Issuu on Google+


AURKIBIDEA ILARGIA ETXEAN (Malen Angiozar)....................................................................................1,2 PLANETA ALDAKETA (Julen Ansuategi)............................................................................ 3,4 UNIBERS ETA ESPAZ PLANETA BERRIAREN BILA (Xabin Cousilas)............................. 5,6 LENA ESTRALURTARRA (Jon Errasti)............................................................................... 7,8 AITOR ASTRONAUTA (Irati Ferro)...................................................................................... 9 UME BAT ESPAZIOAN BARRENA (Asier Garcia Bengoetxea)........................................

10-13

SATURNO ETA URANO (Aizpea Garmendia)..................................................................... 14,15 PLUTON (Olaia Gonzalez)................................................................................................... 16,17 EGUZKIA NEGARREZ (Elene Gorostegi)............................................................................ 18,19 ZULO BELTZAREN ISTORIOA (Olatz Irastorza)................................................................. 20-22 BI ASTRONAUTA ESPAZIOAN (Lorea Iturrate)................................................................. 23 BIG ETA BANG (Karla Legorburu) ..................................................................................... 24,25 GALAXI ETSAIAK (Ander Leizaola) ................................................................................... 26,27 APUSTU LARRIA (Olatz Peñalver) .................................................................................... 28,29 BI LAGUNAK (Lide Perez) ................................................................................................. 30,31 JON ETA LAIKA (Haizea Puy) ........................................................................................... 32,33 ESTRALURTAR BITXIA (Kepa Rojo).................................................................................. 34,35 ASTRONAUTA IZAN NAHI ZUEN UMEA (Ane Miren Ruiz de Azua)................................ 36-38 ANDRES MAN (Andrés Ugarte)......................................................................................... 39 ESTRALURTARRAK ETA MAX CHARTAN (Iñigo Unceta-Barrenechea)......................... 40,41 ESPAZIOKO OLARRA FAMILIA (Lierni Urkizu) ................................................................ 42,43 IZAR TXIKI BAT (Imanol Verdú) ........................................................................................ 44,45


Bazen behin Nerea izeneko neska maitagarri eta alai bat. Nereak ile marroia eta begi

urdinak zituen. 15 urte zeuzkan eta Donostiako mendi batean bizi zen. Txakur bat, bi katu eta bi txori zituen. Egun batean urik gabe gelditu zen, kuboa hartu eta ibaira joan behar izan zuen. Gaua zen eta oso argi gutxi zegoen mendian. Ura hartzeko kuboa uretan sartu eta ateratzerakoan ilargia kubo barruan gelditu zen. Nereak, harriturik kuboa etxera eraman zuen. Nerea denbora bat kubora begira egon onoren, kuboa bere gelara eraman zuen. Ilargia hizketan hasi zen: -Kaixo ni ilargia naiz, eta zu zein zara? Nereak sinestu ezinik kubora begiratu eta ilargia hizketan ikusi zuen. -Ni, Nerea naiz.-erantzun zuen harrituta-. -Ez beldurtu.-esan zuen goxo-goxo ilargiak.-nik ez dizut ezer egingo.zergatik ez zoaz ohera? -Niri ez zait ohera joatea gustatzen.-esan zuen Nereak. -Orduan zer egingo dugu?-galdetu zuen ilargiak-. Ilargia pentsatzen hasi zen. Minutu batzuk geroago ilargiari zerbait bururatu zitzaion: -Unibertsoa ezagutzera eranango zaitut!-esan zuen pozez zoratzen-. -Eta, nola eramango nauzu?-gaidetu zion Nereak-. -Badakit!Zuk sagarrak biltzeko saskia izango duzu ezta?-galdetu zuen ilargiak-. -Bai noski!-esan zuen Nereak-. -Saskia hartzera noa. -Haria ere beharko dugu.-esan zuen ilargiak-. Nereak haria eta saskia gelara eraman zituen, ilargiak zer egin behar zuen esan eta Nereak berehala egin zuen. Nerea saski barruan sartu zen eta ilargiak haria hartu zuen. Hegan hasi zirenean, Nerea oso urduri zegoen, baina laster burua saskitik atera eta espazioan zegoela konturatu zen.


-Denbora gutxi izango dugu unibertsoa ezagutzeko, hemendik 3 ordutara Lurraren beste aldean egongo naiz, eta zuk zure etxera itzuli beharko duzuesan zion ilargiak Nereari-. 2 ordu eta 30 minutu igaro ondoren, etxera jeitsi ziren. Nereak, triste, agur esan zion ilargiari eta ilargiak esan zion: -gauero ibaira urbiltzen bazara, gauero ikusiko gara. -agur.- ilargia triste zegoen arren, bazekien gauero elkar ikusiko zutela. Handik aurrera, Nerea eta ilargia lagun handiak egin ziren.

EGILEA:MALEN ANGIOZAR BOTO


Bazen behin Lurra izeneko planeta bat. Planeta hortako biztanleak oso ondo bizi ziren, ura, jokoak, janaria... zituzten. Pablo izena zuen zientzialari bat oso famatua zen eta ikaragarri kezkatua zegoen. Denbora asko pasatzen zuen bere bulegoan bere teoria probatu nahian. Egun batean telebistan atera zen eta zera esan zuen: -Ipar poloko izotza urtu egingo da eta ondorioz ondoratu egingo gara. Orduan espaziontzi asko egin zituzten. Hurrengo egunean espaziora abiatu zirenean meteorito asko ikusi zituzten eta jainko batek esan zuen: -Meteoritoak pasatzen badituzue janari gehiago emango dizuet. Larri larri pasa zituzten,batzuk pixka bat ikutu zituzten. Planeta batean lurreratu ziren eta zientzialari batek zera esan zuen: -Hor dago janaria. Janaria hartu eta espaziora abiatu ziren baina zoritxarrez motorra itzali egin zen eta planeta batera jeitsi ziren. Planeta hortan jainko batek esan zuen : -Espaziontzi handi bat emango dizuet estralurtar bat harrapatzen baduzue . Planetan denbora asko pasa ondoren estralurtar bat ikusi zuten eta errez harrapatu zuten . Jainkoak esan zuen bezala


Espaziontzia eman zien . Atera bezain pronto Marte izeneko planeta batera iritisi zirenean bizia zegoela konturatu ziren. Oso ondo bizi izan ziren handik aurrera planeta berrian.

