Page 1

2010eko Urr ia


MARASWOMAN ETA ARMIARMANEN

OHARRA

Aupa gazte! Zure bizitzako egunerokotasuneko gauzak zalantzan jartzeko prest? Fanzine honekin erronka bat proposatzen dizugu! Ba al dakizu Euskal Herrian ez dagoela zazpi lurraldeak kontutan hartuz gazteoi buruz egindako ikerketarik? Eta eginda dauden ikerketa gutxiak helduen ikuspuntutik eginak direla? Helduen munduan gazteok arduragabeak omen gara, alferrak, biolentoak, drogazaleak, pasotak... Baina... Hau egia al da? Eta hala bada, zergatik ote? Zer da gazte izatea? Gazteok gazte izateagatik ez al dugu problema erantsi bat? Gazte problematika horrek ez duzu uste kolektibo izaera ematen digunik? Fanzine hau eztabaida sortzeko helburuarekin sortu da. Bertan irudi ezberdinen bidez jendartean eman diren eta ematen ari diren aldaketei buruzko gogoeta bultzatu nahi da. Gazte estereotipoak, errepresioa, askatasun faltsua, indibidualismoa, botere harremanak bezalako kontzeptuei buruzko irudikapena da fanzinea, azken finean hauek baitira gure egunerokotasuneko esparru ezberdinetan zuzenean eragiten duten fenomenoak: familian, lanean, hezkuntzan, euskaran, nazio errealitatean, sexualitatean, harreman ereduetan, migrazio mugimenduetan, osasunean... Besteek diotenaren menpe egon gabe, iritsi da garaia guk geuk hitza hartzeko! Iritsi da momentua guk geure buruak ezagutzeko! Gure kezkak zein diren azaleratu eta aurre egiteko! Fanzinea eta zure gogoetak ez daitezela zure baitan geratu! Konpartitu zure ingurukoekin eta ikusiko duzu agian zuk dituzun arazoak ondokoak ere badituela. Goazen gure buruak ezagutzera! ...beraz, zuk zer diozu? Zurea da hitza! Gurea da hitza!

Euskal Herrian, 2010eko Urrian


ztela u t i d u zte itu ditu a berdefin bahit n

k itu eta skatasu a z neek bah ztu eta hitzei a t u g i e r te H bo mo n hitzak o jar ioa rteeta abek Azken u hiztegiak “eteng u d tu sala dugu� exijitzen itzultzea


Bizitza horrelakoa

delako...


“Apolitikoa izatea ere hautu politikoa da�

egin ezazu behar duzuna!

Instituzioak = politika? Gure egunerokotasunean gauza txikiak eginez alda dezakegu gure ingurua, gauza txikien balioan sinetsi behar dugu, ez duzu uste? Gure eguneroko jarrerarekin egiten dugu politika, azaltzen ditugu gure ezinegonak eta garena: gure janzkera, kontsumo ohiturak, harreman ereduak... azken finean jarrera kontua da!


BOTA ZUREA! ZER EGINGO DIOGU! Inork galdetu dizu nor zaren? Zer nahi duzun? Galdeiozu, erantzuiozu, ekiozu zure buruari nola bizi duzungazte izatea, zeintzuk diren zure problemak, zure desioak,zerk motibatzen zaituen, norekin egon nahi duzun‌ Guk geuk bakarrik esan eta erabaki dezakegu zer garen eta zer egin behar dugun. Goazen ba gurea botatzera!

Zeintzuk dira zure arazoak? Euskal Herriko hainbat gazte galdera horiei erantzuna aurkitzen gabiltza. Zein da zurea? Herri eta auzo guztietan ukitzen gaituzten egoera guzti hauen inguruan lanean gabiltza. Ta zure herrian zer?Bota zure herriko egoera eta zer egingo dugun.

Egoera hori iraultzeko aukera gure esku dago. Nahi duguna, nahi dugun bezala eta nahi dugunarekin egin dezakegu. Bota!


IRAKURRI ETA PASATU


KONTUZ!  

Marasma Saretzen 1. fanzinea

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you