Issuu on Google+


Ohean botata nagoela, nire iraganaz pentsatzen hasia naiz. Lehen, mutiko altua, pixka bat lodia nintzen. Begi berde-berdeak nituen eta ilea, berriz, marroia. Egia esan, hori ez da aldatu, nire izaera izan da aldatu dena. Lehen, oso pozik bizi nintzen, ez neukan arazo larririk ez lagunekin, ez eskolan, ez gurasoekin, ez inorekin ere. Lagunekin ateratzeko, ikasteko, nire familiarekin egoteko… denbora eta gogoak nituen. Baina bi hilabetetan hori guztia aldatu da. Oso triste bizi naiz, oso bakarti… gainera, nire lagunek… beno, nire lagunak zirenek, ez didate hitz egiten. Txapa hau esan ondoren, istorio “zoragarriarekin” hasi behar…

Dena atzo hasi zen. Goiz horretan, klasera nindoan lasai-lasai. Batbatean, eskuinera begiratu, eta talde txiki bat ikusi nuen. Lurrera begiratu, eta beste mutiko bat ikusi nuen. Odolaz beterik zeukan arropa! Aurpegia begiratu nion, eta… buaaajj… Zelako nazka! Aurpegia kolpez beterik zeukan. Momentu horretan, ez nekien zer egin… 5 segundoz pentsatzen geratu nintzen. Horren ostean, aukera asko etorri zitzaizkidan burura… baina txarrena egin nuen. Motxila lurrean utzi, eta “sprint” batean lurrean zegoen mutikoaren ondoan nengoen. Eskua hartu nion eta pultsua hartzen saiatu nintzen. Bitan edo hirutan saiatu nintzen eta azkenean oihukatu nuen: - Ez dauka pultsurik! Hori esan ostean kolpe gogor bat nabaritu nuen buruan eta seko geratu nintzen.

“Non nago? Horiek izan ziren esnatu ondorengo nire lehenengo hitzak.


Nire ustez, zubi baten azpian utzi ninduten. Leku hezea eta iluna zen. Ezkerrean, horma zikin bat zegoen, eta Graffitis beterik zegoen. Horma horretan, zabor poltsa asko zeuden, eta bizikleta zahar bat ere bai. Erdian, poltsa gehiago zeuden lurrean botata. Lurrean, kartoi puzka asko zeuden eta bi garagardo botila. Eskuinean, beste horma bat zegoen, hau ere graffitis beterik. Horma horretan bi poster zeuden. Nire aurrean, “zulo” horretatik itsasoa ikusten zen. Bi itsasontzi portura sartzen ari ziren, eta itsasontzi handi bat itsasorantz zihoan mantso-mantso. Itsasontzi handi horren ondoan, txalupa txiki batzuk zeuden arrantzatzen. Nire atzean, beste horma zikin bat zegoen, baina horretan ez zegoen ez posterrik ez ezer. Nire ustez, han norbait bizi zen. Oso urduri eta beldurtuta nengoen, eta gainera altxatzeko ahaleginak ez zuen ezertarako balio, beno ez… balio egin zuen, hankan min gogor bat sentitzeko. Bat-batean, bost aurpegi agertu ziren nire aurrean. Hiru mutil eta bi neska ziren. 20 segundoz haien aurpegiak begiratu nituen. 20 segundo horiek pasa ondoren nesketariko batek galdetu zidan: - Nor zara? –ez zen barre egiteko momentua, baina barre egiteko gogoa sartu zitzaidan. Galdera ez nuen oso ondo ulertu, egia esan. Zer esan nahi zuen “Nor zara?”. Ez nekien zer esan, hortaz erantzunik sinpleena esan nuen. - Ander deitzen naiz. - Lehengoaz oroitzen zara? –galdetu zuen mutikorik altuenak. - Lehengoaz? Nola lehengoaz? –erantzun nuen, baina haientzat erantzun hori ez zen zuzena izan eta mutiko sendoenak ostiko bat eman zidan aurpegian. - Mutiko horri egin dioguna ikusi duzu. Ez duzu gogoratzen? –jarraitu zuen mutiko altuak. Ez nintzen oroitu beste mutikoaz. Ondo egongo zen? Txarto egongo zen? Burua, Manoloren bonboa baino txarrago neukan. “Txerri” talde


