Issuu on Google+

OHARRAK ANIKARENTZAT: – Hau bada ere gidoi orokorra, irakasle bakoitzak desberdin landu du bere talde, behar, denbora eta abarren arabera. Horregatik, zenbait jardueretan ez da taldekatzerik edo eta bestelako datuak agertzen. – Eskola batean kontakizuna ESKOLA proiektuaren barnean txertatuta landu da. Beraz, landu diren kontakizunak eskolarekin lotuta daude. Lehen egindako iradokizunei dagokienean – Oharra idatzi behar duten arren, ez zaigu beharrezkoa iruditzen oharra testu mota gisa lantzea, ikasleek maiz idazten dituztelako eta testu mota hori (etxera bidaltzeko oharra) barneratua dutelako. – Ahozko eta idatzizko kontakizunen arteko desberdintasunak lantzea gehiegi iruditzen zaigu. Ahozkoak kontatzeko pertsonak lortuz gero, beharbada desberdintasun hauek ahoz komentatzen ahal dira, baina sakondu gabe. – Ez dugu prestatu testuaren helburuarekin lotutako deus. Beraz, gelan suertatzen bada horren inguruko zerbait egin daiteke, baina bestela, ez dugu landuko. – Hizkuntzen trataerari dagokionean, testua dagoen hizkuntzaren arabera (gazteleraz edo euskaraz) hizkuntza horretan landuko da; ezaugarriak, ortografia arauak, ulermena... - Marrazkietatik kontakizuna berridaztearen ariketa ez dugu gauzatu ez dugulako astirik izan marrazkiak behar bezala egiteko.


GAITASUN LINGUISTIKOEN GARAPENA TESTUETATIK ABIATUZ 1. zikloa

Testua: Bizitzako kontakizuna Denbora: Hiruhilabetea Xedea: Ikasleen inguruko pertsonen kontakizunekin liburuxka bat sortu liburutegirako eta eskolan aurkeztu. Kontakizunak gurasoen aurrean aurkeztu eta CD batean garabatu. (Hau eskola batean eginen da)

HELBURU OROKORRAK

HIZKUNTZA HELBURUAK

- Irakurtzeko beharra eta desioa sortu - Idazteko beharra eta desioa sortu - Behar den informazioa bilatu - Ulermena hobetu - Idatzizko adierazpena hobetu - Aurrekoen bizimoduaren inguruko gertaerak ezagutu, baloratu eta errespetatu - Lanarekiko interesa eta txukuntasuna - Eginkizunen aurrean arduratsua izan - Ulermena hobetzeko estrategiak bilatu eta erabili - Hiztegia aberastu - Informazioa jaso eta berrantolatu - Kontakizunaren alderdi desberdinak landu - Irakurketa ozena prestatu


BIZITZAKO KONTAKIZUNA

GAITASUNAK

- Matematika gaitasuna: orden kronologikoan sekuentziazioa - Mundu fisiko ezagutzarako eta elkarrekintzarako gaitasuna (soziala): Kontakizun batzuk naturarekin lotuta daude) - Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: ordenadorean idatzi behar dute - Kultura eta arte gaitasuna: kontakizuna transmisio modu gisa, ahozko literaturarekin lotua, ondasun kultural gisa. Lanen aurkezpenean pixka bat artez lagunduta. - Ikasten ikasi: Irakurketa eta idazketa, adierazpena, entzumena, zuzenketak, ulermena, berridatzi... - Autonomia eta ekimen pertsonala: materiala biltzerakoan, sortzerakoan, kontatu nahi dutena aukeratzerakoan, hizkuntza hautatzean, oharra... nola idatzi aukeratzean (eskuz, ordenagailuz).


BIZITZAKO KONTAKIZUNA L A N T Z E K O E Z A U G A R R I A K

- Errealitatearekin lotuak (ipuinak ez bezala) TESTU MOTARENAK

- Ordena kronologikoa dute - Juntagailuak - Aditza lehenaldian azaltzen da - Ahozko literaturaren garrantzia

- Hitzen arteko bereizketa (3 hizkuntzetan) - Letra kurtsiba (gaztelera eta euskaran) - Fonemak; /ch/ (gazteleraz) - /tx/ IDATZ SISTEMARENAK/ - /k/ LINGUISTIKOAK

/c/, /z/, /qu/ (gazteleraz) /h/ (ingeleraz) ahoskatzen da

- Ortografia: * Maiuskula hasieran, puntu ondoren eta izen berezietan (3 hizkuntzetan) - Irakurtzerakoan intonazioa zaindu.


Bizitzako kontakizuna 1 sekuentzia: Aukeratutako testu motari lehen hurbilpena

Saioak:

1.- Kontakizunaren inguruko hausnarketa Taldekatzea: Talde handian Irakaslearen rola / estrategiak: Gertakari bat kontatu. Galderen bidez ulermena ziurtatu (Ulermen galderak + hausnarketa bultzatuko honelakoak planteiatuz: horrelakoak ezagutzen al dituzten, non aditu edo ikusi dituzten, zer kontatzen den horietan, egiazkoak ala asmatutakoak diren...)

