Page 1

GENEROA ETA HEZKUNTZA Gai honi bideo honen bitartez sarrera ematea gustatuko litzaidake: http://www.elconfidencial.com/alma-corazon-vida/2014-02-12/si-los-hombres-fueranmujeres-el-corto-que-esta-arrasando-en-youtube_87989/ Jarraian, ikasleak ikasgelara sartu eta eman daitekeen egoera bat deskribatzen saiatuko naiz: (Ikasleak txamarrak eta motxilak pertxerotan uzten daude eta ikasle bat irakasleari hurbildu zaio) Irakaslea: - Egunon! Ze polita etorri zaren gaur eskolara! Ikaslea:

- Ba gaur ama ez zegoen etxean eta koleta gabe etorri naiz zergatik

Pitxik ez daki koleta egiten. Irakaslea:

- Ez da ezer gertatzen pitxin, oso polita zaude halere. Bueno joan

zaitezte esertzen. Elkarrizketa hau irakurrita zer suposatzen dugu? Ikaslea zer da neska ala mutila? Eta irakaslea? Zer da Pitxi, neska ala mutila? Elkarrizketa motz hau ezagunen artean erakutsi dut eta gehiengoak, irakaslea neska zela (hitz egiteko moduagatik), Pitxi aita zela (koleta egiten ez dakielako eta ama kanpoan dagoela esaten duelako) eta ikaslea neska dela (koletaren detailea aipatzen duelako eta hile luzea duela suposatzen delako) pentsatu dute. Elkarrizketan, aldiz, ez dut generorik aipatu eta generoak pentsatutakoaren kontrakoa izan zitezkeen. Ala mutil batek ezin dezake mototsa eraman? Mutil bat ezin da maitekorra izan bere ikasleekin? Aita izan behar da mototsa egiten ez dakiena? Eta zergatik izan behar dira gurasoak heterosexualak? Honako galderak, nik neuk neure buruari egin dizkiodanak izan dira. Izan ere, inkontzienteki gure egunerokotasunean egiten eta ikusten ditugun keinu eta ekintza guztiak gure genero identitatearekin dute zerikusia eta mutil batengandik maskulinitate identitatea duten ekintzak espero ditugu eta berdina emakumeen kasuan. Nahiz eta gizartean bestelako nortasunak onartuak edo geroz eta onartuagoak egon, beti espero ditugu emakume eta gizonezko izatearen arabera rol ezberdinak eta guk ere hala jokatzen dugu. Irakasle oro, egoera honetaz ohartzea beharrezkoa da bera izango baita ikasleen erreferente garrantzitsuenetako bat. Nahiz eta nerabezaroan emakume zein gizonezkoei dagokien rolak gehiago nabarmentzen hasten diren, txikitatik ere kontu


handia izan behar du irakasleak bere jarreran. Detaile txiki bakoitzarekin ikasleen identitatea eta ikaslean eragiten ari baita. Gai honek hezkuntzan duen eraginarekin jarraitu aurretik, honako bideoa ikustea proposatu nahiko nuke: http://www.argia.com/multimedia/dokumentala/estereotipoak-hausten Bertan aipatzen duten bezala, irakasle batek sexualitateari edo erlazioa izan dezakeen gai bati buruz hitz egitean irakaslearen hizketaldia oso garrantzitsua da. Gainera, haurrak beren nortasuna sortzen ari diren adin honetan erreferenteak izatea asko eskertzen dute. Eskola garaia, gogorra izan daiteke ikasle ororentzat, baina generoaren gaiarekin gaudelarik, are gogorragoa suertatu al zaio bere identitatea sortzen ari dela, besteen ezberdina dela sentitzen duen ikasle batentzat. Eskolak, gizarteak bezala, hainbat espektatiba ditu ikasle bakoitzarekiko eta hauek emakume edo gizonezko izatearekin bat datoz oraindik ere. Argi dago gainera eskolako esperientziak asko markatzen duela haur baten izaeran. Eskolan egiten dira lehenengo lagunak, eskolan hasen da sortzen gure identitatea. Eta egoera honen aurrean, haurrak hain influentziatuak izan daitezkeen adin hauetan, erreferenteak izatea oso garrantzitsua da. Baina irakasleak, guztitariko erreferenteak aurkeztu behar dizkie haurrei, bera ere erreferente nagusietako bat delarik. Mutilen artean, futbolariak eredu nagusia izaten dira orokorrean, eta nesken artean abeslari eta dantzariak. Ikasleak etxetik eta hedabideetatik jasotzen dutenagatik oso influentziatuak egoten dira eta eskolan hori bestelako erreferenteekin orekatzen saiatu behar gara. Pentsa dezakegu adin honetan oso txikiak direla, traking, trabesti, transexuala‌ zer diren jakiteko. Baina badakite zer den emakume bat, gizonezko bat, lesbiana edo geia izatea ‌ baina askotan azken hauek konnotazio negatiboak izaten dituzte. Beraz, nire iritziz, hobe da haurrei hasieratik horrelako identitateen azpian dagoen definizio eta interpretazio ahalik eta gehien azaltzea beraien nortasuna eraikitzen laguntzeko eta beraien nortasunarekiko beldurrik izan ez dezaten. Bideoan esaten den bezala, transexualak gaur egun oraindik gaixotasun gisa kontsideratuak daude. Gizarteak eskola alda dezake, baina baita eskolatik hasita gizartea aldatu ere. GENERO BERDINTASUNA ETA HEZKUNTZA


