Page 1

1. EZAGUTZA AUTISMOAREN IKUSPEGI HISTORIKOA

Autismo hitza “Auto” hitz grekotik dator, “bere kabuz, bakarrik” esan nahi duena. Eugene Bleuler psikiatra suitzarrak erabili zuen lehenaldiz American Journal of Insanity aldizkariaren artikulu batean, 1912an. Hala ere, autismoa nahasmen mediku bezala ez zen 1943 arte agertu, Leo Kanner medikuak hamaika haur ezberdin ikertu eta autismoaren ezaugarri goiztiarrak finkatu zituenean. Hamaika haur hauetatik hiruk ez zuten hitz egiten eta gainontzekoek ez zituzten komunikazio gaitasunak egoki erabiltzen. Gainera, ez ohiko mugimendu errepikakorrak identifikatu zituen haurren jarreretan. Aldi berean, Hans Asperger zientzialari austriarrak termino bera erabiltzen

hasi

zen

antzeko

ezaugarriak zituzten

haurrak definitzeko.

Aspergerrek aztertutako haurrek, Kenerrek aztertutakoekin alderatuz, interes sendo eta ez ohikoak erakutsi zituzten eta errutinetan oinarritutako jarrerak. Gainera, haur hauek gaitasun kognitibo altuak zituzten, haren hitzetan “irakasle txikiak” bezala hitz egiten baitzuten interesatzen zitzaizkien gaien inguruan. Horrela, zientzian eta artean arrakasta izateko autismo apur bat eraginkorra izan zitekeela pentsatzera eraman zuen azterketak. Ordutik aurrera, asko aurreratu dira nahasmen hauen inguruko azterketak, eta haur berezi hauek behar dutena jasoz gero asko hobetu dezakete beraien jarrera. ZER DA AUTISMOA Autismoa garapenaren eta komunikazioaren alterazio zakarra sortzen duen fenomeno patologikoa da, haurtzaroan azaltzen dena. Norberaren baitara bilduz eta kanpoko munduaz desinteresatuz errealitatearekin harremanak hausten ditu autismoak, haurrarekin komunikazioa zailduz. Bere sintomak 2-5 urte bitartean agertzen dira; adin horretan haurrak beren gizarte-mailako


portaerak erabat finkatzen hasiak bait dira, baina askotan ume autisten gurasoak lehenagotik konturatzen dira. Gaur egun, autismoak eta bere definizioak, hein handi batean enigma bat suposatzen du zientzia komunitatearentzat. Izan ere, Kanner-ek sindromea deskribatu zuenetik, kontzeptuak interpretazio anitzak eduki ditu. Aipatu beharra dago, autismo maila ezberdinak daudela. Autismo maila handienetan pertsonen mugimenduak oso errepikakorrak izan daitezke, haien burua mintzeko gai dira eta oso erasokorrak dira. Maila baxuago duten haurren kasuan, komunikatzeko eta ikasteko arazoak izaten dituzte eta sozialki harremanak izateko arazoak ere. EZAUGARRI NAGUSIAK Orokorrean, autismoa duten pertsonak oso pasiboak izaten dira, ez dute ingurunearekiko

inolako

harremanik

garatzen

eta

inguruan

dituzten

pertsonenganako eta gauzetarako sentiberatasun txikia agertzen dute, zailtasun handiak dituzte gainerakoen pentsaerak, interesak eta emozioak ulertzeko.. Besteen afektuarekiko eta kontaktu fisikoarekiko isolamendu, axolagabetasun edo abertsio handia izaten dute, eta gizarte haremanetarako zailtasunak. Haur autisten edo bestelako garapenaren nahasteak dituztenen irudimengaitasuna narriatu egiten da, horien iharduera-eredua eta adin bereko haurren ohiko jolas-garapena desberdinak direla erabat. Haur autista askok objektuak eta jolasak manipulatu besterik ez ditu egiten (jarduera mekanikoak) jokaerak eta jarrerak behin eta berriz errepikatuz. Estimulu sentsorialekiko erantzuna ere alteratua eduki ohi dute eta ume autista berberak, une diferentetan, desberdin erantzungo die estimuluei (argiei, soinuei,

usainei,

etab.).

