Issuu on Google+

Euskara

BIHOTZ GAZTEA IKASTOLA

Ipuin Bilduma 2008-09 DBH 1A


Bihotz Gaztea Ikastola 2008-09

2


Ipuin Bilduma DBH 1A

AURKIBIDEA: Ainhoa García

Jonen istorioa

Aitor Irazabal

Nerearen istorioa

Bea Agudo

Superkoko

Gonzalo Urzay

Abentura espazioan

Gorka Iglesias

Ainara eta Maiteren abenturak

Iratxe Mota

Zooko amodioa

Joseba Llano

Oihaneko abentura

Leire Gonzalvo

Tximinoaren erruz desagerturik

Leire Zamarripa

Hodei eta futbola

Marina Masero

Erdi Aroan …

Unai López

Joanaren korapiloa

Urtxume Nabarro

Txakur bat espazioan

Xabier Barbazán

Apustua

Zulema Ortega

Naroa eta bere loroa

Ander Romera

Paris

Koldo Lombera

Aitor eta bere ametsa

Markel Moya

Kerman eta bere istorioak

3


Bihotz Gaztea Ikastola 2008-09

4


Ipuin Bilduma DBH 1A

5

Ainhoa

Bazen behin duela urte asko Jon izeneko mutiko bat. Bera umezurtza zen eta gainerab txiroa. Gaua eta eguna lan egitenzuen: egiptoko piramideak eraikitzen. Berak ondo zekien piramideen barnealdean faraoia eta faraoien altxorrakzeudela, eta egun batean hauxe proposatu zuen: Guk egin beharreko hauxe da: piramide batera, adibidez Kefrenen piramidera eta altxor guztia hartuz gero aberatsak izango gara


Bihotz Gaztea Ikastola 2008-09

Jon 9 urte izateko oso ume ausarta eta jatorra zen, baita oso burugogorra ere.Ile laburrekoa ez oso altua. Begi marroi marroiak zituen zuhaitz baten enborraren kolorekoak. Mutikoa oso abenturazale zen, beti abenturen bila egoten zen. Bere lagun betek horrela erantzun zion: Ideia ona dela dirudi, horrela lan gehiago ez dugu egin beharko. Hurrengo egunetan planifikatzen egon ziren. Nola sartuko ziren piramidera? Topatu zutenean modua plana martxan jarri zuten.

6

Piramidean sartu ziren. Bat-batean golpe batez ate itxi zen.Ezin ziren atera. Piramidea ilun zegoen, baina bereizi ahal ziren zehetasun batzuk: armiarmak, saguzarrak ‌ zeuden. Baita ere: argi zuzi batzuk, itzaliak ‌ eta pasabide bat. Ume guztiak bata bestearen atzean aurrerantz joan ziren poliki-poliki. Pasabidetik sartu ondoren bi bide zeuden bat gorantz joaten zela eta bestea berantz. Goranzko bidea hartuko dugu, beste bidea gas kamara batera eramango gaitu, han hilda bukatuko dugu.-ezan zuen Jonek. Horrela egin zuten, gorantz abiatu ziren. Goialdean bidea bi aldeetara banatzen zen. Oraingo onetan eskumarantz joan behar dugu, bestela krokodilo putzura jausiko gara.-Argitu zuen Jonek.


Ipuin Bilduma DBH 1A

Faraoiaren gelan sartu ziren. Handia eta zabala zen, eta gelaren erdialdean kaxa luzexka eta handia zegoen,pertzona batean sartzeko modukoa. Faraoiaren sarkofagoa da- oihu egin zuen Jonek. Momentu orretan agure batek hauxe ezan zien: Nola heldu zarete honaino? heldu zarete!Bueno, orduan 2 galderei erantzuten badiozue, noski erantzun zuzena izan behar da, altxorra zuena izango da. Umeek txutxu-mutxuka asten dira. Baina agureak moztu zien: 1 hasieran eguzkia bukaera lorea. Zer da? Eguzki lorea!-ezan zuen adiskide batek bat batean. Bai.-erantzun zuen agurea.-2 zangorik ez eta aska dabil. Zer da? Berria!-erantzun zuen bete lagun batek. Agurea ustekabeko lainoen artean desagertu zen eta umeak altxor guztia jaso zuten oraingoan aiena zen. Espedizioa or bukatu egin zen. Ume guztiak poz-pozik zeuden, ez bai zuten lan egiten jarraitu behar. Hortik aurrera ez zuten inolako lanik egin behar jan ahal izateko.

7


Bihotz Gaztea Ikastola 2008-09

8

Aitor Irazabal

Orain dela asko Astrabuduan Nerea deituriko neskato errubio eta indartsu bat bizi zen. Oso pozik bizi zen, baina egun batean Sara deituriko neskato maltzur bat etorri zen, mundua suntsitzeko asmoz, herritar guztiak beldurturik zituzten. Sara bere armadarekin herriz herri joaten zen dirua eta altxorrak eskatzen. Egun batean Astrabudura etorri zen, eta noski herritarrek dena eman zioten. Andre boteretsua tori dugun guztia, baina ez suntsitu nire herria, mesedez.-esan zion alkateak. Sarak eman ziotena begiratu zuen eta oihu egin zuen:


Ipuin Bilduma DBH 1A

-Hau bakarrik. Eta esaten didazue ez suntsitzea -oihukatu zuenaste bete emango dizuet, baina ez badidazue bikoitza ematen zuen herria ez da oso ondo aterako! Herritar guztiak beldurturik zeuden. Sara joan zen eta bapatean Nereak esan zuen: Ezin dugu horrela jarraitu deitu behar ditugu beste herri gustiei eta Sara garaitu dezakegu. Baaaaaaaaaaiiiiiiiiiiiiiiiii!!!!!!!!! Eta halaxe egin zuten. Herri guztietako herritarrei begien basora joateko agindu zien. Herritar asko joan ziren elkargunera. Aurkitu zuten Sara bere armadarekin. Nereak azaldu zion bere zergak handiegiak zirela, baina ez zuten ezer lortu eta agindu zion bere armadari erasotzeko eta borroka gogor bat egon zen. Herritarrak asko ziren baina armada gogorra zen. Nerea Sararekin borrokatu egin zen. Ezin duzu ni hil Nerea, jajajajajaja!-esan zion. Borrokan hasi ziren. Nerearen aurpegiaren itxura txarra zen amorruz beteta, baina beldurtuta zegoen.

9


Bihotz Gaztea Ikastola 2008-09

Azkenean irabazi zuten. Eta dena lehen bezain ondo joan zen. Handik bi urtera, Nerea perretxiko bila joan zen, berari perretxikoak asko gustatzen zitzaizkiolako, eta begien basora joan zen. Han perretxikoak hartzen hasi zen, baina bat-batean zuhaitzen artean Sara atera zen. Nereak burua altxatu zuen eta hor zegoen,Sara. Berriro ikusten gara Nerea, jajajajajaja -esan zion barre maltzur bat egiten. Bueltatu etorri zaren tokitik! -oihukatu zion Nereak.

10

Bigarren aldiz borrokan hasi ziren. Batak oztiko bat eman, besteak iletik tira egin eta horrela denbora luzez. Azkenean bi orduz pasata Sara hil zen, Nerea oso txarto gelditu zen, gorputz osoa zauriz beteta zuen. Geroxeago Astrabuduara iritsi zen eta denei esan zien: Herritarrak, herritarrak! Sara hil da dena beti egon behar den moduan egongo da, beti bezala. Eta herritarren erantzuna, noski ona, izan zen: Oooooooonnnnnnnnnndddddddddooooooooooooo!!!!!!!!!!!!!!!!!!! Azkenean, Nereak esan zuen moduan gertatu egin zen, eta herritar guztiak pozik eta alai bizi izan ziren.


Ipuin Bilduma DBH 1A

11

Bea Agudo

Superkoko, Gargamen, kartzelan sartu zuen. Eta oso ondo bizi izan ginen biok gazteluan. Zer? Ez dizut hasiera kontatu? Ze burua nirea‌ Hor doa Superkokoren historia.

Gure historia, Erdi-Aroan igaro zen. Baina gu oso modernoak garenez, izen politak ditugu. Non? Indiako mendi batzuetan. Baina gaur egun uste dut ez daudela mendirik han. Beno, kasura‌ Gure protagonista, herri txiki baten printzea zen. Egunean, bizi zen gaztelua oso polita zirudien. Baina gaua hasten zenean, gauza arraroak gertatzen ziren: haizeagatik leihoak mugitzen ziren; ateak irekitzen eta histen ziren bakarrik; itzalak ikusten ziren; saguzarrak ateratzen ziren egongelaren armairutik‌ Baina hori ez zen dena. Ere bai, ilargi betea


Bihotz Gaztea Ikastola 2008-09

zegoenean, eta gaueko hamabiak puntuan zirenean, akelarreak ateratzen ziren. Ni, Naiara deitzen naizenez, egun batean, herriko umeak hau hasi ziren esaten: Naiara~tontolaba!! Naiara~tontolaba!! Orduan, hor agertu ziren biok: Martin eta bera. Bera nire bizitzako mutila zen. Errubioa, altua, oso ederra, majua, dibertigarria, begi urdinak … Superkoko zen. Orduan, biok niregana etorri ziren, laguntza eskaini zidaten, eta ni baietz esan nuen.