Gaur egun, orokorrean, generoen arteko berdintasuna egin behar dela onartua dago gizartean. Aldiz, errealitatean, eta hezkuntzan zentratuz, hala al da? Munduko portzentaiak kontuan hartuz, haur hezkuntzan bi generoen matrikulazioak handitu egin ziren 1990 eta 2009 urte bitartean eta bi sexuen artean antzekoak izan ziren. Parekotasun honen arrazoia izan daiteke eskolara doazen haur hauek gurasoek beren haurrak matrikulatzeko ahalmena dutelako izatea eta familia hauen joera genero arteko ezberdintasunik ez egitea izatea. Lehen Hezkuntzari dagokionez, 1970. Urtetik aurrena ikusi izan da matrikulazio maila asko hazi dela eta honetan ere neska eta mutilen arteko parekotasuna dagoela. Dena den, nahiz eta Europan oso parekatua izan, Asia eta Afrika inguruetan nesken hazkuntza askoz handiagoa izan da azken urteotan. Hala ere, 2009an mundu mailan egindako ikerketa batean ikusi zen moduan, lehen hezkuntza egiten aritzeko adina zuten 68 milioi ume ez zihoazen eskolara. Bigarrenik, hezkuntzari begira, orain arteko parekotasun hau hausten da eta nesken esklusioa nabarmentzen da. Ezberdintasun hau, batik bat, bigarren hezkuntzako lehen ziklotik bigarren ziklora pasatzean areagotzen da. Arazo honen jatorria ezberdina izan daiteke: Akoso eta biolentzia sexuala, emakume femeninoa izan beharraren presio soziala ‌ Horrez gain, emakume edo gizon izateak rol bat izatera behartzen du presio sozialak eta horrek hautatzen den ikasketa motan ere eragina du. Goi mailako ikasketetan zentratuz, mundu mailan aurrera pauso handiak eman dira, eta bertan emakumeen presentzia asko hazi da. Emakumeen hazkundea ia gizonezkoen bikoitza izan da. Hala ere, nahiz eta goi mailako ikasketatan emakumeen presentzia asko igo, honek ez dakar mundu laboralean berdintasuna egotea. Ikusi izan da emakumeek lizentziatura gehiago jaso izan dituztela gizonezkoek baino, baia doktoregoa aldiz gizonezko gehiagok. Horrez gain, emakumeak batik bat irakaskuntza ikasketetan nabarmentzen dira. Aldiz, informatika, ingeniaritza, industria eta eraikuntza ikasketetan gizonezkoak nabarmentzen dira; eta gizarte zientziak enpresaritza eta zuzenbidean oreka nabari da. Ikertzaile profesionalen artean gizonen presentzia nabarmentzekoa da (%71 gizonezkoak eta %29 emakumezkoak). Gaur egun, hezkuntzan sexuen arteko ezberdintasunik ez dagoela pentsa dezakegu baina aurreko datuak ikusita argi geratzen da oraindik ere ezberdintasun handiak daudela. Beraz, ez da soilik gizartean nabarmentzen den egoera , baita hezkuntzan ematen dena ere. Eta eskola inklusiboaren alde eginez onartezina da emakumeak gaur egun ere baztertuak egotea. Askotan, neskek diskriminazioa, akosoa edo


estereotipo sexisten presentzia … bezalako egoerak gainditu behar izaten dituzte. Mutilen gatazkak kurtso errepikatzean edo eskola uztean nabarmentzen dira. Hau hobetze aldera, eskolarizatuak diren neskentzako oso garrantzitsua da irakasle neskak izatea, beraientzat erreferente izango direnak eta jokaera eta rol jakinak helarazi ahal dizkienak. Europan gaur egun, 3 emakumetatik batek akosoa jasaten du. Gaur egun dagoen genero desoreka hori eskolatik aldatzen hasi daiteke.

BIBLIOGRAFIA: UNESCO. “Atlas mundial de la igualdad de género en la educación” [online]. Francia: Organización de las Naciones Unidas para la Educación, la Ciencia y la Cultura, 2012. ISBN

978-92-3-304232-2.

Ondorengo

helbidetik

hartua:

http://www.uis.unesco.org/Education/Documents/unesco-gender-education-atlas-2012spa.pdf Goikoetxea, G. “Europako hiru andretik batek erasoren bat jasaten du” [online]. Donostia: Berria, 2014ko martxoaren 5ean. [Kontsulta: 2014ko martxoaren 2an]. Ondorengo helbidetik hartua: http://beta.berria.info/albisteak/89440/europako_hiru_andretik_batek_erasoren_bat_jasan_ du.htm Bollosapiens. “Si una mujer tiene pelos en las piernas, es un hombre”. Orbita diversa [blog].2014ko apirilaren 8an. [Kontsulta: 2014ko apirilaren 10ean]. Ondorengo helbidetik hartua: http://orbitadiversa.wordpress.com/2014/04/08/depilacion/ Rocio; Marta A. “Las niñas bonitas no pagan dinero”. Proyecto Kahlo [blog]. 2014ko apirilaren 1ean.

[Kontsulta:

2014ko

apirilaren

10ean].

Ondorengo

helbidetik

http://www.proyecto-kahlo.com/2014/04/las-ninas-bonitas-no-pagan-dinero/

hartua:

Generoa eta hezkuntza  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you