Page 1

ANIMALIEN MUNDUA

DBH 1D ETA PREE


ANIMALIAK 1-Arranoa

8- Saguzarra

2-Euskal balea

9- Urtxintxa

3-Barraskiloa

10- Arranoa

4- Erlea

11-Basakatua

5- Gamelua

12-Aingira

6- Inurria

13- Kakalardoa

7- Oreina

14- Urtxintxa

TXORIERRI BHI 2013-14


ARRANOA

JULEN ETA AITZIBER 1D

Arranoa akzipridoen familiakoa da. Gaur egun espeziea legez babestuta dago.


Animali hau Europa, Asia, Ipar Amerikan eta Iparafrikan aurkitu daiteke. Araban 8 bikote daudela esaten dute eta Pirineoetan 13 besterik ez. Askotan arranoek labarretako hormetan egiten du habia eta beste batzuetan zuhaitz altu baten puntan. Arranoak bildotsak, azeriak,... harrapatzen ditu. Harrapakinak aurkitzeko, 300 km 2-ko harrapakinak harrapatzen ditu eta guztiz gora eta arin hegaldatzen da.

Bikoteka bizi dira, amak arrano kumeak zaintzen dituen bitartean, aita ehizara joaten da familiarentzako janari bila. 1etik 4ra arte arrautz izaten ditu, martxoan izaten da. 45 egunez inkubatzen du. Jaiotzen direnean, lumajea zuria izaten da. Txita 50 egun dituenean hegan egiten hasten da eta orduan familia aurkitzeko nahiekin habiatik alde egiten du.

Hainbat arrano mota daude: Arrano txikia,


Eguzki arranoa

, Bonelli arranoa

, Arrano beltza

pikarta

, Arrano arrantzalea

, Arrano nagia

, Arrano sugezalea

, Arrano

eta Arrano

buruzuria

Estatu batzuetan arrano beltza harmarri bebezala erabiltzen da, arrano beltzak ahalegina adierazten zuelako.

BIBLIOGRAFIA


= II Euskal herriko fauna. Fauna del país vasco. = Lur hiztegi entziklopedikoa (A/AXUT). = La enciclopedia de los animales. = Nire entziklopedia ANIMALIAK. = Hiztegi entziklopedikoa. = Los récords de los animales. = Wikipedia. = Animaliak.

AURKIBIDEA = Sarrera…………………………1 = Bizilekua…………………………1 = Elikadura…………………………1 = Bizi ohiturak…………………1 = Ugalketa…………………………1-2 = Motak……………………………2 = Bitxikeriak………………………3

Euskal Balea


Egileak: Andrea eta Ana Balea balenidoen familiako neurri handiko itsas ugaztuna da. Ugaztun hau begi txikiak, mihi luzea eta larru leunez dauka gorputza estalita, baina ez dauka ilerik. 30 m-ko luzera dauka, 50 km 7/h-ko igeri egin


dezake eta 150 tona inguru pisatzen du. Isatza etzana du eta gorputzaren bi aldeetan hegatsak ditu igeri egiteko. Animalia honen azpian 50cm-ko gantz geruza dauka. Garuna oso garatua du. Hortzen ordez, adarkizko xaflak eta bizarrak ditu. Bizar hori sarearen antza dauka. Kume jaio berri batek 7m-ko luzera eta bi tonako pisua du.

Neurri handiko animalia hau, ur berotan ugaltzen da eta, urtean behin izaten ditu umeak, eta umeen prestakuntza 6 hilabetekoa da, baina oso gutxitan bi ume izaten ditu.

Balenidoen animalia hau hamahiru espezie eta sei generotan banatuta dago. Bi talde nagusi bereizten ditugu: horztunak eta bizardunak, eta


lau familiatan banatuta: balea grisa, balea urdina, balea groenlandiarra eta euskal balea. Euskal balea da Euskal Herriko balerik famatuena.

Balea munduko ozeano guztietan egoten da, -1ยบC eta 30ยบC-ko tenperaturen artean. Batzuk, uremari handiko ibaietan aurki ditzakegu.


Honek oskoldun txikiak, algak eta plaktonak jaten ditu. Ur hotzetara joan behar izaten du elikatzera, ur beroetan oskoldun txikiak etab. ez daudelako. Jateko ura aho barrenera xurgatu, gero kanporatu eta bizarretan gelditzen den janaria jaten du. Txikitan, amak duen esneaz elikatzen dira, gu bezala.

Ozeanoan dabilen animalia hau, ur azalerara igo behar da arnasa hartzera, gainean dituen bi zuloetatik arnasten duelako, eta bi zulo horietatik jaurtitzen du kanpora biriketako airea. Baleak gure moduan biriketatik arnasten du.


Animalia honi, mistizetoa edo balea esaten zaio. Munduko animaliarik handiena da. Hain handia denez 25 elefanteek balea heldu bat osatzen dute. Oso entzumen fina dute eta soinuak igortzeko gaitasuna ere bai. Hori dela eta, elkarren artean komunikatzen dira. Balea botatzen duen ur txorrotadari esker jakiten zuten arrantzaleek balea non zegoen. Ezin dugu imaginatu, baina animalia hau, duela milioi urte inguru lau hankako izaki lurtarra zen, eta pixkanaka aurreko hankak aurreko hegalak bihurtzen joan ziren, eta atzekoekin, berdin.