Egilea. Julen Ansuategi


Orain dela 14.000.000 urte big-bang eztandaren ondoren kiribil formako astro batean,unibers eta espaz,bi agente ezkutu bizi ziren. unibers urdina eta altua zen,detektibe bat bezala zihoan jantzita. Espaz, potolo,horia eta baxua zen, bera ere detektibe bat bezala zihoan jantzita. Goiz batean Beraien nagusiak esan zien planeta aurkitu Zutela, ura zegoela eta izakiak bi zirela . Orduan, bere lana burutzera abiatu ziren biak.

berri

bat

Gizakiek Ilea ,sudurra eta bi begi zituzten.lehenengo planetan Ura bazegoen ,hango lurra are gorri-gorrizkoa zen,10Minutu pasa zirenean biztanle arraro batzuk ikusi Zituzten, berdeak eta mukia bezain nazkagarriak Ziren.hiru begi zituzten eta hizkuntza osooso arraroa hitzegiten zuten,beraz bazekiten, hura ez zela bilatzen ari ziren planeta.

hurrengo planetak krater pila bat zituen.Hura ere bazegoen ,han 15 ordu ibili ondoren,bandera batean u.s.a letrak jarritak ikusi zituzten.2 segundu pentsatu gabe zegoen planeta politenera abiatu ziren. HAN, UR PILA BAT IKUSI ZUTEN,GEROxEAGO METALEZKO ETXE PILA BATEAN JENDEA IKUSI ZUTEN.HURRENGO EGUNEAN BERAIEN ETXERA ABITU ZIREN. HARA IRISTEAN BERE NAGUSIAK BI DOMINA EMAN ZIZKIETEN.


egilea:xabin Cousillas


Bazen behin Lena izeko extralurtar bat. Lenak, begi urdinak zituen, altua zen, bihotz onekoa, oso simpatikoa... zen. Lena maitemindua zegoen, baina itsusia zenez ez zuen Miska berataz fijatzea lortzen. Miska oso polita, maitagarria, fina... zen. Egun batean espazioan zehar abentura bila joatea erabaki zuen. Lenak beste galaxia batetara joan nahi zuen baina Marten bizi zenez asteroideak igaro behar zituen eta asteroide guztien kontra talka egiten zuen, beraz justu-justu igaro zituen asteroideak. Kilometroak eta kilometroak egin zituen eta azkenik meteorito batek jo zuen, JKI 83759 planetan hartu zuen lurra. Bertan izugarrizko oihana zegoen, pozoidun animaliak zeuden. Egunak aurrera joan ziren eta armiarma batek koska egin zion; jada oso gaixo zegoenean beste extralurtar batek salbatu egin zuen. -Eskerrik asko, bizia zor dizut. -Ez da hainbesterako. -Nola ezetz! Bizia salbatu didazu!


Azkenik etxera eraman zuen. Etxean zegoenean, Miskarekin elkartu zen eta ea bere emaztegaia izan nahi zuen galdetu zion eta... baietz esan zuen! 10 urte geroago bost ume zituzten eta oso pozik bizi izan ziren.

Egilea: Jon Errasti


.

Orain dela urte asko ume bat aitor deitzen zen eta oso eskuzabala zen. Iñigok Aitorretaz inbidea zuen .Aitorrek handitan astronauta izan nahai zuen. Iñigok, berari autografoak eskatuko zizkiotela eta telebistan aterako zela esan zuen. Orduan ,Aitor etxera joan zen eta amari esan zion: -Ama handia naizenean,20 urte ditudanean, astronauta izango naiz. Aitorrek 20 urte egin zituen eta Saturnora joan zen. Saturnon gasolina bukatu zitzaion baina Aitor ez zen konturatu. Argazki batzuk ateratzera joan zen eta bueltatu zenean hor jabetu zen ez zuela gasolinarik. deitu zuen mugikorretik berari laguntzen ziotena ordenagailuan . Gero telebistan atera eta Iñigo konturatu zen . Iñigok Aitor salbatu eta Lurrera bueltatu zuen . Ordurako autografoak eskatu zizkioten Aitor eta Iñigori, biak telebistan atera ziren eta oso pozik bizi izan ziren .

