Issuu on Google+

IKASTOLAK Lehen eskolak Frantzian ezarri ziren XIX.mendean. Euskara sustatzea zuten helburu, Euskal Herriko eremu zabala elebiduntzea. Garaiko mugimendu politiko eta intelektualaren artean Donostian lehen ikastola sortu zen 1914.urtean, Koruko Andre Mariaren Ikastetxea,.Bertan, haurtzaindegiko zein lehen mailako irakaskuntza euskaraz ematen ziren. Geroztik, beste hainbat ikastola martxan jarri ziren; esaterako Tolosa, Errenteria, Soraluze, iru単ea eta Lizarran . Espainiako Gerra Zibilak ikastolen desagertzea ekarri zuen, baina 1944an, guraso talde batek eta Elbira Zipotria irakasleak ezkutuko ikastola bat ireki zuten. Horrela, irakasle gehiago ekimen honetara batu eta etxeeran klaseak euskaraz ematen hasi ziren. Elizaren babesa ere ezinbesteko izan zen, izan ere ikastolak legeztatzeko erraztasuna ematen zien elizaren babespean egoteak. Geroztik eta denborak aurrera egin ahala ikastola sare handitzen joan da, ikastola batzuk publifikatu ere egin direlarik. Beste ikaskide batzuekin taldean ikastolei buruz hitz egiten egon ginen eta honako ondorioetara iritsi ginen: Gaur egun, ikastolak gure egunerokotasunaren parte dira eta Euskal Herriko hiri eta herri gehienetan ikus ditzakegu. Hala ere, guk normaltzat ikusi arren, borroka handia egin behar izan da gaur egungo egoerara heltzeko eta dituzten eskubideak eta baliabideak lortzeko. Hasiera batean guraso eta gutxi batzuen ekimenez susatutako lan hau, pertsona eta talde ezberdinei eskertu behar zaie, egoera gogorrak eta zailtasun ezberdinak gainditu behar izan dituztelako. Hauei esker, haurrek euskaraz hezteko aukera izan zuten eta eskola euskaldunaren aitzindari direla esan genezake. Aipatzekoa da ikastolek euskararen alde eman dituzten pausoak, eta euskara eta euskal kultura sustatu eta zabaltzeko egin dituzten ahalegina izugarriak izan direla. Irakasleak ikastoletako giroa euskalduna izaten saiatzen dira eta horretarako, ekimen ugari egiten dituzte eta hauen alde gaude. Dena den, dakigun bezala ikastolak ez dira publikoak kontzertatuak baizik, beraz, ez daude guztion eskura. Gainera, ikastolen historia kontuan hartuta, ikastolak egoera euskaldunago batean bizi direla uste dugu, baina hau ez da beti horrela izaten, badaude balore berdinak sustatzen dituzten eskola publikoak ere. Laburbilduz beraz, goraipatzekoa da garaian egindako esfortzu eta lana. Oso lan gogorra izan zen, eta azkenean lortu zuten gure gizartean ez zegoen behar bat asetzea: hezkuntza euskaraz izatea alegia. Dena den uste dugu, eskolak guztien eskura egon beharko liratekeela, doakoa eta publikoa izanik. Beraz,


hainbat ikastola publifikatu diren bezala, iruditzen zaigu egokiena.

besteek hauen bidea jarraitzea

BIBLIOGRAFIA: Wikipedia: the free encyblopedia [interneteko wikia]. [kontsulta: otsailak 27]. Ondorengo helbidetik hartua: http://es.wikipedia.org/wiki/Ikastola


Ikastolak