Page 1

Mr. Marsoon Elkarreraginezko nobela 2B


Jon

Ohean zaude, lo amets gaizto batean murgilduta. Bertan, igogailu batean, gizon trajedun batek pistola batez apuntatzen zaitu; eta hilko zaitun momentuan, esnatzen zara. Erlojuan, begiratu eta 7:50ak direla ikusten duzunean, harrituta geratzen zara eta unibertsitatera berandu helduko zarela pentsatsen duzu, eskerrak, metroa zure etxearen ondoan dagoela. Santurtzin bizi zara, eta unibertsitea Sarrikon dago, beste batzuk ere gertuago daude, baina dirurik ez duzu kalitate horretan ikasteko.

Metrora heldu eta barruan soilik 5 pertsona zaudete: aitite ilegabe bat, neska ilegorri bat, mutil baxu bat, gizon bat trajeduna, ilegabekoa, betaurrekoak eta maletina eramaten dituena, eta azkenik, zu. Gizon hori ezagun egiten zaizu.

Bizitza jokatu eta igogailuan sartu nahi baduzu, zoaz Ainhoaren kapitulura. Igogailuaren beste txanda bat itxaron nahi baduzu, baina unibertsitatera berandu heldu nahi baduzu, zoaz Egoitzen orrialdera.

Geltokira heldu eta eta gizon hori, korrika joaten da maletina lurrean uzten; zure geltokia ere denez, maletina hartu eta harengana joaten zara. Heldu eta igogailu batean dagoela ikustean, maletina kanpotik ematen diozu, betaurrekoak kentzen da eta bat-batean nor den badakizu, amets gaiztoko berbera, bere txartelaren arabera, Mr.Marsoon deiturikoa.


Ainhoa

Nor den jakin nahi baduzu joan Iriaren kapitulura Lotiarena egin nahi baduzu Paularen kapitulura

Igogailuan sartzen zarenean, argi askorik ez dagoela konturatzen zara eta zure gorputza dardarka hasten da. Zu eta Mr. Marsoon zaudete igogailuan. - Zure maletina. - esaten diozu Mr. Marsooni. Berak, aldiz, ez dizu ezer esaten. Maletina irekitzen duenean, hortik pistola bat atera eta pistolaz aurpegira apuntatzen dizu, ezer pentsatu gabe motxila hartzen duzu aurpegiaren aurrean jarriz, pistolaren balak ez emateko. Motxila ez du zeharkatzen, bizirik zaude, Mr. Marsoonen balak eman ez dizula ikustean makurtzen zara, berriro apuntatzen zaitu pistolaren punta zure bihotzetik 30 zentimetrora daukazu, oso beldurtuta zaude, baino pistolari ematean, Mr. Marsoon pistolak bala gehiago ez dituela konturatu egin da. Zero solairuan zaude, Igogailuaren ateak irekitzear daude, irrikitan zaude hortik ateratzeko eta poliziarengana joateko pasatu den guztia salatu ahal izateko. Igogailuaren ateak irekitzen dira, baino zu atera baino lehen Mr. Marsoonek pistolarekin buruan kolpe bat ematen dizu, lurrera erortzen zara zorabiaturik eta konortea galtzen duzu. Esnatzen hasten zara, begiak irekitzen ahalegintzen zarenean, ez duzu ezertxo ere ikusten, guztia ilun dago, ez dakizu non zauden, bakarrik zure eskumaldean dagoen lehio txiki-txiki batetik sartzen diren eguzkiko izpiak ikusten dituzu. Ezin mugitu, hankak eta eskuak ohe batean helduta dituzu, hezetasun handia dago eta egarri zara. -“LAGUNTZA! LAGUNTZA!� -oihuka hasten zara. Inork ez dizu erantzuten, saguak egiten duten soinua da entzuten duzun gauza bakarra, gela antzeko horretako sabaian armiarmak daude bonbila batetik zintzilik, oso beldultuta zaude, ez dakizu zer egin.. Dena isilik dago. Pausu batzuk entzuten dituzu, norbait atea irekitzen ari da..


Egoitz Hurrengo txanda itxaroten duzu; bitartean metroaren kanpoaldetik poliziaren sirena entzuten duzu. Igogailua heltzen da, barrura sartu, eta goraino eramaten zaitu. Bost minutu ondoren klasera sartzen zara korrika egin ondoren. -Berandu zatoz -esaten dizu irakasleak -Bai, barkatu - erantzuten diozu. Poliziari deitu nahi badiozu joan Ikerren orrira

Klasean betikoa gertatzen da, egun guztietako berbera. Arratsaldean etxera heltzen zara, zapatilak kendu, sofan etzan eta telebista pizten duzu, buzoian hartu dituzun gutunak irakurtzen. Dena betikoa: fakturak eta propaganda. Egun batez ezer ez egitea edo abentura bat izatea nahi duzu . Telebistari begiratzen diozu; berriak daude; dirudienez atasko bat dago A4 errepidean, hurrengo berriak harritzen zaitu: metroan ikusi duzun gizona bilatzen du poliziak; hala ere, ez dute arrazoirik ematen. Egun batez abenturaren bat esuki ahal duzula uste duzu baina ez zaude seguru.