12

Horren ondorioz, Superkoko, Martin eta ni, herriko 3 lagunik onenak gara. Apirilaren 16-an, Superkokoren urtebetetzea zen. Egun bat falta zen, baina ni oso urduri nengoen. Gainera, nire oparia oso itzusia zen, eta ez nekien gustatuko zitzaion ala ez. Berak oso berezia zen, eta ni ez nion ulertzen. Eguna heldu zen eta arratsaldeko biak ziren. Superkoko jai handi bat egin zuen herrian. Ume guztiak gonbidaturik zeuden, baina ni eta Martin ez geunden jaian. Superkokoren logelan geunden!! goizeko 7-etatik geunden hor. Bere etxea ikusten genuen lehen aldia zen, eta oso pozik nengoen. Bat-batean turuta batzuk entzun ziren. Superkoko atera behar zen!! Baina zoritzarrez ez zegoen oraindik jantzita. Orduan, Martin atera zen berria ematera. Jendea, mutil argala, beltzarana, begi marroiak zituela, etab. Ikustean, „‟zeeeeeeer?‟‟


Ipuin Bilduma DBH 1A

handi bat bota zuen. Martin, gertatutakoa azaldu zuen, eta orduan, herria berriz,‟‟AAAAAA!!” luze bat bota zuen. Superkoko atera zenean, denak hasi ginen txaloka, pertsona bat izan ezik. Gargamen zen. Bera oso gaiztoa zen, ez zen ezer gehiago jakin. Orduantxe, Superkoko eta ni dantzatzen ari ginen. Ni oso pozik nengoen. Eta, orduan, berak aurpegia hartu zidan,pixka bat aurreratu zen, eta… „‟PUUUM” bat entzun zenean, dena ahaztu genuen, eta nondik etortzen zen asmatzean, horra joan ginen sukaldera, han zegoen Martin hilda.Sukaldean eskutitz bat zegoen… IREKI!! Gu bagenekien hori gezurra zela. Ez zela suizidatu. Baina hori frogatzea oso zaila zen. orduan, hau aurkitu zuten. ‟‟huella” Gargamenena zen!! Orduan polizia agertu zen… hau izan da istorioa…

GUSTOKOA? HORI ESPERO DUT

13


Bihotz Gaztea Ikastola 2008-09

14

Gonzalo Urzay

Bazen behin 2009 urtean udako egun batean Santurtzin neska bat zegoen. Neska hori Nagore deitzen zen. Nagore oso polita zen eta oso handia, klaseko altuena. Klaseko guztiak esaten zuten zintzoa zela eta horrez gain oso alaia. Oso majoa eta beti laguntzeko prest zegoen. Nagore oso ikasle ona zen eta ez zuen inoiz jotzen. Berari asko gustatzen zitzaion futbola eta bere talde gogokoena Athletic zen. Kaletik joaten zen bitartean Karlos aurkitu zuen. Bidetik Karlos eta Nagore zindoazen hitz egiten orduan, Karlosek esan zuen: Kale batean espaziuntzi bat dago, ikusi nahi duzu Bai -esan zuen Nagorek Orduan joan gaitezke – proposatu zuen Karlosek.


Ipuin Bilduma DBH 1A

Espaziuntzira iritsi zirenean han sartu ziren pixka bat ikusteko. Nagore kable batzuekin lurrera jauzi zen eta jausten zen bitartean botoi bata sakatu zuen. Nagore pentsatu zuen botoi hori ez zuen ezer egingo baina botoi hori egiten zuena zen espaziuntzia espaziora bota. Biak oso urduri hasi ziren dena ukitzen. Karlos jesarri zen eserleku batean, eta eserleku horrek botoi bat zeukan. Karlosek botoia sakatu zuen eta orduan eserlekuan kristal handi bat inguratu zuen eta motoreak zeuden tokian ate bat zabaldu zen. Karlos hortik joan zen. Nagore oso kezkatuta esan zuen: Karlos aurkitu beharko zaitut. Nagore Karlos bilatzen hasi zen, atera zen tokitik baina Nagorek zekien Karlos bilatzeko denbora asko beharko zuen, espazioa oso handia zelako. Minutuak pasatzen ziren bitartean, bera urduriagoa gartzen zen orduan bera ikusi zuen Karlos espaziuntzi batean planeta batera sartzen zela eta Nagore oso pozik sartu zen planetan, Karlos jarraitzen zegoen espaziuntzian. Orduan bi espaziuntziak lurrean gelditu ziren eta Nagore atean gelditu zen itxaroten noiz aterako zen Karlos, baina Karlos ez zen ateratzen orduan Nagorek galdetu zion pertsona arraro bati espaziuntzian zegoena Dakizue euskara ? Bai – erantzun zuen pertsona arraro hori. Aurkitu duzue gizaki bat espazioan? - galdetu zuen Nagorek. Ez dugu ezer aurkitu – erantzun zion pertsona arraro hori. Nik ikusi dut pertsona bat leihoan? – jarraitu zuen galdetzen. Pertsona hori gure robot bat da – erantzun zion.

15


Bihotz Gaztea Ikastola 2008-09

Eskerrik asko laguntzeagatik- esan zuen Nagorek oso triste, eta bere espaziuntzian sartu zen berriro. Nagore espazioan berriro joan zen espaziuntziko argi guztiak gorri bihurtu ziren:

eta

bat-batean

Ez dago gasolinarik.

16

Orduan Nagorek planeta bat ikusi zuen eta han sartu zen gasolina erosteko. Planeta lurra bezalakoa zen eta toki batean gartzen zuen Campsa gasolindegia. Han utzi zuen bere espaziuntzia eta bat-batean ikuzi zuen Karlos eserlekutik ateratzen eta Nagore oso pozik jarri zen Karlos berriro ikustean. NagoreK oso azkar eman zion gasolina espaziuntziari eta planetatik atera ziren. Lur planetara iritsi zirenean Nagorek Karlosi gauza bat esan zion Hau ezin du inork jakin. Egia da , proposatzen dut espaziuntzia tokiz aldatzea – esan zuen Karlos.


Ipuin Bilduma DBH 1A

Gorka Iglesias

Bazen behin Santurtzin bizi zen neskato bat. Berak zortzi urte zituen eta Ainara deitzen zen, begi urdin-urdinak zituen, itsasoak duen uraren antzera eta ile beltz-beltza, ikatza bezain beltza eta eguzkia ematen zionean oso-oso disdiratsua bihurtzen zen. Ainara oso jatorra eta eskuzabala zen, klasean norbaitek ez zuenean materialik bera beti zegoen prest zerbait uzteko, horren ondorioz, lagun asko zituen eta aipagarriena Maite zen. Maitek, berriz,ere zortzi urte zituen, Santurtzikoa zen eta Ainararekin klasera joaten zen, lagun minak baitzieren. Begiak, berde-berdeak zituen udaberriko hostoak dituzten kolorearen berdinak, ilea horia zuen eguzkiaren izpiak dituzten kolorearen parera.

SANTURTZI

17


Bihotz Gaztea Ikastola 2008-09

Hain lagun onak zirenez eta gainera haien gurasoak ondo eramaten zirenez, seirak Brasilera joatea erabaki zuten oporrak direla eta.

18

Tori!!!! Maite elkarrekin joango gara oporretara!!!! Eta gainera ez gara joango Burgosera edo Gaztelara, Brazilera baizik!!!!!!!zioen Ainarak ohiuka eta barreguraz. Egia da!!!! Gaur esan didate nire gurasoek!!!-Hots egin zuen Maitek. Hurrengo egunean klaseko azken eguna zen hurrengo egunean jada udako oporrak ematen zituzten ikastolan. Bi neskatoak elkarrekin klasera joaten ziren beti bezala, oso urduri zeuden biak hurrengo egunean jada brazilera joango ziren eta. Klasera eldu orduko gelakide guztiei esan zieten nora joango ziren beraiek. Beraien etxeetan berriz: Beti egin behar dut nik oporretako maleta-zioten bi amek. Hurrengo egunean “Loiukoâ€? aeroportuan zeuden, hegazkin batean airehartzen. Brazilera gaueko hamabietan heldu ziren eta bi neskatoak lo egiten zeuden. Hotelera heldu orduko guztiak logelera joan eta ohera sartu ziren lo egitera. Hurrengo egunean gurasoek ez zekiten nora joan: nora joango gara? Ez dakit Badakit,emmmm‌‌ zoo batera!!!!!!!!!!!!! Ideia oso ona. Leku batean dago zoo bat ohian baten barruan sartua. Orain ea nahi duten joan alabek, ezta? Baiiiiii, joan nahi dugula.-esan zuten neskatoek oihuka. Goazen ba zoora, baina autobusez eee!


