Page 26

Baziren behin beti eztabaidan zeuden bi galaxi eta batak besteari errua botatzen zion gertatzen zenarengaitik. Galaxia bat Aitor deitzen zen eta nahiko berekoia zen. Bera, dena zela uste zuen. Bestea, Manex deitzen zen eta Aitor bezelakoa zen. Behin, Aitorrek, bere jantzi berria atera zuen, kiribil izenekoa. Manexek, inbidia asko zuen, eta berdina erostea erabaki zuen. Hurrengo egunean ezetabaidan hasi ziren. -Zu inbidiaz zaude nik jantzi berria dudalako ezta?-esan zion Aitorrek. -Ez nago inbidiaz ! -erantzun zion Manexek. -Bai zera, gezurti alena. Orduan, zergatik ez zinen atzo horrela jantzita etorri?. -Baaaa, atzo erosi nuelako. Hurrengo egunean Manexek amari horrela esan zion: -Ama, aitorrek dio inbidiaz nengoela bera atzo jantzi berriarekin ikusi nuelako. -Ez egin kasorik, tontolapiko hutsa da.Gainera, plan bat daukat: - Zuk bere liburuak kentzen badizkiozu andereinoak errieta egingo dio. Horrela, nota txarrak izango ditu. Egun batean deitzen diozu eta esaten diozu inbidia gehiago ez emateko, bestela liburu gehiago kenduko dizkiozula. Amak esan bezala gertatu zen; Manex liburuak kentzen hasi zen. Egun batean andereinoak honela esan zion: -Aitor, berriro liburuak etxean ahaztu ahal dituzu?

ipuinak  

Unibertsoa gaitzat hartuta

ipuinak  

Unibertsoa gaitzat hartuta

Advertisement