Egilea:IRATI


Bazen behin Daniel izeneko ume baxu, argal,maitagarri eta bihotz oneko bat. Danielek espaziora joan nahi zuen espazioa oso polita zelako eta planetak ikustera, Zulo beltzak ikustera eta bestelako gauzak aztertzera joan nahi zuen. Haunditan, 25 urterekin, honela esan zion aitari: -Aita,jada 25 urte ditut eta astronauta izan nahi dut. -Ados.-Astronauta izan zaitezke. -Eskerrikasko, aita. Orduan,astronauta izatea lortu zuen eta 3 urte kostatu zitzaizkion espaziontzia egitea. -Azkenean espaziontzia bukatu dut eta abiatu egingo nahiz espaziora.dena prest dago,aguuuuuur aitaaaaaaaa. -Aguuuuur semeeeeeeee,ondo pasaaaaaaaa. 5,4,3,2,1 puuuuum!!!espaziontzia abiatu zen eta espaziora iristean gelditu egin zen.Atera zen Daniel eta aho zabalik gelditu zen guzti hura ikustean. -Guuuuuau!!Hau ederra da, arrigarria!! -Bapatean, espaziontziarekin lotuta zegoen soka askatu egin zen eta espazioan galdu zen. -Aaaaaa!! Espaziontzitik urruntzen asi zen eta Daniel ikaratu egin zen. Batbatean,planeta batekin egin zuen topo, Saturnorekin. -A ze mina! ipurdiko ederra hartu dut. -Guau saturno da hau.Ze polita den Saturno, hemen estralurtarrak egongo dira... Daniel. Ibiltzen eta ibiltzen hasi zeneta estralurtarrak aurkitu zituen. -Kaixo,ba al dakizue nola atera? -Bai,baina proba bat pasa beharko duzu lehendabizi. -Ongi da baina ea nolako proba den eh!


-Bai,bai. Lasai mutiko. Proba hastera zihoan eta Daniel oso urduri zegoen. -Proba bost minutu barru hasiko da.-Etxe bat egin beharko duzu harriekin. -Nik paseo bat emango dut,oraintxe nator. Daniel neska batekin aurkitu zen.Neska berdea zen eta mukia erortzen zitzaion.Lagunak egin ziren eta proba bat zeukala kontatu zionean neskak laguntzea erabaki zuen. Proba iritsi zen eta denak prest zeuden. -Proba hasiko da!!denak korrika hasi ziren etxeak egiten baina estralurtarrei apurtu egiten zitzaizkien etxeak .Danieli eta neskatoari ez zitzaien puskatzen. Proba Daniel eta neskatoak irabazi zuten. Estralurtarrek espaziontzi handi bat egin zioten Danieli. Daniel oso pozik gelditu zen irabazi zutela ikusita.Aste bat kostatu zitzaien espaziontzia bukatzea.Hurrengo egunean espaziontzira sartu eta martxan jarri zuen Danielek espaziontzia. -Agur lagunak,beste egun bar arte. -Agur!!! Espaziontziarekin zihoala asteroide batekin talka egin zuen,Daniel kanpora atera zen eta aurreko aldea puskatuta zuela ikusi zuen. -Ze golpe handia!Ez dakit gaur iritsiko naizen etxera. Daniel, espaziontzia konpontzen hasi zen baina ezin zuen konpondu.Espaziontziaren kampo aldetik begiratzen hasi zen,baina kasualitatez ez zuen ezer ikusi.Berriro ere espaziontzia elkartzen zuen soka askatu zen.Beste planeta batera iristean ipurdiko ederra hartu zuen berriro.Daniel planeta hori behatzen hasi zen eta honela esan zuen: -Hau,hau Marte da!!-Hemen arroka asko daude,baina nola iritsiko naiz espaziontzira,ea hemen ere estralurtarrak dauden. Ibiltzen hasi zen eta estralurtarrak aurkitu zituen. -a ze zortea hemen ere estralurtarrak daude,estralurtarrak hemen!! - Zer nahi duzu mutiko? -ovni bat nahi dut. -Ados baina proba bat pasa beharko duzu.


-Ongi da. Proba 10m-ko 5 mendi igotzea 20s-tan zen. -Proba oraintxe hasiko da.-5,4,3,2,1 astera!! Daniel ziztu bizian joan zen baina estralurtarrak pixka bat

azkarrago.Danielek irabazi zuen,estralurtarrak horren azkar zihoazten zulo bat egin zutela lurrean eta hor gelditu ziren. -Oso ona zara Daniel. -Eskerrik asko.-Baina zu askoz hobea. -Bueno,orain zuretzako ovnia prestatzera goaz Daniel. Estralurtarrak hiru ordu tardatu zituzten ovnia egiten. Bitartean Daniel buelta bat ematera joan zen harri on baten bila bere espaziontziarentzat.Bat-batean,zulo batean erori zen. -Daniel,Daniel non zaude? Galdetu zuen estralurtarrek ez zutelako aurkitzen.Danielen bila joan ziren,eta zulo handi batean zegoen etzanda konorterik gabe.

Esnatu zenean esan zioten: -Hemen daukazu ovnia,Daniel -Eskerrik asko lagunak. Danielek,ovnia martxan jarri zuen,eta harri bat eraman zuen berarekin.Espaziontzira iristean,harria bere tokian jarri zuen eta bere etxera iritsi zen ondo eta bizirik. Gertatu zitzaion guztia telebistan bota zuten eta bere aita Bere semeataz oso harro zegoen.Ala bazan edo ez bazan


Sar dadila Jakintza Ikastolako plazan. EGILEA:Asier G.B. Orain dela bi urte, espazio zabal eta ilunean, Saturno eta Urano izeneko bi planeta elkarrekin maiteminduta zeuden. Urano erraldoia zen eta eraztunez inguraturik bizi zen. Saturno, erraldoia zen eta berea zen eraztun zabal, disdiratsu eta ikusten errezena. Urano eta Saturno elkarrengandik urruti bizi ziren arren elkarri begira pasatzen zituzten gauak eta egunak eta erakartze indar izugarria egiten zuten elkarrengana hurbiltzeko. Urteen poderioz, maitasuna handiagoa egin zen eta beraien arteko distantzia txikitzen joan zen. Egun batean, horrenbeste denbora itxaron ondoren, elkartu egin ziren: -Zer moduz zaude maitea?-esan zion Saturnok-Ni oso ondo, joango al gera buelta bat ematera? Galdetu zion Uranok-. Ondoren paseatzera joan ziren eta denbora guztia hitzegiten egon ziren. Hurrengo egunean, Saturnok Urano bazkaltzera gonbidatu zuen. -Bazkaria oso ona zegoen –Esan zuen Uranok-. -Eskerrik asko gonbidatzeagatiak, bihar arte-. Ondoren, bakoitza bere betxera joan ziren. Handik bi urtera ezkontzea erabaki zuten. Urte bat geroago ume bat eduki zuten, Merkurio. Oso zoriontsu bizi ziren baina egun batean Urano eta Saturno haserretu eta banandu egin ziren. Merkurio, bakarrik utzi zuten espazioan eta Jupiter hurbildu zitzaion: -Nahi ahal duzu espazioa erakustea?-Galdetu zion jupiterrek-Bai mesedez-Erantzun zion Merkuriok-. Hurrengo egunean Artizarreko merkatal gunera joan ziren eta han gauza pila bat erosi zituzten, galtzak, kamisetak, txaketak ...