Zuk aztertu nahi baduzu joan Sandraren orrira


Iria

Atea pixkanaka-pixkanaka zabaltzen doa, logelara sartzen den argiarekin hauxe ikusi ahal duzu: hormak horiz marraztuta, argazki batzuk daude baino ezin jakin zer edo nor ateratzen den. Atea zabal-zabalik dagoenean gizon bat ikusten duzu, Mr.Marsoon da, baina, orain ez du maletinik ezta trajea eramaten. Kutxatxo bat darama eskuan, kutxatxoak kolore biziak ditu.

Mr.Marsoon zure ondora hurbildu da, kutxatxoa eskuen artean utzi dizu eta zabaltzeko agindu dizu ahots zorrotzaz. Baina, lehenengo beste gauza bat egin behar duzula adierazten dizu: kutxa zabaldu baino lehen puzzle antzeko bat da.

“Kutxaren barruan zer dagoen jakin nahi baduzu Monalisaren begian zer dagoen asmatu beharko duzu� Alde guztietara begiratu duzu, eta, bat-batean Monalisaren argazki bat ikusi duzu. Argazkira hurbildu zara, Mr.Marsooni zer ikusi duzun esan diozu eta, berriz ere, kutxatxoa zabaltzeko esan dizu.

Kutxa zabaldu duzu eta giltza bat dago ‌

Zu bakarrik gauzak ikertzen joan nahi izanez gero, Oierren kapitulua irakurri Mr.Marsooni zer egin galdetu nahi badiozu, Ikerren kapitulura joan


Paula Entzuten duzu norbait sartzen dela gelan eta zuk, lotiarena egiten duzu, begiak ixten. Entzuten dituzu pausuak gelditzen eta arnasketak lasaitzen, ondo lotuta zaudela konprobatzen du eta gelatik joaten da atea giltzaz itxi eta gero: sokaz loturik zaudenez, gehiago kostatzen zaizu azkatzea baina lortzen duzu. Ilunpean egonik, begiak hobe moldatuko direnez, gela hobeto ikusten duzu: gela txikia da, hormak gorriz marraztuta daude, usain arraroan dago gelan. Bakarrik daude zu lotuta zeunden ohea eta aulki txiki bat. Leiho txiki bat ere ikus daiteke, burdin barradun lehioa. Hortik ihes egin behar duzu, baina atea ez da aukera bat; oraindik entzuten dituzu pausoak eta arnasketak. Bakarrik bururatzen zaizu leihoa baina barrak dauzka. Gaur zure sorte eguna da: barra bat apurtuta dago zu sartzeko leku zabal samarra utziz.

Ateratzen zara leku horretatik soinu asko egin gabe eta zerbait arraro gertatzen da: konturatzen zara zorua ez dela normala: area da! eta soinu arraro hori‌? itsasoa! Horregatik usain arraro hori. Atera zaren leihoaren ondoan ate bat dago, seguruenik beste gelara ematen du. Itsaso ertzean ikusten duzu txalupa txiki bat ere, eta ortzemugan irla txiki bat; horra heldu ahal zara arraun egiten, ez zaizu asko kostatuko. Zer egiten duzu atean sartu edo txaluparekin joan?

Atea ireki nahi baduzu, zoaz Idoiaren orrialdera Txaluparekin ihes egin nahi baduzu, zoaz Mikelen orrialdera


Iker P. Metroan zuk ikusitako gizona polizia bilatzen ari dela ikusten duzu. Harrituta gelditzen zara duela denbora gutxi ikusi duzulako. Gizon horrek janzkera arraroa eramaten zuen. Itxura arraroa zeukan. Ikerketa duela egun batzuk hasita zegoen baina berrietan agertu barik. Azkenean erabaki dute berria ematea eta edonork ikusten badu, telefono zenbaki bat utzi dute deitzeko. Gauza guztiak utzi eta kalerantz abiatzen zara. Burua nahasturik daukazu eta zure ama bisitatzera

joatea erabakitzen duzu. Beraz, metrora zoaz berriro ere. Ezin duzu sinetsi! Gizona ondoko bagoian ikusten duzu berriro ere! Dei bat jasotzen du poliziak. Zu zara, bilatzen ari diren pertsona metroan dagoela esanez eta duela denbora gutxi ikusi duzula. Beraz, poliziak galdetzen dizu zein geltokitan zauden beraiek hara joateko. Polizia zuk esandako lekura heltzerakoan gizonak alde egiten du, baina erabakitzen duzu jarraitzea

eta ikusten duzu, gizonak lonja batera sartzeko asmoa duela. Ez ditu giltzarik eta ikusten duzu atea bultzatzen duela, bertan lapurtzeko asmoz. Sartzea lortu egiten du. Bitartean, polizia lonjara joaten ari da.

Lonjara sartu nahi baduzu joan Amaiaren orrialdera. Polizia itxaron eta gero, sartu nahi baduzu joan Unairen orrialdera.