Ikusten duzuenez balea ematen duena baino interesgarriagoa da.


AURKIBIDEA -Portada……………………………. 1 -Ezaugarri fisikoak………….2 -Ugalketa…………………………..2 -Motak……………………………….3 -Bizilekua………………………….3 -Elikadura………………………...4 -Arnasketa……………………….4 -Bitxikeriak……………………..5

BIBLIOGRAFIA -Lur hiztegi entziklopedikoa 2 (62. orrialdea) -Gazteen entziklopedia 1 -Nire entziklopedia animalia (126. orrialdea) -Gure inguruko animaliak (146. orrialdea) -Wikipedia


BARRASKILOA

Cristina eta Nahia


Animalia hau ez da beste moluskuen familia berekoa, baizik eta, Gastropodoen familiakoa. Barraskiloa, molusku guztien artean, espezie kopurutsuena da. Barraskiloak molusku txikiak dira. Buru aski garatua eta maskor kiribil txikia dute. Bi -lau garro dute buruan, garro horietan sentimen-usaimen eta ikusmen gaitasunak dituzte, bi antena txiki ere: eskuak eta sudurra direnak. Bero handia egiten duenean burua eta oinak oskol barruan gordetzen dituzte ez deshidratatzeko. Sexu organoak eta uzkia aurre aldean dituzte bitxia den gauza. Birika batez edo biz osatuta daude. Ahoa etengabe hazten zaizkien hor txikiez daukate osatuta. Mucus deritzon substantzia likatsu batekin lurretik labainduz desplazatzen dira.

Marraskiloak lau talde desberdinetan sailkatzen dira: - Lehorrekoa eta itsastarrak edo urtarrak. - Pulmonatuak eta prosobrankiak. Marraskiloak ere mota askotakoak daude, baina pomatia eta Arion gehienak dira. Hainbat animalia moluskuen taldeak. Molusku batzuk senideak dira, barraskiloaren kasuan bareak, lapak eta berberetxoak dira.

Helix daude


Animalia txiki hauek belarjaleak dira. Hosto egokia aurkitu ondoren, zati txikitan mozten dute, hau da, birrigailu batek bezala xehetzen dute janaria. Baina barraskilo guztiak ez dute berdina jaten; adibidez, barraskilo itsastarrak algak eta hildako intsektuak jaten dituzte. Barraskilo lehortarrak ,ordez, materia hila eta hondakin organikoak jaten dituzte.

Molusku hauek hermafroditak dira, hau da, arra eta emea aldi berean izaten dira. Barraskiloak obiparoak dira, hau da, beren kumeak arraultzetatik jaiotzen dira. Ernaltzen direnean, bi kideek esperma botatzen dute, lehen esan dugun bezala, biak neska-mutila direlako. Arrautz asko izaten dituzte aldi berean, normalean lur hezeetan gordetzen dituzte.

Barraskiloak mundu osotatik bizi dira. Barraskilo itsastarrak ozeano sakonetan bizi dira, lehorrekoak belardian:basoetan, paduretan,... eta beste batzuk ur gezan bizi dira. Baina udazkenean zuloren batean ezkutatu eta lotan ematen dute negu guztia.


AURKIBIDEA: - 1 orrian azala.. - 1 paragrafoan definizioa. - 2 paragrafoan ezaugarriak. - 3 paragrafoan motak. - 4 paragrafoan elikadura. - 5 paragrafoan ugalketa.

BIBLIOGRAFIA: -

Gazteen entziklopedia Den-dena animalien kumei buruz Altea, ikusteko hiztegia Entziklopedia askea


ERLEA

ALAZNE BARCENILLA, LUCIA PASCUAL ETA MARKEL BELLOSO


Erlea, himenopteroen ordenako intsektu ornogabea da. Bere izena, erle arrunta da eta izen zientifikoa “Apis Mellifera�. Kolonia bakoitzak 10-20 kg ezti eman ahal du. Erleen zeregina, eztia eta argizaria egitea da. Polena eta erregin-jalea ere ematen dizkigute.

Erleak larrua, eztia eta polena jaten ditu eta astebete inguruan berriro hasten da. Erleak eztiz eta polenez elikatzen dira, udaberrian elikagaiak hartzen dituzte eta pilatu egiten dituzte neguan janaria izateko. Eztiak karbono dioxidoa ematen die eta polenak, berriz, proteinak

Erleak mundu osoan aurkitzen dira. Erleak erlauntza, hau da erbalinea hartzeko prestatzen den babesa, erle-ontzia egiten dituzte beraien habiak egiteko. Beraien habiak argizarizko, hau da, erlek jariatzen duten sustantzia horixka, eta urtzen erraza, bere bizilekua egiteko erabiltzen dutena, gelatxo hexagonalez osatutako, abaraska, hau da, erleak eztia gordetzeko gelatxoa. Gelaxka bakoitzak larba, hots, helduen ezaugarriak hartu aurretik beregaina den erlazioa, eta janaria dute barruan. Erleak taldetan bizi dira. Erleak lur azpiko eta zuhaitz hutsetan eginiko habietan bizi dira.