Arratsaldean museoak ikustera joan ziren, zientzia museoa, argizarizko museoa, istoriako museoa... Egun batzuk pasa ondoren jupiterrek lagun batzuk aurkeztu zizkion, izarrak ziren. Egun horretan jaiak ziren espazioan, eta Mercurio gustora zebilen jolasean Jupiter eta izarrekin: -Merkurio,Merkurio, horko horiek ez al dira zure gurasoak?-Galdetu zion Jupiterrek-Ah bai, badurudi adiskidetu egin direla! Ze ondo! Goazen ospatzera! Izarrak disdiratsu jarri ziren, izar iheskorrak alde batetik bestera mugitzen hasi ziren. Handik aurrera denak zoriontsu bizi ziren, Jupiter oso lagun handia izan zuten.

Aizpea Garmendia


Orain dela 10 mila urte baziren planeta batzuk plutoni ez ziotenak planeta bat izaten uzten,pluton oso txikia eta oso gaiztoa zelako.

Beste planetak honela esaten zioten: - hemendik joan egin behar duzu, egon,Plutonera inor ez bait da joaten.

ezin

zara

hemen

Behin eta berriz horrelako gauzak entzun behar izaten zituen eta pluton oso triste zegoen. Egun batean, astronauta familia bat plutonera joan zen eta beste planetetara ere bai. Pluton gustatu zitzaien gehien eta astronauta familiak honela esan zuen: -pluton oso oso berezia da eta oso oso polita, politena daazkenean pluton famatua izan zen. Orduan beste planetek esan zioten:

-ados, planeta bat izan zaitezke. Ordu単a, Pluton oso oso pozik gelditu zen batetik famatua zelako eta bestetik planeta bat izan zitekeelako.


Egilea :Olaia gonzalez


Eguzkia negarrez Orain dela 1000 urte inguru eguzki disdiratsu, eder, polit, hiztun oso handi eta argitsua lurrari begira zegoela kutsadura mordoa ikusi zuen eta negarrez hasi zen. Hori ikustean gaixotzen hasi zen eta hitz hauek esan sitĂşen: - nik ez nuke unibertsoarentzako hau nahi. Unibertsoko biztanle guztiak oso urduri zeuden. Estralurtarrak lurrera etorri ziren eta estralurtarren eta gizakien borroka egon zen. Baina argirik ia ez zegoenez estralurtarrak elkar hiltzen zuten eta gizakiei berdina gertatzen zitzaien. Eguzkia ikatza bihurtzen hasi zen eta ondoren desagertzen. OrduĂąa gizaki batek esan zuen: -goazen espaziontzi bat eraikitzera izarrekin hitz egiteko espaziontzi bat eraikitzera ea beraiek zerbait esaten diguten. Gizakiei ideia ona iruditu zitzaien. Espaziontzi bat eraiki eta espaziora joan ziren gizakiak. Izarrak aurkitu zituzten eta uste baino errazagoa izan zen, izarrek berezko argia dutelako. Mesede bat eskatu nahi zieten lurtarrek izarrei. Gizaki batek esan zuen: -Begira, eguzkia itzali egin da eta desagertzen hasi da.-Esan zuen lurtarrak

ongi mesedea egingo dizuegu gehiago kutsatzen ez baduzue. -Erantzun zien izarrak.


Izarrek plana martxan jarri zuten. Eguzkia bola txiki bat zen eta ia desagertuta zegoen. Izarrak bere inguruan jarri ziren eta indarrarekin sua eman zioten berriro ere. Lurtarrak hitza eman zuten askoz gutxiago kutsatuko zutela. Eta hala izan zen.

ELENE GOROSTEGI


Zulo beltzaren istorioa Familia bateko aitak eta amak lanera joan behar zuten eta umea bere aitonarekin utzi zuten. Ordu bat pasa ondoren aitonak honela esan zion bilobari: -Ba al dakizu zulo beltzaren istorioa? -Ez, kontatu mesedez!! -Ondo da, baziren behin bi astronauta. Biak Espazioan zeuden eta gauza ikaragarriak gertatzen ari zitzaizkien Astom eta Nautari. Zozketa batean Espazioaren zati ilunena aztertzea tokatu zitzaien eta han zeuden. Nauta espaziora atera behar zen Astromek espaziontzia gidatzen zuen bitartean. Zaila egin zitzaien eta hilabeta bat egon ziren espazio zati hura aztertzen. Hilabeta hartan gauza harrigarriak gertatu zitzaizkien: Nauta espaziora atera zen lehenengo aldian zulo beltz batekin topatu zen. Ikusi zuen momentuan, zuloaren barruan zegoen irentsita eta beste puntan atera zen. Konturatu bezain laster atzera egin zuen eta ziztu bizian espaziontzira sartu zen. Astea beldurturik pasatu zuen baina hurrengo astean berriro espaziora ateratzea erabaki zuen. Hurrengo astelehenean berriro atera zen espaziora.