Sandra

Pentsatu gabe, ertzaintza deitzen duzu, eta gertatutakoa kontatzen diozu. Ertzainak ez zaitu sinesten; burutik jota zaudela esaten dizu eta ikusi zenuena zure buruari ziurtatu eta gero,

zuk bakarrik ikertzea erabakitzen duzu. Erlojuari

begiratzen diozu: 22:30ak dira. Zuretzat oso berandu da, eta ohera joatea

erabakitzen duzu. Argia itzaltzen duzu, eta ohean esertzen zara. Pentsatzeko momentua da. Esnatzen zara eta beti bezala, nekatuta. Oso nekatuta. Lo kuluxka baten truke, edozer egingo zenuke. Begiak isten zaizkizu. Hara abiatzen zara Mrs. Marsonen bila. Metrora iristen

zara lo kuluxka bat egiteko asmoz. Bagoiak itsusiak dira. Zikinak eta zaharrak. Gainera, txarto usaintzen dute. Ez duzu inor ikusten, eta egun guztietako eserlekuan jesartzen zara; lehiotik begira. Usain arraro bat sentitzen duzu. Bat-batean lehioko ispiluan Mrs. Marson ikusten duzu. Mrs. Marson bilatzen jarraitu nahi baduzu,joan Zutoiaren orrialdera.

Klasera joan nahi baduzu, joan Edurneren orrialdera.

Ikaratuta, hari begira geratzen zara. Begiak platerrak bezalakoak dituzu. Mrs. Marson, begiratzen hari zarela ikustean, korrika hasten da, bagoitik bagoi. Oso nekatuta egoteaz gain,

ez zara gelditzen. Bere atzean korrika hasten zara. Alferrik. Mrs. Marson galtzen duzu. Metroa gelditzen da. Bultzakada batez, jausteko zorian egon eta gero, metrotik ateratzen zara. Sarrikon zaude.


Oier


Iker B. Mr Marsooni zer egin galdetzen diozu. Bere etxera zoaz te bat hartzera eta den dena kontatzen diozu. Liluraturik, Mr Marsoon-ek zerbait egitea erabaki du. Hasieran ez duzu plana ulertzen baina bi hostikada geroago ulertzen duzu. Plana da: Egiptora joan eta Esfinjearen eskuineko hankaren laugarren hatzamarrean badago kode bat, hor giltza sartu eta barrura joan. Hori entzun ostean bi txartela hartzen dituzue zuk eta Mr Marsoon-ek. Bidaia luzea egin ondoren, oso nekatuta heltzen zara hotelera. Eta ez zara konturatzen sarreran dagoen pertsona hori oso ondo ezagutzen duzula. Pertsona hori Egiptora joan da giltzaren bila, baina zuk lepoan daukazu ziltzilik. Lo egiteko ordua da. Hurrengo egunean Esfinjera joan behar duzu. Esfinjearen alboan ezkutaturik pertsona hori dago. Dimitri du izena. Zuk pasadizoa irekiten duzu eta Dimitri zure atzetik doa. Bat-batean irrifarre beldurti bat entzuten duzu, baina oso ausarta zarenez, aurrera zoaz. Mr Marsoon-i argia itzali zaio eta hor bai; beldur-beldur eginda zaude. Dimitri da, baina zuk ez dakizu. Eta amaierara heltzean kolpe bat ematen dizuete. Lotan zauden bitartean, zintzilik duzun giltza hartu eta korrika bertan hotelera doa. Hor Kolarov eta Sergey-rekin, Dimitriren bi lagun maltzurrekin, biltzen dira. Esnatzean giltza lepoan ez daukazula ohartzen zara eta ez dakizu nor izan zitekeen. Hasieran Mr Marsooni botatzen diozu errua, baina bat-batean konturatzen zara lurrean aztarna batzuk daudela eta erabakitzen duzu aztarnak non amaitzen diren tokira joatea. Aztarnak hotelean bukatzen dira, 555. atean. Ate hori bota egiten duzu eta Kolarov, Dimitri eta Sergey ikusten dituzu. Mr Marsoonek pistola bat ateratzen du poltsikotik eta Kolarov eta Sergey-i hiltzen ditu. Orain bakarrik dago Dimitri. Ez dakizue zer egin berarekin eta bat-batean Mr Marsoonek tiro bat ematen dio Dimitriri. Hil zorian dagoenean, giltza kendu eta joan egiten zarete. Orain bai ikus dezakezue zer dagoen esfinjearen barruan bi linterna dauzkazuelako. Barruan kutxa bat ikusten duzue eta irekitzea erabakitzen duzue. Eta barruan‌ Urre pilo bat dago, eta urre horren barruan eskutitz bat dago. Eta esaten du: hona iritsi bazara, ausarta zara, kementsua eta azkarra. Zorionak! Urre hau zurea da.