bat ni jotzen zegoen, eta nik ezin nuen burutik kendu lurrean zegoen mutikoa. Azkenean, ausartu egin nintzen erantzuten: - Bai... gogoratzen naiz, txerri zikin halak... –erantzun nuen-. Ez zidaten eman denbora esaldia bukatzeko. “Halakoak” esan nahi nuen, baina beste ostikada batez, isil-isilik utzi ninduten. Aldi honetan, ez zidaten aurpegian eman, zauritutako hankan baizik. - Aaaaaah... –oihukatu nuen-. - Begira, neskato bat bezala oihukatzen du! –barrezka hasi ziren bostak. - Zer nahi duzue? –galdetu nien beldurturik. - Nahi dugun bakarra zuk ezer ez esatea da. –bota zidan mutiko altuak. - Zer ez duzue nahi esatea? Mutikoari egin diozuena? –esan nien. - Hori da. –Erantzun zuten.

Bat-batean, nire bi lagunik onenak agertu ziren. - Ander! Zer gertatzen zaizu? –galdetu zidan Josuk. Josu nire betiko laguna zen. Oso ondo pasatzen genuen festetan, parrandan... Mutiko altua da, baina ez da oso indartsua, hortaz, ezin izango zuen talde horietako neska-mutil guztiak jo. - Neska-mutil hauek jotzen ari zaizkit! Hori esan, eta bi segundotara, bi polizia agertu zen. - Zer gertatzen da hemen? –kexatu zen polizietako bat. -Mutiko bat aurkitu dugu, oso zauri larriak ditu, ez dakigu biziko duen ala ez. - Aizu, mutiko! –esan zidan beste poliziak.- Zer gertatu zaizu? - Jo naute. –erantzun nuen, larrialdia pasata zegoela pentsatuz. - Baina, nork jo zaitu? –galdetu zidaten bi poliziek.


Momentu horretan, burura etorri zitzaidan talde horretakoek esan zidatena ...” zuk ezer ez esatea”. Mutiko altuari begiratu, eta bere atzamar lodia, bere lepotik pasatu zuen, hil seinale bat bezala. Hau zen arazoa: Talde horietakoak izan ziren errudunak, baina haiek zirela esango banu, hilko ninduten. Beste aukera, nire lagun minak izan zirela esatea zen. - Esan nortzuk izan diren, Ander –esan zidan, bere ahots goxoarekin Anak. Ana, oso neskato polita eta atsegina da. Altuera normala du, eta argala da. - Aupaaaa!!! –oihukatu zidan Josuk, aspertzen hasten ari zelako. - Mutil hori eta neska hori izan dira... –aitortu nuen. - Nola? –galdetu zuen Anak- nola, gu izan garela? Oraintxe bertan esan diguzu haiek izan direla! Hori esan ondoren, beste taldeko mutiko altuak, bere atzamar lodia altxatu zuen, ondo egin nuelakoan. - Guk guztia ikusi dugu! –esan zuen beste taldeko neskato batek. Poliziek, Ana eta Josu atxilotu zituen, eta beste mutikoa jotzeagatik eta ni jotzeagatik epaituko zituztela esan zuten. Bat-batean, anbulantzia bat agertu zen eta ospitalera eraman ninduen. Ospitalera heldu nintzenean, gela batean utzi ninduten. Gela hori oso bero zegoen. Berogailua ukitu nuen eta eskua kendu behar izan nuen. Bat-batean, nire gurasoek atea zabaldu zuten. Usain arraroa sartu zen, janari usaina. Haize gogorra zegoen egun horretan, hortaz, leihoa kolpe batez zabaldu zen. Momentu horretan, izugarrizko hotza sentitu nuen. Leihoaren kolpeak soinu zakar bat sortu zuen, hortaz, ikaratu nintzen. 10 segundo geroago, erizaina agertu zen nire janariarekin. Egia esan, janaria ez zegoen oso “potente”, baina gauza txarragoak jan ditut. Ospitalean nengoela, nire gurasoak agertu ziren.


- Ander, zer gertatu zaizu? –galdetu zidaten nire aitak eta nire amak milesima berdinean. - Mutiko batzuek jo naute –erantzun nuen. - Nortzuk!? –galdetu zidan nire amak. Momentu horretan ere, ez nekien zer esan. Azkenean...: - Josu eta Ana izan ziren –erantzun nuen atsekabeturik. - Nortzuk? Baina zure lagun minak ziren! –esan zidan nire amak.

Momentu horretan medikua sartu zen gelan. - Beno Ander. Hankan laban batekin eginiko bi haustura eta hemorragia bat daukazu –erradiografia bat erakutsi zidan- ikusten? hemen bi haustura dituzu eta hemen hemorragia. Pena bat da, baina ebakuntza egin behar dizugu. Nire begiak ixten hasi ziren, eta lo geratu nintzen. Medikuak abisatu gabe lasaigarri bat sartu zidan.