Ipuin Bilduma DBH 1A

Zooan zeuden eta han animalia ugari zeuden, lehoiak batit bat. Neskak ez mugitu hemendik egon begiratzen lehoiak orain gatoz, edari bat hartzera goaz.- esan zioten gurasoek neskei. Bai, lasai egon hemen egongo gara. Lehoiak begiratzen zeuden bitartean alboko kaiolan tximinoak zeuden. Ibiltzen hasi eta konturatu ziren zootik kanpo zeudela ohian batean. Atera nahian tximinoek lagundu zieten eta txalupa bat eman zioten tximinoek neskei, txalupa horrekin ibai batetik behera bota eta ur-jauzi batera heldu, laster laku batean jausi eta konturatu ziren jada zooan zeudela baina delfinen tokian. Azkenean gurasoek alabak aurkitu zituzten eta Rio de Janeirora joan ziren “Cristo Redentor� ikustera.

19


Bihotz Gaztea Ikastola 2008-09

20

Iratxe Mota

Hau Dilailaren istorioa da,Dilaila zaldi polit bat da;begiak marroiak ditu eta gorputza ere bai,marroia da, puntu zuriz beterik.Bihotz onekoa da.Dena duela esan dezaket baina, gezurra esango nuke, lagunak falta zaizkiolako.Batzuen arabera ez zaio gustatzen harremanak mantentzea animalien artean. Dena udaberriko egun polit batean gertatu zen,han zegoen bakar -bakarrik,zaldia, asperturik zegoen bitartean,zooko gehiengo animaliak jolasten, hitz egiten, edota paseotxo lasai bat ematen ari ziren. Parke zoologikoetan beti daude hainbat animali marmarti zamarrak direnak;Sagu bezalakoak; Sagu zooko animaliarik txikitxoena da, bibote finak eta luzeak ditu,bere azala grisa kolorekoa da, hanka txikiak ditu, hatzapar luzeak, beti prest gazta zati bat harrapatzeko.


Ipuin Bilduma DBH 1A

Gure arratoia marmarti hutsa da, parkeko bizi diren animali guztien bizitza ezagutzea interesatzen zaio bai sagu kotila dala! Bat-batean, ahots bat entzun zen: Sagu!!!! Baina zer egiten duzu hemen zuk bakarrik?-Bai, hori Mariren ahotza zen. Mary behi lodia da, bera, esnedun behi bat da. Zuek zeuen buruari galdetuko diozue zer demontre egiten hari den behi bat zooparke baten barruan,ezta? Animalia hau ez da behi arrunta, ez da beste munduko behiak bezalakoa, ez ez dago gaixorik, horrela jaio zen. Mary oso animalia pinpirina da,bere buruan beti eramaten ohi du kapelatxo eder bat. Behi hau bihotz onekoa eta jator-jatorra da. Saguk erantzun zion: Ba begira zaldi polit hori bakar bakarrik dagoela ikusten ari naiz eta pena izugarria ematen dit... Orduantxe ziren.

bi

lagunak

Dilailarengana

joan

Zer gertatzen zaizu Dilaila?galdetu zioten biak batera. Oso azperturik nagoela,emen nik bakarrik, eta gainera ez ditut lagunak ondo pasatzeko beraiekin.... Bat batean,lehoi handi bat bere lagunarekin elkarrizketan sartzen dira:

21


Bihotz Gaztea Ikastola 2008-09

jajaja! Baina zer egiten duzue emen denak elkarturik? esan zuen Murruk. Murru, lehoi handia eta indartsua da. Begi eta aho handikoa,neurrigabekoa;gorputza ilez beteta, luzea eta leuna. Zookoek diote Murru lehoia gaiztoa eta zakarra dela. Hala ere, animalia guztiak bezala,Murruk ere bere sentimenduak ditu. Orduan,erantzun zuen pingui: Ez zara konturatzen murmurka hari direla Dilailarekin? Pingui ping端ino baxua da, bera grisa eta beltza kolorekoa gorputz txikia dauka eta hankak labur-laburrak. Diote anilai honek oso azkar hitz egiten duela inoiz ez dagoela isilik,trebezia hartu duela; bai, pingui oso berritsua da, baina horrez gain zintzo zintzoa da. 22

Bai zera! Gertatzen dena da Dilaila bakarrik zegoenez ba berarekin hitz egiten eta barrezka geundela-Sagu. Horrela bada barkatu ez genekien -esan zuen pingui edukazio honez. Bai, bai genekien baina neuri ez zait inporta zuek egiten duzuena,niri bost asola zait zaldi onen bizitza! Murruk hori esan ondoren, Dilaila korrika joan zen bere etxerantz. Bi lagunak kezkaturik, Dilailarengana joan ziren. Dilaila zer gertatu zaizu lehen, korrika joan zarenean? Ezer ezer....-esan zion Dilailak Mariri negarrez hari zenean. Saguk galdetu zuen: Dilaia,Dilaila ez zara maiteminduta egongo Murruz ezta?


Ipuin Bilduma DBH 1A

Uste dut baietz...-erantzun zuen Dilailak malkoak begietik kentzen. Saguk korrika utzean, Murruri kontatzera joan zen: Muru,Murru zergaitik hitz egin diozu horrela Dilailari?, zer egin dizu berak? jajaja baina zer gertatzen da emen?-Murru. jakin nahi duzu zer gertatzen den? Ba gertatzen dena da Dilaila zutaz maitemindu egin dela!-Sagu hori egia bada horaintze noa bizitatxo bat ematera.-Murru. Horrela izan zen, murruk Dilailaren gana joan zen eta hitz egin ondoren, biak konturatu ziren beraien arteko maitasuna oso handia zela.Arraroa irudituko zaizue, baina urte bat pasata, hiru seme eduki zituzten oso politak baina pixka bat arraroak, aitaren eta amaren ondorioz.

23


Bihotz Gaztea Ikastola 2008-09

24

Joseba Llano

Brasileko Amazonas oihanean bi ume bizi ziren, Iker eta Unai deituak. Izen bereko ibaiak zeharkatzen zuen oihana eta han zegoen landaretza izugarria zen. Zuhaitzak nonahi hazten ziren eta lurrean egonez gero palmondo izugarri haiekin ez zen eguzkia ikusten. Kontuz ibili beharra zegoen animalia basatiekin, zuhaitzetatik nahiz lurretik ateratzen zirelako. Iker, ezetz ausartu suge pozoitsu hori harrapatzen ? - esan zuen Unaik.


Ipuin Bilduma DBH 1A

Seguru baietz ! - eta konturatu baino lehen suge hori Ikerren eskutartean zegoen. Indar horrekin ez zen harritzekoa Ikerrek ehiza gustuko izatea. Horri ausarta zela gehitzen badiogu... Mugimendua behar duen pertsona horietakoa zen eta hara eta hona saltoka zebilen beti. Unai, aldiz, lasaiagoa zen. Argia zen eta horrez gain begiradarekin gauzak garraiatzeko ahalmena zuen. Hainbeste eguzkirekin normala zen bere azala beltzarana izatea baina bere begiak banbua baino berdeagoak ziren. Egun eguzkitsu batean, biak ezkutaketetara jolasten zebiltzala, gizon bitxi bat hurbildu zitzaien, Niagarako ur-jauziei buruz galdezka: Ume, ba al dakizue non dauden Niagarako ur-jauziak ? Unai oso jakintsua zenez non dauden azaltzen hasi zen eta Iker, egin ohi zuen bezala, bere lagunaren azalpenei adi zegoen. Beraiek konturatu gabe kanibal sendo batzuk hurreratu zitzaizkien eta bapatean preso hartu zituzten. Buruan golpe bat eman eta, ondoren, soka batez lotu eta handik eraman zituzten. Tribu borrokalari eta odolzale honek gure bi protagonistak beraien herrixkara eraman zituen, haien buruzagi maltzurrarengana. Egurrezko kaiola batean bahiturik zeuden eta Unaik buruzagiak esaten zuena entzun nahi zuen: Ez digute balio... zer egiten dugu... - zion buruzagiari. ... Hilko ditugu... - proposatzen zuen beste batek.