AMAIERA


Amaia

Poliziarekin lonjara sartzea erabakitzen duzu; sartzen zaretenean ilun-ilun dago; poliziak argiak pizten ditu eta ikusten duzun bakarra harrizko horma batzuk dira. Zure ardatzean buelta bat ematen duzu, gora eta behera begira. Argitasuna ematen zuen argiak ez zen oso ona lonja oraindik pixka bat ilun zegoelako. - Atera guztiok hemendik horain!!- agindu zuen nagusiak.- hemen ez dago ezer!! - Bai nagusi!- esan zuten poliziek. Zuk ezer esan gabe eta beherantz begira atetik atera zara. Nagusiak aurpegi txarraz begiratzen dizula sumatzen duzu, eta azkarrago ateratzen zara. Kanpoan zaudenean etxera ziztu bizian abiatzen zara. Zure burua nahastuta dago, ez dakizu zer egin, “nola atera da gizon hori lonjatik? Beste ate bat al dago?� hori pentsatu bezain laster, buelta erdia eman eta zuhaitz handi baten atzekaldean ezkutatzen zara. Alde batetik begiratzen duzu ea polizia joan den ala ez. Azkenengo autoa atera arte itxaroten duzu, eta poliki-poliki hurbiltzen zara. Atea irekita dagoenez, sartzen zara, eta berriro lonja berbera ikusten duzu, harrizko hormak, zintzilikaturik dagoen argi gutxi ematen duen argi bat eta hormigoizko lurzorua.

Poliziari deitu nahi baduzu eta guztia beraiei kontatu zoaz Uxueren orrira Zuk bakarrik sartu nahi baduzu zoaz Gorkaren orrira

Duela gutxi ikusi duzun telesail bat burura etortzen zaizu: bertan hiltzailea horma batetik ateratzen da eta poliziak aire korronte bat dagoelako asmatzen du ze hormatik atera den. Berdina egitea bururatzen zaizu, eta horma guztiak ikutzen hasten zara. Ia horma guztiak ikutu ondoren, amore eman nahi duzu, eta justu horma bat ikutzen duzu, besteak baino beroago dago eta ertzetik lodiagoa da, lurrera begiratzen duzu eta borobil baten forma ikusten duzu, beltz kolorekoa. Buruko bonbila pizten zaizu eta zure burutik argazki bat pasatzen da; flash back-a duzu, gizona ate hori irekitzen eta beste aldera pasatzen da norbaiten laguntzarekin “nolakoa izango da beste aldea? mugi dezaket horma hau? Ba al dago beste pertsona bat? Gizona barruan egongo da?� Burua mugitzen duzu pentsamendu guztiak zure burutik joateko. Beldurtuta zaude eta ez dakizu zer egin.


Uxue

Poliziari deituko diozu, eta aurkitu duzun atea beraiekin irekitzen saiatuko zara. “Piiii,piiii,piiii…”- telefonoa komunikatzen dago - Bai? Nor da?- poliziak telefonoari erantzuten du - Berriro etorri behar duzue lonjara! Ustezko sarrera sekretu bat aurkitu duzula komunikatzen diezu. - Ondo da.

Etortzen diren bitartean pixkanaka-pixkanaka ate sekretua bultzatzen duzu, baina, ezinezkoa! oso gogor dago. Heldu dira poliziak, atea erakusten diezu eta berriro bultzatzen duzue guztiok batera, eta BAM!!!! lortu duzue guztion artean lan eginez irekitzea. Pixkanaka sartzen zarete zarata handirik sortu gabe, atzealdean argitxo bat ikusten da, eta maleta txiki gris bat dago lurrean botata, eta mutiko txanodun bat dago. Bat-batean, den dena iluntzen da eta berriro argiak pizten dira, dena oso azkar gertatu da. zure begiak beldurra adierazten dute. Zure atzealdean begiratzen duzu, eta hainbat mutiko daude eta guztiak arma esku artean, ez dakizu non dauden zuri lagundutako poliziak, beldurtuta zaude baina zu zara honetako guztietako protagonista nagusia eta aterako zara laguntzarekin edo laguntzarik gabe baina poliziarekin. Atzealdean Mr Marsoon-en lagunak dituzu eta aurrean poliziak. Bat-batean, korrika hasten zara eta balazoak eramaten dituzu, bihotzean min handia sentiarazten dizu, pixkanaka zure ikusmena zuritzuz doa, baina, ahots pixka bat geratzen zaizu. - Eskerrik asko egin duzuenagatik eta nire familiari mait………………. AMAIA


Olatz Atzera bueltatzen zara, arriskua zure eskuetan. Dardarka zaude, hil egingo zaituela pentsatzen. Mutila dagoen atea irekitzen duzu pixka bat eta bat-batean besotik heltzen zaizu, sartzen zara eta atea ixten da golpe bat emanez. Entzuten duzu atearen itxiera pixkanakapixkanaka ixten ari dela. Segunduak pasatzen ari diren bitartean beldurra gero eta gehiago handitzen zaizu. Irtenbiderik ez daukazu, momentu horretan burura ez zaizu ezer ailegatzen. -Pum...pum...pum... -bere urratsak entzuten dituzu. -HAHAHA! Orain irtenbiderik ez daukazu! -oihu bat ematen du.