Bi ordu geroago, esnatu nintzen. Medikua gelan zegoen. - Zure hanka ondo dago –nik uste mediku horrek sorbaldan beste begi bat zeukala, sorbalda ematen ari zitzaidan, baina ikusi ninduen nola esnatzen nintzen-. - Eskerrik asko mediku jauna –esan nion. - Ez kezkatu Ander, gutxi barru etxera joango zara. Bat-batean, nire anaia agertu zen. - Ander, zer gertatu zaizu? –galdetu zidan. - Ezer ez, ez kezkatu –erantzun nion-.


- Nola ezer ez, erradiografiak ikusi ditut eta bi haustura eta hemorragia bat dituzu! –erantzun zidan oihukatzen. - Ez oihukatu! –esan zioten nire gurasoek. - Ongi da –erantzun zuen nire anaiak. - Bai, haustura eta hemorragia bat ditut, baina ez da hainbesterako. Bi egun pasa ondoren, etxera joan nintzen nire gurasoekin eta nire anaiarekin.

Bost egun pasa dira ospitaletik atera nintzela, baina, orain epaitegira... beno, ni sartu nintzen honetan, ni atera beharko naiz... - Zein ederra den epaitegia barrutik! –pentsatu dut epaitegira sartzean. Nire eserlekuan jesarri nintzen. Eskuinean nire lagun minak daude, beno, ez, jada ez gara lagun minak... - Ander Goiuria. O ez, epaileak ateratzeko deitzen nau... Nire lagunen abokatua altxatu da eta nigana dator... - Ander Goiuria, egia da 2008ko apirilaren 14an, San Salvador kalean zeundela, zortziak eta erditan, gutxi gorabehera? –galdetu dit. - Bai egia da. - Egia da, Ana eta Josu, mutiko bat jotzen ari zirela, eta zu laguntzera joan zinenean, haiek zu jo zintuztela? Hemen ez dakit zer esan, nire lagunak, beno, nire lagunak zirenak hor aurrean daude, baina bost txerri zikinak ere badaude. - Lehen, bost neska-mutil horiek, baietz esan dute –esan dit abokatuak. - Ez da egia! Nire lagunek ez dute ezer ez egin. Hango bost txerriak izan ziren! - Baina ez zenuen esan zure “lagunak” izan zirela? –galdetu dit epaileak-.


- Bai, baina hori beldurtuta nengoelako izan zen. Haiei beldurra nien. Uste nuen haiek izan zirela esaten banuen, nirekin akabatuko zutela, horregatik esan nuen nire lagunak izan zirela. - Baina, nola dakigu orain egia esaten ari zarela? Lehen ez duzu esan –galdetu dit berriz epaileak. - Txerria! Hilko zaitugu! Bai, zu egon lasai, atzetik joango gara eta laban bat sartuko dizut lepotik! Jajaja... –esan dute bost neska-mutil horiek. - Hor daukazue behar duzuen proba –esan dut. - Hortaz, Ander Goiuriaren hitzak entzun ondoren, hango bost neska-mutilak atxilotzeko agindua ematen dut. Hortaz, errudunak atera direnez, epaiketa hau bukatutzat emango dut –esan du epaileak epaiketarekin amaituz. - Eskerrik asko Ander! –esan didate nire bi lagunek. - Oso txarto portatu naiz zuekin... hanburgesa bat nahi?...

Bi aste pasa dira epaiketatik. Oso aspertuta nagoenez, egunkaria irakurriko dut. Baina zer dago hemen? “Gaur goizean, 19 urteko bost neska-mutil espetxeratu dituzte bi mutiko jotzeagatik. Lehenengoa larri dago ospitalean baina medikuek diote eboluzionatzen ari dela eta bi astetan etxera joango dela, hau da, medikuak ez dira beldur bere osasunaz, ez daukalako hiltzeko posibilitaterik. Beste mutikoa, kolpe askorekin eta haustura batzuekin dago, baina hau etxean da jada. Bost neska-mutil hauek hamar urte emango dituzte kartzelan, eta horiek bukatzean drogaren mendekotasuna kentzeko klinika batera joango dira”.


Nire anaia, nire amak eta nire aitak guztia entzun dute, eta ni besarkatzera datoz. Ez dut bost txerri horietaz gehiago kezkatu behar!


undefined