Materiala: Kontakizuna: “ KONTU KONTARI SUTONDOAN” Ulermen galderak: - Nork kontatzen du istorioa? - Nori gertatu zitzaion istorioa? - Bestelako pertsonaiarik agertzen da? - Nola salbatu zion bizitza Joxek Bautistari? - Zergatik dio Bautistak benetako laguna zela Joxe? - Ba al dago egiazkoa ez den lagunik?

2.- Informazioaren bilketa; Oharra prestatu etxera eramateko kontakizun bat eskatuz. Kontakizun baten adibidea ere paratuko da adibide gisa. Taldekatzea: Talde handian oharra prestatu Banaka norberaren paperean oharra kopiatu. Batzuek

gazteleraz eginen dute eta ordenagailuan egin ahal izanen dute ere. Irakaslearen rola: Transkribatu eta zuzenketarako galderak egin. Materiala: “KONTU KONTARI SUTONDOAN” eta beste bat gazteleraz.


Bizitzako kontakizuna 2. sekuentzia: Informazioa jaso eta landu; Testu motaren ezaugarriak

Saioak:

1.- Etxetik ekarritako kontakizunak irakurri eta aztertu

- Saio bakoitzean kontakizun 1 edo 2 (luzeraren arabera) irakurriko dira. Ikasle bakoitzak berak etxetik ekarritakoa irakurriko du edo denen artean irakurriko da (bakoitzak zatitxo bat) - Talde handian hipotesiak botako dira, testua aztertuko da kontrol zerrenda gisa egindako lauki handi bat osatuz eta kasuaren arabera ulermena ere landu daiteke saio horretan ere. (Bukaeran azaltzen da kontrol zerrendarako erabiliko diren irizpideak). Testu guztietan aztertuko dira alderdi horiek taula osatuz, gero ondorioak atera ahal izateko. - Testuak laburrak direnean 2 talde osatuko dira irakurtzeko eta gero informazio trukaketa eginen dute. Taldekatzea: - Talde handian - Talde txikian Irakaslearen rola: Taldeak antolatu, behatu, hausnarketa bultzatu arazoren bat badu... Materiala: Pasadizoak, paper handia

taldeetan

2.- Etxetik ekarritako kontakizunak irakurri eta aztertu - Taula bete ondoren kontakizunen arteko berdintasunak eta ezberdintasunak aterako dira eta kontakizuna izateko


beharrezko ezaugarriak aterako dira. Ondoren, beste testu mota bat emanen zaie (ipuina) kontakizuna den ala ez ondorioztatzeko. Taldekatzea: Talde handian joanen da taula osatzen Irakaslearen rola: Saioa bideratu, ikasleei aurretik egindakoa gogorarazi, txandak eman Materiala: Paper handia

3.- Kontakizuna ipuinarekin konparatu; - Berdintasunak - Desberdintasunak - Pasadizoekin egindako gauza bera eginen da ahoz ipuin ezagun batzurekin sailkapen bera erabiliz: noiz, nori gertatu zitzaion... - Beste taula bat osatuko da azterketa horretan ateratako informazioarekin. - Bi taulen konparazioaren bitartez kontakizuna eta ipuinaren arteko desberdintasunak bilatuko dira eta paper handi batean idatziko dira: * Berdintasunak * Desberdintasunak

Honako hauek atera beharko lirateke: errealitatearekin duten lotura, protagonista errealak direla, ‌. Taldekatzea: - Talde txikian ipuinaren azterketa. - Talde osoan taula osatu - Talde osoan konparazioaren ondorioak atera

Irakaslearen rola: - Taldeak erabaki, galderak egin ikasleak


pentsarazteko eta saioa bideratzeko, txandak eman, taula prestatu. Materiala: Ipuina; Lehoia eta sagua, paper handia

5.- Orden kronologikoa - Pasadizo bat aukeratuko dira eta 4 talde txikitan banatuko dira. Ikasleek paragrafoak moztuko dituzte. Jarraian, beste orden batean jarriko dituzte eta gertatzen denaz solastuko dute. - Talde bakoitzak gertatukoaz solastuko du talde handian. - Kontakizuna berrantolatuko da eta kontrol zerrenda pasatuko da. Taldekatzea: Talde txikian eta talde handia Materiala: ikasleek ekarritako pasadizoak, aizturrak ULERMENAREN LANKETA Kontakizun bakoitzarekin ulermena modu desberdinean landu daiteke. Honako hauetako eraren batean: - Izenburua bilatuz kontakizunari - Kontakizuna berkontatuz - Laburpentxo bat eginez - Galderen bitartez (galdera zuzenak, inferentziak egitea eskatzen dutenak, egia/gezurra jarriz, geziekin lotuz...) - Idatziz adieraziz entzundakoa - Marrazkien bitartez azalduta (bi単etetan)