Erleak 9 familietan sailkatutako 20.000 espezie daude. Erlauntzan hiru erle mota bizi dira: erlamandoak, erle langileak eta erregina.


- Erregina: Gorputz luzea du eta ez dauka eztenik. Emea da eta bere egin beharra arrautzak errutea da. - Erlamandoak: Ez daukate eztenik, hain zuzen ere, zenbait animaliak eraso edo defentsarako organo zorrotza eta normalean pozoia ziztatzeko moldaturik dagoena. Bere egin beharra erregina ernaltzea da. - Langileak: Zeregin gogorrenak dituena da eta burutzen dute erlauntzeko lan guztiak loreen polena eta nektarra biltzen. Espezie desberdinak osatzen dituen bi talde daude: Erle bakartia eta erle soziala.

- Erle bakartia: emeak bakarrik bizi dira. - Erle soziala: ongi antolaturiko koloniak osatzen dituzte.

Erleak obiparoak dira, hau da, arrautzetatik jaiotzen dira. Erlamandoek, hau da, erle arrak, ez dute lanik egiten, baina batek erregina ernaltzen du, orduan erreginak erlamando hori hiltzen du.


Erreginak ehunka arrautza ipintzen ditu, arrautza bakoitza 3 egunetan irekitzen da eta erle bat larba moduan jaiotzen da.

21 egun behar dira larba ninfa bihurtzeko. Larba ninfa bihurtzen denean, haren begiak, hegoak eta hankak garatzen dira. Erle heldu bihurtzen da eta gelaxkatik ateratzen da.

Erleek sei hanka, burua, toraxa, abdomena eta bi hego dituzte. Mihi zurrupatzailea, (grosas) daude hornituak, haien begiek 5.000 fazeta baino gehiago dituzte. Atzeko hanketan polena garraiatzeko saskitxoak eta eztiarentzat paparo bat, atzeko hankek sakonune bat koilara modukoa polen-aldeak pilatzeko. Emeak eztena du sabelaldearen amaieran, baina arrak ez dute. Erleen pisua 1-2koa da, haien luzera 1-2 zentimetrokoa. Erregina 2 zentimetroko eme ugalkorra da. Erlamandoa 2 gramo pisatu dezake eta 2 zentimetrora ailegatu ahal da.


Erlezainen helburua eztia lortzea da. Beraien lana erlauntza zaindun eta ahalik eta ezti gehien lortzea da. Eztia lortzeko babes neurri batzuk eraman behar dituzte: katiuskak, bi praka, plastikozko kamiseta, aurpegia babesteko saredun kapela eta bi eskularru. Hurbildu aurretik, kea bota behar dute, erleak usatzeko. Horrela erleek sua dagoela pentsatuko dute eta erlauntza barrura joango dira eztia babestera. Erlezaina, bitartean, eztia hartu, ez osoa, bakarrik goiko zatia, erleei eztia uzteko.

Hegalak segundoan 40 aldiz astindu ditzake eta tokian hegan egin ahal du. Erregina, 5 urte gehienez bizi daiteke, langilea, berriz, 6 aste. Polena garraiatzean eramaten duen pisua, bere gorputzaren pisuaren erdia izan daiteke.

ASIAKO LIZTORRA


Jende askok nahasten ditu erlea eta liztorra baina ez dira gauza bera. Vespa Velutina nigrithorax tamaina handiko liztorra da (30 mm-koa) eta Asiakoa da. Loreen nektarraz, fruta helduz eta harrapatzen dituen erle eta beste intsektu batzuengandik lortzen duen proteina bidez elikatzen da. Liztorren ezaugarrietako bat, marra horiak dira. Ez da iletsua, erlea, berriz, bai.

BIBLIOGRAFIA - Gazteen entziklopedia 3 - Lur hiztegi entziklopedikoa 4 - Animaliak G,E.I - Gure inguruko animaliak - Ibaizabal ulermena 1 Euskara eta Literatura


- Altea ikusteko hiztegi animaliak - WWW.igtorres50.com/erleak.html

AURKIBIDEA Azala ………………...1 Definizioa…………...2 Elikadura…………….2 Habitata…………….2 Motak……………….3 Ugalketa…………..4 Ezaugarri fisikoak……………..4 Erlezainak………………...5 Berezitasunak……………….5 Asiako listorra………………6

Gamelua


Nora eta Amets 1 D

Gamelua konkorrak dituen kamelidoen familiako ugaztun basatia da. Animalia honek hankak harean ibiltzeko garatuta ditu eta oso sendo eta iletsuak dira. Gorputz osoan zehar, ile asko dauka, bero asko duenean izerdiz osatutako geruza heze eta txiki bat sortzen zaio, gorputza fresko mantenduz. Lepo oso luzea du, eta aurpegiari dagokionez, betile luzeak


eta iletsuak ditu, harea-ekaitzetatik babesteko. Belarri aldean ere, ile asko du eta ixteko eta zabaltzeko gai diren sudurzuloak. Gameluen eta Dromedarioen bataz bestekoak 2 metro neurtzen ditu eta 500-700 kg pisatu. Llamak, aldiz, gutxiago pisatzen du eta baxuagoa da. Gorputz tenperatura oso altua du, gauean 33 gradukoa eta egunean, aldiz, 40 gradukoa. Hain famatuak dituen konkor horiek, elikagai eta koipe erreserbak dira.

