Page 1

HONDAKINEN ARTEAN


2009/01/9

Eguneroko maitea:

Hemen idazten dudan lehenengo aldia da. Maddi dut izena eta 15 urte ditut. Nire gurasoak kazetariak dira eta behin eta berriro bidaiatzen dugu. Orain dela aste bat Londresen egon ginen urte berriaren ikerketa bat egiten eta bihar Palestinara joango garela uste dut. Nire gurasoek, esan bezala, elkarrekin lan egiten dute eta zenbait kasutan herrialde arriskutsuetara bidaiatu behar dugu. Beldurturik nago biharko bidaia dela eta. Bertan gerratean daude eta ezin dut nire gurasoekin lanean ibili, nik bakarrik geratu behar dut hotelean, hau nazka!

Bidaiatzen dugunean jende asko ezagutzen dut, pertsona soziala naizela esan dezaket, ez dut inolako lotsarik eta beste hizkuntzetan ondo molda naiteke. Afrikara joan ginenean bertako gazteei laguntza eskaintzen saiatzen nintzen, hori gustuko dudan gauzarik garrantzitsuenetariko bat delako. Ikasketak alde batera uzten ditut eta nire herriko lagunak ere bai, pena handia eman arren. Baina merezi du. Kontinente batetik bestera ibiltzea ikaragarria da.

*****

2009/01/10

Hemen nago berriz ere, baina gaur atzo baino askoz urduriago. Gaza herrialdea gainetik hegaldatzen gaude. Eguraldia nahiko kaskarra da, egun


iluna eta euritsua dela dirudi. Zerua lainoz beteta dago eta oso gutxi ikusten da. Ez da hemendik inor ikusten, beharbada, distantzia oso handian gaudelako eta lainoaren eragina dela eta, baina dena nahiko desberdina da nik neukan irudiarekin konparatuta.

Hegazkinetik atera gara. Militar pilo bat zeuden aireportuan, denak guri begira lerrokaturik eta serio-serio. Arropa bitxiekin jantzita zeuden eta baita iskiluz beterik ere. Momentu horretan, nire etxera itzultzeko gogoak sartu zaizkit baina orain hotelean nagoela askoz lasaiago nago. Gero, kalera ateratzeko asmoa daukat. Nire gurasoek “debekatu� egin didaten arren, neska ausarta naiz eta argi daukat gauza bat, ez naizela hemendik joango inor ezagutu aurretik.

Kalera ateratzeko prestatzen nengoen eta halako batean...BUMM! BAAMMM!!! BUM!! Izugarrizko zarata entzun dut. 2 kilometroko distantziatik izan dela esan dute hotelean baina, nire ondoan gertatu dela dirudi. Nire bihotza gero eta azkarrago doa, mintasuna sentitu dut eta isiltasunean ezkutatu da nire begiek ikusi dutena. Azkenean, nire gurasoek arrazoia edukiko dute, ezin izango naiz kalera atera. Beharbada bihar, dena lasaiago dagoenean.

Honako batean, leihotik begiratzea bururatu zait. Ez da askorik ikusten, hotela toki seguruan kokatuta dagoelako. Hala ere, etxe suntsituak ikus daitezke eta lehen lainoa zirudiena ez zela lainoa konturatu naiz, kea eta hautsa baizik.


Afaldu dugu jadanik. Afarian nire gurasoek bildutako informazioari buruz hitz egin dugu. Argazki pilo bat atera dituzte, eta nik entzundako lehergailuek eztanda egin duten momentua ikusi dute. Jendea bertatik nola ateratzen zen kontatu didate, zauriturik; izuturik, bonbak noiznahi berriro bueltatu daitezkeelakoan ; umeekin eskutik loturik, zer egin ez zekitenik, beraien etxeak guztiz suntsiturik...Bihotza zauriturik zeukaten familiek, euren senideen odola kaleetan barrena isurita ikustean, negar egiten zuten. Hondamendi ikaragarria. Badirudi nire gurasoentzat ere, ez dela oso egun zoriontsua izan. Hala eta guztiz ere, egunean zehar mutiko bat ezagutu dute eta bihar berarengana eramango naute! Bere egoera entzutea asko gustatuko litzaidake. Urduritzen hasia naiz. Bihar gaurko eguna baino hobeagoa izango dela susmatzen dut.

*****

2009/01/11

Gaur ez naiz hoteletik pasatu, ezta minutu bat ere . Gaueko 11:15 dira. Oso nekatuta nago egun gogorra izan delako. Nire gurasoek atzo ezagutu zuten mutikoarengana eraman naute. Abdalรก du izena. Oso egoera kaskarrean dago, edo hori iruditu zait behintzat. Ikusi dudan momentuan, bere itxurak ez dit konfiantzarik eman. Zeraman arropa apurtuta zegoen, ez zituen zapatarik eta gorputza guztiz zauriturik zeukan. Familia osoa gure zain zegoen. Nire gurasoek mutikoaren arbasoak elkarrizketatuko zituzten eta nik, aldiz,


mutikoarekin hitz egingo nuen. Hasieran oso lotsatuta zegoen, nirekin hitz egitea ez baitzen erreza. Ingelesez hitz egin dugu, baina nik ikasi dudan ingelesa eta berak ikasi duena desberdina da nahi eta ez. Gure ahoskera ez da berdina, hala ere, elkarrekin eduki dugun ulermena eguna pasa den heinean, hobetuz joan da.

Bere Familiaren egoera, pentsamenduak, sentimenduak etab. kontatu dizkit. Oso hunkigarria izan da haren historia entzutea, honela azaldu dit...