Gainera,

bere

garapena

ez

da

harmonikoki

koordinatzen, hau da, ume hauengan garapenaren 3 faseen (motorearen, ezagutzaren eta sozialaren) koordinazio normala ez da burutzen. Bere


garapen-mailak gorabehera handiak dauzka eta zenbait kasutan beren adinari dagokiona baino maila altuagoan egoten dira. Mintzaira-garapenean atzerapenak eta arazoak eduki ohi dituzte, hau poliki garatu daiteke, batere ez garatu edota ongi hasi baina bapatean eten eta geratu. Orokorrean, ez dute izaten komunikatzeko interesik eta ezta besteek hasitako ekintzei erantzuna ematekorik ere. Kontaktu bisualari dagokionez, zaila egiten zaie komunikaziokideari begira-begira egotea eta ez dute aurrezaurre begiratu nahi izaten eta urrunera begiratzen dute. MOTAK Nahiz eta orokorrean, haur bat autista dela esan, autismoaren barruan nahaste mota ezberdinak aurki ditzakegu: •

Trastorno autista: Autismo mota orokorrena da eta “autismo klasikoa edo ohikoa� bezala

ezagutzen da. Haurrak 3 urte bete baino lehen agertzen da eta bere ezaugarri nagusiak, besteekin harremantzeko zailtasuna, komunikazioa eta jolas fantasiosoak dira. Autismo hau agertzen duten haurrek jarrera errepikakorrak izaten dituzte eta interes eza agertzen du zenbaitetan. •

Asperger nahastea: Gizarte harremanetan nahastea agertzen da eta ekintza eta interes

bereziak izaten dituzte. Klinikoki ez da atzerapenik agertzen hitz egiteko edo hizkuntzari dagokionez. C.I-ari dagokionez mediarekin bat edo mediatik gorako puntuazioa duten haurrak izaten dira. •

Garapenaren nahasketa orokorra: Autismo atipiko bezala ere ezagutzen da. Diagnostiko hau, beste

autismoekin bat ez datorren haurrei egiten zaie; nahiz eta beste autismo motekin bat ez etorri, hauen zenbait ezaugarri biltzen dituztenei alegia.


•

Rett nahastea: Orokorrean,

nesketan

ematen

den

nahastea

da

eta

gutxitan

gizonezkoengan. Hasiera batean, garapen normala ematen da haurrengan baina momentu batetik aurrera barneratutako hainbat abilezietarako gaitasuna galtzen dute. Eskuak, mugimendu errepikakorrak eginez mugitzen dituzte. Nahaste hau, lehenengo eta lau urte bitartean antzematen da. •

Haur nahaste desintegratzailea: Nahaste honetan haurrak hasieran garapen normala adierazten du,

adina garapen atzerakoia agertzen da 3-10 urte bitartean eta orain arte lortutako hainbat gaitasun galdu egiten ditu. SINTOMATOLOGIA Autismo klasikoak hiru sintoma nagusi ditu: Gizartearekiko elkar eragin mugatua;

ahozko

eta

beste

eratako

komunikazioekin

arazoak,

baita

irudimenarekin ere; eta aktibitate eta interes mugatuak edota ez oso arruntak. Sintoma hauek lehenengo hiru urteetan agertzen dira normalean, eta ez dago autismoarentzat sendagairik. Hala ere, trataera egoki bat aurrera eramaten bada, jarrera ez ohikoak gutxitu daitezke. Autismoa duen pertsona baten bizi iraupena normala da. Autismoa duten haurrak garatzen doazen heinean sintoma eta ezaugarri desberdinak izan ohi dituzte, horregatik jarraian bizitzan zehar agertzen diren ezaugarriak labur ipini ditugu.

•

Jaiotzetik 18 hilabete tartean: Laztan, maitasun eta pertsonenganako interes eta sentiberatasun falta izaten dute, eta ez dute negarrik egiten (ez behintzat gainontzeko jaioberriek bezala). Gainera, mugimendu errepikakorrak egiten dituzte eskuekin batez ere, eta elikatzeko edota lo egiteko arazoak izaten dituzte. Inguneari eta estimulu sozialei ez die arretarik jartzen.

•

18 hilabetetik 4-5 urte bitartean: Harremanak edukitzeko izaten dituzten zailtasunak izango litzateke ezaugarri garbiena. Gainera, hizkuntzan


zailtasunak edo honen falta izaten dute, komunikazioa zailduz. Errutinetara ohituta daude, eta asko kostatzen zaie gauza berriak egitea. Autonomia gutxi izaten dute eta beraien burua kaltetu dezakete haserratzen direnean. Begietara begiratzeko zailtasunak dituzte eta ez zaizkie jostailuak beraiem adineko haur bati bezala interesatzen.