25


Bihotz Gaztea Ikastola 2008-09

Nahiz eta oso ondo ez ulertu, bazekiten hilko zituztela. Horren aurrean plan bat bururatu zitzaien: Unairen potere magikoekin kanpoan zegoen aizkora bat hartu eta Ikerren indarrarekin kaiola puxkatuko zuten. Gaua heldu ahala, esan eta egin: kaiola hautsi eta isilean handik korrika ihes egin zuten. Hurrengo goizean, buruzagia jaiki bezain pronto, hura izan zen haserrea: arratsalde horretan hilko zituen presoak ez zeuden ! Hori ikustean, iheslariek utzitako aztarnei jarraitzeko agindu zien bere gizonei eta halaxe egin zuten.

26

Egunez eta gauez aritzen ziren Ikerrek eta Unaik utzitako aztarnei jarraika eta hainbeste saiakerak saria izaten du, eta horrela izan zen. Bilaketa horietako batean bi umeak lasai-lasai zuhaitz baten goialdean ikusi zituzten. Halako batean, Ikerri eskutartean zuen sagar bat erori zitzaion eta zuhaitzetik jaitsi zen hura bilatzeko, baina zerbait gehiago ere aurkitu zuen... kanibal hoietako bat zuhaixka baten atzekaldean kamuflatuta. Segidan Unairi keinua egin zion eta biak inoiz ez bezala korrika hasi ziren. Denbora nahikotxo zeramaten korrika eta bapatean ur-jauzi bat ikusi zuten. Momentu horretan bidetik desbideratu eta urezko kortina horren atzean ezkutatu ziren, tribu maltzurrak ez ikusteko esperantzarekin. Une horretan biak oso urduri zeuden baina ez zituzten ikusi, aurrera jarraitu baitzuten, bi gizajoak aurkitu nahian. Bapatean unai negarrez hasi eta esan zuen: Beldur nintzen, Iker, zihur nago gu harrapatuta egonez gero beraiek hilko gintuztela ! Ulertzen zaitut, nik berdina sentitu dut - eta biek besarkatuta negarrari ekin zioten.


Ipuin Bilduma DBH 1A

Bitartean, tribuak bilaketari jarraitzen zion eta ez zituzten inoiz aurkitu. Ez da inoiz beraietaz ezer gehiago jakin. Azkenean, Iker eta Unai etxola bat eraiki eta trankil-trankil oihanean bizitzen jarraitu zuten.

27


Bihotz Gaztea Ikastola 2008-09

28

Leire Gonzalvo

Duela 20 urte Gasteizko kanpoaldeko herrixka batean 100 pertsona bizi ziren. Maritxu izeneko neskatila bat han bizi zen. 12 urte zituen eta polit-polita zen. Altua zen bera, bere klaseko altuena. Bere ilea marrazkilozko eskailera bat zirudien, kizkurrez beterik baitzegoen.Gainera, ile polit hori luze-luzea zen. Begiak itsaso garbi eta disdiratsu batez eginda zituela zirudien. Mehea zen arren, gorputz polit-polita zeukan. Klasean primeran moldatzen zen eta oso formala zen, ordea, klasetik ateratzen zenean beste pertsona bat zirudien. Beti mugitzen, asko hitz


Ipuin Bilduma DBH 1A

egiten eta bereziki oso oso dibertigarria zen. Hori bai, ez zuen ezer txarrik egiten eta ez zuen gezur bat ere esaten. Maritxuk animaliak maite zituen. Baserri batean bizi zen. Mota askotako animaliak zituen, baina gehien maite zuena berarekin bizi zen tximino bat zen. Apu zuen izena. Apu marroia eta txikia zen, oso polita. Egun batean Maritxuk Apu garbitzera joan zen baina ez zuen bere etxetxoan ikusi, hala ere, ez zen asko larritu, beti nahi zuen lekuetan egoten zelako. Etxe osotik bilatu ostean larritzen hasi zen. Ez zuen inon aurkitzen. Maritxuk bere amari kontatu zion. Honek, horrela erantzun zion: Lasai egon zaitez maitea. Agian buelta bat ematera joan da. Hala ere, ez zen lasai gelditu eta bilatzera joan zen. Gaua iritsi zen, dena ilun zegoen. Maritxu oso ausarta zen eta ez zen beldur. Gauerdi aldean, kale txiki eta estu batera iritsi zen. Bapatean zerbait beltz mugitzen zela ikusi zuen. Horrengana hurreratu eta hartu zuen. Apu zen, bere tximinoa. Ikustean pozpozik jarri zen. Etxerako bueltan, Apuk begi batzuk ikusi zituen eta beldurturik Maritxuri adierazi nahi izan zion baina honek ez zion ulertu. Arazorik gabe etxera iritsi ziren eta gurasoek izugarrizko errieta bota zioten Maritxuri. Hurrengo egunean Maritxu ikastolara joan zen eta bere lagunei dena kontatu zien. Egun lasaia pasatu zuen Maritxuk eta baita Apuk ere.

29


Bihotz Gaztea Ikastola 2008-09

Hurrengo goizean, Maritxuren ama esnatzera joan zen: Ale Maritxu. Altxatu zaitez!!! Bapatean ohea utzik zegoela ikusi zuen. Asko larritu zen eta bere senarrari esan zion ikusi bezain pronto: Maitea, Maritxu eta Apu desagertu egin dira. Oso kezkaturik nago. Lasai. Polizia deituko dugu eta ikusiko duzu nola aurkizen dituzten- erantzun zion besteak. Oso azkar telefonoa hartu eta polizia deitu zuten:

30

Bai? Kaixo. Poliziarekin mesedez. Bai, zer gertatu da? Ba nire alaba eta bere tximinoa desagertu egin direla. Lagunduko gaituzue? Baina honela erantzun zieten: Sentitzen dugu. Baina beste kasu larriago batekin gaude. Baina ume bat desagertu da!!! Zer dago hori baino garrantzitsuagorik? Sentitzen dugu, benetan. Agur. Eta telefonoa eseki zuen. Orain bai, biak larritu ziren. Ez zuten poliziaren laguntzarik izango. Ezin gara geldirik geratu. Aurkitu behar ditugu!!! Esan zuen amak. Aitak baietz erantzun zuen. Ez zuten autorik, beraz, etxetik atera eta leku guztietatik begiratzen


Ipuin Bilduma DBH 1A

ibiltzen-ibltzen Gasteizko erdigunera iritsi ziren. Han zeuden biak bakar-bakarrik, kalean, dena ilun, benetan beldurra ematen zuen. Ez zegoen argirik, haize pixka bat zegoen eta katu batek miauka ari zen. Aita eta ama elkarrekin eskutik helduta ibiltzen jarraitu zuten. Bapatean lurrean odol putzu bat ikusi zuten. Lasaitu zaitez. Odol hori ez da gure alabarena izango- esan zion aitak. Bai, badakit. Hala ere, ama ez zegoen lasai. Bi egun lehenago Apu desagertu zen, momentu horretan biak zeuden desagerturik, eta gutxi izango balitz bezala, odol putzu bat ikusi zuten. Ez, ez zeuden batere lasai. Aurrera jarraitzean itzal bat ikusi zuten korrika pasatzen. Haren atzetik joan ziren biak korrika, oso kezkaturik. Zer gertatu ote zen Apu eta Maritxurekin? Bapatean pertsona bat ikusi zuten kale estu batean, oso itxura txarrekoa. Justu ondoan Maritxu ikusi zuten aulki batean lotuta. Lo zegoen. Eskina batean Apu zegoen kaiola batean sartuta, lotan ere bai. Aita Maritxu laguntzera joan zen. Halako batean beltzez jantzitako gizon bat agertu zen. Amak oihukatu zuen: Kontuz!!! Aita buelta eman eta lurrera bota zuen. Bitartean, amak, telefono kabina batetik polizia deitu zuen, kriminal bat zegoela esanez. Bi minutu geroago polizia azaldu zen eta kriminala atxilotu zuten.

31


Bihotz Gaztea Ikastola 2008-09

Aspalditik bilatzen zuten kriminal bat zen. Familiari sari bat eman zioten kriminal gaizto hori harrapatzeagatik. Maritxu esnatu eta gogoratzen zuen guztia kontatu zien gurasoei eta poliziari. Bukatutakoan etxera bueltatu ziren, lasai-lasai. Iristean ohera sartu ziren. Hurrengo egunean, klasera joan eta bere lagunei dena kontatu zien. Hauek liruraturik geratu ziren. Eguna lasai pasatu zuten eta betirako pozik bizi izan ziren guztiak.

32


Ipuin Bilduma DBH 1A

33

Leire Zamarripa

Bazen behin Hodei deitutako ume zintzo eta azkar bat. Bera oso pozik zegoen zuenarekin , baina bi gauza maite zuen gehienez: familia eta futbola Hodeik begi beltzak zituen eta errubioa . Ez zen altua ezta oso ere (130 cm gora-bera).

ile oso bajua

Futbolera zazpi urte zuenetik jolasten zuen , oso ona zen . Berarekin beti irabazten zuten partidu zailenak eta errezenak. Bere lagunek PITXITXI deitzen zioten .


