrera era berean egingo dute lan, albisteak idazterakoan ere, irakasleak idatziko ditu bere ordenagailuaz baliatuta, baina beti ere ikasle bat edukiko du alboan “lagun” diezaion, honela ikasleek mekanografia eta beste hainbat gauza ikasiko dituzte. Ikasleak egunetik egunera aldatu egingo dira, eta irakasleak erabakiko du ikasle bakoitza zenbat denbora egongo den bere alboan. Gainontzekoak eserita egongo dira, zinea izango balitz bezala, pantailari begira.

Ebaluazio irizpideak: ü

Ea klaseetan jarrera aktiboa eta positiboa duen.

ü

Ea albisteak idazten laguntzen duen.

ü

Ea foroetan parte hartzen duen.

ü

Ea teknologia berriak menperatzen dituen.

11


Hobekuntza posibleak Orain arte esandakoarekin, ikus daiteke ikastetxe honek zenbait hobekuntza behar dituela teknologia berriei dagokienez. Lehenbizi ikastetxeko webgunea sortuko genuke. Bertan ikastetxeari buruzko informazio guztia egongo litzateke guraso zein ikasleentzat zuzendua.

Bestalde, ikastetxeko baliabide teknologikoei erabilera handiagoa ematea proposatuko genuke. Honen adibide arbela digitalak izango lirateke, irakasleei hau erabiltzera bultzatuko genieke eta baita zenbait ariketen bidez ikasleek arbela digitalen funtzionamendua ikastera.

Azkenik, teknologia berriko arloan, irakasleen ezagutzen berritzea bultzatuko genuke, hau da, noizean behin ikastaroren bat egitea arlo honetan hobetzeko eta aurrerapenen berri izateko.

Bibliografia Erabili dugun informazio iturri bakarra Nekane Arakistainen Practicum I-eko memoria izan da, Getariako Iturzaeta Ikastetxean egindakoa.

Memoria hau egiteko, Ikastetxeko

Hezkuntza Proiektua eta urteko Ikasketa plana erabili zituen, biak ikastetxean lortu zituelarik.

Bestalde, Iturzaeta Ikastetxeko irakasleekin hizketaldi bat izan genuen, teknologia berrien erabilerari buruz. 12

ikt  

informazio eta komunikazio teknologia berriak

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you