Page 1

ZERAMIKA izango al da mugikorretarako g hurrengo modako materiala? Argitaratu berri den  artikulu batean  arabera interes  handiko materiala  bilakatu da  mugikorren  fabrikatzaileen  artean

Adreiluak

Azulejoak

Eltzegintza

Portzelana


Eraikuntza materialak

Testua: Aroa Marcos, Uxue Nuñez eta Maider Omatos

MUY INTERESANTE Astelehena, 2018ko apirilak 16

Zeramikaren mundua LEHENGAIAK Lehengai nagusia buztina da[1]. Honek kolore gorrixka izan ohi du, burdin oxidoaren ondorioz. Plastikotasun handia dauka eta urarekin nahasterakoan edozein forma hartu dezake. Erresistentzia termiko altua dauka[2].

Galdagarriak gehituz gero, urtze-tenperatura txikitu eta porositate txikiagoko zeramika sortzen da tenperatura baxuagoetara. Erreketa eta oraketa errazten dute. Esmalteentzako ere erabiltzen dira galdagarriak[1]. Koloratzaileak buztin nahasteari kolorea emateko gehitzen dira[1].

Al2O3 · 2SiO2 · H2O Zeramika, buztinaz gain, batzuez ere osatuta dago[1].

beste

material

Osagai koipegatzeaileak gehituz, material zeramikoaren plastikotasuna txikitu, porositatea handitu eta buztina lantzeko baldintzak hobetzen dira[1], lehortzea erraztuz. Erabilienak, erretako maskor birrindua, birrinduako zeramika eta area dira. Horrela, materiala erresistenteagoa bihurtzen da. MINERALEN KONPOSIZIOA EHUNEKOETAN (%) KONPOSIZIOA

BERDEA

GORRIA

ZURIA

4


Eraikuntza materialak

Testua: Aroa Marcos, Uxue NuĂąez eta Maider Omatos

MUY INTERESANTE Astelehena, 2018ko apirilak 16

EKOIZTE PROZESUA Material zeramikoen ekoizpena lortu nahi den produktuaren araberakoa da. Hala eta guztiz ere, honako prozedura[3] jarraitzen da edozein zeramikazko tresneria lortzeko: 3-Baheketa

1-Lehengaien aukeraketa.

2-Lehengaien ehoketa.

4-Nahasketa 6-Lehorketa 5-Mozketa

7-Egosketa

8-Paketatzea eta kalitate kontrola

1-Lehengaien aukeraketa: prozesuan erabiliko diren osagaiak hautatzen dira. 2-Lehengaien ehoketa: lehengaiak bateratzen diren prozesua da. Bertan homogenizazioa gertatzen da. 3-Baheketa: ale lodiak ezabatzeko. 4-Nahasketa: tamaina berdineko partikulak urarekin nahasten dira, masa bat sortzeko. 5-Mozketa: eratutako masa nahi den objektuaren forma lortzeko mozten da. 6-Lehorketa: piezak dakarren ura lurruntzeko etapa da. Prozesuaren fase kritikoa da; izan ere, piezak bere forma

9-Biltegiratzea

mantentzea prozesuaren atal honen menpe dago. Pieza handi bat 100 ÂşC baino gutxiagora lehortzeko 24 ordu behar dira[4]. 7-Egosketa: prozesuaren atal garrantzitsuena da. Buztinaren konposizio kimikoa aldatu egiten da hauskorra eta uretan porotsua izateko. Fase honetan tenperatura astiro igo behar da, 600 ÂşC-koa izatea lortu arte. Gomendagarria da labearen barruan piezak sakabanatuta egotea, deformazioak sahiesteko[4]. 8-Paketatzea eta kalitate kontrola: pieza egokienen aukeraketa. 9-Biltegiratzea.

[1] https://www.upo.es/tym/WebCT/Materiales/page_09.htm [2] Eduarda Bordon,.La arcilla, sus caracteristicas, 2011. [3] https://es.slideshare.net/pp1991/procesos-de-fabricacion-de-ceramicas [4] Pedro Landin, Materiales Ceramicos: propiedades, clasificacion y obtencion. 2013. [5] Idoia Ruiz de Larramendi, 6.Gaia: Material Zeramikoak, 2017.

5


Propietate mekanikoen artean, honako hauek aipatzekoak dira: elementu nahiko hauskorrak dira (trakzioarekiko erresistentzia baxua), konpresioarekiko erresistentzia trakzioarekiko erresistentzia baino ia 10 aldiz handiagoa da, eta gogortasun txikia dute.[4]

Propietate termikoei dagokienez, porotsuak direnez, eta mikroarrailak dituztenez, horrek beroa hobeto barreiatzea eragiten du, hutsegite termikoak ekidinez.[4]

Paula Benito, Paula Espinazo eta Maitane Robledo Adreiluak, gaur egun, eraikuntzanahiz dekorazio-elementu modura erabiltzen diren zeramikazko elementuak dira. Hala ere, bestelako aplikazioak ere badituzte, esate baterako: tximiniak, zoladurak, labeen estaldurarako, etab.[5]