Gameluak landare iharrak jaten ditu eta ur gutxi edaten du. Denbora asko pasatu ahal du edan gabe, baina behin ura topatzean 90 L edan ahal ditu aldi bakoitzean. Dromedarioek, aldiz, 20 L edan behar dituzte hilabetean behin, gutxi gora behera. 5-8 egun pasa ahal ditu jan gabe.


13 hilabeteko haurdunaldi baten ondoren, ume bat jaiotzen da. Ume bakarra aldi bakoitzean. Gamelu emeak, 9-18 hilabetez ematen dio titia kumeari. Gamelua ugaztuna da, amaren tripatik irteten da haurra.

Munduan, 3 gamelu mota daude: Gamelua, Dromedarioa eta Llama. Gameluak, bi konkor ditu, Dromedarioak bat eta Llamak, aldiz, ez dauka konkorrik. Dromedarioak hiruretatik azal ilunena dauka.


Gamelua galtzeko zorian dago, 1.4 milioi gamelu domestikatu daude eta bakarrik 950 basati. Gameluak, 100 km egin ahal ditu norbait gainean eramanda eta askoz gehiago altzoan pisurik eramaten ez badute. Kontuz ibili behar da, oso haserrekorrak direlako, adibidez, Llama haserretu ezkero, haren txistu arriskutsua botako dizu aurpegira. Ez dute ia txizarik egiten, ura gorputz barnean geratzen da.

Gameluak, Asia eta Afrikako aldeko basamortuetan bizi dira. Saharan eta Indian, hain zuzen ere. Gamelua, bakarrik basamortuetan bizi ahal da.


BIBLIOGRAFiA


-

Klima gogorretako animaliak Gazteen entziklopedia Lur hiztegi entziklopedikoa Wikipedia Animalien erreinuan Gamelua.net

AURKIBIDEA -

Azala ………………………………………...1. orrialdea Ezaugarri fisikoak………………………...2. orrialdea Elikadura…………………………………….3. orrialdea Ugalketa……………………………………..3. orrialdea Motak………………………………………...4. orrialdea Bitxikeriak…………………………………..4. orrialdea Bizilekua……………………………………..5. orrialdea Bibliografia eta aurkibidea………………6. orrialdea


Inurria

Garazi eta Aitor


Inurria formizidoen familiako himenopteroen intsektu orojalea da. Liztor eta erleen ahaideak dira. Munduan 6 inurri mota bereizi ahal dira horregatik 4000 ezpezietik gora eta 1000014000 inurri inguru deskribatu dira.

Europako hegoaldean, Afrikako iparraldean, eta Amerikako mendebaldeko leku batzuetan kokatzen dira.


Inurriak tamaina aldakorrekoak izan daitezke, 1 mm-tik 5 cm-ra. Kolore ilunekoak izaten dira beltza eta gorri iluna. Inurriek atal asko dituzte.: 2 antena, 2 aurreko zango, 2 erdiko zango, 3 atzeko zango, toraxa, 7 begi trapezio forman eta sei hanka toraxean. Inurrien hankak bere tamainarekiko luzeak izan daitezke. Buru sabelaldeak, bularralde mehea eta baraila sendoa dute eta gainera hegoak izaten dituzte, baina ez guztiek bakarrik erreginak izaten ditu hegoak, langileak ez ditu hegorik izaten.

Inurriak ere ugaltzen dira. Udaberrian, arrek erregina ernaltzen dute baina erregina, karbohidratoak behar ditu arrautzak erruteko eta normalean ehunka arrautz jartzen ditu. Arra estalketaren ostean hil egiten da beti. Inurri-langileak ezin du ugaldu beti lanean daudelako.


Inurriak denetarik jaten du, baina, bereziki arrak, matxinsaltoak, larbak, haziak‌ jaten ditu. Landare-zorriak ere jaten ditu, baita hostoetan landare-zorriek egiten dituzten zulotxoen izerdia.

Komunitate edo kolonia handietan bizi dira. Komunitate bakoitzean erregin bat dago. kolonia horiek lur-tontor txikietan egiten dituzte, emeek egindakoak. Emeek dena egiten dute. Inurri-langile guztiak emeak dira, ez dago arrik. Erreginak 10-20 urte irauten du bizirik, inurri-langileak 5 urte, eta inurriarruntak aste gutxi.


Inurriek haien pisua baino 60 aldiz gehiago eraman dezakete.

Inurriak jaiotzen direnean transparenteak izaten dira. Handitzen hasten direnean gorputza puztu egiten da, baina gero pixkanaka kentzen da.

Inurriak leku batzuetan janari moduan erabiltzen dute. Adibidez, Mexikon inurri frijituak eta inurri pintxoak jaten dituzte.