•

4-5 urtetatik aurrera: autismoa oso argia izaten da kasu hauetan. Sinboloak maneiatzerako orduan zailtasun asko izaten dituzte, eta harremanak izateko edota komunikatzeko arazoek salatzen dute patologia hau. Normalean, nahiago dute bakarrik jolastu.

•

Nerabezaroa eta heldutasuna: Laguntza profesionala jaso behar duten pertsonak izaten ohi dira. Oso gutxitan iristen dira autonomia sakon bat garatzera, eta haien ongizate psikologikoa ziurtatzeko modu jarrai batean jaso behar dute laguntza. Gainera, inguru txukun eta ez konplexuetan bizi behar dira, errutina sendoekin.

KAUSAK Froga nahasketaren

zientifiko

ugariren

arabera,

sintomak

nerbio-sistema

autismoaren

zentralaren

espektroaren

hainbat

funtzioren

garapenean nahasmen jeneralizatuak izatearen ondorio dira. Hala ere, kausa zehatzak oraindik ez ditugu ezagutzen. Argi dago ez dela kausa biologiko bakarra,

faktore

anitzen

etiologia

dagoela

baizik.

Kasu

gehienetan,

oinordekotzako faktoreetan pentsatu behar dugu, jokaeren adierazpenean aldaketak eragiten dituen arazo genetiko konplexu batekin batera. Halere, desbideratze goiztiarretan ematen diren aldaketa guztiak ezin dira geneekin soilik azaldu. Potentzial genetikoak eta inguru biologikoak jaio aurretik eta jaiotza inguruan duten elkarreragina kontuan izan behar dugu. Beste kasu batzuetan, autismoaren espektroko nahasketen eta hainbat gaitz genetikoen artean lotura dago. Egun, autismoko kasu gehienetan kausa biologikoaren eta organismoaren nabaritasuna argia da. Bestalde, gurasoen


ekintzen eta autismoaren espektroaren nahasketen garapenaren artean inongo loturarik ez dagoela frogatuta dago. Adierazpen klinikoa pertsonaren ezaugarrien -joera biologikoa- eta barneko eta kanpoko faktore multzo baten elkarreraginaren emaitza da. SENTZIBILIZAZIOA “El viaje de María” Film labur honetan, Miguel Gallardok gazte autista baten barne mundura bidai bat egiten du, kolorez, maitasunez, sormenez eta originaltasunez beteriko bidaia. Bertan, gaztearen eta bere gurasoen esperientzia kontatzen da laburki, izandako zailtasun eta bizipenem bidez. Gure ustez, film labur hau edozeinek ikusi eta ulertzeaz gain, autisten familientzat mezu argi eta baikor bat ematen du.

2. DETEKZIOA ETA DIAGNOSTIKOA Autismoa duten haurrek orokorrean, ondorengo zerrendan agertzen diren ezaugarrien erdia gutxienez adierazten dute. Sintoma hauek intentsitate ezberdinekoak izan daitezke. Hona hemen detekziorako baliagarriak izan daitezken hainbat sintoma: •

Beste haurrekin harremantzeko zailtasunak.

Errutinaz aldatzeko zailtasunak.

Barre eta irribarre desegokiak.

Arriskuen aurrean beldurrik ez agertzea.

Kontaktu bisual eza.

Hezkunzta sistema orokorrekiko insentsibilitatea.

Joko arraroak eta errepikakorrak.

Minarekiko insentsibilitatea.

Ekolalia: hainbat hitz eta esaldien errepikapena.

Nahiago du bakarrik egon.


Objektuak birarazten ditu.

Ariketa fisikoa gustoko ez izatea.

Haserrealdiak ditu eta larritasuna erakusten du arrazoirik gabe.

Gorra balitz bezala erreakzionatzen du.

Gaitasun motore eta ekintza motore fin ezberdinak.

Bere beharrak adierazteko zailtasuna. Keinuak edo seinaleak erabiltzen ditu hauek adierazteko, hitzak erabili beharrena.