Kontaidazu AbdalĂ . Zure familiaren egoera, pentsamenduak

-

edota sentimendua, oso gogorrak izan beharko dira, ezta?- galdetu nion zirraragarri. Istorioa ez da orain dela zenbait egunetan hasten. Dena orain

-

dela zenbait urte hasi zen. Egoera hauetan geunden. Israelek Rehovot herria eraso zuen.. -

Bertan bizi zineten, ezta?- moztu nion berehala. Bai hori da. Ni bertan bizi nintzen nire familiarekin batera. Nire

aiton-amonek gerratean parte hartu behar izan zuten. Bietatik, bat hil egin zen. Israeleko militar batek harrapatu eta tiro egin zion!- negarrez hasi zen. -

Sentitzen dut AbdalĂ , benetan- erantzun nion tristuraz. Berak

malkoak sikatu era jarraitu egin zuen: -

Baina hori ez zen izan nire pena bakarra. Rehovot-en nire

klaseko neska batez maitemindu nintzen, beti elkarrekin pasatzen genituen arratsaldeak. Bonbardaketa ostean, ez dut ezer jakin berari buruz eta ez da egun bat pasatzen haren irudian pentsatzen ez dudanik. Herri osoa suntsiturik


geratu zenez, Gaza herrira joan behar izan ginen, bertan bera dena,-burua alde batera eta bestera mugituz errepikatzen zuen- benetan, dena utziz. Gazan nire bizitza berriz hasiko zela pentsatu nuen, hori esaten baitzidan nire amak. Hala ere, nik neukan pentsamendu hori azkar aldatu egin zen. Ikasten hasi nintzen berriz ere, jende berria ezagutu behar izan nuen baina ez zuen ezertarako balio. Guztia aldatu da berriz . Txikitatik nengoen egoera berdina pasatzen hari naiz. Orain dela hilabete bat, Israel-ek berriz ere, bonbardaketak egin ditu baina oraingo honetan ez da Rehovot-en izan, baizik eta hemen, Gazan. Ikus dezakezunez, etxeak ez dira etxeak, hondakinak baizik. Hala eta guztiz ere, txarrena ez da hori, txarrena hondakin horien azpian dauden pertsonak dira. Nire lagunak, nire senideak edota ni neu izan gaitezke hurrengoak. Denok izuturik gaude, beste herri batera joateko planak egiten ditugu baina ez daukagu ez janaririk, ez dirurik. Nire eguneko ogi zatia lortzerakoan, lapurtu egin dudalako edota lortzeko lan eta lan etengabe egin dudalako, kaletik noa eta nire egoeratik pasatzen ari den norbaitekin topo egitean, zer egiten dut? Ba lortutako ogi puska hori berari ematen diot. Beraz,lan bikoitza egin behar dut edota ogi puska bat lapurtu beharrean bi lapurtu behar izaten dut, gosez ez hiltzeko. Hori da nik egunero egiten dudana. Hori da nire bizitza.

Horiek izan dira bere hitzak. Bihotza hunkiturik geratu zait eta bera eta bere familia laguntzea pentsatu dut. Bihar arratsaldean berarekin geldituko naiz eta gosarian janari pilo bat hartuko dut haiei eramateko. Ez dut lapurtu nahi, baina egoera larria dela uste dut.

*****


2009/01/12

Hegazkinean nago. Nire begiak triste daude, oso triste. Gaur goizean, altxatu naiz eta nire gurasoen ohearen gainean fardeleria prest zegoela ikusi dut. Egia esanda harriturik nengoen, momentu batez pentsakor gelditu naiz eta berehala nire gurasoak sartu dira logelara. “goazen laztana” esan didate biok batera. Ezin nintzen joan, Abdalá lagundu behar nuen! Nire gurasoek lasaitu nahian, arratsalde honetan Israel-ek Gaza bonbardatuko duela esan didate eta oso arriskutsua izango zela. Ez naiz nire bizitza osoan hain urduri egon. Arratsalde horretan Abdalá ez zen bere familiarekin egongo eta une horretan bere hitzetatik atera zena gogoratu dut: “ni neu izan naiteke hurrengoa”. Negarrez hasi nintzen. Ezin nuen normal-normal egon behin eta berriro birgogoratzen nuelako Abdalá. Orain hegazkinean nago. Israeleko aeroplano militarrak ikusten dira hemendik. Eraikinen leherketak ikusten ditut eta nire begiak malkoz beteta daude. Ezin dute gehiago agoantatu.

*****

2009/01/16


Palestinatik bueltatu naiz. Ez dut Abdalรก burutik kentzen. Badaramatzat zenbait egun lorik egin gabe. Ezin dut gehiago agoantatu, ohera sartuko naiz lo pixka bat egiteko asmoz.

Atea entzun dut. Norbait sartu da. Nire gurasoak izango dira seguruenik. Zaratatxoak entzuten ditut. Begiratzera joango nintzen baina ez neukan gogorik ezertarako. Logelako atea begiratzerakoan, nire aita ikusi dut, oso irribarretsu. Ustekabe bat zekarrela esan dit. Ohetik altxatu naiz eta izugarrizko sorpresa izan zen. Abdalรก zen! Nire gurasoak berarengana bueltatu ziren eta adostu zuten gure etxean geratuko zela gerratea bukatu arte. Irribarreak aurpegi osoa estaltzen zidan bitartean, besarkada bat eman diot. Barkamena mila aldiz eskatu diot, egia esanda, mila aldiz gutxiegi izango dira. Hori entzutean, besotik heldu dit...

Pena bat da besotik heldu zidana ez dela Abdalรก izan. Dena amets nazkagarri bat izan da. Guzti honen ondorioz, konturatu naiz zaila izango zaidala Abdalรก berriz ikustea, baina, ez dut inoiz etsiko!

Hondakinen artean  

2. ebaluazioa. Nobela.