Bihotz Gaztea Ikastola 2008-09

Egun batean partidu bat jokatzera joan zen. Han beste taldeko mutilek oso itxura txarra zuten , baina oso onak ziren. Irabaziko dugu!!-.esan zion beste taldeko kapitainak Hodeiri. Berak ez zuen ezer esan . Partidua hasi zen oso zaila izan zen baina Hodeik lehen gola sartu zuen. Hoberena zaaraaaa!!-.esan zion bere lagunik onenak. Bai, hoberena !!-.bere taldeko guztiek Eskerrik asko...-.esan zuen Hodeik pos-pozik.

34

Beste taldeko mutilek enbidiarekin begiratu zuten , baina Hodeik ez zuen kasu egin. Ez zen denbora asko pasa Beste gol bat sartzeko.

Partidua bukatu zenean ,0-2 geratu ziren , denak dutxatzera joan ziren . Hodei izan ezik , gizon batek gelditu zuelako. Kaixo-.esan zion gizonak Kaixo...ze nahi duzu?-.Galdetu zion Hodeik. Ikusi dut nola jokatu duzun eta, galdetuko dizut gauza bat... Esan Ni ATHLETIKO entrenatzailea naiz , Javi deitzen naiz eta zu ikusi zaitudanean , pentsatu dut ea athletikotaldean jolastu nahi duzun ? Emmmmm...ez dakit , pentsatu behar dut Ongi da , baina bihar esan behar didazu Agur!!


Ipuin Bilduma DBH 1A

Hodeik Javik esandakoa pentzatu zuen, eta gau horretan ezin izan zuen lo egin. Altxatu zenean Javirengana joan zen , Zer,pentsatu duzu esandakoa?-.esan zuen Javik Bai... Zer egingo duzu? Ez dut parte hartuko Zergatik? Nire Taldea ez dut utziko ... Behar naute .Gainera lagun asko deuzkat. Ongi da...Zu nahi ba duzu ... Agur eta eskerrik asko

Eta Hodeik esan zuen bezala hobeto bere betiko lagunekin

35


Bihotz Gaztea Ikastola 2008-09

36

Marina Masero

Herri txiki batean,10 urteko mutiko bat bizi zen. Bera Arturo deitzen zen eta gainera, alaia; dibertigarria; argala; begi urdinak eta ile beltzaranekoa zen. Bere herria txikia eta oso pobrea zen. Arturo bere osabarekin bizi zen eta landetako lanean laguntzen zion. Gauero ipuin bat kontatzen zion. Osaba oso apala zen eta bere ilobarentzako hoberena nahi zuen. Egun batean Arturok galdetu zion osabari: Osaba‌ Zergatik ezin dut nire gurasoak bilatu?


Ipuin Bilduma DBH 1A

Ai, ai, ai Arturo‌ Ez dakit zenbat alditan esan dizudan, zure gurasoek zu txikia zinenean erregearen soldadu batzuk eraman zituzten gaztelu bateko espetxe batera eta han egon ziren urteak. Horregatik esaten dizut ez joateko beraien bila beraiek hilda egongo direlako eta denbora asko pasa delako. Baina nik‌ Esan zuen Arturok. Arturo oso txarto sentitzen zen bere osabak esan ziolako bere gurasoak hilda zeudelako eta berak ezin zuelako ezer egin. Baina Arturok ez zuen esperantza galdu eta erabaki zuen gau hartan bere osabak ipuina kontatu eta gero, bere gurasoen bila joango zela. Arturo etxetik joan zen eta bere amonaren etxera abiatu zen. Heldu zenean, bera ezer esan aurretik bere amonak esan zion: Badakit zergatik zauden hemen, zure gurasoek gutun hau idatzi zizuten.

Seme maite-maitea : Erregeak soldadu batzuk bidali zituen gure bila, pentsatu zutelako beren basoetan ehizatu genuela. Gaztelu batera eraman gintuzten gurdi batean, baina ez genuen asko ikusten horregatik gogoratzen ditudan lekuak mapa honetan daude.

37


Bihotz Gaztea Ikastola 2008-09

Arturok amonak zeukan zaldia hartu zuen eta baso hitzegilera abiatu zen.Heldu zenean beldurra sartu zitzaion.Basoaren barrualderantz sartzean baina erabaki bat hartu behar zuen. Azkenean sartu zen gainera bere gurasoak erreskatatu nahi ba zuen‌ Bidetik arrano bat aurkitu zuen. Arranoa oihuka hasi zen:

38

Ai, ai, ai ene!!!! Hegoa apurtu dut, ene, lagundu mesedez!!!! Zer gertatu zaizu, arrano?- galdetu zuen Arturok. Hegala apurtu dudala! Nola deitzen zara?- galdetu zuen arranoa. Arturo, eta zuk arrano?erantzun zion Arturo. Ni beltz deitzen naiz. erantzun zion. Etorri, Beltz, hegoa sendatuko dizut.Esan zuen Arturok. Eskertzeko zurekin joango naiz egiten ari zaren bidaian.esan zuen Beltzek. Baina, nola dakizu hori?-galdetu zuen Arturok. Nik iruditu dituzun baino gauza gehiago dakizkit.-esan zuen Beltzek. Orduan biak abiatu ziren basotik, baina gelditu ziren eta Arturok galdetu zion zuhaitz bati: Zuhaitz jauna, urte batzuk aurrerago ez duzu ikusi gurdi bat erregearen soldaduekin?-galdetu zuen Arturok. Bai, jauna duela sei urte ikusi dudala.-erantzun zion zuhaitza.


Ipuin Bilduma DBH 1A

Zuhaitzak esandako helbidea jarraitu zuten. Hurrengo herrira iritsi ziren Caster deitzen zena. Casterren mendietara abiatu ziren, Beltz mendi tontorrera igo zen eta jeitsi zen esaten: Arturo, Arturo!!! Gaztelua ikusten dut!!!-esan zuen Beltzek. Ai, ene ze ondo!!! Baina, zenbat mendixka pasa behar ditugu?-esan zuen Arturok. Bi bakarrik!!!-esan zuen Beltzek. Biak abiatu ziren mendixka behera, mendixka bera baina azkenean lortu zuten gaztelura heltzea. Gaztelura sartu orduko Beltzek esan zion mutikoari: Geldi!!!! Segadak daude!!!! Eskerrik asko.-erantzun zion Arturo. Segada horiek pasa eta gero espetxe batera heldu ziren eta hor Arturoren gurasoak zeuden. Momentu horretan Arturok esan zuen: Aita, ama, zuek zarete!!!!! Faltan bota zaituztet pozten nahiz zuek ondo egoteaz!!!!! Arturo!!!!!! Oooooh‌ Aitak eta amak esan zuten.- Arturo ondo zaude zenbat denbora pasa da, zuk lau urte daukazunetik ez zaitugu ikusi.-esan zuen aita. Arturo orduan gurasoak handik ateratzeko bere ondoan zegoen metala hartu eta giltzarrapoa apurtu zuen. Arturoren osaba oso kezkatuta zegoen baina egun hartan gauean, heldu ziren aita, ama, Arturo eta Beltz etxera.

39


Bihotz Gaztea Ikastola 2008-09

40

Unai L贸pez

Duela bi urte, bazegoen Joana izeneko txakur polit txiki bat. Joana baxua eta ileduna zen. Parkean denak zihoazen bera gatik, denek maite zuten Joana. Parkea handia zen eta erreka bat zeharkatzen zuen. Parke horretara jaisten zen beti Joana. Parke horretan bi lagun zeuden baina biek maite zuten. Orduan beti sortzen ziren iskanbilak. Jordi handia eta ilegabekoa zen, eta bestea txikia eta ilegabekoa, Jon deiturikoa. Egun batean, Jordik eraztun bat erosi zion bere urte betetzerako baina Jonek ere eraztun bat erosi zion, orduan borroka bat hasi zen. Eta esan zuen Jordik:


Ipuin Bilduma DBH 1A

Nirea hartuko du. Zurea itsusia da. Ez zurea itsusiagoa da eta nireak diamante bat du – esan zuen Jonek. Geroago borroka amaitu eta gero Jon etxera joan zen. Baina Jordik or zihoan berriro dendara eta Jon baino handiagoa zen diamantea erosi zuen. Hurrengo egunean, Joana biei deitu eta hortik patinatzera joatea proposatu zien. Biek baietz esan zuten. Eta oso ondo pasatu zuten baina Jordik eraztuna eman zion eta musu bat eman zioten elkarri eta Jon negarrez joan zen etxera Joanaren musua ikusi zuenean. Bi ordu pasata Joanak Joni deitu zion kezkatuta baina Jonek ez zion telefonoa hartu. Eta hor hasi ziren kezkak Jon bakarrik bizi zen eta dena burutik kentzeko bere lehengusuaren etxera joan zen. Honek musu asko eman zizkion. Lehengusuak musuei buruz informazio asko eman zion eta nola musukatzen zen ere bai. Hurrengo egunean Jon beste txakur polit batekin musukatu zen Joanaren aurrean eta gauza asko ari zen pentsatzen Joana Joni buruz baina pentsamendu horik burutik kendu behar zituen Joanak nobioa zuelako. Ze guapa zaren- esan zuen Jonek inbidia sortzeko eta horrela izan zen, inbidia sortu zuen. Gau horretan Joanak Jonen musuak probatu nahi zituen eta horrela izan zen bi minutu egon ziren musuak ematen eta hau esan zuen Joanak: Jordi baino hobeto musukatzen duzu zurekin geratuko naiz. Eta horrela izan zen hurrengo egunean eraztuna eman zion Jordiri eta Jonen eraztuna hartu zuen eta musu bat eman zioten elkarri.