6.- Juntagailuen lanketa - Kontakizun bakoitzean juntagailuak identifikatu eta bere funtzioaz solasten da. - Testu bat eman ikasleei baina 2 modutara idatzita, batean juntagailuak ongi idatzirik eta bestea “eta� jartzen duelarik. - Testuak konparatu eta hausnartu bakoitzaren egokitasunaren inguruan. Taldekatzea: -Talde txikian irakurri eta ikusi testuak - Talde handian hausnarketa Irakaslearen rola: Galderen bitartez hausnarketa bideratu Materiala: Ikasleen pasadizoak 7.- Juntagailuen lanketa - Juntagailuak identifikatu testu edo kontakizun desberdinetan. - Juntagailuen zerrenda bat osatu eta paper handi batean idatzi gelan paratzeko. - Hutsuneak dituzten testu edo kontakizun desberdinak eman juntagailuak para ditzaten. Taldekatzea: - Binaka kontakizun eta testuetan juntagailuak identifikatzea - Talde handian juntagailuen zerrenda egin eta paper handi batean idatzi (bakoitzak bat). - Binaka testua osatu Materiala: Paper handia, ikasleen kontakizunak

8.- Aditzaren lanketa - Kontakizun batean aditz batzuk iraganean paratu ordez etorkizunean jarrita eman eta gaizki daudenak identifikatu.


Lehengo pentsatu zergatik dauden lehen aldian eta talde handian ondorioak atera. - Testu batean aditz egokiak aukeratu (2 aukera emanda). - Testua berridatzi aditz forma egokia erabiliz Taldekatzea: - Aditzak identifikatu eta aukera desberdinen artean 1 hautatu binaka - Zuzenketa talde handian - Testua berridatzi banaka Materiala: Ikasleek ekarritako kontakizunak

Bizitzako kontakizuna 3. sekuentzia: testuen lanketa; Idatz Saioak: sistemaren lanketa

1.- Hitzen arteko bereizketa - Testu ezberdinetan hutsuneetan margotu. - Kontakizunetako esaldietako hitzak bereiztu gabe (jarraian) idatzirik eman hitzak bereizteko. - Esaldi horiek berridatzi Taldekatzea: Banaka Irakaslearen rola: Gainbegiratzea Materiala: Kontakizunak 2.- /c/, /z/ eta /qu/ gazteleraz - Pasadizoetan c, z eta qu hizkiak dituzten hitzak sailkatu taula batean. Letra hauen soinuaz hausnartu Taldekatzea: - Sailkapena binaka - Hausnarketa talde handian


Irakaslearen rola: Ikasleak hizki idatzia eta soinuaren arteko desberdintasunetaz ohartzera bideratu edo azaldu kasu bakoitzean. Materiala: Pasadizoak 3.- Ortografiaren lanketa; hizki larria hasieran, puntuaren ondoren eta izen berezietan - Testuetan edo edozein idatzietan maiuskulak identifikatu ahoz. - Hizki larria zein kasutan idazten den aztertu eta “kartel� batean paratu. - Maiuskulik gabeko kontakizun zati bat eman ikasleei zuzentzeko. Taldekatzea: - Talde handian identifikatzea - Banaka zuzenketa Materiala:Ikasleen kontakizunak

Bizitzako kontakizuna 4. sekuentzia:

Kontakizunaren idazketa

Saioak:

1.- Kontakizun bat berridatzi marrazkiak jarraituz ???? Taldekatzea: Irakaslearen rola: Estrategiak:


Materiala: Beste batzuk: Irakasleak kontakizun bat (motza) ahoz kontatu eta ikasleek idatzi. (Denboraren arabera) 2.- Kontakizuna idatzi Aldez aurretik beraien bizitzako kontakizun bat idatzi beharko dutela errango zaie ikasleei zer kontatuko duten pentsatzen joan daitezen. Oinarrizko pautak beraiekin adostuko dira; izenburua handiz, aurkezpena... Zuzentzeko garaian gelan landutako txantiloia erabiliko dute. Taldekatzea: Banaka

Bizitzako kontakizuna 5. sekuentzia: Liburuxka osatzea eta Saioak: gurasoen aurrean aurkezpena

1.- Bilduma liburuei hurbilpena; aurkibideak eta liburuen atalak - Liburuetako atalak (azala, kontrazala, egilea, argitaletxea, irudiak...) ikusi, zerrendatu eta beraien liburuxka diseinatu Taldekatzea: -Azterketa talde txikitan - Diseinoa talde handian 2.- Gurasoei kontakizunen aurkezpena - Ikasle bakoitzak ekarritako kontakizun bana leituko du eta baita bakoitzak berak sortutakoa ere. Aurretik irakurketa ozena nola egin behar den adostuko dugu: zutik, ozen, lasai eta doinu egokia emanaz irakurri eta isiltasunez eta errespetoz besteek irakurtzen dutenean.