Alboetara begiratzen duzu eta bazter batean punta distiratsu bat ikusten duzu. Txokoa gainditzen duzu eta laban txiki bat ikusten duzun momentuan, bakarrik bururatzen zaizu hartzea eta mutilari iltzatu. -Ziur zaude? -begirada maltzur bat botatzen diozu. -Bai horixe! -ziurtzatzen dizu

-Hahaha… hara zer harroputza! -barre egiten duzu Eta bat-batean… ☆PUM☆ labana iltzatzen dio… -Ez zara izan… -hil zen. Sentikorra, pena pixka bat sentitzen duzu. Buruan bueltak ematen diozu baina azkenean pena kentzen zaizu. Amaieran poliziari deitzen diozu mutilaren gorputza eramateko eta gauzak argitzeko. AMAIA


Unai

Lonjara sartzen zara, ilun dago, ez da ezer ikusten; pintura usaina nabarmentzen duzu pintore tailer batean bezala. Batbatean argi bat pizten da, argi gorri bat da emergentzia irteeraren antzekoa. Pasabide bat ikusten duzu eta hara abiatzen zara. Hainbat ate daude aldeetara eta oso urduri zaude ez dakizun momentuan mutil hori irten daitekeelako. Baina azkenean ate bat irekitzen duzu; ez dago ezer; koadro bat manta batek estalita eta ezkerrera mahai bat paperez beteta. Hurbiltzen zara ea zerbait ikertzen duzun: mapak eta planoak daude bakarrik. Eta momentu batean atea itxi egiten da; atzera begiratzen duzu eta hor dago mutila labana eskuan hartuta. - Eta orain zer? -galdetzen dizu ahots gaizto batez. Zure momentua iritsi da eta ez daukazu irtenbiderik -egiten du barre.

Atzera bueltatu nahi baduzu, joan Olatzen orrialdera. Ate horretatik sartu nahi baduzu, joan Nerearen orrialdera

Ez dakizu zer egin, ez zaizu ezer bururatzen. Bat-batean mutilak buelta ematen du atea ixteko baina zu korrika koadroari manta kendu eta gainetik botatzen diozu. Pasabidera zoaz eta gela horretako atea itxi egiten duzu. Pasabidetik zoaz aurrera eta aurrera; ez dakizu nora zoazen ezta non amaituko duzun. Momentu batean horma baten kontra jo egiten duzu eta altxatzean`666´zenbakia ikusten duzu idatzita ate batean. Barrutik pentsatzen duzu. “zenbaki hori infernuarena da”. Ez dakizu sartu behar duzun ala ez baina bestela, “zer egingo ote dut?” galdetzen diozu urduri zure buruari.

Baina beste ahots batek galdetzen dizu ea atzera bueltatuko zaren mutil hori aurkitzeko arriskuarekin.


Zutoia

Momentu batean zalantzatan ari zara, ez dakizu zure bizitza aspergarria jarraitu nahi duzun, edo desio duzun abentura bizitzea. Baina momentu horrexetan metroko ateak ixten dira eta zugatik erabakitzen dute. Zure abentura hasten da. Mr Marsoon “lasai� azken bagoian dago baina beregana heltzen zaren momentuan metroa Deusto Bilboko gune populatuenera heltzen da eta bere ateak irekitzen dira. Ziztu bizian Mr Marsoon korrika ateratzen da, zu bere atzetik joatea erabakitzen duzu eta hango Deustoko unibertsitaterantz eramaten zaitu. Zure amets zoragarria!!! Han eraikuntza artistikoekin eta berriekin topo egiten duzu. Kanpoan lorategi koloretsu batzuk daude, barruan barruko patio handi bat eta areto oso urdintsu eta zaratatsua unibertsitatearen erdiko solairuan, hor Mr Marsoon sartzen da konferentzia interesgarri bat egiteko moduan, zeren han unibertsitatearen ikasle eta irakasle mordo bat, aulki gorri eta eroso batzuetan, Madrileko erreal-jauregiko bezalakoak, eserita baitaude.

Pistola bat ateratzen badu zoaz Estiren kapitulura.

Argazki bat ateratzen badu zoaz Julenen kapitulura.

Zure inguruan bertan begiratzen duzu eta jende ezagun gehiago ikustea iruditzen zaizu baina ez dakizu zertaz ezagutzen dituzun. Bereziki, badago ile grisa duen gizon bat, altua eta oso erakargarria nahiko majua aurpegiz, Mr Marsonerekin hitz egitera hurbiltzen dena, ezagunena egiten zaizuna. Baina ‌ hitz egiten ari diren bitartean, Mr Marsoonek bere eskua jaka beltza eta bison modukoaren barruan duen poltsikoan sartzen du eta momentu horretan.....


Mikel

Txaluparekin ihes egin ostean, eta gelan sartu den pertsona atzean utzita ez zara konturatu, baina, itsaso urdinaren erdian zaude.

- Non nago? Ni itzuli nahi dut, ez dakit zer den hau. -esaten duzu oso larri. Eta justu momentu horretan marrazo handi bat zure txaluparen azpitik pasatzen da, eta horrek gehiago larritzen eta beldurtzen zaitu. Zure larritasunarekin eta beldurrarekin nahi gabe lokartzen zara. Ordu batzuk geroago‌

- Lokartu, egin naizela dirudi, ezin naiz berriro lokartu, hau oso arriskutsua da eta. Hori esanten duzunean, ekaitz baten barruan sartzen zara. Oso arriskutsua da ,tximistak eta olatu oso handiak daudelako 20 metrokoak edo horrelakoak, eta zure txalupa biratzen hasten da eta irauli egiten da.