BIBLIOGRAFIA

- Gazteen entziklopedia 5 - Gure klimako animaliak - Entziklopedia - Enciclopedia de los animales - Animaliak - Animalien bitxikeriak - Wikipedia - Animalien erreinuan


OREINA

LEXURI.S eta MADDI.A


Zerbidoen familiako ugaztuna da. 60 espezie daude Europan, Asian eta Amerikan. Oreinaren klasea Mammaria da. Paleolitoen garaian gehien ehizatutako animalia zen. Oreinak belarri luzeak ditu eta baita aurpegi luzea eta lepo luzea ere. Buruaren alde banatan, arrek, adarrak dituzte. Hasieran ez dute adarrik, baina handitzen joan ahala hazi egiten dira. Adarrak egunean 1 zentimetro inguru hazten dira. 1,5 metro-arte hazten dira. Adarrak hezurrak dira. Urtero adarrak jaio eta jausten dira. Ile lisoa izaten dute, marroi-gorrixka izaten dute udan eta marroi-grisak neguan. Ipurtaldea zurixka izaten dute eta isats laburra. Hankak meheak ditu eta apoak bitan banatuta.

15 urte inguru bizirik irauten dute. Ipar hemisferioko basoetan bizi dira, adibidez, Leitza eta Belaguako pagadietan. Egunez, basoan ezkutuan egoten dira eta gauez irteten dira. Bizimodu lasaia dute eta taldeetan bizi dira. Emeak eta umeak apartatutako taldeetan bizi dira. Emeak bere kabuz defendatzen dira. Arrek orro itzelak egiten dituzte emeak erakartzeko.Oreina basoetako erregea da, arriskurik txikiena ere sumatzen baitu. Elkarri erasotzen diote adarkadak emanez. Oreinaren harrapari natural nagusia otsoa da. Zenbaitetan jokaera ergel samarra dute. Iheskorra eta mesfidatiak dira.


Ugalketa sasoian arren arteko lehiak izaten dira eme guztiak estaltzeko. Arrak araldian bakarrik hurbiltzen dira emeengana. Haurdunaldiaren epea 160 egunekoa da. Kumeak maiatza-ekainaren amaieran jaiotzen dira. Kumeen lehen egunak arriskutsuak dira harraparien erasoengatik, sei bat hilabetez ematen dio titia eta bi urte amarekin dago.

Oreina belarjalea da; belarrak, hostoak, sustraiak eta adarrak jaten ditu gehienetan. Jateko janaria ukatu egiten du eta ondoren ahoan murtxikatu. Udazken partean hezurrak eta perretxikoak jaten ditu. Negu partean haritzen, txitxarren eta arteen zuhaitzetako azalak jaten ditu.

Antzina gehien ehizatzen zen animalia da. Garai batean, oreinak, desagertu egin ziren Euskal Herrian.Baina, gaur egun asko ugaldu dira.


BIBLIOGRAFIA 1- Euskal Herriko fauna Ugaztuna III (154.orria) 2- Nire entziklopedia ANIMALIAK (205. orria) 3- Gure inguruko animaliak (76-77. orria) 4- Naturako mila txoko. 1 Alea 5- Gazteen entziklopedia 7 6- Wikipedia

AURKIBIDEA 1 Azala 2 Definizioa, Ezaugarri fisikoak, Ugalketa, Elikagaia, Biziomodua, 3 Bitxikeriak, Bibliografia


SAGUZARRA

Vladimiro Camara eta Naroa Zarraga


Saguzarra kiroptedoen familiako ugaztun orojalea da. Ugaztun berezi samarrak dira. Besoak, eskuetako kanpoaldeko lau behatzak, hankak eta isatsa elkarri mintza batez lotuta dute. Hegoak gogorrak dira, urratzen badira azkar sendatzen dira. Hegoak hiru zatitan banatzen dira: Propatagio: Besoaren eta aurreko besoaren artean dago. Potagioa: Atzamarretatik hanketara lotuta dago. Uropatagioa: Atzeko atalak lotzen ditu. Gorputzaren zati handi bat bihotz erraldoiak hartzen du. Ikusmen ona dute, zuri beltzean ikusten dute eta ilunpean ez dute ezer ikusten. Gorputza ilez estalita dauka, ilajea gaztainkara, gorria edo grisa izaten da.

Espezie txikiena saguzar erlezalea da (2.5 cm luze eta 15 cm zabal da). Handiena berriz, azeri hegalaria da (40 cm inguru eta 1.8 m zabal da).


Guztira 900 mota daude gutxi gora behera. Euskal Herrian 25 espezie inguru bizi dira.

Saguzarrek egunean ezkutuan egoten dira eta gauean janariaren bila doaz. Intsektuak, arrainak, odola, fruituak eta nektarrak jaten dituzte. 3500 intsektu jan ahal dezakete gau batean. Saguzar batzuk animalien odola edaten dute eta horiek banpiroak dira.

Saguzar emeak aldiko kume bat izaten du. Udazkenean emea arrekin egoten da, udaberrian esnatzen denean, gorputzean, espermatozoide batek obulu bat ernaldu du, 6-8 aste geroago, emea lau hanketatik zintzilikatzen da eta kumea edukitzen du. Kumeak 2 gramo pisatzen du, amari helduta pasatzen du hilabete bat, eta titia hartzen du.