6. sekuentzia: Kontakizuna entzutea

Saioak: 1

1.- Ikasleren baten familiako batek kontakizunak kontatzea Ikasleen guraso edo familiakoak gelan kontakizunak kontatzera gonbidatu dira idatziz. Modu honetan ez bada lortzen inor animatzea irakasleak zuzenean joko du pertsona jakin batzuengan eta ahoz gonbidapena luzatuko die. 3 belaunaldi desberdinetako pertsona ezagunak ekartzen saiatuko gara. Norbaitek espontaneoki bere kontakizun bat azaltzera ere animatuko dugu. Helburua: Ikasleek gozatzea kontakizunak entzunez.

EBALUAZIO - Interesa azaldu du, motibatuak egon dira IRIZPIDEAK * idazteko * irakurtzeko - Kontakizuna ekartzen saiatu - Ulertzen du * irakurritakoa * entzundakoa - Orokorrean kontakizuna zuzentasunez/ongi ekoiztu du * testu motaren ezaugarriak errespetatu * Koherentziaz sortu du * Arau ortografikoak kontutan hartu ditu; maiuskulak - Errespetoz entzun ditu kontakizunak eta baloratu ditu - Txukun egiten saiatu da - Egin beharrekoak egin ditu


- Hiztegia aberastu du - Informazioa jasotzeko pazientziaz aritu da eta ongi berrantolatu du - Ongi irakurri du; ozen, lasai, intonazio, erritmo eta gorputz adierazpen egokiaz...

KONTROL ZERRENDA

- Hasiera - Bukaera - Aditz denbora (iragana) - Pertsona - Juntagailuak - Izenburua (bai/ez) - Protagonistak (egiazkoak/asmatuak) - Istorioa (egiazkoa/asmatutakoa) - Gertatakoaren ordena


ERANSKINAK – Kontakizunak: 1.- Lapurtu zidateneko pasadizoa 2.- Kontu kontari sutondoan 3.- Izteko errekako gertaera 4.- El pizzzarrin eta hausnarketa galderak 5.- Kontakizuna eta ariketak 6.- Kontakizuna 7. - Neskatil baten istorioa 8. - Sagarrak eta ariketak 9.- Eskolari buruzko kontakizuna 10.- Kontakizuna 11.- En busca del tesoro


1. kontakizuna LAPURTU ZIDATENEKO PASADIZOA Duela 19-20 bat urte ni Astigarragan bizi nintzen nire guraso eta ahizparekin. Gutxi-gora-behera 17 urte nituenean lehortzen jarrita zegoen arropa faltatzen hasi zitzaigun. Ez guri bakarrik, baita plazako beste bizilagun batzuri ere, denok edo gehienok etxeko kanpoaldean zabaltzen baikenuen arropa. Guk gure etxera igotzeko zueden eskaileretatik egiten genuen. Guri tenderetetik kentzen ziguten arropa nire ahizparena eta nirea zen eta beti arropa berriena eta politena izaten zen, noski. Kriston amorrua ematen zidala gogoratzen dut eta negar asko ere egiten nuela, arropa berriak ilusio handia egiten zidalako eta oso gustokoa nuen arropa izaten zelako. Egun batean ni bakarrik negoen etxean, nire etxeko zapatilak, nire txandal zaharrarekin, nire jertse handi-handia eta buruan mo単o batekin (ile luzea bainuen orduan), ikasten ari nintzen eta aspertuta nengoenez eskaileretara ateratzea bururatu zitzaidan. Atera nintzen eta hor konturatu nintzen hutsune batzuk zeudela arroparen segidan, BERRIZ ERE LAPURTU ZIGUTEN, NI ETXEAN NENGOEN BITARTEAN GAINERA!!!! Orduan, beste aldera begiratu eta gazte bat ikusi nuen galtza batzuk ebasten. Ondoan motorra zuen eta gainean poltsa bat arroparekin. Berak ikusi ninduen, ohartu ere egin zen ni zertan ari zen ikusi nuela, galtzak poltsan sartu eta motorrean igo zen. Nik ziztu bizian jaitsi nituen eskailerak eta bere atzetik abiatu nintzen korrika eta karrasika. Berak motorrean hanka egin zuen, baina nik atzetik jarraitzen nion builaka ero bat bezala. Plazako aldapa jaitsi nuenean ohartu nintzen ez nuela harrapatuko. Harrapatu izan banu ziur nago gainera saltatu eta motorretik botako nuela mutila, HALAKOA ZEN NIRE AMORRUA, HASERREA, INPOTENTZIA!!!!! Une horretan ertzainen patruila bat ailegatu zen eta nire ondoan geratu zen ni korrika eta karrasika ikusita. Kotxean sartu nintzen eta motorraren atzetik abiatu ginen, baina galdu egin genuen. Pare bat itzuli eman genizkion herriko kaleei, baina ez genuen ikusi. Horrela bada, ertzainek ere ez zuten lortu lapurra harrapatzea eta etxera eraman ninduten. Okerrena ordea, zera izan zen; etxera iritsi eta bizilagunak hauxe esatea:

Nik ikusi dut mutil bat eskailera muturrean leihotik begiratzen eta Amaia (nire ahizpa) edo zure nobioa izango zela pentsatu dut. Gauza on bat gertatu zen egun horretan, geroztik lapurra ez zela gehiago etorri eta ez zigutela arropa gehiago ebatsi. AINHOA ETXEZARRETA AZKUNE


2. kontakizuna KOTU KOTARI SUTODOA Bautistak orain 85 urte ditu. Baserri batean bizi da eta ehizatzea eta kontu kontatzea gustoko ditu. Behin, sutondoan geundela, hauxe kontatu zidan: “ire laguna Joxerekin geratua nintzen ehizatzera joateko. Bere etxera ailegatu nintzenean nire laguna artoa biltzen ari zen. Laguntzen hasi nintzen, lanak lehen bait lehen bukatzeko eta mendira buelta bat ematera joateko. Bapatean zerbait hotza sumatu nuen nire oinetan eta gero zas! ziztada bat. Lurrera begiratu eta suge gorri bat ikusi nuen. Makila hartu eta hil egin nuen. Lana bukatu eta Joxerengana hurbildu nintzenean suge batek autsiki egin zidala erran nion. Berehala bere etxera eraman ninduen. Baratxuri puska batekin igurtzi zidan sugeak egindako zauria. Bere behatzak atzapar erraldoiak ziruditen. Izugarrizko mina ematen zidan baina nik jasan nuen baratxuria erabat desegin arte. Bukatu zuenean mendira joan ginen eta erbi eder bat ehizatu genuen. Biharamunean, oina minberatua neukan baina egun batzuk pasa eta gero ez nuen ezer sumatzen. Argi zegoen, nire laguna Joxek heriotzatik salbatu ninduen. Ospatzeko nire etxera gonbidatu nuen eta ehizatutako erbia jan genuen. Joxe benetako laguna nuen.�


3. kontakizuna

IZTEKO ERREKAKO GERTAERA Etxe bakoitzak haziedetan edo abereetan bere seinalea izaten du. Guk “ koska “ edo “arraila” izaten dugu baserrian. Lehen ohitura zen bildotsak seinalatzea Sta Krutz egunean eta mendiko bordara eramatea, udaberrirako martxa hartzeko. Aldaira hori egiteko Zubietako uhaldetikan gurutzatzen ginen eta mendiko bidea hartzen genuen. Nik 10 urte nituela attak erabaki zuen bion artean egin behar genuela bidai hori. Urte hartan, negua eta udaberri hasieran, oso euritsuak izan ziren eta errekara hurbilduta hala nabaritzen zen, ur asko eta indarrez heldu zela, soinu bortitza somatzen baitzen. Gurutzatzen hasi behar genuenean, ardiak beraiek ere ikusten zuten erreka handia heldu zela eta ez ziren ausartzen pasatzera. Attak ardiak ohiuka eta keinuka bidaltzen zituen gure bidean jarraitu behar genuelako. Ardiak beldur askoz hasi ziren bat bestearen atzetik eta baita bildotsak ere, baina halako indarra zuen urak, korrenteak eramaten zituela.Attak, ikusita ardiak ezinean zebiltzala, uretara sartu zen eta bildotsak harrapatzen eta erreka bazterrera bultzatzen eta eta botatzen hasi zen. Ni “ xota” bezala beste erreka bazterrean, mugitzera ere ausartzen ez nintzela.Attak, ohiu egiten zidan laguntza eskaka, berak ezin zuela bildots guztiekin. Hor non ikusten dut bildots bat bazijoala errekan behiti korretean indarrez eta attak ezin zuela ailegatu, besteekin nahiko lan zuen eta. Horixe izan zen erabakia hartzekoa; bildotsa harrapatzera joan nintzen eta azkenean, artalde guztia errekan beste aldera pasatzea lortu genuen.Attak, egindakoa eskertu zidan, bera bordan gelditu zen pixkot ardi eta bildotsekin eta ni baserrira bidali ninduen. Ordu ezkeroz, eguraldi txarra egiten zuenean, artaldea herrian barrena eramaten genuen, eskarmentu ederra hartu baigenuen!!!. Pasadizoaren protagonista: Fermin Etxekolonea, Zubietakoa, gaur egun 45 urtetakoa eta 14, 10 eta 5 urtetako haurren atta. GALDERA: berak gaur egun 45 urte baditu eta kontatutakoa 10 urte zituela gertatu bazitzaion... ORAIN DELA ZENBAT URTE


GERTATU ZEN EGITAZKO ISTORIO HAU?