- Txalupara igo behar dut edo hilko naiz, azkar!!!. Ekaitza pasatu eta gero oso nekatuta zaude eta aluzionazioak dituzu, burua galtzen ari zara. Hori uste duzu. Soinu batzuk entzuten dira urrunean; uste duzu aluzionazio bat dela baina 2 minutu begiratzen geratzen zarenean, ez dela aluzionazio bat dela, egiazkoa da. Irla bat dirudi, paradisua dirudi; oso polita da: zuhaitz handiekin eta fruituekin, erreka bat ikusten da, animalia asko ura edaten, mendikate elurtsu bat ikusten da. - Inor ez dagoela dirudi, hurreratuko naiz.

Hurreratzen zarenean zurezko etxe erraldoia bat ikusten duzu eta hara joaten zara. Barruan zaudenean, koadro bat ikusten duzu; neska eder bat agertzen da barruan. Ile horia, begi urdinak, sudur txikia eta barrezka agertzen da hortz zuriekin -UHH, a zer nolako neskatxa‌

Eta bat-batean‌ -PIPIPIPIPIPIPIPIPIPI, Esnatu!!! Unibertsitatera joateko ordua da eta. -A zer nolako ametsa izan dudan. AMAIERA


Esti

Pistola bat ateratzen duela ikusten duzu. Aretoan zeuden ikasleak oihuka hasten dira eta eserlekuen atzealdean ezkutatzen dira beldur handiz. Alboan zegoen gizona, izututa, atzerantz doa pixkanaka. Momentu horretan, Mr. Marsoonek gizonari oihukatzen diola ikusten duzu: -Tomas, orain jakingo duzu zer den nik txikitan jasan nuen mina pairatzea, eskolan egin zenidan mina!!

Gizonaren aurpegia segundo hartan aldatzen da eta negarrez, dardarka hasten da Mr. Marsooni barkamena eskatuz. Zu ezkutatuta zauden lekutik gogoratzen zara bi polizia-auto zeudela unibertsitatearen sarreran. Zure mugikorra hartu eta dei egiten diezu; lortzen duzu beraiekin hitz egitea nahiz eta ahotsa dar-dar egin. Poliziari itxaroten zauden bitartean, aretora begira jarraitzen duzu, egoera ez da hobetzen. Momentu hartan, atean kolpe gogor batzuk entzuten dituzu, polizia dago beste aldean atea zabaldu nahian. Mr. Marsoonen aurpegia guztiz aldatzen da, ez daki zer egin. Jesarleku gorrien lehenengo ilaran dagoen mutiko bat alkandoratik hartu eta segituan pistola jartzen dio buruan. Ikaslea negarrez ari da. Tomasek barkamena eskatzen jarraitzen du, baina horrekin ez du ezer lortzen. Azkenean polizia aretoan sartzea lortzen du, asko dira, gutxienez hamar gizon daude gelatik sakabanatuta. Guztiak pistola eskuan tiro egiteko prest. Mr. Marsoonek mehatxatzen die:

-Utzi hemendik irteten eta ez dut inor minduko! Tomas, ezin du gehiago egoera horrekin, zerbait egin behar du, zerbait esan behar dio Mr. Marsooni. Adore osoz altxatzen da mutikoa salbatu nahian. Mr Marsoon pistola mutikoaren burutik kendu eta Tomasi apuntatzen dio. Tiro egingo duen momentuan...

... Zure logelako ohean zaude etzanda, oihukatzen eta izerdiz beteta. Ez duzu ezer ulertzen, amesgaizto bat izan da. Minutu batzuk pasatu eta gero, lasaitzen zara, errealitatera bueltatuz. Gauza batetan bakarrik zentratu ahal zara, unibertsitatera joatea nahiago duzu horrelako abentura bat bizi baino. AMAIERA


Julen Mr.Marsoonek argazki kamara bat ateratzen du; zuk harriduraz begiratzen diozu eta pentsatzen “zer egingo du argazki kamara horrekin?” eta momentu horretan argazki kamarako botoia sakatzen du eta flashak itzututa uzten zaitu eta hain indartsua denez, konortea galtzen duzu. Esnatzen zara eta zure aldetara begiratzen duzu eta konturatzen zara laborategi batean zaudela,

Bat-batean pare bat pertsona arraroa sartzen dIra hitz egiten “zer egingo dugu lurtar honekin?” eta momentu horretan izutzen zara eta zure buruari galderak egiten hasten zara baina konturatzen zara besteari erantzun egiten diola “Mr.Marsoonek bere barnealdea ikusi nahi duela esan du”. Momentu horretan negar egiteko nahian egoten zara baina ez duzu esaten piperrik ere. Bi gizon haiek laborategitik ateratzen dira eta zuk aprobetxatzen duzu eta joaten zara. Azkenean ateratzeko atea pasatzen duzu eta hor bertan dago estralurtar talde bat! Pausu batzuk atzeratzen zara txundituta eta ikusten duzu nagusia dirudiena zuri hurbiltzen zaizula barresza. Ikusten duzu bere eskua buruan jartzen dela, tiraka hasten da bere aurpegi eta maskara kentzen da , zure anaia txikia zen , “gogoratzen duzu beste eguneko sustua? Ba, gaur itzuli dizut jajajaja”. Anaiarekin haserretu nahi baduzu joan ... Berdin da anaia hilko duzu bai ala bai.


