Issuu on Google+

BALIABIDE GIDA

MAITE JUANTORENA JAUREGI HAUR HEZKUNTZA 3. MAILA

1


SARRERA

Dokumentu honek irakaskuntza lanetan lagungarri izango den baliabide gida bat izan nahi du. Bertan interneten aurkitutako web orri zerrenda bat egin dut bakoitzaren deskribapen labur bat gehituz.

Aurkitu daitekeen materiala ugaria bada ere, edukietan aberatsak eta erabilpenean haur txikienentzat egokiak diren aplikazioak bilatzen saiatu naiz. Gaika sailkatuak aurkeztu ditut, xagua erabiltzen ikasteko batetik hasi eta gai anitzak eskaintzen dituzten beste batzuekin bukatuz. Bi azkenekoak aipatu nahi nituzke bereziki, premia bereziak dituzten haurrei zuzenduak baitira. Bata ordenagailuaren teklatua erabiltzen ikasteko aplikazio bat da eta bigarrena bideo bat.

2


XAGUA ERABILTZEN IKASTEKO 1- Haur Hezkuntzan erabiltzeko web orri interesgarria. Bertan xaguaren maneiuan http:// trebatzeko ariketak eskaintzen dira Haur www.vedoque.com/juegos/ Hezkuntzako ikasleei egokitutakoak. Ez diot muevelamano.html bestelako interesa berezirik bilatzen baina tresna teknologikoak erabiltzen hasten diren haurrentzat eta xagua maneiatzeari dagokionez nahiko aproposa eta erabilgarria aurkitzen dut.

HAUR LITERATURA

2- Ipuingintzan erabilgarria izan daitekeen web orria. Bertan ideia ugari agertzen dira haurrekin ipuinak asmatzeko jarduerak egiteko asmoa badugu. Ipuinen zerrendak ere proposatzen ditu gaien arabera sailkatuta (klasikoak, baloreak jorratzen dituztenak,...). Audio ipuinak ere eskaintzen ditu eta gaztelaniaz dagoenez, Gaztelania ikasgaia lantzeko baliagarria suertatu daiteke. Irakasleei zein gurasoei zuzendua dago (edo ipuingintza gustukoa duen edonori).

www.cuentosparadormir.com

MATEMATIKA 3- Aplikazio hau Cuisenaire erregleten bertsio digital bat da. Haur Hezkuntzan materialak manipulatzea beti interesgarria bada ere, aplikazio honek, eduki aritmetiko eta geometrikoak jorratzeaz gain, ikaslea xaguaren erabilpenean trebatzen hasteko aukera eskaintzen du. Bertan, sailkapenak, seriazioak, zenbakien grafia eta http:// balioak jolasaren bidez lantzen dira. Irakaslearen www.regletasdigitales.com lana erraztearen alde ere egiten du, gida didaktiko batean aplikazioaren metodologia, eduki, alderdi kurrikular eta helburuak azalduz. Inprimatzeko fitxak ere baditu. Gaztelaniaz dago eta ez du euskaraz edo beste hizkuntza batean erabiltzeko aukerarik ematen baina matematikaren hizkuntza unibertsala denez, oso baliagarria izan daitekeelakoan nago

3


ZIENTZIA 4- Elhuyar Fundazioak sortutako web toki honetan zientzia modu erakargarri eta jostagarri batean lantzeko aukera ematen du. Bertan, esperimentuak, postalak, bitxikeriak, ZN olinpiadak e.a. ikus ditzakegu eta zientziarekin erlazionaturiko hainbat esteka (zientzia.net), hiztegiak,.. www.zernola.net

MARRAZKETA 5- Margolanak egiteko eta xaguaren erabilpenean ohitzen joateko aproposa. Paint programaren antzekoa da, ikono berdinekin eta norberak bere marrazkiak egin ditzake edo margotzeko marrazki bat aukeratu dezake. http://www.pintamania.com/ pizarra/pizarra.html