41


Bihotz Gaztea Ikastola 2008-09

Baina errealitatean bezala nobio bat eduki, gero beste bat gero bestea eta hori gertatu zen. Joanak Bull izeneko txakur batekin musukatu zen eta honek ez zuen utziko ezergatik eta orduan Bull utzi behar zuen Joanak. Baina Jonek eta Jordik ez zekiten nola eta judora apuntatu ziren Bull irabazteko, baina hori denbora asko behar zuen, ez ziren klase normal batera joan baizik eta “Killer�ren klasera baizik. Txakur bat sartu eta aste bat pasata gerriko beltza atera zuten. Eta horrela izan zen, Jon eta Jordi bere entrenatzailea baino indartsuagoak ziren.

42

Kale batean izan zen borroka: Jordi & Jon VS. Bull. Baina Bullek ere gerriko beltza zuenez oso borroka interesgarria izan zen.Esaten denez beti irabazten dute bat baino. Horrela izan zen baina Jon ez zuen Jordi bere bidetik kendu eta beste nobia bat aurkitu zion Jonen lehengusuak Jordiri eta Jonek Joana irabazi zuela pentsatzen ari zenean Joanak golpe bat eman zion eta hau esan zion: Hau nigatik borrokatzeagatik. Baina Joana- esan zuen Jonek. Nobia galdu zuelako. Lehengusuari deitu eta zer egin behar zuen galdetu zuen eta lehengusua barkamena eta bi musu eman behar ziola eta horrela izan zen bi musu eman eta dena bere onera bueltatu zen. Azkenean denak bizi izan ziren ondo Joana Jonekin Jordi Andrearekin eta lehengusua Bere nobia sekretuarekin.


Ipuin Bilduma DBH 1A

43

Urtxume Nabarro

Gure protagonista Oker deitzen da, bost urteko txakurra. Oker animalia txiki bat da ,baina, txakur oso osasuntsua da, kirola asko gustuko du eta: futbola, saskibaloia etab... Galaxiaren hainbat gauza ere gustatzen zaizkio: planetak, izarrak... Berak ez dauka neskalagunik baina bai lagunak. Txakurra ez da tontoa horregatik esaten du. Niri ez zait gustatzen tontoarena egitea.


Bihotz Gaztea Ikastola 2008-09

Oso bihotz onekoa da eta asko gustatzen zaio jendeari laguntzea ,baina, beste aldetik oso lotsatia da. Berari borrokak ez zaizkio gustatzen. Egun batean Oker espaziora joan zen.Bera oso jaki-nahia da eta espaziora ailegatu ondoren ezpaziontzitik atera eta ikuskatzen hasi zen. Ea, non dago Lurra...eta Eguzkia...Saturno... Egunak pasa eta egunak etorri Oker ikusten duenari marrazki, apunte edo hainbat gauza gehiago egiten zion.Bat-batean beste ezpaziontzi bat aurkitu zuen. Ea... norena den...

44

Bera oso ausarta zen eta ezpaziontzian sartu ondoren zarata bat entzun zuen. Igual estralurtarrak dira eta ni hilko naute! Hori pentsatu zuen baina azkenean erantzun bat aurkitu zuen.Ez ziren estralurtarrak beraiek ez daukatelako ezpaziontzirik . Kontroleko salara joan eta...txakur bat aurkitu zuen!. Egunak pasatuz beraien konfiantza handitzen hasi zen.Berak bazekien neskatxo hori Errubi deitzen zela eta hainbat sekretu kontatzen ziren. Egun batean biek espedizio bat egin nahi zuten, Pluton planetari. Hainbat minutu pasa eta gero Oker esan zion Errubiri: Goaz ezpaziontzira eta plutonera joango gara. Pluton planetara ailegatu eta gero estralurtar batzuk atera ziren:


Ipuin Bilduma DBH 1A

Bleep blop blipblop (harrapatu eta eraman kartzelara)-esan zuen erregeak Bat-batean estralurtarrak txakurrak hartu eta kartzelara eraman zituen.Errubi bueltaka zebilen baina Okerri lasaigarri bat eman zioten.Neskatxoa kezkatuta zegoen bi gauzetatik, lehenengoa zen Oker ia esnatuko zela ala ez, eta bestea ia noiz aterako ziren kartzelatik.Oker esnatu zenean Errubi poz-pozik geratu zen.Segunduak, minutuak, orduak eta egunak pasatu ondoren estralurtarrek Errubi eta Oker itoko egingo zuten soka batekin.Ordua ailegatu zen baina txakurrek plan bat zeukaten, soka lepoan jarriko ziotenean Okerrek estralurtar bati ostikada bat emango zion eta libre izango zen.Baina gauza bat gertatu zen. Errubi non zaude! Sokan! Oker korrika eta korrika eginez Errubi aurkitu zuen ia aire gabe eta azkenean Errubi soka lepotik kendu eta... bera ere libre zegoen! Azkenean biok korrika joan ziren ezpaziontzira eta ia igoko zirenean hiru estralurtar aurkitu zuten. Bleeeep Blopblipbap (erregeak esaten du zuek gurekin etortzea edo...) Blleop!(laguntza!) Azkenean Errubik eta Okerrek ihes egin zuten.Orduak pasatu eta gero animaliak ezpaziontzitik atera eta izarrak ikusi zituzten.Gero Errubik ezan zion:

45


Bihotz Gaztea Ikastola 2008-09

Buelta bat ematera noa. Okerrek esan zion baietz eta ezpaziontzira joan zen.Denbora pasa eta oihu bat entzun zuen. LAGUNTZA! Errubi!-esan zuen okerek. AAAAAAAAAAH! Hori izan zen bere erantzuna.Oker espaziontzitik eta...zulo beltz bat aurkitu zuen!Berak ez zekien zer egin.

atera

Lagunduko diot- pentsatu zuen- ezpaziontzian soka bat lotu eta motorra martxan jarriko dut orduan azkar barrura sartu eta Errubi aterako dut.

46

Eta hori gertatu zen ,Oker zulo beltzetatik sartu eta Errubirekin atera zen. Hori eta gero espaziontzira joan zen. Urteak pasatu ondoren Oker eta Errubi maitemindu ziren.Lurrera bueltatu ziren eta azkenean ezkondu ziren eta oso pozik bizi ziren. Hala bazan ez bazan sar dadila kalabazan eta irten dadila Santurtziko plazan.


Ipuin Bilduma DBH 1A

Xabier BarbazĂĄn

Bazen behin ez duela denbora asko, Jon eta Unai, beraien artean txiki-txikitatik izandako lagunak, ikastola berdinera eta futboleko talde berdinera joan ziren biak, eta egun batean, biak herriko tabernan egonda, esan zuen Jonek: Unai! 30 egunez espazioan irauten baduzu, 1.000.000 â‚Ź emango dizut Tratu eginda- esan zuen Unaik. Unai betidanik, oso altua zen hain altua zenez, bere lagunei buru baten aldea kentzen die. Errubioa zen, eguzkia bezalakoa, gainera oso argala, zotzak bezalakoa eta azkarra, klaseko notarik hobenetarikoak ateratzen zituen. Bidaiatzea asko gustatzen zitzaion, ia mundu osoan egon zen, Brasilen, Mexikon, Estatu Batuetan...

47


Bihotz Gaztea Ikastola 2008-09

Jon ez zen oso altua baina, ez zen ere oso baxua, beltzarana, argala zen, hori laguntzen zion nahiko azkarra izatea. Ikaskatetan nahiko traketsa zen, baina kiroletan bere adinako kirolarien hobenetarikoak. Unai espaziontzian espaziora abiatu zen, probisio askorekin.

