Page 1


Nafarroako hiri batean Jose deituriko ume bat bizi da. Bere amarekin bizi da. Ez da ikastolara joaten ez dakielako euskara; orduan, egun osoa etxean pasatzen du edo kalean bere lagun Martinekin. Oso lagun minak dira, beti elkarrekin daude eta ez dituzte inoiz gauzak bakarka egiten. Martinek nahi du Jose eskolara joatea ez egoteko bera bakarrik jolastorduetan, ez duelako lagunik ikastolan, baina Josek ez du joan nahi euskara ez dakielako. Hala ere, Martin oso azkarra denez:  Jose, daukat, dizut -esaten oso

ideia bat nik irakatsiko euskara dio Martinek seguru.

 Ez dakit, Martin, agian ez dut nahi ikastolara joan -esan zuen Josek triste samar.  Mesedez, Jose, utzi irakasten, bestela egongo naiz bakarrik -esan zuen ia negarrez.  Bale saiatuko naiz -esan zuen ez oso ziur. Martin oso pozik jarri zen eta bere etxera joatea ikastera erabaki zuen. Etxera iritsi zirenean bere logelara


joan ziren eta sartu zirenean Jose liluratuta gelditu zen; ez zuen inoiz logela politagorik ikusi, dena bere lekuan kokatuta zegoen, liburuak apalategietan jarrita alfabetikoki ordenatua, ikasteko mahaia oso handia zen eta bere gainean ikastolako liburuak zeuden. Baita ohe handi eta polita ere bazuen; oso erosoa zela ematen zuen baina logelako gauzarik hoberena zen leihotik zituen bista: hiri osoa ikusten zen eta oso polit gainera. Jose aulki batean eseri zen eta Martin euskarako liburua hartzera joan zen; bitartean Jose aulkitik altxatu eta leihotik begiratzen hasi zen. Martin berriro heldu zenean, aulkian eseri eta euskara ikasten hasi ziren eta horrela egon ziren gaueko hamaikak arte. Hurrengo egunean, berdin: ikasten oso berandu arte; horrela egon ziren ikasten gelditu barik 6 hilabetez. Martinek uste zuen Jose prestatuta zegoela bere ikastetxera probak egitera joateko. Orduan Martinek galdetu zion Joseri:  Nik uste dut prestatuta zaudela nire ikastetxera joateko eta probak egin. Joan nahi duzu probak egitera?  Bai!!!! -erantzun zion gogotsu Josek.  Orduan bihar bederatzitan ni bilatzera etorriko zara -esan zion Martin.  Bale, bale -erantzun zion. Josek ez zuen ia lorik egin gau horretan, oso urduri zegoelako eta hurrengo egunean ezer esan gabe etxetik joan zen korrika Martin bilatzera.


Ikastetxera heldu zirenean zuzendariarengana joan ziren esatera Jose etorri zela ikastetxera sartzeko probak egitera baina zuzendariak esan zion ezin zituela probak egin kurtsoa hasita zegoelako eta ezin zituen orain probak egin lehenago egin behar zirelako. Orduan, Jose negarrez hasi zen proba hori gaur egiteko ilusioa zuelako. Zuzendaria horrela ikusi zuenean pena eman zion eta utzi zion proba egiten baina baldintza batekin, proban ateratako notak sei bat baino altuagoa izan behar zuen eta Josek buruarekin baietz esan zion. Zuzendariak bere bulegoan sartu zuen eta azterketa egiten hasi zen. Bi ordu pasa ondoren, proba bukatu zuen eta zuzendariak esan zion hurrengo astean etortzeko notaren bila. Jose urduri zegoen eta denbora asko pasa zuen bere buruarekin hitz egiten: zer egingo dut ez badut sei bat baino gehiago ateratzen? Agian Martin nirekin haserretzen da. Gainera hasi da euria egiten, ze nazka ematen dit euriak! Zerbait idazteko gogoa daukat. Leloa naiz ala?, zer ari naiz esaten eta gainera nik bakarrik hitz egiten. Aste oso bat pasa ondoren Jose berriro ikastolara itzuli zen bere probaren notaren bila. Zuzendariaren bulegoan sartu zen eta esan zion zuzendariari emateko bere probaren emaitza eta zuzendariak irribarre bat bota zuen. Eskuarekin kajoia zabaldu eta azterketa hartu zuen eta Joseri eman zion, Jose ikustean negarrez hasi zen baina ez gutxi bat atera zuelako, zortzi koma bost bat atera zuelako eta oso pozik zegoelako. Hori izan zen Joseren egunik hoberena bere laguna Martinekin egongo zelako ikastolan eta gainera, Jose ume alaiago eta hobeago bihurtu zen eta lagun berriak egin


zituen ikastolan. Ez zuen berriz beste hizkuntza batez hitz egin, bakarrik erabili egiten zuen euskara maite zuen hizkuntza zelako eta beste jendeari euskara irakasten saiatuko zela zin egin zuen.


Ayante  

2. ebaluazioa. Nobela.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you