INGELESA

Jolasa eta elementu didaktikoak konbinatzen ditu txikienei ingelesa irakasten laguntzeko sortua den aplikazio hau. Hizkuntza berri bat ikasteko komunikatzeari eman behar zaion garrantzian oinarritua dago eta horrexegatik, hasieratik ingelesez mintzatzen den pertsonai batek aurkezten ditu jarduerak. Hauek jolas interaktiboak dira eta Haur Hezkuntzako haurrentzat moldatua http://concurso.cnice.mec.es/ dago, maneiatzen erraza suertatuz. Garatzen diren cnice2005/132_English_for_ edukiak, batez ere, hiztegia eta ahozko Little_children/index.html adierazpena dira. Aplikazioak 20 aurkezpen biltzen ditu eta 100 joku 6-

DENETARIKOAK

4


7- Haur Hezkuntzarako eta Lehen Hezkuntzarako jarduera mordoa aurki daitezke web gune honetan, arlo guztietarako gainera. Ingurunea, matematika, musika, plastika, euskara, gaztelania eta ingelesa http://www.oriapat.net/ arloetarako webgune interesgarriak ematen ditu

ikasguay/euskaraz.htm

8- Ikasgai desberdinetako edukiak jorratzen dituen eta gaztelaniaz dagoen web orria dugu hau: -aritmetika (jeragiketa aritmetikoekin jokuak) -ortografia (v eta b-ren erabilera) -ingurunea (ugaztunak, hegaztiak, haragijaleak, intsektujaleak, belarjaleak eta digestio-aparatua, joku eta azalpenen bidez).

9- Web orri hau aurkitu ditudan hobenetarikoa iruditu zait. Bertan, adin maila desberdinetako joko hezigarriak aurki ditzakegu eta hainbat gai lantzen dira, hala nola, lengoaia, matematika, memoria, musika, abilezia, behaketa eta sormena. Horrez gain, fitxak, ahozko eta idatzizko ulermena, marrazketa, zenbaki eta letren idazmena, ipuinak eta eskulanak lantzeko jarduera ugariak aurki ditzakegu eta dena bost hizkuntzen artean aukeratu ahal izateko pentsatua dago.

http://www.supersaber.com/

http://www.childtopia.com/ index.php? module=home&func=juegos &myidioma=eus&idphpx=jok atu-hezigarriak

Ikusten diodan pega bakarra, akats ortografiko batzuk eta batzutan, ipuinetan adibidez, ahozko narrazioa eta testua bat ez etortzea.

5


JClick 1992an sortutako aplikazioa da eta orduz geroztik hezitzaileek asko erabili duten baliabidea da beren material didaktikoa sortzeko. Jarduera hezgarri anitzak egiteko prestatua dago: buruhausgailuak, hitz gurutzatuak, testuak, http://clic.xtec.cat/es/jclic/ asoziazioak, etabar. Aplikazio hauek gure ordenagailuan deskargatu howto.htm ditzakegu eta bertan gorde edo applet batean bisualizatu disko gogorrean gorde gabe. Tutorialak eta kurtsoak ere eskaintzen ditu jarduera hezgarriak sortzen ikasteko. 10-

11 - M E K A N TA p r e m i a b e r e z i a k d i t u z t e n haurrentzat pentsatutako aplikazio bat da, haur itsuentzat hain zuzen ere. Programa honek interes zentru komun batetik abiatuz, haurra teklatuaren zati ezberdinak ezagutzera motibatzen du bere autonomia bultzatuz eta haur hauen inklusioa errazten lagunduz.

http://cidat.once.es/home.cfm? id=1141&nivel=2

12- Garun paralisia duen zortzi urteko haur baten esperientzia biltzen duen bideoa da hau. Neska hau PDA baten bidez komunikatzen da ahoz ikasgelako egunerokotasunean.

http://www.youtube.com/watch? v=SqCemIks9CE

6


7


8


baliabide gida