Edurne

Metrotik atera eta unibertsitatera abiatzen zara. Klasera heltzerakoan zure

eserlekuan eseri, klasearen erdian zaudela, liburuak atera eta Mr.Marsoon non egongo ote den pentsatzen hasten zara. Klaseak amaitu ostean, etxera joateko gogoz zaudela ile horia duen zure adineko neska bat zuregana doa, lagun bat da! baina zure arazoa ez kontatzea erabakitzen duzu, eta etxera zoaz. Motxila logelan uzten duzu, baina gaur ez zara beti bezala sofan etzan egiten. Metrora zoaz han dauden eskailerak jaisten dituzu Mr.Marsoon aurkitzeko asmoz. Eskailerak jaitsi ondoren, ordu haietan ez duzu

inor ikusten; hala ere, metroan

dauden eserleku batzuetan eseri egiten zara bera itxaroten. Metroa heltzen da, Mr.Marsoon ikusi eta ikaratzen zara. Nor den ikusi nahi baduzu, zoaz Aimarren orrialdera. Korrika hasi eta etxera joan nahi baduzu, zoaz Izaskunen orrialdera

Ateak ireki eta zuregana doa, orduan, eskailerak korrika igo eta metrotik ateratzen

zara, Mr.Marsoon atzean duzula, eta kalezulo estu eta ilun batean sartzen zara. Zarata txiki bat entzuten da, ez dakizu zer egin.


Aimar Gaua heldu egin da eta zu poliki-poliki zer den edo nor den begiratzera zoaz. Hurbildu ahala gorputzak dardar gehiago egiten dizu, zer den entzun duzun hori pentsatzen beldur handiagoa ematen dizu hara hurbiltzeak.

Bitartean zure etxean ama eta aita zutaz hizketan daude oso arraro iruditzen zaielako ordu hauetan zu etxean ez egotea eta zure bila ateratzea erabakitzen dute. Kalezuloan berriro: soinu hori berriro entzun duzu baina orain gertuago; ia ezin zara altxata egon dardaren eraginez, Mr Marsoon dela pentsatzen hasten zara? Eta ez bada? Nor izango ote da? Bat- batean kale-zuloaren sarreran irudi bat ikusi duzu, pertsona batena da, pertsona altu eta mehe batena, ile luze eta horixka samarra duena.

Irudi hori gertuago ikusten duzu; ezin zara zutik geratu. Dardarka zaude, zorabiatzeko zorian zaude eta ezustekoan argi distiratsu bat irudi hori argiarazten eta horrela nor den ikusten duzu. Begiratu diozun lehenengo aldian ez duzu ondo ikusi baina bigarrenean bai. ZURE AMA DA !!. --- Eeehhh zer egiten duzu hemen. Ez zaitut ikusi egun osoan; etorri etxera kezkatuta nengoen-- esan dizu amak. --Bai ama eskerrik asko -- erantzun diozu Momentu horretatik aurrera ez duzu ezer gehiago jakin Mr. Marsooni buruz AMAIA


Gorka Azkenean bakarrik sartzea erabakitzen duzu, baina oso urduri zaude, ez dakizu nor edo zer egongo den horma horren atzean, gizona izango ote al da? gizonaren laguntzailea da? edo bakarrik berogailuaren itzala da?

Bat-batean horma ikutzea pentsatzen duzu. Hormaren ondoan zaudela, belarria jartzen duzu ea zerbait entzuten den ala ez ohartzeko. Ezustean pertsona baten doministiku bat entzuten duzu. Bi aldiz pentsatu gabe, abiada hartu ondoren, korrika hormaren kontra botatzen zara eta horma zeharkatzen duzu. Emakume baten gainean erori zara!!!! Dena odolez beteta dago, dirudienez emakumearen kontra bota ondoren, emakumeak berogailua kolpatzen du. Momentuan hil egin da. Ez dakizu zer egin!!! AMAIERA


Izaskun

Hain ikaraturik zaude, ezen korrika hasten baitzara ezer pentsatu baino lehen. Mr. Marsoon atzean duzu, baina batbatean zerbaitetaz konturatzen zara, kalea ez du bukaerarik, egia esan ez duzu inolako kalerik inoiz ikusi, alboetako hormetan lehio asko daude, gehienak apurtuta, zerua nahiko argi dago, baina kalea oso estua denez, ia ez da ikusten, katu bat baretasunez erditik pasatzen da, baina ez zaizu axola, ez zaude lelokerietarako, aurrera begiratu eta halako ustekabea, horma bat dago, eta beste aldean Mr. Marsoon, akabo, ez duzu beste irtenbiderik. Inoiz baino urduriago zaude, zure oinetatik dardara bat sartzen zaizu, mihia trabatu egiten zaizu eta ezin duzu ezer esan. Begiak ixten dituzu, zure hilketa ez ikusteko. *PUM* hilda zaudela pentsatzen duzu, guztia bukatu dela, baina ez! Txundituta begiak irekitzen dituzu pixkanaka, kale estu berean zaude, konfettia zerutik jausten ikusten duzu, “zer gertatzen ari da?” galdetzen diozu zeure buruari, guztiz harriturik. Bat-batean jendea leku guztietatik ateratzen da. Mikrofonodun gizon handi bat aurreratzen zaizu, urduri samar dago, korbata estutu eta airea hartzen du. - ZORIONAK! “Errealitatea edo fikzioa” Reality showaren lehenengo irabazlea zara! Gizajoa, ikaraturik zaude? Den dena gezur hutsa zen! Mr. Marsoon aktorea da soilik, 100 000 pertsona ikusten ari zaizkizu! Zerbait esateko?