Nork diagnostikatzen du? Gaur egun autismoa psikoanalista batek edo profesional batek diagnostikatzen du. Hau anbulategietan, espezialistetan, kontsulta pribatuetan… gauzatzen da. Beraz, irakasleak, hainbat sintoman antzemanda gurasoak informatu ahal izango ditu haurra espezialista batengana eramateko baina ezin zinago du inoiz eta inola ere ez haur bat autismoz diagnostikatu. Nola diagnostikatu? Garrantzitsua

da

autismoa

esperientzia

duten

espezialistek

diagnostikatzea eta test soil batzuetan edo azterketa psikopedagogikoetan oinarritua ez egotea. Psikoanalisiak, giza psikismoaren azterketa estrukturala gauzatzen du eta honen bidez eta haurrarekin hainbat entrebista egitearekin batera, haurraren hizkuntzarekiko harremana, komunikatzeko gaitasuna, harremanak sortzeko gaitasuna, objektuekiko, inguruarekiko eta bere gorputzarekin duen harremana eta beste hainbat ezaugarri azter daitezke.

3. HEZKUNTZA ERANTZUNA Edozein pertsona bezala, autismoa duen haurrek hainbat abilezia zein ahulgune dauzkate. Nahiz eta haur autistek autismoa ez duten haurren garapen ezberdina eta komunikatzeko zailtasunak izan, ez daude bi haur berdin.


Akademikoki batzuk mediaren gainetik egongo dira, beste batzuk aldiz zailtasunak agertuko dituzte; batzuk zailtasunak izango dituzte egoera sozial ezberdinak ulertzek, beste batzuk agresibitatea adieraziko dute zenbait momentutan… Beraz, helburu akademikoak beraien ahalmen intelektualari eta beharrei egokituak diseinatu beharko dira. Eta bi haur berdin ez dauden moduan, ezin dizkiegu programa eta tratamentu berdina ezarri modu honetan ez baitira haien beharrak hasetuko. Haurraren urritasun maila kontuan harturik, haur autista batek hezkuntza berezia eta egokitua jaso beharko du. IEP-k (Individualized educational Program) proposatzen du haurrari hezkuntza pertsonalizatua eskaintzea horretarako lehendabizi eta irakasle eta gurasoen laguntzaz bere indar guneak eta beharrak antzemanez. Hezkuntza pertsonalizatu honen helburua, eskola urtean haurrak lortu beharreko helburuak, hauek lortzeko behar izango dituen zerbitzuak, eta ebaluazio plan bat diseinatzea da. Izenak esaten duen bezala, plan hau haur bakoitzaren arabera egin beharko da, plan berak bi haurrentzako balioko ez duelarik. Plan hau diseinatzeko, haurraren guraso edo tutoreak, haurraren irakasleak, eskola publikoko agente bat, haurra (egoki ikusten bada) eta familiak apropos ikusten duen beste kideren bat (mediku bat, abokatua, bizilaguna…) bilduko dira, gutxienez urtean behin.

Plan honen diseinuan,

bilerako partaide guztiek izango dute indar eta parte hartzeko eskubide bera. IEP-ak honakoak ere kontuan hartu beharko ditu: • Haurraren eskola errendimendua, bai akademikoa zein akademikotik kanpo geratzen diren arloak. • Urteko helburuak, haurraren baldintzak eta ezaugarriak kontuan hartzen direlarik. Urte erdiko helburuak ere zehaztu beharko lirateke. Helburu hauek zehatzak izan beharko dira. • Jasoko dituen zerbitzuak baita hauen planteamendu eta ordutegia ere. • Zerbitzu medikuak, terapia fisikoa, garraioa, aholkularitza …

ZER IRAKATSI?


Gaur egun, edozein haurraren garapenaren psikologia kontuan izatea oinarrizkoa da edozein harraren helburuak zehazteko. Beraz, ezinbestekoa izango da haur autistak beste gelakideekin duen harremana eta jokaera kontuan izatea bere hezkunzta erantzuna antolatzeko.

NOLA IRAKATSI?

Gaur egun, Ikaskuntzaren teoria, jokabidearen teknologia, gogamenaren teoria ‌ baliagarriak dira haur autista bati beharrezko hezkuntza erantzuna eman ahal izateko. Horrez gain, egiten den plangintza oso errutinarioa eta egituratua izatea oso garrantzitsua da autismoa duen haur batek ikasi ahal izateko.

ZERTARAKO IRAKATSI?

Nahiz eta galdera honen erantzuna erraza iruditu, oraindik ere askok eta askok penstatuko dute haur autista batek ikasteak baliorik ez duela. Haur autista batek ikasteak ordea, beste edozein haurraren ikaskuntzaren garrantzia bera du. Horrela, bere garapen pertsonala mesedetzen ahaleginduko gara ahalik eta bizi kalitate hobea lor dezan. Haur autista baten irakaskunztaren helburu nagusiena, inguru soziala ezagutzean eta besteekiko harremanerako abileziak lortzean datza; baita gizartean bizitzeko jarrera autorregulatua lortzea ere.