Oraingo honetan beste gauza bat gertatu zitzaion eta lehenengoa baino okerragoa izan zen; Izar- uso pila bat zeuden eta espaziontziak denak ekidin ondoren Nauta zorabiatu egin zen eta egundoko kolpeak eman zizkioten. Horrez gain, espaziontziko atea itxi egin zen eta ezin izan zuen ireki. Kanpoan ordu bat egon ondoren atea irikitzea lortu zuen. Hurrengo astelehenean espaziora atera zen baina oraingo honetan prestatua zihoan eta Neptunon espaziontzitik jaitsi ziren. Etxe txiki batzuk ikusi zituzten. Etxeetako batean atea jo zuten eta estralultar herri batean zeudela konturatu ziren. Susto ikaragarria hartu zuten oraingoan ere, baina estralurtarrak jatorrak ziren eta espazioko mapa bat eman zieten Nauta eta Astromeri. Azkeneko astea okerrena izan zen. Meteoritoek Nautari ipurdia erre zioten. Gorri – gorria zuen eta espaziontzian zuten ukendu bat eman zuen. Bueltatu zirenean istorio hori kontatu zuten baina inork ez zien sinistu. Beno, zientzialari batek bakarrik. Teoria bat azldu nahi zuen eta horrek ideia bat eman zion. Teoria hori zulo beltzaren teoria da. Eta horrela orain badakigu zulo beltzak hor daudela, nahiz eta ez ikusi.

OLATZ IRASTORZA


Orain dela hamabi urte Jokin eta Aitor izeneko bi astronauta gure planetako txoko batean espaziora bidai bat prestatzen ari ziren. Jokin, baxua, argala eta bihotz onekoa zen. Bere ametsa espaziora joatea zen. Aitor, potoloa, altua eta langilea zen.Jokinek zuen amets berdina zuen eta unibertsoa konkistatzea zuen helburu. Jokinek eta Aitorrek elkarrekin egiten zuten lana eta espaziontzi bat eraiki zuten. Abenduaren hiruan, espaziontzia hamburguesas beteta zegoen, beraien gustokoak ziren. Dena prestatu zutenean. Aitorrek Jokini esan zion:-Ziur zaude espaziora joango zarela? -ยกbai noski! Piska bat urduri nago bakarrik. Azkenean,espaziontzira sartu eta espaziora abiatu ziren. Jokin etaAitor espaziora iritsi zirenean espaziontzitik jeitsi eta aurrera abiatu ziren. Geroago,espazioan galdu ziren eta Marte izeneko astronauta bat aurkitu zuten. Marteri galdetu honela galdetu zioten: -Nola joaten da Lurrera? Eta Martek zeuzkan mapa guztiak begiratu zituzten eta hurrengo egunean abiatu ziren lurrera eta oso pozik bizi izan ziren.


EGILEA: LOREA ITURRATE

Duela 15 mila milioi urte, bazeuden bi extralurtar; bata Big eta bestea Bang. Anaiak ziren baina oso desberdinak; Big oso handia, borobila, hiru begiduna, bihurria eta oso berritsua zen. Bang, ordea, txiki-txikia, borobila, oso isila, nahiko potoloa eta begi bakarrekoa zen. Beraien Arazoa beti borrokan zeudela zen.

zuen:

Egun batean, Bang unibertsoa ezagutzera atera zen eta Bigekin topo egin

-Kaixo Big!! Zer moduz zaude? –esan zion Bangek-. -Zuri ez zaizu ajola ! –erantun zion Bigek umore txarrez-. -Beno, eta zer egin dezu? –galdetu zion berriz Bangek-. -EZ ZAIZULA INPORTA!!!!-haserretu zen Big-. Eta orain utzi bakean! Orduan, Bang ere ikaragarri haserretu zen! Hurrengo astean, Big eta Bang unibertsoko materia guztia biltzen saiatu ziren, horrela,batak besteari botatzeko materiala izango zutelako. Ordu bat eta gero, berriz topatu eta borrokan hasi ziren. Azkenean, unibertsoa sortzen joan zen eta leherketa handi bat egon zen.


Orain, Big-Bang deitzen zaio leherketa horri.

KARLA LEGORBURU


Baziren behin beti eztabaidan zeuden bi galaxi eta batak besteari errua botatzen zion gertatzen zenarengaitik. Galaxia bat Aitor deitzen zen eta nahiko berekoia zen. Bera, dena zela uste zuen. Bestea, Manex deitzen zen eta Aitor bezelakoa zen. Behin, Aitorrek, bere jantzi berria atera zuen, kiribil izenekoa. Manexek, inbidia asko zuen, eta berdina erostea erabaki zuen. Hurrengo egunean ezetabaidan hasi ziren. -Zu inbidiaz zaude nik jantzi berria dudalako ezta?-esan zion Aitorrek. -Ez nago inbidiaz ! -erantzun zion Manexek. -Bai zera, gezurti alena. Orduan, zergatik ez zinen atzo horrela jantzita etorri?. -Baaaa, atzo erosi nuelako. Hurrengo egunean Manexek amari horrela esan zion: -Ama, aitorrek dio inbidiaz nengoela bera atzo jantzi berriarekin ikusi nuelako. -Ez egin kasorik, tontolapiko hutsa da.Gainera, plan bat daukat: - Zuk bere liburuak kentzen badizkiozu andereinoak errieta egingo dio. Horrela, nota txarrak izango ditu. Egun batean deitzen diozu eta esaten diozu inbidia gehiago ez emateko, bestela liburu gehiago kenduko dizkiozula. Amak esan bezala gertatu zen; Manex liburuak kentzen hasi zen. Egun batean andereinoak honela esan zion: -Aitor, berriro liburuak etxean ahaztu ahal dituzu?