48

Espazioan egonda, lehenengo eguna pasatu zen, oso lasaituta zegoenean Jonek espaziontzia kontrolatuta zuen, espaziontzia desagertu zen. Jon ez zekien zer egin, larrituta zegoen. Denbora luze pentsatzen egon eta gero, espaziora ateratzera Unai lagunari aurkitzera erabaki zuen. Baina ondo pentsatu ondoren, Euskal Herriko astronomoei esan zien gertatutakoa. Astronomoak oso harrituta gelditu ziren hori kontatu eta gero. Astronomoek esan zuten zulo beltz batek xurgatu zuela Unai eta Unaik Jon deitu zuen: Riiiiiiiiiing, riiiiiiiiiing, riiiiiiiiiing... Jon irregular itxura duen zulo beltz batean sartu naiz... JON, JON, JON ... Orduan Jon espaziora abiatu zen, zulo beltza aurkitzera. Denbora nahikotzo egon zen bilatzen, aurkitu arte. Beldurrez, zuloan sartu zen, ez zekielako zer gertatutako zitzaion.


Ipuin Bilduma DBH 1A

Jon ordu asko eman zituen espaziontzi bat bilatzen, espaziontzi bat aurkitu arte. Azkenean, Unai aurkitu zuen eta honela esan zuen: Eskerrik asko ni bilatzera etorri izana. Baina hori bai ez dago aposturik. Biek batera: Ja, ja, ja, ja, ja, ja, ja... Azkenik, oso pozik zeuden biak, eta gainera Unai salbu zegoen hori baitzen garrantzitsuena.

49


Bihotz Gaztea Ikastola 2008-09

50

Zulema Ortega

2009. urtean Naroa izeneko neska bat bizi zen. Zortzi urte zituen. Naroa altua eta argala zen. Neskato honek ile marroi luzea zuen. Bere begiak berdeak ziren, belarra bezalakoak. Naroaren zaletasuna bere lagunekin alturitara jolastea zen. Asko gustatzen zitzaion jolastea jolas honetara. Baserrian bizi zen. Hainbat animalia zituen. Txakurrak, oiloak, katuak‌ Oso pozik bizi zen animali horiekin baina bazegoen animalia bat benetan maite zuena: KOKO bere loroa. Koko koloreduna zen. Aurpegia gorria zeukan, bere gorputzean berdea, urdina, horia eta besta hainbat kolore


Ipuin Bilduma DBH 1A

zeukan.Kolore guztiak biziak ziren. Baina bueltatuko gara neskatoarekin. Naroa neska alaia zen eta alaitasun horrek hainbat lagun edukitzea egiten zuen. Hainbat lagunen artean beti daude batzuk hobeagoak. Naroarenak Olatz eta Ane ziren. Olatzek eta Anek bederatzi urte zituzten eta Naroa bezala baserrian bizi ziren. Olatz baxua eta argala zen. Neska horrek ile marroia zuen, egurra bezalakoa, baina Naroak ez bezala beti koleta moduan eramaten zuen. Bere begiak marroiak ziren. Bere zaletasuna saskibaloira jolastea zen. Ane altua zen. Lagun hau ilehoria zen. Batzuetan solte eta beste batzuetan koleta moduan eramaten zuen. Bere begiak urdinak ziren, itsasoa bezalakoak. Bere zaletasuna futbolera jolastea zen. Egun batean beti bezala ikastolara joan zen eta arratsaldeko 16:30an atera zen. Bere lagunekin etxera joan zen alturitara jolastera. Konturatu zenean 18:30ak ziren eta etxerako lanak oraindik egin gabe zeuden. Bere lagunak agurtu eta bere logelara joan zen etxerako lanak egitera. Koko agurtu zuen bere logelan zegoelako baina Kokok ez zion ezer esan. Arraroa zen Koko beti zegoelako hitz egiten edo abesten. Afaltzeko ordua heldu zen eta janaria ipini zion. Ez zuen ezer jaten. Naroa pentsatzen geratu zen. Ez zuen jaten, ez zuen abesten, ez zuen hitz egiten‌ Koko txarto zegoen. Pentsatu zuen egun txar bat izan ahal zela. Hurrengo egunean egun on esan zion loroari baina Koko aurreko egunean bezala zegoen. Gosaltzerakoan urduri bere gurasoei esan zien:

51


Bihotz Gaztea Ikastola 2008-09

Ez dakit zer gertatzen zaion Kokori. Nire ustez medikuarengana eraman behar dugu. Zer gertatzen zaio?- galdetu zuen amak. Atzo agurtu nuen eta ez zidan ezer esan, ez du abesten ezta hitz egiten ere. Beno eramango dugu medikuarengana - esan zuen aitak. Ikastolara joan zen. Bere gurasoek denbora horretan animalia medikuarengana eraman zuten. Naroak Olatzi eta Aneri esan zion zer gertatzen zitzaion Kokori eta bere lagunak asko keskatu ziren. Arratsaldeko 16:30an ikastolatik irten eta korrika joan ziren etxera. Etxera heldu zirenean esan zuten lehen gauza izan zen:

52

Zelan dago Koko? Koko eee… txarto dago, esan nahi dut, eee… min… ezin dut esan esan zuk ama- esan zuen aitak. Beno Koko… MINBIZIA dauka. Naroa negarrez hasi zen eta bere lagunak ere bai. Eta hobetuko da?- galdetu zuen Olatzek, negarrez. Medikuak egingo du ahal duena- erantzun zion aitak- baina ez dakigu hobetuko den. Hurrengo egunetan Naroa oso triste zegoen. Ez zuen ezer jaten, bere notak jeitsi ziren… ez zegoen beti bezala. Bere alaitasuna eta poztasuna joan ziren. Ez zuen bere lagunekin hitz egiten, patioetan bakarrik egon nahi zuen. Ostegunean Ane eta Olatz joan ziren berarekin hitz egitera eta esan zuten: Ezin zara horrela egon. Denok maite dugu Koko baina zu txarto jarriko zara ere bai. Egia da! - esan zuten lagun guztiek


Ipuin Bilduma DBH 1A

Beti bezala bihar jolastera joango gara denok. Etorriko zara, ezta?- galdetu zion Mikelek.- Zurentzako hobeto izango da. Horretaz ahaztuko zara eta. Bai, beno ondo etorriko zait pixka bat jolastea - erantzun zuen Naroa. Ostirala heldu zen 16:30etan denak zeuden parkean jolasten Naroaren zain. Hala ere, Naroa ez zen etortzen. Denak kezkatuta zeuden, baina pentsatu zuten bakarrik atzeratuko zela pixka bat. Orduak pasa eta Naroa ez zen etortzen. Olatz eta Ane kezkaturik bere etxera joan ziren. Medikuarengandik heldu zen familia guztia. Olatzek eta Anek zera galdetu zioten Naroari: Zelan dago Koko? Beno, esan digu medikuak hobetuko dela medikamendua ematen ba diogu. Asko pozten gara, Naroa!- esan zuten bi lagunek Naroak Koko hobetuko zela pentsatzen zuen baina‌ Azkenean Koko hil zen. Hilabete batzuk geroago. Naroari pena handia eman zion Koko hiltzea baina urteekin eta bere lagunen laguntzarekin pozten joan zen. Ondo bizi izan zen eta beste loro bat erosi zuen: MAKAKO.

53


Bihotz Gaztea Ikastola 2008-09

54

Ander Romera

2008ko uztailaren hamabostean Pariseko hotel handi batean nengoen.Hotela Paraíso deitzen zen.Nire ordenagailua piztu eta sartu nintzen web-an “bisitatu Paris” berriak irakurtzeko.Lehenengo ikusi nuena izan zen Pariseko ertzainarik ausartenen argazkia.Argazki horretan Jesús zegoen.Berak 28 urte zituen eta berak bazeukan balentasunako medaila bere lanari ezker..Jesus gizon altua da eta oso indartsua ,bihotz onekoa eta jendeari laguntzea gustatzen zaio.Kirola egitea gogoko du, batez ere futbola. Nahiz eta armak edukitzea ez bazaio gustatzen,batzuetan erabili behar ditu.


Ipuin Bilduma DBH 1A

Jesusek bere autoa hartzen du egunero eta komisaldegira lanera joaten da. Gaur gauza bera egin du.Buche kalera joan da,han baitago Pariseko komisaldegirik handiena. Bazkalorduan Jesusek hiru gizon ikusi du .Hauek zortzi urteko umea hartu dute eta gero berehala autoan sartu dute.Autoa azkar joan da eta policía,beraien atzetik doa.Hori abentura handi bat izan da. ohhh!! Ez umea hartu dute –oihukatu zuen Jesusek. Goazen,goazen,azkar!-esan zuten bahitzaleek. Bahitzaileen auto Zelaiak Elisiotara joan da, kale batean sartu da eta kale hori jende eta dendez beteta zegoenez oso zaila zen hortik pasatzea ,baina bapatean autoa erakustoki baten kontra jo ,orduan bahitzaileek korrika egin dute.Baina Jesusek erabaki du errefortsuak eskatzea zoritxarrez bere irratia ez zebilen. Kaka zaharra!!! Irratia ez dabil!-esan zuen Jesusek. Geldi,geldi !!-esan zuen Jesusek,baina bahitzaileek ez zuten Kasu egin. Orduan plan bat asmatu du;jende asko zegoenez haien artean ezkutatu da..Jesus ez ditu bahitzaileak aurkitu baina azkenean ikusi du bat eta bere gainean saku bat bahitzaile hori oso altua ,ile luzea eta indartsua zen..Jesusek esan dio gelditzeko baina korrika hasi da,bapatean trebukatu da eta sakua jausten eta apurtzen saio.Orduan umea korrika egiten hasi da .