4. kontakizuna -EL PIZARRRR…INUn episodio importante de mi vida, de mi primera infancia lo protagonizó el pizarrín, objeto para escribir números y letras, no en papel, sino en una pizarra de piedra que tenía un marco de madera. Me ocurrió en las escuelas viejas y en el aula de los niños, una tarde .Resulta que metí el pizarrín en la boca y me lo tragué. Me asusté mucho y grité: “ ¡! Me he tragado un pizarrín!!”. El maestro me envió, acompañado de un niño mayor a la consulta del médico, que después de tranquilizarme con una caricia me dijo: “ no te preocupes ya lo cagarás”. Desde entonces tengo una duda: si todavía estará en mi tripa o ya lo habré tirado por el váter sin darme cuenta. 1-¿ Qué era un PIZARRÍN?. ---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------2-¿ Qué le pasó al protagonista con el pizarrín?. --------------------------------------------------------------------------------------------------3-¿Todavía tiene el pizarrín en la tripa?.


--------------------------------------------------------------------------------------------------4-Dibuja un pizarrĂ­n.


5. kontakizuna Orain dela urte aunitz, nik 10 bat urte nituela eta zuek bezala eskolan nengoela ( baina ez orain zaudeten eskolan, kolunpioak dauden hartan baizik), gauza berezi bat gertatu zitzaidan: Miguel izeneko irakasle bat zegoen ( bai, bai, horixe, zuek pentsatzen duzuen bera). Egun batean nik azazkalak oso luzeak nituela konturatu zen. Nik banuen halako “ arazo “ bat azazkalekin: SEKULAKO HORTZIKARA EMATEN ZIDAN AZAZKALAK MOZTEAK ERE!!!. “ Garbiñe, ¿ por qué tienes las uñas tan largas?” Bai, dena erderaz egiten genuen orduan ( Miguelek gero ikasi zuen euskara). Eta nik ahal nuen bezala, kontatu nion azazkalek hortzikara ematen zidatela, aunitz kostatzen zidala moztea ( pianoa jotzen nuen eta horretarako azazkal motx- motxak kontu behar ziren baina…). Gainera, “ kortauñasekin” ez nekien eskuineko azazkalak mozten!. Miguelek ea nola mozten nituen orduan. Nik… ba… amak mozten zizkidala… Hurrengo egunean, “ kortauñas “ bat eman zidan…denen aurrean azazkalak mozteko!!!. Bai, bai denen aintzinean azazkalak moztu nituen: lehendabizi eskuineko eskukoak ( hori banekien egiten) eta gero… ezkerrekoak!. Ez dakit nola baina lortu nuen!. Ah ze lotsa!!. Baina egun harezkeroztik, nik mozten ditut azakalak, baita ezkerrezkoak ere!. Egun hartan ikasi genuen denok, nik behinik behin bai, azazkalak nola mozten diren edo portzikaso ere, eskolara azakalak moztuekin joaten!!!.


Muxu bat bakoitzari eta beste bat Migueleri!!. Garbi単e Leiza

Egin ezazu kontakizunaren LABURPENA, MARRAZKIEN BIDEZ eta marrazki bakoitzeko esalditxo bat idatziz.


6. Kontakizuna Nik 9 urte nituelarik, Miguelekin eskola zaharrean nengoen. Eskolan pupitreak izaten ziren eta aulkiak, zineko butakak bezala goratzen ziren. Ni nere aulkian eserita nengoen eta nere ondoko laguna falta zen. Orduan bururatu zitzaidan aulki horretara pasa behar nuela baina ez nintzen konturatu goratua zegoela eta‌ BAN- BA!!, lurrera erori nintzen eta buruan sekulako kolpea hartu nuen berogailuarekin. Gero lagunak konturatu ziren buruan odola neukala. Orduan Miguelek kotxean hartu eta sendagilearengana eraman ninduen. Bost puntu jarri zizkidaten buruan!!.


7. Kontakizuna ESKATIL BATE ISTORIOA Ni txikitan oso pozik joaten nintzen eskolara. Neskato ona nintzen, obedientea, ixila, nota onak ateratzen nituen, ez nintzen santua baina bueno, nahiko zintzoa. Urte batean dena aldatu egin zen. Bapatean ez nuen eskolan deus ulertzen, ez nintzen gustora joaten eta batez ere Matematika baldin bazen, negar egiten nuen.Aprobatzen nuen baina oso disgustora egoten nintzen. Bazen baste lagun bat egoera berean zegoena eta honek zerbait alibiatzen ninduen. Zenbat gauza gertatuko ote ziren eskola hartan nik ezer ulertu gabe?. Azkenean ailegatu zitzaidan eskolaz aldatzeko momentua. Bertan bai, bertan gustora ikasten nuen, negarrik egin gabe eta beldurra kenduta. Maistra batek asko lagundu zidan eta gauza berri asko ikasi nituen.Orduan konturatu nintzen eskola zaharrean nituen arazoak ez zirela gertatzen nere erruarengatik, ikasleak bakarrik ez direla konfunditzen. Erantzun galdera hauei: 5-Neskato hau gustora joaten zen beti eskolara?. 6-Zer uste duzu gertatu zitzaiola bapatean, eskolara disgustora joateko?.