ESKOLARATZE MOTA: Gaur egun haur autista batentzat ezagutzen diren eskolaratze motak honakoak dira:


• ESKOLARIZAZIO INTEGRALA: Modalitate interesgarrientzat ezagutzen da, batez ere haurraren lehen urteetan. Izan ere, modu honetan erraztu egiten diogu besteekiko harremanak izan ditzan. Bestetik, eskolaratze honek, askotariko laguntzak eskaini beharko ditu: hezkunzta bereziko irakasleak, laguntza gelan, laguntza pedagogiko eta logopediko indibidualizatua … Horrez gain, irakasleen etengabeko formakuntza eta laguntza psikologiko jarraia beharrezkoak izango dira. • ESKOLAN

INTEGRATUTAKO

HEZKUNTZA

BEREZIKO

GELA

BEREIZIA: Haurraren ezaugarriak direla eta, aurreko modalitatea egokia ez dela kontsideratzen denean horrelako gelatan eskolarizatzea aukera bat izan daiteke. Hauetan, irakasleen espezializazioa eta esperientziak garrantzi handia izango dute. Eskolaratze mota honek, bere adineko haurrekin harremanetan jartzeko aukera emango dio zenbait momentutan. • ZENTRO BEREZIA Zenbait haurrek, arreta eta laguntza bereziak behar izaten dituzte, soilik horrelako eskoletan eskaintzen direnak. Bestako irakasleak, formakuntza eta esperientzia handikoak izaten dira eta beraz, kalitate hobeagoko hezkuntza espezializatua eskaintzen diote haurrari. EGOKITZAPEN KURRIKULARRA Lehenik, haurraren garapenaren balorazioa egitea ezinbestekoa izango da. Balorazio honek ez ditu soilik haurraren jarrerak kontuan izan behar, haurraren gaitasun funtzionalak eta bere egoera ere izan beharko ditu kontuan.


Hala ere, egokitzapen kurrikularra egiterako orduan hainbat zailtasun aurki daitezke, esaterako: haurraren kolaborazio falta, alderdi batzuk oso garatuak izatea eta beste batzuk aldiz ez, test gehienek alderdi ahuletan jartzen dute arreta … Bestetik, froga ezagunenak honakoak ditugu: Wechsler-en, Brunett-Lezinen, Kauffinanen, Leiteren, Vinelanden … eskalak. Hau guztia kontuan hartu beharrekoa bada ere, froga posible guztiak gutxi dira eta behaketak ezinbesteko papera jokatzen du horrelako kasuetan eta baita egokitzapen kurrikulur bat egitea erabakizterako orduan. Behaketan eta egingo den kurrikulum egokitzapena egokia izan dadin, ondorengo alderdiak izan beharko ditugu kontuan: • Programaren ezaugarri nagusiak (haurrari egokitzen den, bere beharrak aseko dituen, bere adinarekin bat datorren …) • Helburu eta edukiak kontuan izan 8egunerokotasunerako gaitasunak lortzea ahalbidetuko dion, haurraren autonomia eta autodeterminaziorako bidean lagungarri izango diren…) • Egokitzapen kurrikularra egiteko zein informazio iturri izango ditugun kontuan (kurrikulum nagusia, haurraren adaptazio maila …) • Zein den egokitzapenaren helburua. • Egokitutako kurrikulumak zein alderdi languko dituen (hizkunzta eta komunikazio gaitasuna, gaitasun sozialak, osasuna …) • Bere adinari egokitzen den. • Jasoko dituen laguntzak. HEZKUNTZA BALIABIDEAK:

e- Mintza: Hau,

Orange

konpainiak

eta

Gipuzkoako

Poliklinika

fundazioak

asmatutako entzunezko komunikazio sistema pertsonalizatu, dinamikoa eta alternatiboa da. Batik bat autismoa, edo bai idatzizko edo ahozko komunikazio zailtasunak dituzten pertsonei dago gidatua. Besteekin teknologia taktil eta multimediaren erabilerari esker komunikatzeko aukera ematen du eta erabiltzaileen beharretara erraz egokitzen da. Gainera, agenda pertsonalizatu bati esker pertsonen autonomia bultzatzen du.


