Page 1

ESKOLA TXIKIAK: Eskola Txikiak, landa eremuko herri txikietako edo auzo sakabanatuetako eskolak dira, non hezkuntza eskaintza bakarra izaten den. Zortzi ikas unitate baina gutxiago dituzte eta adin ezberdineko ikasleak gela berdinean egoten dira. Hau da eskola txikien berezitasun nagusia, adin ezberdinekoak gela berean lanean aritzea alegia. Eskola Txiki ezberdinen artean ere desberdintasunak agerdi dira, ikastetxe batzuk 6 ikaslerekin baino ez dute kontatzen eta beste batzuetan 50- 90 ikaslera iristen dira. Egora ezberdineko ikastetxeak izan arren, ezaugarri, kezka eta behar komunak konpartitzen dituzte eta horregatik egiten dute lan elkarrekin, elkarren berri izanez eta harremanetan mantenduz. Eskola txikien inguruan gelan aurkezpen bat egin zuten eta guk taldean honi buruz hausnartu eta hitz egin genuen honako ondorioak ateraz:

AHULEZIAK -Irakasleen partetik inplikazio handia eskatzen du: lan handia -Aniztasun gutxiago -Bigarren Hezkuntzara salto handia.

AUKERAK -Gerora, euskara maila ona -Hetereogenitatea -Ingurua hobeto ezagutzea(natura) -Ebaluazio zehatzagoa -Beste herriko eskolekin topaketak

INDARGUNEAK -Ikasle gutxi -Irakasle-ikasle-familia harreman estua -Herriko beste erakundeekin etengabeko harremana -Arlo pertsonalari garrantzia handia ematen zaio -Familia giroa -Adin aniztasuna -Gatazka gutxiago sortuko dira MEHATXUAK -Diru laguntzak murriztea -Ikasleak galtzea -Eskola handiek kalitate hobe dutela pentsatzea -Hezkuntza Sailaren erabakiak

Globalizazio hitza modan dagoen honetan,dena hiri handi bat izan behar duela entzuten ari garen honetan, badirudi txikiek ez dugula lekurik. Guk, aldiz, gauzak beste era batean ikusten ditugu. Txikiak izanik ere herri eta auzoek beren nortasuna daukate. Euskara, natura, baserri giroa eta beste hainbat balio herri txiki hauetan gordetzen dira altxor preziatu bailiran. Aniztasunaren eredu ditugu.


Eskola txikien helburua, helduok gure herriekiko izan dugun lotura haurrek ere izatea nahi dugu. Helburu hori lortu ahal izateko, ezinbestekoak ditugu eskola txikiak gure herri eta auzoetan. Eskolak eta bere inguruko jarduerek herria bizirik mantentzen dute eta beste inon baino hobeto ikusten da eskola txikietan ikasleen arteko elkarlana, errespetua eta nola ikasten duten bata bestearengandik.

BIBLIOGRAFIA:

Hik Hasi. “Eskola txikiak, beste eskola eredu bat�. Hik Hasi [online], 2005, 101.alea. [Kontsulta: 2014ko martxoaren 2an]. Ondorengo helbidetik hartua: http://www.hikhasi.com/artikulua/1253

Eskola txikiak