-Bai andereino, ez ditut aurkitzen. -Beste ohar bat eramango duzu berriro liburuak ez ekartzeagatik. Aste bat geroago Manexek Aitorri deitu zion: -Aitor gelditu inbidia emateari bestela nota txarrekin 4. maila errepikatuko duzu. -Ados, mesedez eman liburuak. -Ongi da baina ez egin gehiago. Handik aurrera ez zuen Manexek inbidia gehiago izan.

Egilea: Ander Leizaola


Bazen behin Mikel izeneko mutil bat. Mikel, altua ,argala eta oso jatorra zen. Mikeli txikitatikzientzia interesatzen zitzaion eta orduak eta orduak pastasen zituen ikastolako liburutegian. Handia egin zenean, zientzialari famatu bat bihurtu zen eta bere lantegiak EE UU zuen izena. Bere ametsa Unibertsoan zehar bidaiatzea zen. Behin batean Mikel oporretara joan zen bere lagunekin .Haize indartsua hasi zen eta itsasontzia ondoratuegin zen. Bapatean, Mikel eta bere lagunek lurra zapaldu zuten. eta Mikelek bere lagunei honela esan zien: - Ai ama! oihan batean gaude, nere ametsa bete ahalko dut! - Zure ametsa lortuko duzula?. Ja ja- esan zuen bere lagunetako batek. - Ba bai, ez al didazue sinisten?-esan zuen Mikelek. - Ba ez, hori ezingo duzu egin.-Esan zuten bere lagunek - Apustu bat egingo dizuet.-proposatu zien Mikelek. - Zure ametsa betetzen baduzu,diru asko emango dizugu, baina betetzen ez baduzu ezingo zara zientzialaria izan-proposatu zioten bere lagunek. - Onartzen dut –esan zuen mikelek. Egunak eta egunak pasa zituen Mikelek bere espaziontzia egiten. Iritsi zen aireratzeko eguna. Sumendi batera igo eta eztanda egin zuenean Mikel espaziontziarekin Unibertsora joan zen poz pozik.


Planeta pilo bat ikusi zituen, sateliteak, galaxiak etab ere ikusi zituen. Baina bapatean zulo beltz batek harrapatu zuen. Mikelek ,beldurtuta, ez zekien zer egin. Momentu hortan bere etxean aurkitu zen. Kalera atera eta denei kontatu zien Unibertsora joan zela berabakar bakarrik eta planeta asko eta asko eta gauza asko ikusi zituela. Egindako apustuarengatik diru asko eman zioten bere lagunek eta oso ondo bizi izan zen.

Egilea: Olatz Pe単alver.


Baziren behin bi izar distiratsu eta politak. Batek Nerea zuen izena eta besteak Naiara. Nerea lasaia zen, oso gutxitan haserretzen zen baina haserretutakoan ikaragarrizko jenio txarra zuen. Naiara berriz, urduria zen eta jenio txarra zuen arren haserreak azkar pasatzen zitzaizkion. Behin, izar distiratsu bat zela eta haserretu egin ziren. Izarrak Luken izena zuen. Luken, lasaia eta umore txrrekoa zen. Berak, lirainak zirela esaten zuen baina biak gustatzen zitzaizkionez ez zekien zein aukeratu. Orduan, neskei esan zien berarekin zein


geldituko zen aukeratzeko. Neskak eztabaidan hasi ziren: -Ni geldituko naiz berarekin ederragoa naizelako. -Esan zuen Nereak-. -Oker zaude, ni naiz zu baino politagoa. -Erantzun zuen Naiarak-. -Lasai Luken, guk adostuko dugu, joan lasai.Esan zuen Nereak.-Ni bezalakoa da, beraz nik gelditu beharko dut Lukenekin.-Erantzun zuen Naiara. Bost egun pasa ondoren Nereak honela esan zuen: -Beno Naiara, nik dagoeneko badut mutila, beraz zu gelditu Lukenekin. -Eskerrik asko!!! Horrela, guztiak gelditu ziren pozik.

Lide Perez


Bazen behin Jon izeneko mutiko bat.Jonek, bost urte zituen Eta mutil alaia, langilea eta zoriontsua zen. Begi urdinak zituen eta oso argala zen. Jonen ametsa,txikitatik,Unibertsora joatea zen eta irrikitan zegoen egun hura iristeko. Urteak pasa ziren eta hemezortzi urtera iritsi zen.Oso pozik zegoen eta lan asko egiten zuen bere ametsa betetzeko. Eguna iritsi zen eta Jonek Unibertsora joateko gauzak prestatu zituen. -5,4,3,2,1,puuuummm!-atera zen Unibertsorantz. Jon Unibertsora iritsi zenean oso oso pozik jarri zen.Espaziontzitik MARTE, JUPITER, URANO, SATURNO, NEPTUNO, EGUZKIA‌Ikusi zituen. Berak, Ilargira joan nahi zuen eta harantz abiatu zen. Bapatean,bere espaziontzia hondatu egin zen eta beherantz eroriaz joan zen. Orduak eta orduak pasa zituen noraezean. Grabitate handia zegoen eta grabitate horrek ilargira bidali zuen. Jonek, Sorginkeria zela pentsatu zuen. Ilargira iritsi zenean, hankako hezur bat puskatu zuen baina espaziontzian bi makila zituenez muleta bezela erabili zituen. Ibiltzen hasi zen eta txabola bat aurkitu zuen. Txabola,metalez eginda zegoen.Jon oso pozik jarri zen hanka sendatzeko aukera edukiko zuelako. Txabola horretarantz abiatu zen eta oso gertu zegela ematen zuen arren oso urruti zegoen. Azkenean, iritsi zen eta atea jo zuen. -tok ,tok ,tok, norbait ba al dago etxe honetan?-esan zuen Jonek. Atea irekita zegoen eta sartu egin zen.Iskin batean txakurtxo bat ikusi zuen eta Jonek bezela hanka zaurituta zuen.Jonek Laika izena jarri zion eta hanka sendatu zion.Jonek ere bere hanka sendatu zuen.