AUTISMO ERAKUNDEAK: GAUTENA

Gipuzkoan GAUTENA da ezagunena. Hau, Gizpuzkoako irabazi asmorik gabeko autismo elkartea da. Bi helburu bagusi ditu, batetik gizartea autismoak dakartzan arazoetan informatu eta sentsibilizatzea; eta bestetik, autismoa duten pertsonei zerbitzu egokia ahalbidetzea. Autismoa, ezagutarazi nahi dute gizartean inklusioz tratatu ahal izateko eta horretarako Diagnostiko eta Tratamendu, Eskolatzea, Eguneko Arreta, Aisia eta

Familien

Laguntza

bezalako

programak

garatzen

dituzte.

(beren

logotipoaren kolore bakoitzak, zerbitzu hauetako bakoitza adierazten du). Autismoa duten pertsonen artean aniztasun handia dagoen arren, orokorrean mendekotasun handia izaten dute. Talde anitz honi erantzuteko, pertsona bakoitzari erantzun indibidualizatua ematen saiatzen dira. Kontuan izaten dituzte pertsonaren beharrak, bere ikuspegia, bizitzan dituen helburuak zeintzuk diren ‌ Aldi berean, erantzun pertsonalizatua emateak, etengabe aldatzen eta berritzen ari diren erantzunak bilatzera eramaten ditu. Horrez gain, eta formakunzatren bidetik jarraituz, mundu osoan egiten diren ikerketa biomedikuetan parte hartzen saiatzen dira eta berrikuntza sare aurreratuenaren kide izan nahi dute. GAUTENA, naiz eta 1978. Urtean Gizpuzkoan sortu, Estatu eta Europa osoan kideak ditu eta sortu geroztik hainbat baliabide eta hobekuntza lortu izan ditu. Gainera, egia da autismoa senda ezina dela, baina zientziak eta gizarteak hainbat aurrerapen egin ditu eta hauek autismoa duten pertsonei erantzun gerz eta hobea ematea ahalbidetzen du. APNABI:

APNABI, Bizkaiko autismo elkarte ezagunena dugu. 70eko hamarkadan jaio zen autismoa zuten pertsonen familiakoen ekimenez. Izan ere, argi ikusi zuten autismoarekiko zegoen ezjakintasunaren aurrean zer egiteko asko zegoela. Gaur egun, 700 familia baino gehiagori eskaintzen diote laguntza eta bertan 150 profesional aritzen dira lanean. Beren helburu nagusia, autismoa


duten pertsonen eskubideak bermatzea da, baita erantzun integrala, pertsonala eta kalitatezkoa eskaintzea ere.

Hau helburu nagusitzat edukita, honako

helburuak ere baditu: •AEN-a duten pertsonen eta bere familien bizi- kalitatea hobetzea. •AEN-a

duten

pertsonek

beren

ezaugarri

eta

beharrizanei

egokitutako erantzuna jasoko dutela bermatzea. •Jarrera malgu, harkor eta sortzailea eta aldi berean sistematikoa edukitzea beharrizan berriei aurre egiteko. Eskaintzen dituzten zerbitzuak areagotzen nahi izateaz gain, beraien ezagutza partekatu nahi dute eta horretarako, hainbat forotan parte hartzen dute, esperientzia eta jakintza kontrastatzen ahalbidetzen dietenak.

4. BIBLIOGRAFIA "Zientzia.net" [online], Agirre, J. (1992). Autismoa. 2014ko ean hartuta ondorengo helbidetik: http://zientzia.net/artikuluak/autismoa/ Estefanía. “Historia del autismo” [blog]. 2008 ko azaroaren 26 ean, azteazkena. [Kontsulta: 2014ko apirilak 15ean]. Ondorengo helbidetik hartuta: http://elautismo.blogspot.com.es/2008/11/historia-del-autismo.html GAUTENA. “Autismoaren definizioa” [online]. [Kontsulta: 2014ko apirilaren 18an]. Ondorengo helbidetik hartua http://www.gautena.org/a_definicioneu.php Pérez, L; Guillén, A; Pérez, M.I; Jiménez, I; Bonilla, M.J. “La atención educativa al alumnado con trastorno del espectro autista”. Ondorengo helbidetik hartua: http://www.cepalcala.org/upload/recursos/_16_09_08_11_30_24.pdf Fundación Orange. E-Mintza [online]. [kontsulta: 2014ko apirilak 10]. Ondorengo helbidetik hartua: http://fundacionorange.es/emintza.html

Autismoa  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you