Normalean, ortoedro baten geometria izaten dute, eta euren dimentsioa ≤29 cm-koa izan ohi da.[1] Eraikuntza adreiluak material zeramiko tradizionalak dira, eta konposatu hauez osatuta daude: buztina (aluminio silikatoz osatua), silizea (urtzetenperatura altua duena) eta feldespato potasikoa (beirara transformatzen dena, tenperatura altuetan). Partikula horiek, orea tenperatura oso altuetan berotzerakoan, euren artean loturak osatzen dituzte.[4] Buztina adreiluen lehengai nagusia da (minerala), eta aluminaz hidratatuta dauden silikatozko partikula oso txikiez osatuta dago. Honek dituen oxidoen arabera, kolorea desberdina izango da. Gainera, suarekin gogortu baino lehen, buztinarekin lan egitea oso erraza da. [3]

Eraikuntza adreiluak elementu nahiko porotsuak dira, eta gas, likido nahiz gantzekiko guztiz iragazkorrak dira. [2] Produktu hauen dentsitatea 1,2 eta 1,7 g/cm3 artean egoten da.[6]

Orokorrean, eraikuntza adreiluen fabrikazio-faseak hurrengoak dira: orearen prestaketa (homogeneizazioa, 1015 egunetan), konformazioa (moldaketa), lehorketa (erresistentziaren handiagotzea), egosketa (sinterizazioa eta beiratze-prozesua) eta hoztea (motela 500ºC-ra arte, eta azkarra 50ºC-ra arte).[6]

Silizeak adreiluak bere egitura mantentzea eragiten du. Aluminak, aldiz, ura absorbatzen du eta buztinari plastikotasuna ematen dio. Bestelako ezpurutasunak ere izan ohi dituzte.[5]

Material erregogorrak dira, eta 1600ºC tenperaturak jasan ditzakete. Hau da, erresistentzia altuko material ez metalikoak dira, tenperatura altuetan urtzen ez direnak.[6]

Moldaketa-metodo erabilienak honako hauek dira: prentsaketa lehorrean, injekzio bidez eta estrusio bidez.[4] Egosketari dagokionez, materialak tenperatura altuak jasan behar ditu partikulak lotuta geldi daitezen.[4] 1998 eta 1999. urteen artean, eraikuntza adreiluen ekoizpena izugarri handitu zen, batez ere Andaluzian, Madrilen eta Bartzelona inguruan. Gaur egun, eraikuntza-adreiluak ekoizten dituzten enpresa garrantzitsuenak Castelló probintzian aurkitzen dira (‘Ceramica Nulense S.A.’, esate baterako). [7]

[1] http://www6.uniovi.es/usr/fblanco/Leccion1.Ceramicos.Generalidades.pdf

BIBLIOGRAFIA

[2] https://prezi.com/hhcgqgnxcrew/ceramicos-tradicionales/ [3] https://sites.google.com/site/materialesceramicoseq6/Home/115-cermicas-tradicionales-y-de-ingeniera

[4] https://es.slideshare.net/rocasatre/materiales-cermicos-tradicionales-y-de-la-ingeniara [5] http://www.construmatica.com/construpedia/Ladrillos_Cerámicos_en_la_Construcción_para_el_Desarrollo [6] https://portal.uah.es/portal/page/portal/GP_EPD/PG-MA-ASIG/PG-ASIG-32912/TAB42351/Tema%207%20(Ceramica)%20Materiales%20ETSA%20(I).pdf [7] http://ranking-empresas.eleconomista.es/sector-2332.html


LEHENGAIAK

ELTZEGINTZA

Buztin gorrixka: burdin oxido kantitate handia du (kolore gorria ematen diona), eta kantitate txikiagoan, silizea eta aluminia.

Prestaketa -PROPIETATEAK: • • •

Plastikotasun altua bitrifikazio gaitasun handia tenperatura altuak jasan

Pieza giro tenperaturan lehortu eta gogortzen da.

Buztina oratzen da ura eta gainerako partikulak homogeneoki nahasteko eta aire burbuilak kanporatzeko.

Lehorketa eta lurrunketa

Lehor dagoenean, lixatu eta esponja heze baten bidez leuntzen da.

Konposizioa eta modelatzea Labean hezetasun kimikoa galtzen du, erresistentzia handiagoa lortuz. Amaierako produktuaren arabera egosketa prozesu bat baino gehiago egon daitezke

Egosketa

Eskuz edo eltzegintzarako tresnen bidez modela daiteke. Ura ezinbestekoa da buztinaren plastikotasuna mantentzeko eta arrakalarik ez agertzeko.


Portzelana x

Portzelana → Tenperatura altuan egosiz egiten den produktu zeramikoa. o

Formazioa: ƒ Kaolina: %50 eta %55 artean. ƒ Kuartzoa: %22,5 eta %25 artean. ƒ Feldespato: %22,5 eta %25 artean. ƒ Birrindutako kuartzo eta feldespatoak, karkasarako. ƒ Oxido metalikoak.

o

Lehengai nagusia: Kaolina motako buztina. Kuartzoa eta feldespazioaz osatutako pasta. ƒ

o

x

Propietateak: Lodiera txikikoa, zuria, trinkoa, gogorra eta zeharrargia.