55


Bihotz Gaztea Ikastola 2008-09

Jesusek

gutxi

lo

egin du,umea besterik ez du gogoan,komisaldegira heldu bezain laster umea bilatzera joan da.

Umea beltzarana da,ile luzea du eta arropa gutxi du.Jesus dorre Eiffelera joan da eta bigarren solairura igo da,bere prismatikoak hartu ditu eta begiratzen hasi da.Ordu bat pasa eta gero ez du umerik ikusi eta jeitsi da. Parisen egotea amets bat da pentsatzen zuen Jesusek.

56

baina jende

txarra dago-

Jesus deskansatzera eta jatera joan da Senna ibai ondean..Jaten zegoela lotan geratu da, baina bapatean begiak ireki ditu eta han umea ikusi du.Beste aldean zegoen,orduan deitu dio: eh!Gelditu!Gelditu!-oihuka egin du Jesusek. Umea beldurtu da eta korrika egiten hasi da.Jesusek txalupa bat hartu du ,beren atzean joan da ,baina zoritxarrez olatu txiki batek txalupa bota du eta adar batez hartzen da eta irten da.Umeak korrika egiten zuen baina Jesus azkarra zenez umea harrapatu du eta lasaitu du.Umea hobeto zegoen eta orduan Jesusek bere etxera eraman du lo egitera oso berandu zelako. Laguntza behar duzu,ezin duzu bakarrik egon-esan zion Jesusek umeari. Beldur handi daukat,zutaz konfiatu ahal dut?-galdetu zion umeak. Nire etxera eramango zaitut.-erantzun zion Jesusek.


Ipuin Bilduma DBH 1A

Goizeko bostak ziren.Bapatean umearen egongelan zarata batzuk entzun ziren,orduan Jesus begiratzera joan da,bahitzaileak ziren.!!Jesusek bere pistola hartu du eta tiroka hasi da ,orduan korrika joan dira eta umea berriro bahitatu dut.Baina umea ez zen bahitatua,umea ezkutatu zen eta gero Jesusengana joan da.Orduan Jesus komisariara joan da umearekin bahitzaileen informazioa eskatzeko.Han komisarian familia berri bat bilatzen hasi dira baina momentuz umea Jesusekin geldituko da. Jesusek plan bat eduki du: Umea Walt Disneyra eramango du eta errusiar mendian montatuko dira,orduan bahitzaileek ez dute oportunitatea galduko eta ere igoko dira. Eguna heldu da eta umea igo da eta beraien atzean bahaitzaileak. Poliziak joan da montaùa rusa gelditu du eta berehala ume guztiek askatu dituzte.Orduan bakarrik zeuden bahitzaileak.Makina topera jarri zuten ordu bate z eta gero amatatu zuten eta bahitzaileak harrapatu zutenean erreza izan zen.Sorabiatuta zeuden eta!! Hain beste buelta‌. OH ez ¥ Harrapatu digute!- esan zuten bahiatzaileek Bai,azkenean harrapatu dizuguk . Ja,ja,ja ..-Barre egin zuten poliziek. Nire ordenagailua itxi nuenean eta istorioa hau irakurri ondoren nire gosaria hotza zegoen baina pentsatu nuen Jesus pertsona ona bat zela eta berarengan adibide on bat geneukala hobeak izateko.

57


Bihotz Gaztea Ikastola 2008-09

58

Koldo Lombera

Bazen behin , mutiko bat Aitor deiturikoa txikitatik amets bat zuena. Aitor indartsua ausarta eta oso jatorra zen . Baina arazo bat zeukan, bere gurasoek ez zioten edukitzen zaldi bat. Horrexegatik ezin zuen printze bat izan.Ezta gaztelu bat konkistatu ere. Aitorren gurasoak engainatzen oso zaila zen. Aita ama baino gutxiago kezkatzen zen. Aitor nagusia egin zen eta bere gurasoek ametsa lortzen ez zioten uzten oraindik. horduan inork konturatu gabe gau hartan zaldi bat erosi zuen trumoi deiturikoa. Trumoi handia eta ausarta zen, ez zen batere beldurtia. Orduan aitorrek ezan zuen:


Ipuin Bilduma DBH 1A

Parkera noa ama gero itzuliko naiz. Bale, aitor, baina ez etorri hain berandu. Bale. bai ama. Orduan gau hartan inori esan, gabe eta inor konturatu gabe, trumoi eta aitor gaztelua konkistatzera abiatu ziren. Egunak pasa eta egunak etorri aitorren familia kezkatuagoa zegoen Aitor ez zelako etxera heltzen. Bat-batean ezan zuen Aitor “hortxe dago nire ametsa� eta halaxe zen han zegoen Aitorren ametsa. Aitor gaztelura heldu, sartu zen eta pixka bat ikaratu zen hori ikustean. Gazteluan dragoi bat zegoen.Dragoia handia eta ahotik sua botatzen zuen horrexegatik Aitor pixka bat ikaratu egin zen. Geroxeago borroka hasi zen eta aitor pixka bat beldurtuta zegoen. Bat-batean dragoia bere gainera botako zen eta ezpata hartu eta bihotzean sartu. Aitor irabazi zuenean, Aitor pozez beterik zegoen bere ametsa lortu zuelako.Eta bere gurasoak konturatu zirenean Aitorrek kriston bronka jasan gabe ere oso pozik zeuden.Azkenean aitor eta bere familia gazteluan bizi dira oso pozik.

59


Bihotz Gaztea Ikastola 2008-09

60

Markel Moya

Bazen behin Kerman deituriko suge azkar eta jator bat.Lagun asko zituen.Berak futbolaria izan nahi zuen,eta gainera oso ona zen.Oso trebea zen,pertsona moduan eta bere jendearekin,gauzak aurpegira esaten zituen. Bere janaririk gustukoena makarroiak ziren eta gorrotagarriena madaria,baina,bere ama Mertxe hain ona zelako beste frutak ematen zizkion.Mertxe andere単oa zen eta horrexegatik oso jakintsua zen.Kerman oso ondo portatzen zen berarekin;bere zenbakirik gustokoena zortzi zen,Kermanek zortzi urte zituen eta.Kerman eta bere familia Santurtzin bizi zen. Kerman gaur Serantes mendira igoko zen,bere lagunik hoberenarekin,Hodei.Txango bat egiterakoan oso ondo gosaldu behar da:


Ipuin Bilduma DBH 1A

Kerman,gaur Hodeirekin igoko ziren mendira,ezta? Bai,ama. Hemen duzu poltsa,ondo gosaldu al duzu? Bai,oso ondo.Beno banoa ama gero arte! Ondo pasa. Hodei,oso arropa egokia zeraman korrika egiteko, korrikalaria baitzen.Hodei,herensuge bat da.Oso indartsua baina ez da maltzurra,guztiz kontrakoa,oso jatorra da guztiekin: Aupa Kerman,zelan? Ondo,eta zu? Zuk zer uste duzu? Ja,ja,ja...ba beti bezala. Geroxeago mendian: Aiba,begira Hodei saldi zuri bat! Bai,Roco deitzen da. Kaixo Roco! Hihihihihihi! Ja,ja,ja... Orduan,Kerman eta Hodei,hortxe jan ahal zutela pentsatu zuten: Beno ze,hemen jaten dugu Kerman? Bale leku ona da. Bat-batean,harri batek buruan jo zion Hodeiri eta ondoren... Aaauuu! A begira Iker dago.

61


Bihotz Gaztea Ikastola 2008-09

Iker herriko maltzurra da, beti jotzen ari da. Oso gaiztoa da guztiekin. Arrano bat da eta hamar urte ditu: Ja,ja,ja...buruan eman dizut! Iker,zergatik zara hain gaiztoa?. Ez daukazu lagunik! Eta zertarako behar ditut?!? Jolasteko,ondo pasatzeko... Kermanek eta Hodeik ez zuten gehiago aguantatzen eta hortik joan ziren,baina Iker haiekin joan eta hauxe esan zien: Eeee!itzoin...bark...barkame...barkamena dizuet Ongi da...Baina zintzo eh! Bai,bai.

62

Eta horrela guztiok lagunak izan ziren betirako.

eskatu

nahi


Ipuinak 1A