Uhinaren bidez ehizatzen dute harrapakinak. Uhin horiek bazterren baten kontra edo harrapakinen baten kontra jotzen badu, sortzen den oihartzuna saguzarren belarriek kaptatzen dute.

Oso eskualde hotzetan izan ezik mundu osoan bizi dira eta batez ere tropikoan. Bizitokia saguzar espezieen arabera aldatu egiten da, hiru portaera nagusitzen dira: Urte osoan kobazuloan bizi direnak (haitzulotarrak ) dira. Urteko garai batzuetan bakarrik kobazuloetan bizi direnak ( erdi- haitzulotarrak ) dira. Urte osoan kanpoan bizi direnak ( kanpotiarrak ) dira. Gauean, migratzean 1600 km egin ditzakete. Leku epeletako saguzar gehienak neguan lotan daude. Egunez, gehienak ehunka edo milaka biltzen dira kobazuloetan edo zuhaitzetan.


Hainbat bitxikeri daude saguzarrei buruz. Hegan egiteko modua hegaztien ezberdina da, ez dute besoak mugitzen, behatzak baizik. Ugaztun guztien %20 da gutxigorabehera. Saguzarrak desagertzeko zorian daude, babestutako animaliak dira. Hegan egiten duten ugaztun bakarrak dira. Geldi egon behar dutenean eskuetako behatz handitik edo hanketako behatzetatik buruz behera zintzilik egoten dira, eta ez dute esfortzurik egiten. Botatzen dituen uhinak gizakiak ezin ditu entzun. Hibernatzen daudenean, gorputzeko tenperatura jaitsi egiten zaie eta batzuetan 0 gradutara, udazkeneko amaieratik udaberriraino hilean behin esnatzen dira txiza egiteko eta edateko.


BIBLIOGRAFIA: - Lur entziklopedikoa - Gazteentzako entziklopedia ilustratua. Animaliak - Enciclopedia visual de las preguntas, animales salvajes - Nire entziklopedia animaliak - Gure inguruko animaliak - Wikipedia

AURKIBIDEA: Ezaugarri fisikoak……………………. 1 Espeziea……………………………….1 Elikadura……………………………….2 Ugalketa……………………………….2 komunikazioa………………………….3 Habitata………………………………..3 Bitxikeriak……………………………..4


URTXINTXA

Urtzi eta Janire 1D


Urtxintxa {Sciurus Vulgaris} ere bai, katagorria bezala ezagututa. Esziurdiroen familiako ugaztun karraskaria da. Eguneko animalia da, horregatik errazak dira ikustea. Zuhaitzetan ibiltzeko gaitasun handia du, eta oso usaimen eta entzumen handia ere bai. Bizitza txikia dute. Azeria, lepahoria, katajineta, basakatua eta aztorea urtxintxaren etsaiak dira.

Urtxintxak 45cm neurtzen du. Buztan iletsua du eta bere kolorea gorria da, baina papar sabela zuria du. Zango laburrak ditu, atzekoak salto egiteko eta aurrekoak habiak zulatzeko balio dute. Atzapar zorrotzak ditu. Belarriak iletsuak eta sudurra gora dauka. Begi hipnotizatzaileak ditu.

Urtxintxa, ugalketa egiterakoan, habietan egiten dute. Emeak, udaberrian 30-35 eguneko ernaldia dute eta bakoitzean, 4-6 kume izaten dituzte. Umeak, biluzik eta itsu jaiotzen dira eta 4 hilabete habiatik ezin dira irten.


Urtxintxa baso epeletan bizi da. Pagadi, haritz eta ameztiak nahiago ditu artadiak baino, eta haien zuloan, habia egiten du txoriek bezala.

Animalia honek, kimu samurrez, zuhaitz azalez, intxaurrez eta ezkurrez elikatzen da, baina, udaberrian landareen mamia jaten dute. Jatekorik ez badaukate, txorien arrautzez edo txorien kumez elikatzen dira. Onddo Animalia mugitzeko dieta batekin higatzen dute. Janaria badute, eta ez badute gehiago jango, poltsatxoak dituzte masailetan eta horrekin mugitzen dira edo lur azpian gordetzen dute 100 kg-rainoko pisua.

Katagorrien artean, bat arraroagoa da, horrek katagorri hegalaria du izena, zientifikoek “Pteromystorantns� izenarekin ezagutzen dute. 60cm-ko luze da eta 50cm-ko isatsa du. Bizkarreko ileak grisak ditu eta zabalekoak, berriz, zuriak. Urtxintxak ez dira aurkitzen edozein tokitan, bakarrik Sondakon eta Filipinetako uharteetan.


Aurkibidea Definizioa…………………….. 1 Ezaugarri fisikoak…………… 1 Ugalketa……………………….1 Habitata……………………….. 2 Elikadura………………………2 Bitxikeriak…………………….2 Bibliografia…………………...3


ARRANOA

Lander Eta Iker Arranoa akzipitridoen familiako hegazti mota bat da, hau da, hegazti harraparia.