Biak kanpora joan ziren janari bila eta bakarrik Jonen espaziontziko pote bat aurkitu zuten. Barruan, haragi zati batzuk zeuden eta Jonek Laikari eman zizkion. Azkenean berriro txabolara joan ziren eta pozik bizi izan ziren Laika eta Jon.

Egilea:Haizea puy


2509 urtean baziren bi mutiko,bat Iker izenekoa eta bestea Manex deitzen zena. Ikerrek ile horia zuen,ez zen ez potoloa ez fina ere, normala zen. Manex ,ile marroikoa eta fina zen. Egun batean Iker bere lagun Manexen etxera joan zen jolastera. Manexak honela esan zion: -Zuri gustatuko ahal litzaizuke extralurtar bat ikustea? -Neri asko gustatuko litzaidake - erantzun zion Ikerrek. -Nik bizia emango nuke horregatik .-esan zuen Manexek. -Nik ez, baina ez litzateke gaizki egongo.-erantzun zion Ikerrek. -Ideia bat daukat . Goazen espaziontzira.Esan zuen Manexek. Manex eta Iker, gurasoei muxu eman, espaziontzian sartu amari muxu eta joan egin ziren. Martera bidaiak zortzi egun eta bi ordu iraun zuen . Manexek ikerri esan zion: -aspertuta nago,txisteak konta ditzagun. -Nik badakit bat.Begira:zer esaten dio mutil batek beste bati? -ja ja ja badakit tonto-esaten du Ikerrek. -begira nik beste bat dakit badoa barraskilo bat eta derrapatu egiten du barregarria eh!-erantzuten du Ikerrek. Iritsi zirenean extralurtar bat ikusi zuten negarrez ari zen eta berarengana hurbildu ziren. Neska extralurtarra zen:begi handiak zituen, lau sudur, bi aho eta lau hanka zituen eta oso triste zegoen. Manex alaitu nahian aritu zen eta azkenean alaitu egin zuen.Manex eta Iker harrituta gelditu ziren. Bueltan Ikerrek guztia kontatu zien aita eta amari. Bidaiarekin hasi zen eta bueltarekin bukatu zuen.Xehetasun guztiak kontatu zituen.


Egilea: kepa Rojo.


Bazen behin, Joseba Jonson izeneko mutil bat. Joseba,argala eta guapoa zen eta etxean handitan astronauta izan nahi zuela esaka aritzen zen beti. Jendeak, ea astronauta zergatik izan nahi zuen galdetzen zion,eta berak honela erantzuten zien: -Astronauta izan nahi dut,izar guztiak kontatzeko!! Eskolan,guztiak berarekin sartzen ziren baina berak ez zien batere kasorik egiten eta honela estaen zien lagunei : -Bai,zuek egin parre baina ikusiko duzue nire ametsa egi bihurtzea lortzen dudanean... Joseba triste joan zen etxera eta bere aita eta amari kontatu zien gertatu zitzaion guztia. Handia egin zenean,ezkondu egin zen eta seme bat eduki zuten bere bikoteak eta biak: Jose Joseba junior,bere emazteak ainhoa izena zuen eta oso jatorra, argala eta polita zen. Josebaren semeak hamaika urte bete zituenean, Josebak Ainhoari eta bere semeari txikia zenean


berataz nola burlatzen ziren kontatu zien eta Ainhoak eta Josek laguntzea pentsatu zuten. Jonson familia zabortegira,txatarreriara eta abar joan zen. Espaziontzia eraiki zutenean,udaletxera joan ziren espaziontzia beraien jardinetik aireratzeko baimena eskatzera. Josebak istori guztia kontatu zion alkateari eta baimena eman zion. Jonson familia ilargira joan zen eta berarekin sartzen ziren txikitako lagunek telebistatik ikusi zuten eta bereala ezagutu zuten Joseba. Joseba azkenean aberatsa eta ospetsua bihurtu zen. Paparazziek beti jarraitzen zioten joaten zen leku guztietara eta Jonson familia oso pozik bizi izan zen bere famarekin.

EGILEA: Ane Miren


Egun batean, Lurrean, Andrés deituriko ume bat bizi zen Donostian. Bera goizero goizero jakintza deituriko bere ikastolara joaten zen asko ikasi eta lagunekin jolastera. Egun batean, jolas garaian futbolean zebiltzala.Bat-batean meteoro bat erori zen Jakintza ikastolan. Umeak poz pozik zeuden, Andrés meteoroa begiratzera joan zen, eta honela esan zuen: -Ene!Meteoro bat! Bat-batean, meteoroan, txikle arraro bat agertu zen. Andrések txiklea hartu, ahora hurbildu, jan eta superbotereak lortu sitúen. Andrések, honela esan zuen: -Ze ongi superbotereak ditut(x izpiak, superindarra...). Hurrengo egunean Andrés Donostiatik hegan zebilen, eta espaziontzi bat agertu zen, barruan E.T.E monstruoa zegoen:zortzi tentáculo zituen, bigotea eta ipurdi handia... Donosita gobernatu nahi zuen T.I.T.O. eta T.E.T.E. errobotekin -Donosti gobernatuko det-esan zuen E.T.Ek. E.T.Ek jendea robot bihurtzen zuen eta Andrés manek E.T.Eren robotekin burruka egin zuen eta irabazi egin zuen. Orduan, Andres, E.T.Erengana joan zen eta borroka egin zuten. E.T.Ek galdu egin zuen eta Lurretik joan zen eta poz-pozik bizi izan ziren denak.

