Issuu on Google+

Parke iluna ‌‌. odolak argitu zuen


Ilunpean zeuden kaleak. Ez zen ia jenderik ikusten , soilik gaztetxoren bat. Edo hori zen, Maialenek pentsatzen zuena. Neskatxoak bere bi lagun, David eta Itxiar , etxean utzi zituen eta berak bere bidea jarraitu zuen. Bidea, iluna, beldurgarria‌ zen, nahiz eta buruz jakin ibilbidea, inoiz ez zen lasai pasatzen kale haietatik. Parke bat zegoen erdian, “zoroen parkeaâ€? deiturikoa, izen horrek ez zion lasaitasunik ematen urduritasuna baizik, hankak dardarka hasten zitzaizkion handik pasatzen zenean, askotan korrikan pasatzen saiatzen zen. Parke inguruan, jende gutxi zegoen, ia inor ez, baina zeudenek begirada iraunkorra zeukaten, Maialen begiratzen zuten, neska bat inoiz ikusiko bazuten moduan. Parkea zuhaitzez inguraturik zegoen, zuhaitz handiak, oso handiak. Errepidea estaltzen zutenak. Haizearen txistuaren arabera mugitzen ziren, eta haien hostoak hegan egiten hasten ziren. Egun hartan, Maialeni inoiz baino gehiago begiratzen zutela iruditzen zitzaion, norbait bere atzetik joango balitz bezala. Pausu bat emandakoan, atzerantz begiratzen zuen eta begirada bakoitzean norbait ezkutatzen zela pentsatzen zuen. Azkarrago ibiltzen hasi zen, parkea ahal bezain laster gurutzatzeko. Azken zatian zegoela, argitasuna ikusten zela, atzerantz begira eta inor ez zegoela ikusita korrikan hasi zen, haren atarirantz abiatuta. Atea zabaldu zuen, buelta emanda korrika batean itxi zuen inor ez sartzeko. Han babestuta zegoela bazekien. Igogailuari deitu, eta ateak zabaltzerakoan alderantziz ibiltzen sartu zen. Ateak ixterakoan bere solairuaren botoia sakatu eta martxan jarri zen. Begirada


lurrean finkaturik, konturatu zen orri bat zegoela, orduan bai kuriositateak bai beldurrak irakurrarazi zioten. “Txarrena , ez zaizu oraindik heldu…”jartzen zuen ordenagailuz idatzitako orri horretan. Urduritasuna zela eta, botoi guztiak sakatzen hasi zen geldiarazteko edota bere solairua ez zen beste solairu batean gelditzeko. Ezin izan zuen lortu, igogailua bere etxe parean gelditu zen. Ateak apurka-apurka zabaltzen joan ziren eta beldurra Maialen bereganatzen zegoen, baina irteterakoan inor ez zegoela ikusterakoan pixka bat lasaitu zen. Etxean sartzerakoan, ama zegoen itxaroten, bere betiko irribarrearekin. Bere alabaren aurpegia ikusita irribarrea harridura bilakatu zen.

-Maialen, zer daukazu? Ondo al zaude? –galdetu zion amak kezkaturik. -Ezer ez ama, bakarrik nekatuta nagoela, logelara noa. Bihar arte -erantzun zion Maialenenek dardarka. -Baina…baina maitea eta afaria? -Utzi ama, ez dut gogorik…. Maialen logelan sartu zen, begirada azkar bat bota zuen ea norbait bazegoen ikusteko. Inor ez zegoen, beraz ordenagailua piztu zuen, orriaren letra konprobatzeko eta bere lagunekin konprobatzeko. Ordenagailua piztu eta bat-batean korreo bat zeukala konturatu zen, zabaldu eta… pantaila guztia beltza jarri zen, dardarka hasi eta ordenagailua itzali zen. Oraindik beldurra handiagotu zitzaion. Ordenagailua itzali zen, beraz ezin izan zuen hitz egin ezta letra konprobatu ere, beste egun baterako utzi zuen.


Mugikorra hartu zuen, bere lagunei , Davidi eta Itziarri, mezu bana bidaltzeko. “ Bihar goizeko bederatzietan etor zaitezte nire bila atarira, beharrezkoa dut mesedez” horrela zioen mezuak. Gau horretan ezin izan zuen lorik egin, bueltaka zebilen ohean, azkenean,argia piztu eta ohean eserita bere buruari galdetzen zion:” Nor izango da?” Bueltaka jarraitzen zuen bitartean, “zergatik ni? Zergatik ote izango da nire bila dabiltzala? Zergatik!!”. Ohetik altxatu zen, joder espero dut hauek bi bihar agertzea bestela…hartuko naute eta ez dakit zer gertatuko zaidan… Hurrengo goizean bere bi lagunak itxaroten zeuden eta hirurak hizketan hasi ziren:

-David, Itziar, gauza oso arraroak gertatzen ari zaizkit –hasi zen Maialen kontatzen beldurtuta. -Baina Maialen, zer gauza arraro? Zer diozu?-zioen Itziarrek harrituta. -Bai, zer? –gehitu zuen Davidek. -Atzo parketik zehar norbait nire atzetik zetorrela nabaritzen nuen. Eta ez da hori bakarrik. Igogailuan mezu arraroa aurkitu nuen eta ordenadorean korreo bat. Pantaila dardarka hasten zen korreoa zabaltzerakoan. -Ene! Zelako beldurra! Benetan diozu? Mesedez Maialen ez da jokotan ibiltzeko modukoa…! –esan zion Itziarrek beldurturik. -Beitu., Maialen, ez dut uste hainbesterako denik….broma bat izango dazioen Davidek lasai. -Broma? Zuek uste horrelako bromarik asmatuko nuenik, berdin da David ez ba didazu sinetsi nahi , utzidazu. Itziar, zu nire etxeraino etor zintezke


gaur arratsaldean? Ziurrago sentituko naiz, mesedez- esan zuen Maialenek atsekabetuta. -Bai, egon lasai zurekin etorriko naiz, ez zaizu ezer pasatuko. -Bueno bale‌barkaidazu, ni ere etorriko naiz -gehitu zuen Davidek. Ikastolara abiatu eta egun osoa normal pasatu zuten. Hirurak elkarrekin eta egunero bezala entrenamendura joan ziren. Arratsalde hartan, etxerako bueltan, Davidek eta Itziarrek Maialen utzi zuten etxean, eta beraiek etxera heldutakoan , Maialeni deituko ziotela agindu zioten. Bidean bat batean Maialeni buruzko gaia atera zen:

-Zer Itziar, zuk Maialen sinesten duzu?- galdetu zion irribarretsu Davidek. -Bai, noski gure laguna da, gure lagunik hoberena, eta berak badio egia izango da- erantzun zion oso arro Itziarrek. -Ba, bai, egia da, nik jadanik badakit nor den, zuek uste duzuen lagun oso ona bat da‌.-zioen Davidek lasai-lasai. -Ez da posible! Zu?...baina nola izan zara kapaz‌.! –erantzun zion Itziarrek urruntzen zen bitartean. Itziar korrikan hasi zen, baina David gero eta hurbilago zegoen, eskutitzak zabaltzeko gailu handi bat esku tartean zuelarik. Neskatoari gutxiren deseatzen zuen momentua heldu zitzaion, Davidek harrapatu zuen. Harrapatzerakoan, momentu horretan, ez zegoen inor geldiarazteko, gogor hasi zen, hiru sastada eman eta neskatoa hil zuen. Gorpua, parkean etzanda utzi eta eskuak garbitutakoan ihes egin zuen.


Maialen, haren etxean egon zen itxoiten, lagunak deitu behar zutelako, baina inork ez zuen deitu. Ahaztuko zutela pentsatu zuen. Hurrengo egunean klasera zihoan bera bakarrik, eta parketik pasatzerakoan han aurkitu zuen Itziarren gorpua. -Aaaaa!Baina, ez da posible! Ezin da izan! –oihukatu zuen negarrez Maialenek begiratzen zuen bitartean. Momentu horretan, gorputza lurrean ikusita odolez inguraturik, bere begiak malkoak lainotzen hasten ari ziren. Entzuten zuen bakarra, bere burua zen, nola zen posiblea, errepikatzen zitzaion behin eta berriro. Gorputz osoa dardarka zeukan , bihotz taupadak inoiz baino azkarragoak ziren, bularretik bihotza atera balitzaion moduan. Korrikan etzera joan zen amaren bila, eta biek batera poliziari deitu zioten.David ere deitu zion , eta korrikan agertu zen. Polizia parkera heldu zenean, Maialeni galderak egin zizkioten. Baina oso urduri zegoenez banku batera lasaitzera bidali zuten.

-Beitu, Maialen, guk guztia aztertzen dugun bitartean, eseri zaitez banku batean eta lasaitu- esan zion polizia batek. -Bai, ni zurekin joango naiz,, lasai -gehitu zuen Davidek. Biok batera eserita zeudelarik, hitz egiten hasi ziren: -David, baina…nola da posible, Itziar hil dute! Zelako nazka ematen duten horrelako gauzak egiten duten pertsonak…benetan. -Nazka? Nik nazka ematen dizut orduan ez? Eta ez ba duzu nahi zure lagun maiteari egin diodana egitea egon zaitez isilik –esan zion Davidek mespretxua adierazten eta mehatxatzen zuen bitartean.


Maialen hori entzundakoan korrika eta oihuka hasi zen -Hartu, hartu! David da‌-esan zuen Maialenek. -David zer? Zer da? Maialen laztana lasai zaitez! – esan zion amak. -Bai, polizia! Harrapatu David! Bera da! Berak Itziar hil du! Hartuu! David urrunean ikusi zuten, korrikan egiten zegoen, ihes egiten. Ezkutatzen saiatu zen baina azkenean poliziak harrapatu zuten. Behin hartuta, poliziak eta Maialen, hitz egiten hasi ziren, guztiak David izan zela seinalatzen zuen, oharren letra, bera gustukoa zuena zen, eskutitzak zabaltzeko gailua berea, guztia! Maialen pozik geratu zen bere laguna David inoiz gehiago ez zuelako ikusiko, bere bizitza osoa erreformatorioan eta kartzelan pasako zuelako baian bestetik oso triste, Itziar bere lagun mina, hil zelako. Egia esanda bakarrik geratu zen, maite zituen bi lagunak betirako joan ziren.

Maitane Garcia


Maitane