3-Zu gustora ala disgustora etortzen al .zara eskolara?.


Zergatik?.

7-Zer eginen zenuke zuk, eskolan gustorago egoteko?.


8. Kontakizuna

SAGARRAK Egunero bezala eskolara joan nintzen. Egun hartan azterketa genuen, arratsaldean. Nik eta nire beste hiru lagunek errekreoan eta bazkaldu ondoren gogor ikastea erabaki genuen.Errekreoaren ordua ailegatu zen, patiora jeitsi ginen baina...liburuak gelan ahaztu genituen!. Gosea ere bagenuen eta eskola ondoko soro batean sagarrez betetako sagarrondo ederra ikusi genuen.Zer gogotu eta sagarrak hartuko genituela, batzuk segiduan jateko eta beste batzuk gerorako.Errekreoa akitu zenean, gelara joan eta sorpresa!!!. Maixuak ikusi gintuen sagarrak ebasten eta galdetu zigun zenbat hartu genituen. Guk bat bakarrik hartu genuela erantzun genion ea sinisten gintuen. Baina maixuak, biharramunean bakoitzak 10 sagar ekartzeko esan zigun sagarrondoaren jabeari bueltatzeko. Gu kezkatuta gelditu ginen, etxean sagarrondorik ez genuelako. Orduan gogotu zitzaigun arratsaldean, eskolatik aterata, berriz ere sorora bueltatu eta eta bakoitzak 10 sagar hartzea. Hala egin genuen eta sasitan gorde genituen. Biharramunean, autobusetik jeitsi eta laisterka joan ginen sasietara sagarrak hartzera. Gelara igo ginenean, maixuari sagarrak eman genizkion eta listo!!. Eskerrak tranpa ongi


atera zitzaigula!!!.

Erantzun galdera hauei: 1- Zergatik ikasi behar zuten lagun hauek?. ________________________________________________ ________________________________________________ 2- Etxean asko ikasi zutela iruditzen zaizu?. Zergatik?. ________________________________________________ ________________________________________________ 3- Errekreoan ikasi beharrean zer egin zuten?. ________________________________________________ ________________________________________________ 4-Maixuak sagarrak ekartzeko esan zienean, nola gelditu ziren?.Zergatik?. ________________________________________________ ________________________________________________ 5- Etxetik ekarri al zituzten sagarrak?. Zer egin zuten ba?. ________________________________________________ ________________________________________________ ________________________________________________


9. kontakizuna ESKOLARI BURUZKO KOTAKIZUA Ikasle maitiak, ni txikitan zuek bezalako ikasle bat nintzen eta seguraski ere, zuek bezala abentura asko bizitu nituen nik ere. ahi duzue horietako pasadizo bat kontatzea?. Ba, begiak ongi ireki, belarriak ongi zabaldu...eta ahoa‌ “i orduan 10 urtetako neskatoa nintzen. Oso zintzoa izaten nintzen eta eskolan asko saiatzen nintzen. Oso nota onak ateratzen nituen, garbi nuelako haunditzekin maixtra izanen nintzela eta horretarako asko ikasi beharko nuela. Egun batean, Inguruneko azken azterketa genuen. Oso zaila zen, ikasturte osoko birpasa zelako. ik, beti bezala, denbora luzea eman nuen ikasten, ez bakarrik aprobazteko, baizik eta ahalik eta notarik hoberena ateratzeko. Gaia guztiak ederki banekizkien baina baziren bi hitz, inolaz ere burutan sartzen ez zitzaizkidanak. Orduan azterketaren bezperan paper batean apuntatzea bururatu zitzaidan, estutxean edo poltsikoan sartu eta azterketan disimulo handiarekin aterako nuela. Irakasleak begiratzen ez zuenean. Hala egin nuen ba: paper txiki- txiki batean idatzi nituen, papertxoa tolestatu nuen eta hurrengo egunean jantziko nuen txaketaren poltsikoan sartu nuen. Gau hartan, oso urduri egon nintzen eta apenas egin nuen lo, ez azterketarengatik, ez, baizik eta papertxo harengatik!. Badakizue zergatik?. Bai, bai, jakin banekielako paper hura ateratzea eta han idatzita zeuden bi hitz haiek idaztea kopiatzea zela!. ik ez nuen tranparik egin nahi baina nota ona atera nahi nuen, beraz‌ Hurrengo egunean, gelan ginela, maixua azterketak