- Harrituta nago, hitzik gabe benetan. -esaten duzu totelka. - Ah bai! Sufrimendu hau jasan ondoren sari bat daukagu zuretzat! Gutun-azal bat ematen dizu, zoratuta egongo bazina bezala azkar irekitzen duzu, paper bat dago, “uff letra asko” pentsatzen duzu, beti alfer hutsa izan zara, esfortzu bat egiten duzu, irakurtzen hasi eta… Nahi duzun unibertsitatera joateko edozein lekutan eta guztiz ordaintuta emango dizute! Zure gurasoak zutaz oso pozik egongo dira, pentsatzen hasi eta urte batez Ingalaterrara ikastera joatea erabakitzen duzu, Mr. Marsoon ahazteko. AMAIERA


Idoia

Atea pasa ondoren, gela ilun eta oso handi batean sartu zarela ikusten duzu, beldurtuta eta ezer ikusi barik bakarrik bi argi erdi apurtuta izpiaz boteaz ematen duten argiaz galdetzen duzu, -Norbait dago hortik?Une horretan -Harrapatuko zaitut ! - esaten duen murmurio arraro eta beldurgarria entzuten duzu. Zure inguruan dituzun lau horma guztiei begiratzen diezu eta bat-batean izugarrizko izualdia hartzen duzu Mr. Marsoon zure atzean dagoela ikusten duzunean! Minutu bat gehiago pentsatu gabe, ihes egiten hasten zara gelako beste alboan dagoen ate handira. Korrika-korrika baina ateraino heldu ez. Zure zorte txarrerako Mr. Marsoon atzetik korrika dabil, zapatilako lokarrien korapiloa desegin eta ZASKA! Neka-neka eginda duzun aurpegiak azken hamarkadako kolpea hartzen du. Mr. Marsoon zuregana hurbiltzen da pistolaz apuntatuz, beldurtuta begiak ixten dituzu hiltzeko zorian zaudela. Momentu horretan soinu indartsu bat entzuten duzunean, Mr. Marsoon lurrera erortzen da. Balakada horiek zuretzat ez dira‌ begirada altxatuz neska trajedun bat ikusten duzu. Neska horrek Mr. Marsoonen bila denbora luze zeraman (Mr. Masoon, Interpol-ek bilatutako terrorista arriskutsua zen). Zuk Interpolen neskaren antzekotasun handia daukazu. Agenteak agurra luzatzen dizu esanez: -Atsegin handia izan da zurekin lan egitea. AMAIERA


Nerea

Atea zabaltzea erabakitzen duzu azkenean. Gizonak erabaki hori hartzen duzula ikustean, beldurrezko aurpegiarekin, korrika joaten da. Egongo den gauza, izaten den izaten dena, txarra izango da, mutila korrika joan bada. Pentsakor geratzen zara, zauden lekua ondo begiratzen, ate bat baino ez daukazu aurrean; pasabidearen amaieran, etorri zaren gela dago; baina bien artean ez dago ezer. Mutikoa joan denez, lasaitzen zara. Zu ere korrika ateratzea lonjatik pasatzen zaizu burutik. Baina ezinezkoa egiten zaizu, geldirik zaude, mugitu ezinik, zerbaitek loturik zaituela bezala. Soilik gorputza mugitzen zaizu eta gelara zoaz. Sartzean, gela oso zabal bat aurkitzen duzu, amaiera ez daukala dirudi, oso iluna da, soilik bi argi oso indartsu ikus ditzakezu. Gorria eta zuria. Beherantz begiratzen duzunean, kea soilik antzeman dezakezu, gorputzaren erdia estaltzen zaitu. Argietara heldu baino lehen, guztiz konturatzen zara. Atean “666" jartzen zuen: deabruaren zenbakia. Orduan ateak infernura eramaten du, baina argi zuria? Zerua izan beharko zen. Argi daukazu gauza txarrak egin dituzula infernura joateko, baina oso harrituta sentitzen zara, oraindik ez zara hil. Argi gorria sartzea baino lehen, ahots oso gozoak esnatzen zaitu.

-Altxatu, altxa zaitez maitea. Zuere maitearena da. Bat-batean etxean, ohean esnatzen zara, zure amodioaren ahotsaz. Begietara begiratzean badakizu munduan gehien maite duzun pertsona dela, oso lasai sentitzen zara, guztia ahaztu duzu. -Zer gertatu da?-galdetzen diozu. Nola ailegatu naiz hona?

-Zer esaten ari zara?-galdetzen dizu desorekatua. Ez zara inora joan. Oso galduta sentitzen zara. Ez zaude oso ziur, hilik egongo zara? ala guztia ametsa baino ez da izan? AMAIERA

Mr marsoon  

Ekarreraginezko nobela 2B