Arranoa handia da, horri esker, 5kg jaso dezake. Moko eta erpe sendoak ditu, haragia ondo mozteko eta jateko. Hegazti honek 2,3m ditu hego batetik bestera gutxi gora behera, 2,9 eta 4,5kg artean pisatzen dute. Arranoek ikusmena oso garatua daukate, hori dela eta, oso ondo ehizatzen dute.

Arrano emeak bi arrautza erruten ditu eta 35 egun inkubatzen ditu, kumeak bi hilabeteekin ikasten dute hegan egiten.

Arranoak, harrapari guztiak bezala, beldurgarriak dira. Moko kokatuari


esker, haragia erraz urratzen dute. Abiadura harrigarria hartzen dute, 300km/h har dezakete. 3.000 metrotik gora egiten dutenez hegan, hortik botatzean abiadura oso handia hartzen dute eta bere harrapakinean harrapatzen dute. Arrano txikia ehiztari trebea da eta atzeman dezakeen edozein harrapakin jaten du: karraskariak untxiak, erbinudeak, txoritxoak, muskerrak eta bestelako narrastiak

Arrano mota asko daude: arrano beltza, Bonelli arranoa, Arrano txikia eta Arrano sugezalea dira.

Bibliografia - Euskal Herriko fauna Arrano motak 55, 60, 66, 68 or - Lur hiztegia 302, 303 or - Los recors de los animales 42 or - Gure inguruko animaliak 112, 113 or - Wikipedia Arranoa - Internet Arrano animaliak


BASAKATUA

ALATZ URRUTIA ETA UXUE OLABARRIETA 1

Basakatua felinoen arteko txikiena da eta bere izen zientifikoa Felis

Silvestris Silvestris da. 10 urte gutxi gorabehera irauten dute bizirik. 5 Kg pisatzen dute eta


50-80cm luze daukate. Beraien larrua oso gogorra da eta ilearen kolorea arrea da, hau da, kolore iluna daukate eta larrua orbanez beteta dute. Burua oso sendoa da, kolpeak hartzen dituenean min handirik ez hartzeko. Hankak oso motzak dira eta zangoetan mami bigunak dituzte harrapariengana hobeto hurbiltzeko. Entzumena, ikusmena bezala oso garatuta dute, horiek ehizatzen laguntzen diete.

Basakatuak, Europan aurkitu ziren baina Europatik Asiara eta Afrikara ere hedatu ziren. Gaur egun, ez dira erraz topatzen, babes leku askoetan daudelako. Bere izena dioenez basoko katua da eta zuloetan lo egiten dute. Baso irekitan egoten dira eta beti bakarka bizi dira.

Beraren elikadurari dagokionez karraskariak, untxiak eta txoriak dira


nagusi. Hegaztiak hain zuzen ere, elikaduraren %20-koa da. Basakatua ehizatzen oso adi egoten da.

Emeak 2-8 egun egoten dira zeloan, arrekin txorta egin eta gero bi hilabete daude emeak haurdun. Katakumeak udaberrian jaiotzen dira eta 3-4 kume izaten dituzte, jaiotzean 2-3 hilabete amak titia ematen die eta amaren babesean daude ehizatzen ikasi arte. Jaiotzetik 10 egun eta gero begiak irekitzen dituzte eta 10 hilabete pasatu heldutasun sexuala lortzen dute.


Basakatuak arazo asko ditu bere kontserbaziorako, habitataren galera dagoelako eta gizakiek ehizatzen dutelako. Horregatik gizakiengandik ihes egiten dute. Bere habitat-ean tenperaturak jaisten badira ondo jasaten dituzte. Basakatua etxeko katua baino handiagoa eta indartsuagoa da. Bere indarragatik eta bere abileziagatik oso trebeak dira zuhaitzetara igotzeko. Begiak oso garatuak dute horregatik gauez ikusten dute. Arrak ( 50km2 ) mugitzen dira eta bere lurraldea dute eta emeak( 5km2 ) mugitzen dira eta bere lurraldea dute.


AINGIRA

Edorta del Bado eta Aritza Gutierrez


Aingiraren izen zientifikoa Anguilla Anguilla da, Apodoen taldeko arrain teleosteoak dira, Congrioen taldean daude. Aingirak suge itxura du, gorputz luzea du, 0,5 metrotik 1,2 metroko luzera du. Ez du sabel hegatzik, baraila sendo eta gorputz luzea du. Bizkar hegatz txikiak ditu, horiek ez dira zabaltzen. Bere azala sekrezio mukosa batekin dago inguratuta eta labainkorra da. Buztanaren aldean beste bi aleta txiki ditu.

Aingira itsaso eta ibai bokale gainetan egokitu dira, Aingira gazteak ur gezetan bizi dira eta gero ur gazira joaten dira.


16 espezi aingira mota daude, adibidez: Europako aingira eta Hego Amerikako aingira.

Aingirak ugaltzeko,Atlantikoraino egiten du igeri,Sargazo itsasora. Arrautzetatik larbak jaiotzen dira, aingira hiltzen da eta ur gainetik egoten da hiru urtetan. Aingirek intsektuak,krustazeoak eta arrainak jaten ditu;larbak, aldiz,itsasoan dauden planktonaz elikatzen dira.Harrapari jatunak dira.