banatzen hasi zen. Leitu nuen eta… dena banekien! Baina azkeneko galderara ailegatu eta… atx!... hitz haiek idatzi beharko nituen erantzun ahal izateko!.Uf!. Gainontzeko galdera guztiak erantzun nituen eta azkenera ailegatu nintzenean, saiatu eta saiatu eta ez ateratzen beharrezkoak nituen hitzak!!. Orduan irakaslea beste ume batekin solasean hasi zenean, poltsikotik “ txuleta” ateratzen hasi nintzen eta… oh, ez!!!. Lurrera erori zitzaidan eta maixuak ikusi zuen. Hurbildu zen, leitu zuen, begiratu zidan, gorde zuen… eta ni gorri- gorri jarri nintzen, piperrak eta tomateak baino gorriago!.Zer lotsa!. Irakasleak berarekin joateko esan, ni dardaritan eta solas goxoa batez, lasaitzeko esan zidan, pentsatzeko eta azterketa guztiaren erantzunak ozenki esateko eskatu zidan. Arnasa hartu nuen eta hasi nintzen. Ohartu baino lehen, dena esana nuen, baita ditxososko hitz haiek ere… eta inon kopiatu gabe!!!. Ah zer poza!. Irakasleak zoriondu zidan eta suabe- suabe azaldu zidan tranpak eginez ez dela deus ikasten eta ahaleginak egin behar direla, pazientzia hartuta, zeren lehenago edo beranduago aurrera egiten dugula denok. Bi hitza haietatik aparte, gauza asko ikasi nituen beraz egun hartan. Ezkeroztik, ez dut sekulan “ txuletarik “ egin eta zerbait ez ateratzekotan, pazientziaz hartu, saiatu eta tira aurrera!!!. Orain nik zuei zer esaten dizuet zerbait ateratzen ez zaizuenean?...


10. Kontakizuna Ni Oizko eskolara joaten nintzen txikitan. Egun batean errekreoan ginela ni eta nere beste bi lagunen artean mutiko bat zuhaitz baten gainera altxatu genuen. Mutikoa ikaratuta zegoen eta negarrez hasi zen. Maixua patiora atera zen eta mutikoari geldetu zion ea zer ari zen arbolaren gainean. Berak, guk altxatu genuela erantzun zion. Orduan ixututa, laisterka eskapatu ginen. Maixuak herriko alkateari eskailera batekin etortzeko esan zion. Noizbait ere lortu zuten mutiko gizajoa zuhaitzatik jeisten. Maixuak zigortu gintuen eta gu, haserre, maixuaren kotxeari, eskapeko tubotik ura sartu genion. Orduan, zigor doblea jarri zigun. Ezkeroztik ikasi genuen gaiztokeriak egitea oso txarra zela, guretzat zigorra jartzen zigutelako eta besteentzat, sufritzen zutelako. Ederki ikasi genuen bai, lagunekin xintxoak izaten eta horri esker, gaur egun pilaka ditugu.


11. Kontakizuna

EN BUSCA DEL TESORO Yo he vivido siempre en un pueblo pequeño de unos 200 habitantes. Cuando era pequeña jugábamos en la calle todos los niños y niñas del pueblo juntos, aunque tuviéramos edades diferentes. Nuestros juegos preferidos eran: tres navíos en el mar, pote-pote, balón prisionero, saltar a la liga y a la cuerda, jugar con las canicas, las chapas y los cromos, deslizarnos por las cuestas del monte y había un juego muy especial al que también jugábamos con cierta asiduidad y se trataba de la búsqueda del tesoro. ¿En qué consistía este último juego? Muy sencillo. Teníamos varios tesoros que cada grupo de chicos y chicas escondía en algún lugar secreto como podía ser el hueco de algún árbol, enterrarlo en algún lugar especial, … Luego, a través de unas pistas, otro grupo lo tenía que encontrar. Y ¿qué es lo que contenía el tesoro? Pues alguna bola de las que se cuelgan en los árboles de navidad, alguna guirnalda, canicas, cromos, etc. Cualquier cosa que consideráramos bonita o especial tenía cabida en ese tesoro. Pues bien, un buen día se nos ocurrió a una amiga y a mi que podíamos guardar nuestros anillos de sello también en aquella bolsa (en aquel entonces las chicas sobre todo, llevábamos un anillo de sello cuadrado o circular de oro con las iniciales de nuestro nombre y apellido) y enterrarlo al lado del árbol de las brujas. No se lo diríamos a nadie y al cabo de dos días iríamos a recogerlo. Se hacía de noche y nos fuimos corriendo a casa. A nuestras madres tuvimos que contarlas una pequeña mentira y decirles que el anillo se lo habíamos dejado a una amiga. Pasados dos días acudimos al lugar, al lado del árbol de las brujas, nos arrodillamos y comenzamos a desenterrar nuestro tesoro, con más nerviosismo de lo habitual ya que nuestros anillos de oro estaban allí. Mover y mover tierra, mover y mover hojarasca pero la bolsa no aparecía. Sería que lo habíamos enterrado un poco más allí, otro agujero, y otro y otro pero … el dichoso tesoro nunca apareció. Nunca jamás supimos de él. Además del disgusto de haberlos perdido tuvimos que contarles la verdad a nuestras madres y padres y recibir una reprimenda de impresión. Marta Mariezkurrena Indart Elgorriaga



KONTAKIZUNAK 1. ZIKLOA. Malerrekako Herrietako Eskolak