Page 1

BALIABIDE BATEN AZTERKETA

Gaur egun teknologiak eta teknologia baliabideek izugarrizko garrantzia eta eragina dute gizartean. Horrela bada, gizartearen parte den eskolak ere eragina jaso izan du azkenaldian, erabilera eta behar hori pixkanaka handituko delarik. Horregatik iruditzen zaigu garrantzitsua, eskola komunitatearen parte izango garen heinean, IKT desberdinei buruzko azterketak eta balorazioak egitea. Oraingo honetan, Baliabideak eskolarako izeneko euskarazko bloga ikertuko dugu, bertan eskaintzen diren materialen balio didaktikoa azaltzeko asmoz.

Blog hau eduki anitzeko baliabidea dugu. Horrela, esparru ezberdinak lantzen dira, hala nola, hizkuntza, adierazpena, ulermena, logiko-matematika, sormena, denbora eta espazio nozioak‌ Guk, azken hori lantzeko prestaturiko atala hautatu dugu azterketa lan honetarako. Izan ere, espazio nozioa ulertu eta bereganatzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu, denboraren nozioarekin batera, gainontzeko eduki eta ezagutzak era eraginkorrean eskuratu ahal izateko.

Espazio nozioa lantzeko atal honek, beste atal guztiek bezala, jarduera ugariak eskaintzen ditu, eta jarduera horien amaieran atala bera lantzeko irakasleentzako gida, atala bera nola erabiltzen den azaltzen duen laguntza eta baliabidearen barne egitura informatikoa.

Honako hauek dira, zehazki, jardueren bidez lantzen diren kontzeptu espazialak:


1. 2. 3. 4. 5.

GAINEAN ETA AZPIAN BARRUAN ETA KANPOAN ATZEAN ETA AURREAN ALDE BATEAN ETA BESTEAN URRUN ETA GERTU

Jarduera guztien funtzionamendua antzekoa da. Hasierako aurkibidean ariketa multzo batean sakatuz, lehenik eta behin, ahots batek izenburua zein ariketaren enuntziatua esaten ditu; gainera, idatzita ere agertzen da irakurri ahal izateko. Ariketa ondo gauzaturik badago blogaren aurkezle papera egiten duen mimoak aurpegi zoriontsua erakutsi, txalotu eta “primeran!”, “oso ondo!” eta horrelakoak esaten ditu. Ariketa oker egotekotan, ordea, mimoak aurpegi tristea jarri eta behatzarekin ezetz esaten du. Zenbaitetan ariketa zuzentzeko aukera emanez eta bestetan ariketaren erantzuna soilik emanez, zoriz. Goian aipaturiko jarduera atal bakoitzak zazpi ariketa proposatzen ditu, horiek amaitzerakoan jarduera atal beran jarraitzeko edo jarduera atalaz aldatzeko aukera ematen duelarik. Horietako ariketa batzuk objektuak klikatzeko dira, eta beste batzuk ordea, klikatu eta leku batetik bestera arrastatzeko. Era honetan, haurrek, espazioaren nozioa lantzeaz gain, informatika konpetentzia oinarrizkoenak bereganatzen dituzte hasiera-hasieratik, eta batez ere, motrizitate fina paperean ez beste era batera lantzen dute.

BALORAZIOA: Lan hau egiteko blog hau aukeratu dugu hainbat arrazoiengatik. Batetik, interneten euskaraz dagoen baliabide bakarrenetariko bat delako eta bestetik, askotariko edukiak lantzen dituelako.

Aztertu ahala alda daitezkeen zenbait aspektu antzeman ditugu. Lehenik eta behin, nahasgarri xamarra iruditu zaigu, zoriz eta zenbaitetan okerrak zuzentzeko aukera eman eta beste batzuetan, ordea, aukera hori ematen ez duela. Bigarrenik, entzuten den enuntziatua behin eta berriro, nahi haina aldiz, entzuteko aukerarik ez dago. Beraz, oraindik irakurtzen ez dakien haurra mugatu egiten du baliabide honek, lehenengo aldian entzun ez duen enuntziatua berriro ere entzun ezingo duelarik.

Bi kritika txiki hauez aparte, baliabidea oso egokia dela iruditzen zaigu. Izan ere, eduki anitzak lantzen dituzten ariketa ezberdinak aurki daitezke, eta garrantzitsuena, euskaraz daudela.

Egileak: Manai taldea

Baliabide baten azterketa  

"Baliabideak eskolarako" blogaren azterketa da. Alde onak eta hobetu daitezkenak ageri direlarik.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you