Aingira mota batek bitxikeria handi bat du,Hego Amerikako aingira hain zuzen ere, elektrikoa da,izan ere,elektrizitate ekoiztu ahal du 750 volteoko eta ampere bateko 250 deskargan.


BIBLIOGRAFIA -La enciclopedia de los animales -Gazteen entziklopedia 1 -Animalien entziklopedia -Arrainak eta itsaskiak / aingira-PBworks AURKIBIDEA -Definizioa ………………1 -Ezaugarri fisikoak ………………2 -Habitata ………………3 -Motak ………………4 -Ugalketa ………………5 -Elikadura ………………6 -Bitxikeriak ………………7


KAKALARDOA

Gaizka eta Joseba


Intsektu-talderik ugariena da, gutxi gorabehera 300.000 espezie daude. Koleopteroen familiako lehortarrak dira. Animalia hauek buruan begi konposatu pare bat daukate, tamaina eta forma desberdineko bi antena daukate buruan.Toraxa hiru zatitan banatuta dago eta zati bakoitzean bi hego dituzte hegan egiteko.

Batzuetan distira metalikoak dituzte eta normalean beltzak izaten dira. Elitroak dira, hau da, hegal gogortu pare bat dute; Horiek kutxatila bat osatzen dute, bigarren hegal parea eta abdomena babesteko.

Kakalardoek elikatze modu askotarikoak dituzte. Batzuk belarjaleak eta beste batzuk haragijaleak dira. Behiaren simaurrez elikatzen dira bai bera, bai bere larbek. Larbek jaiotzean bertan dute janaria. Ahoan bi baraila handi eta indartsu dituzte janaria puskatzeko. Beraien ugalketa arrautza ipintzea da. Metamorfosi osoa izaten dute horri, pilotagilea deitzen zaio,hau da, beharren simaurrekin pilota bat egiten dute


bere buruaren tamaina baino handiago eta pilota bakoitzean arrautza bat jartzen dute. Larbak gorotza jaten badu Kakalardo bihurtzen da, gordelekua horretan eranten ditu emeak arrautzetan.

Kakalardoak ia munduko leku guztietan bizi dira: basoetan, hondartzetan, basamortuetan harrien artean etab. Kakalardoak beste animali batek eraso egiten dionean, likido gorri bat botatzen du defendatzeko.

Kakalardo mota berezi bat, Kakalardo zuri bat da. Kakalardo cyphochilusa kanpotik ikusten dena zuri-zuria da eta bere materia oso fina eta distiratsua da. Bere geruza finfina da.

BIBLIOGRAFIA -Gazteen entziklopedia -Nire entziklopedia


-Gure animali inguruak -Euskal herriko fauna -Zientzia.Net

AURKIBIDEA -Ezaugarri fisikoak ------ lehenengo orrian -Elikadura------lehenengo orrian -Ugalketa-------bigarren orrian -Bizimodua-------bigarren orrian -MOTAK----------hirugarren orrian

URTXINTXA


Aitziber eta Angelica

Urtxintxak karraskariak dira, arratoi eta saguen ahaideak. Eziuridoen familiakoak dira eta oso ondo moldatzen dira zuhaitzetan


bizitzeko.Urtxintxek gutxi gora behera 45 cm luzera dute, ilajea desberdina da, beltzetik gorrixkara, belarrietan ile xerloa dute puntan eta azkazal zorrotzak dituzte. Isats zerratua eta iletsua dute, begi ilun eta hipnotitzaileak dituzte eta bere biboteari esker informazioa jaso ahal dute.

Omniboroak dira eta intxaurrak, hezurrak , landareak, fruitu lehorrak, haziak ,zuhaitzen azalak,egurra,hegazti arrautzak...jaten dituzte. Janaria mastekatzeko hortz multzoa dute eta karraskatzeko ebakortz pare luzea.

Berrogei barietateak, urtxintxa arrunta da Seirus Vulgaris,


urtxintxa grisa katagorria, baino lodiagoa eta abegikorragoa dira. Urtxintxa batzuek, esate baterako, urtxintxa.

Urtxintxa emea bizpahiru aldiz ernaltzen da da urtean. Aldi bakoitzean hiruzpasei kume jaiotzen dira. Udaberrian kumeak jaiotzen dira biluzik eta itsu.Gero ileak hazten zaizkie eta bi hilabetera begiak zabaltzen zaizkie.

Urtxintxa zuhaitz-barrunbearen batean egoten da urtean zehar. Adaxkez eta belar izpiz egindako habitatan jaiotzen dira. Ugaztuntalde handiak osatzen dituzte eta munduko ia toki guztietan bizi dira.


BIBLIOGRAFIA: ● ● ● ● ●

Gazteen entziklopedia. Gure inguruko animaliak 8. Animaliak Gazteentzako entziklopedia 59. Nire entziklopedia Animalia 227orr. Animalia urtxintxa 2.

AURKIBIDEA: 1…………………….definizioa, ezaugarri fisikoak eta motak. 2…………………….elikadura, ugalketa. 3……………………..abitata eta bitxikeriak.


Animalien mundua  

Animaliei buruzko lan monografikoak

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you