Andrés Ugarte


Orain dela 15 urte,Max Chartan deituriko zientzialari bat,USAko herri batean bizi zen.Max buru gogorra, altua eta guapoa zen. Max zientzialariaren teoriaren arabera Marten extralurtarrak bizi ziren.Baina beste zientzialariek herriko pertsonek ez zioten sinisten.

Ondoren,

zientzialariekin

�super�

prismatikotik

begiratu zuten,baina ez zuten ezer ikusi.Azkenik Maxek esan zuen: -Martera

joango

naiz,

eta

argazkiak

ekarriko

ditut

extralurtarrekin!!! Hari esan ondoren,Max materialaren bila joan zen.Lehenbizi Irlandara joan zen metalaren bila , ondoren Txinara gasolina bila eta azkenik Buenos Airesera joan zen besaulkien bila. Hilabete bat beranduago etxera i tzuli eta lanean hasi zen. Urte bat egon zen espaziontzia egiten, baina azkenean bukatu egin zuen.Herriko pertsonek ez zuten ikusi urte horretan .Orduan , Max espazioztzi- airepurtu batera joan zen eta gizon batzuk hartu zituen lanean laguntzeko.Hiru egun ondoren bere bost gizonak eta bera aireratu egin ziren.Bidean, Artizarra eta Merkurio

ikusi

zituzten,Martera

iritsi

extralurtarrak ikusi zituen.Eta hau esan zuen: -BBBBBBAAAAAAIIIIIIIIIII!!!

zirenean,Maxek


Eta hori esan ondoren,negarrez hasi zen,bere bizitzako egunik garrantsitsuena zen. Ordu bat pasatu zen, eta argazkiak egiten hasi zen.Egun bat geroago Lurrera itzuli zen,eta hango zientzialariei argazkiak erakutsi zizkienten. Zientzialariek esan zioten orduantxe barkatu Maxi. Egun horretatik aurrera, zientzialariek eta herriko pertsonek ez zituzten bere toriak txartzat eman.

Iテ選GO UNCETA.


Bazen behin espaziotik etorritako familia bat, Olarra familia. Hamabi pertsona ziren, bost ume eta zortzi heldu.Umeak,Asier,Lierni,Alex,Estitxu eta Julen deitzen ziren. Helduak berriz, Josian, Andoni, Arantza, Mila, Pepi, Mirari eta Gurutze zuten izena. Asier eta Lierni eta

txikiak eta argalak ziren, Alex ertaina eta normala zen

Estitxu alta eta normala zen. Julen berriz ,bere ama baino altuagoa. Josian altua eta potoloa zen, Arantza baxua eta argala, Pepi baxua eta potola, Mirari Altua eta argala eta Gurutze txikia eta potola zen. Egun batean Olarra familiak Lurra ezagutzea pentsatu zuten eta Lurrera iristean Alex, Asier eta Julenek esan zuten: - Hemen ez dago futbol-kantxarik! Gero, Estitxuk eta Liernik esan zuten: -Hemen saskibaloi-kantxarik ere ez dago! Ondorengoa Andonik, Arantzka, Josianek, Pepik, Gurutzke, Mirarik eta Milak esan zuten: -Ba hemen ez dago tabernarik! Gero, Mirarik esan zuen:Baaaa, gure super espaziontzian egon beharko dugu.


Ba ez! Nik ezagutu nahi dut herria.-erantzun zion Gurutzek. Joan zaitezte Julen, Estitxu, Alex, Asier eta Liernirekin -esan zuen Mirarik. Arantza eta andonik:Ba Orduan gu ere joango gara. Orduan herria ezagutzera abiatu ziren.

Orduan , bertako jendearekin elkartu ziren baina ez zituzten ongi hartu eta zarataka hasi zitzaizkien: -Joan hemendik!!!,joan espaziora!!!, bestela, poliziari deituko diogu! Horduan espaziontzira joan ziren eta Olarra familia espaziora itzuli zen.

EGILEA:Lierni Urkizu


Orain dela 10 mila milioi

urte..Mikel eta Julia izeneko bi izar oso

maiteminduta bizi ziren. Mikel ausarta zen eta Julia berriz artista. Mikelek 21 urte zituen eta Juliak 20.Egun batean Mikelek honela esan zion: -Julia nerekin ezkondu nahi duzu?- Juliak ez zuen horrelako galderarik espero eta arrituta erantzun zion: -ez!!! -Ez dakit, oso azkarra zara, ez? _Mikelek esan zion orduan: -Nik asko maite zaitut eta egun bat emango dizut pentsatzeko _Julia pentsatzera joan zen. Hurrengo egunean, baiezkoa erantzun zionez Mikel eta Julia

ezkondu egin ziren.

bost urte pasa ziren eta ume bat izan zuten. Egun batean, hirurak paseatzera joan ziren.Bat - batean eztanda bat gertatu zen, big-bang bat, zuen. umea disparatuta atera zen unibertsora. Bost minutu eta gero umea gelditu egin zen, zaurituta aurkitzen zuen. Izar zahar bat topatu zuen. Eta umeak galdetu zion: -Ze izen eta abizen daukazu? -oraintxe esango dizut baino ni zure aitona nahiz.- esan zuen pozik Aitonak. - benetan, baina orduan nere aitak eta amak zergatik ez didate ezer kontatu? -Oso gogorra da kontua,beraz beste egun batean kontatuko dizut. Kanpotik entzun zuten Aitonak eta umeak:


-aita, ume, hor zaudete? -bai Azkenean Aitona beraiekin bizi izan zen eta oso pozik bizi izan ziren.


ipuinak