Produktuak: Hainbat aplikazio gastronomian, dekorazioan, artearen inguruan, ingurune sanitarioan eta teknikoan, platerak, katiluak, apaingarriak...

Ekoizte prozesua: 1. Osagai guztiak urarekin nahastu → Ezaugarri plastikoak → Konformazioa eman prentsetan edo moldeetan. 2. Aurreko egiturak → Labera (T=900ºC) 20 orduz → Konposizioko ura galdu, substantzia organikoak erre eta kaolina metakaolin bihurtu. Material plastikotik→ deformagarria ez den materiala → "Biscuit" izeneko oinarrizko portzelana. 3. “Biscuit" beirazko film batekin estali → Labera, T=1.400 ºC, 24 orduz. 4. Emaitza → Portzelanazko zurizko pieza bat→ Propietatea: Oso erresistentea. 5. Pieza eskuz apaintzea → Metalezko oxido kantitateetatik lortzen diren pigmentu batzuekin. 6. Azkenean, 900 ºC-ko hirugarren beroketa beharrezkoa izango da oxidoak erabat integratuta eta koloreek bizitasuna lortzeko.

x

Enpresak: Portzelana ekoizten duten enpresa ugari daude, horietariko batzuk hauek dira:

Fabrica De Ceramica Del Castro SI, Coruña.

Porcelanas Elite SI, Asturias.

Porcelanas Nicea, Valencia.

Porcelanas Lubia SI, Madrid.

Porcelanato Lux SI, Alicante.

Fabricable SI, Barcelona.

Porcelanas Prise SI, Segovia.


APLIKAZIO BERRIAK

ITC 3D PRINT Advance proiektua · Material zeramikoen inprimaketa hobetzeko. · HelburuaÆ 3D bidezko inprimaketa zeramikan duen garrantzia azpimarratzea eta termodinamikaren printzipioak 3D inprimaketaren geometrian duen eragina frogatzea.

CERENEW CERENEW W proiektua oie · Zeramikazko Teknologia Institutua (ITC) garatu. · Energia berriztagarrien industrietan zeramikazko aplikazioak aurkitzeko.

Nanoteknologia · Arkitektura iraunkorragoa izateko piezak ekoizten lagundu. · Substantzia kutsagarriak xurgatu eta eraikuntzen eraginkortasun energetikoa hobetu.


Zeramika motak: Adreilu erregogorrak Aparteko ezaugarriak dituen material zeramiko hau instalazio industrialetan naiz etxeko berogailuetan erabiltzen da. Adreilu mota hauek fabrikatzeko, lehengaiak hiru etapetan prestatzen dira: birrintzea (2, 7 eta 8) eta ehoketa (3), baheketa (10) eta nahasketa (17). Ondoren, adreiluaren orea lortzeko lehengai-nahastea prentsatu (18 eta 19), lehortu eta moldatzen (20) da. Azkenik, adreiluak egosten (21) eta hozten dira, gero biltegiratzeko (24).

Aplikazioak Gaur egun, adreilu erregogorrak galdarak, parrilak, labe birakorrak eta bestelakoak estaltzeko erabiltzen dira. Kelsen eta Calcinor Espainia mailan eta REPSA mundu mailan dira adreilu erregogorrak fabrikatzen dituzten enpresa garrantzitsuenak. Azken enpresa honek labe industrialentzako ekoizten ditu adreiluak batez ere.


Zemarikadun aleazioak: Mugikorren geroa “Unibody”-ren garrantzia Gaur eguneko mugikorretan errealitate bat da jadanik “unibody”-a. Bere abantailen artean diseinu hobea aurki dezakegu noski, lodiera eta pisu txikiagoa eta estetika hobea du orokorrean. Gaur egun erabiltzen den materiala metala da baina azken urteetan zeramikak mugikorren fabrikatzaileen atentzioa piztu du. Xiaomik edizio berezi bat aurkeztu zuen, apur bat garestiagoa, Xiaomi Mi5ari zeramikazko aleazioa zeraman “unibody”-a gehituz. Mugikor honen erakargarritasuna materialaren erresistentzian zentratu zen. Beste fabrikatzaile batzuk ere probatu dute material hau, hala nola, OnePlus 3 eta OnePlus X. Apple-ek ere adimendun erlojuetarako material hau erabiltzea planteatu du. p

Zer gehiago ikusiko dugu? Zeramikazko iPhone-a? Zabaldu den informazioaren arabera, patente desberdinetan oinarritua, geroan zeramika oinarri duen iPhone iPhone-a a ikustera iritsiko gara. Gaur egun duen desabantailarik handiena eratze prozesu nekeza garestiegia dela da.

Aldizkaria zeramika  
Aldizkaria zeramika  
Advertisement