Issuu on Google+

TESTUA: “¡Saquen el libro de texto! Resistencia, obstáculos y alternativas en la formación de los docentes para el cambio educativo. Testu hau lantzearen helburua: Gure ustetan, testu hau lantzeak hainbat helburu ditu. Alde batetik, iruditzen zaigu lantzen den gaiak zuzenean guregan eragina izan duela, beraz, interesgarria dela horrelako testuak lantzea eta horren inguruan hausnartzea, batez ere etorkizun hurbil bati begira. Bestalde, testu hau banaka irakurri ostean, besteekin gure ideia partekatu dugu, hartaz, lan egiteko modu horren helburua, orokorrean, elkarlana, errespetua eta kideengandik ikastea delakoan gaude. Azkenik, esan nahiko genuke testuko hainbat zati ulergaitzak egin zaizkigula, baina besteen ekarpenei esker (baita gure talde txikian bertan ere) errazagoa egin zaigula. ARIKETA “La metáfora que sugiere Atherton…” (586- 3.paragrafoa, 6.lerroa) Nire aburuz, metafora horren bitartez, oso ongi ulertzen da, ikasleari laguntzak eskaini behar dizkiogula ikas dezan; baina, aldi berean, garrantzitsua dela ere, ikasteko duen motibazioa. Argituz: irakasleak ez badizkio punta batetik bestera joateko laguntzak eskaintzen, eta haurrak ez badu joan nahi, ikasketa ez da emango.

“Compartir buenas prácticas docentes” (589.orrialdea) Irakasle bakoitzak erabilitako metodologia gainontzekoei erakutsi aurretik, lehenengo horren ezagugarriez eta ondorioez hausnartzea ezinbestekoa dela uste dut. Metodologiaren eraginkortasuna ikusi ondoren eta emaitza positiboak izanez gero, orduan, gainontzeko irakasleekin elkartrukatzea oso onuragarria izango da. Hau guztia, hezitzaile askorentzat oso lagungarria izan daiteke eta, hain zuzen, horregatik aukeratu dut paragrafo hau. Hala ere, irakasleak haien artean informazioa, bai positiboa eta bai negatiboa elkartrukatu beharko luketela iruditzen zait, beti edozein egoera dela ere ikasten baita.


¡Saquen el libro de texto! (586. orrialdea – 1.go paragrafoa) Nire esperientziaren arabera, irakasle gehienek beraien arloak buruz ikastea nahi izaten dute, hau da, liburuan edo beraien apunteetan agertzen den bezala. Horrez gain, beraien azalpen batzuk ere liburuetako berdin berdina edo nahiko antzekoak izaten dira. Beraz, nolabait liburuan mugatzen dira asko, eta seguru sentitzen ez direnez, liburuko berdina ikastera bultzatzen gaituzte askotan azalpenak argi geratu gabe. Honegatik aukeratu dut esaldi hau.

“Esta situación…” (586. orrialdea – 4.paragrafoa) Irakasleak bere buruarengan segurtasun falta duenean ahulagoa bilakatzen da. Hori gerta daiteke irakaslea egoera berri baten aurrean aurkitzen denean, hau da, bere betiko errutinatik ateratzen den momentutik beldurra senti dezake eta baita deseroso ere. Irakasleak argi eduki behar du haurrekin lan egiten ari den momentutik nahiz eta eguneroko errutina batekin jarraitu inprobisatzeko gaitasuna izan behar duela eta egoera horietan ere bere buruarenganako segurtasuna landu behar duela.

TALDEKO ELKARJARTZEA Guztietan amankomunean aurkitzen dugun terminoa irakasleak duen segurtasun falta. Izan ere, hezitzaile batek besteen akatsetatik ikasi dezake eta ongi ateratako esperientziak aplikatu. Aldi berean, liburua euskarri moduan erabiltzen dute eta beren errutinatik ateratzea kosta egiten zaie. Beraz, gabezia hori momentu oro azaleratzen da eta horrek pertsona ahultzea dakar. Gainera, irakasle batek segurtasun falta badu, ikasleari ezingo dio laguntzarik eskaini haren ikasketak burutzeko.


Testua